☉ Basauri
47.000 Basauri Bonu erabilgarri jarriko dituzte 133 saltokitan irailaren 11tik urriaren 8ra bitartean

Bono Basauri kanpaina jarriko du hirugarren urtez jarraian Udalak, herriko saltokien eta ostalaritzaren jarduera ekonomikoa aktibatzen laguntzeko. Bonuak irailaren 11tik urriaren 8ra bitartean egongo dira eskuragarri, eta guztira Basauriko 133 denda eta taberna atxiki dira kanpainara (albistearen amaieran Basauri Bonura atxiki diren establezimenduen zerrenda topatuko duzu).
Bi bonu mota eskainiko dituzte, aurreko edizioetan bezala: bata 4 eurokoa, bezeroek 6 euro gastatu ahal izateko; eta bestea 10 eurokoa, 15 euro gastatzeko. Guztira, 47.215 bonu egongo dira eskuragarri: 6 euroko 12.097 bonu eta 15 euroko 35.118 bonu. Horiek guztiak kanpainara atxiki diren establezimenduen artean banatu dituzte.
Aurrekoetan bezala, bonuak ez dituzte formatu fisikoan aterako: “Herritarrek kanpainara atxikitako saltokian euren NANa erakutsi besterik ez dute egin behar”, dio Isabel Cadaval Merkataritza arloko zinegotziak. NAN, IFZ edo AIZ bakoitzeko, gehienez, 60 euro arteko bonuak erosi ahal izango dira. Ezingo dira trukatu eskudirutan eta, erabiltzen ez badira, ez da dirua itzuliko. Basauri Bonuak, basauriarrek ez ezik, bertan bizi ez direnek ere erabili ahal izango dituzte.
Udalak 200.000 euro bideratu ditu Basauri Bonua kanpainara, iazko inbertsio bera. “Udalak 200.000 euro bideratuko ditu kanpaina honetara, baina udalerrian izango duen inpaktua askoz ere handiagoa izango da, kopuru horri batu egin behar baitzaio bezero bakoitzak bonua eskuratzean eta erosketa egitean ordaintzen duen kopurua”, dio Asier Iragorri alkateak.
“Aurten ere, merkataritza eta ostalaritza berpizteko neurriak indartzearen aldeko apustu irmoa egin dugula adierazi nahi dugu. Merkataritza- eta ostalaritza-sektoreei laguntzeko beste ekintza batzuetan inbertitzeaz gain, Basauriko Udalak 650.000 euro bideratu ditu sektore horiei zuzendutako lau bonu-kanpainetara”, zehaztu du Iragorrik. Gobernu taldeak, Isabel Cadavalen hitzetan, babes hori eskaintzen jarraitzeko asmoa du, “sektore horiek oso estrategikoak baitira herriko ekonomiarako”. “Gure asmoa horrelako ekimenetara bideratutako baliabideak handitzea da, merkataritzarentzat oso eraginkorrak direla eta basauriar herritarrentzat onuragarriak direla egiaztatu baitugu. Gainera, Basauri herri erakargarri gisa sustatzen jarraituko dugu, tokiko merkataritzari eusteko eta modernizatzeko ekintzen bidez.”, nabarmendu du.
Basauri Bonua / 2023
Atxikitako saltokiak:
– 1000 arreglos.com (Balendin Berriotxoa)
– A&M Articulos de peluquería y complementos (Begoñako Andra Mari)
– Acusfilium (Balendin Berriotxoa)
– Agavanzo (Nagusia)
– Almadraba sukalde denda
– Azul y Rosa artesanía (Agirre Lehendakaria)
– Bainuetxe (Nagusia)
– 5 Estrellas taberna (Agirre Lehendakaria)
– Plaza taberna (Arizgoitiko plaza)
– Basauri Confort (Balendin Berriotxoa)
– Basaven (Antonio Trueba)
– Basik Collection (Agirre Lehendakaria)
– Bolchetta (Arizgoitiko plaza)
– Bolsos Felix (Agirre Lehendakaria)
– Boutique Jone (Balendin Berriotxoa)
– Bureau Vallee Bilbondo (Zabalandi)
– Calzados Boss (Agirre Lehendakaria)
– Calzados Felix (Menendez y Pelayo)
– Juanita (Agirre Lehendakaria)
– Luzar (Balendin Berriotxoa)
– Motila (Begoñako Andra Mari)
– Calzadoz Otazua (Balendin Berrriotxoa)
– Pascual (Belandin Berriotxoa)
– Carmen de la Villa (Kareaga Goikoa)
– La Ventana Natural (Nafarroa)
– Centro Hogar (Artunduaga)
– Computers & Electronics 2016 (Uribarri)
– Artu (Begoñako Andra Mari)
– Confecciones Lopez (Kareaga Goikoa)
– Cuinnova (Agirre Lehendakaria)
– Dandara (Kareaga Goikoa)
– De Abreu (Araba)
– Decoraciones Nagusia (Nagusia)
– Eduardo (Balendin Berriotxoa)
– Dietetica Sol (Agirre Lehendakaria)
– Digimatika (Nafarroa)
– El Jardín Secreto (Begoñako Andra Mari)
– El taller de Juliet (Araba)
– Electroconfort (Nafarroa)
– Elkar Basauri (Doctor Jose Garai)
– Estetica Demmy (Kareaga Goikoa)
– Estetica Neisa Gil (Nafarroa)
– Ana eta Elena Viniegra Arrieta Farmazia (Doctor Jose Garai)
– Carmen Carazo Ibañez Farmazia (Karmelo Torre)
– Ariz Farmazia (Catalunya)
– Eguileor Farmazia (Agirre Lehendakaria)
– El kalero Farmazia (Kareaga Goikoa)
– Jon Carral Tellitu Farmazia (Agirre Lehendakaria)
– Lazaro Farmazia (Madrid)
– Leandro Garde Farmazia (Juan XXIII)
– Nagusia Farmazia (Nagusia)
– Axular burdindegia (Axular)
– Cayro burdindegia (Juan Ibargutxi)
– Fernandez burdindegia (Nafarroa)
– Oleta burdindegia (Oleta)
– Hermanos Osuna frutadenda (Kareaga Goikoa)
– Frutos Secos Berriotxoa (Balendin Berriotxoa)
– Fuenluz Iluminación (Nafarroa)
– Garribikes (Bastegi)
– GMH Uniformes (Artunduaga)
– Goraintzi (Begoñako Andra Mari)
– Gringos (Balendin Berriotxoa)
– Hecho a mano con amor (Nagusia)
– Huoruk (Nagusia)
– Ikaro Bitxitegia (Agirre Lehendakaria)
– Interfilm (Uribarri)
– Intima Peva (Elkano)
– Irarkai (Bentako plaza)
– J&C Gomez Oinetakoak (Kareaga Goikoa)
– Jódiz (Balendin Berriotxoa)
– Santos (Galizia)
– Kadecor (Artunduaga)
– Kaioa Izozktuak (Doctor Jose Garai)
– Ke Pelos! (Arizko Dorretxea)
– La Boutique del peluquero (Kareaga Goikoa)
– La pelu de Ariz (Catalunya)
– Pura Pizza (Arizgoitiko plaza)
– Laburu (Nagusia)
– Larrea (Agirre Lehendakaria)
– Nobel liburudenda (Kareaga Goikoa)
– Lokas por los pelos (Agirre Lehendakaria)
– Loradenda Gema (Begoñako Andra Mari)
– Los Chicos (Errotatxu industriagunea)
– Maikai (Kareaga Goikoa)
– Menor de ultramarinos San Miguel (Teileria)
– Merceria Elvira (Nagusia)
– Merceria Javier (Balendin Berriotxoa)
– Mari Paz (Nafarroa)
– Merceria Pili (Agirre Lehendakaria)
– Miren Begoña Aramburu Gonzalez (Agirre Lehendakaria)
– Mis bordados (Antonio Trueba)
– Modas Stylo (Nafarroa)
– Modimela (Juan XXIII)
– Muebles Etxebarria (Olegta)
– Multiopticas (Agirre Lehendakaria)
– Nafran (Agirre Lehendakaria)
– Naturhouse (Nagusia)
– Nº1 Zapatillas (Azkue)
– Ogift (Artunduaga)
– Optica Lazaro (Madrid)
– Ortopedia Laguntzak (Nagusia)
– Outlet Sport (Artunduaga)
– Pascual 2 (Menendez y Pelayo)
– Pato2 (Agirre Lehendakaria)
– PC Basauri (Kareaga Goikoa)
– Yolanda Nuñez ileapaindegia (Mojaparte)
– +Elitz ileapaindegia (Basauri)
– Pertxas (Nafarroa)
– Iñaki Toro (Autonomia)
– Pili eta Mertxe arrandegia (Autonomia)
– Toro arrandegia (Autonomia)
– Play y Cristal (Nafarroa)
– Poppi (Agirre Lehendakaria)
– Bikiak Prentsa eta Gozokiak (Kareaga Goikoa)
– Red Marina (Kareaga Goikoa)
– Roaldo (Balendin Berriotxoa)
– Rueda (Nafarroa)
– Begoña Rivero apaindegia (Lapurdi)
– Llumnova (Mojaparte)
– Sonia Estilistak (Agirre Lehendakaria)
– Bizkotxalde taberna (Uribarri)
– Mi Movil (Agirre Lehendakaria)
– Tintorería Merche (Balendin Berriotxoa)
– Tita Shop (Hernan Cortes plaza)
– Txakur Nature (Bingen Anton Ferrero)
– Umeak liburudenda/paperdenda (Agirre Lehendakaria)
– Uriarte (Araba)
– Urban Shoes (Agirre Lehendakaria)
– Zubieta (San Biator)
– Zuri Denda (Balendin Berriotxoa)
– Zutarri taberna (San Biator)
☉ Basauri
Bideoa | Erromeria gaueko ordu txikiak arte ala txosnagunea: zer nahiago dute San Migeleko herritarrek jaietan?

San Migeleko jaien bigarren asteburuari gogotsu ekingo diote herritarrek. Ostiral eta larunbat gauean kontzertuak eta erromeriak egongo dira, eta txosnagunea ere topera egongo da. Baina herritarrek zer nahiago dute: erromeria gaueko ordu txikiak arte ala txosnagunea?
Gauetan ondo pasa, bai, baina askok ibuprofenoa behar dute hurrengo egunean jaiarekin jarraitzeko. Zein da zure sekretua ajearen kontra? Entzun herritarren erantzunak!
☉ Basauri
Emakumeek musika-industrian bizi duten egoeraz, menopausiaz eta bakardadeaz podcast-zikloa antolatu dute Basauriko Marienean
Hiru saioko podcast-zikloa antolatu dute Marienean, beste haimaika proposamenen artean. Ikasturte berriko ekintza nabarmenenak jaso ditugu albistean

Ikasturte berria martxan da Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Eta proposamen berriekin hasiko dute jardueren programa. Nabarmentzekoen artean, podcast-ziklo bat egingo dute.
Hiru saio izango ditu podcast-zikloak: ‘Emakumeak, erabat maskulinoa den musikaren industrian’, azaroaren 6an, MAZ Basauri jaialdiarekin barruan; ‘Bakardadea erlatiboa da (eta lagunarte asko ere bai)’, abenduaren 18an; eta ‘Barrez lehertzeko: hitz egin dezagun menopausiaz’, apirilaren 30ean.
Horrez gain, ‘Dena aldatzera goaz!’ ekimenaren barruan, gai ezin garrantzitsuagoak jorratuko dituzte. Besteak beste, indarkeria bikarioari buruzko ‘Biolentzia bikarioa biolentzia matxista da’ jarduera egingo dute otsailaren 5ean; eta martxoaren 12an Tere Maldonadok eta Txoli Mateosek, zaintzaren testuinguruan, publiko eta komunitario kontzeptuetan sakonduko dute.
Gazteei zuzendutako programazioak ere protagonismo handia izango du ikasturte berrian: 13 eta 15 urteko neskatoek, Txoko feministan, aukera izango dute interesatzen zaizkien eta kezka eragiten dieten gaiei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Gainera, adibidez, hilekoari buruzko ikastaroa eskainiko dute Maite Goikoetxea basauriarrak eta Ella formatzaileak maiatzaren 6an eta 7an, 10 eta 12 urteko neskatoentzat.
Programazio berrian, bestalde, desgaitasun intelektuala duten emakumeekin autoezagutza-prozesuak lantzeko tailerra antolatuko dute urtarrilaren 15ean, otsailaren 19an eta martxoaren 19an.
Eta, ‘Jakintza kolektibizatuz, elkarrekin ikasiz’ izeneko atal berri bat ere prestatuko dute: “Espazio bat, non ikerketa oso interesgarriak ikuspegi feministatik egiten ari diren emakumeek (haietako asko, emakume gazteak) aukera izango duten beren lanak aurkezteko —ikasturte honetan zehar, biren proiektuak ezagutu ahalko ditugu—”, dio Isabel Cadaval Berdintasun arloko zinegotziak.
Halaber, Baskonia Mendi Taldearekin lankidetzan, ‘Emakumeak eta mendia zikloa’ antolatuko dute apirilaren 16an eta 18an.
Palestina, presente
Erakusketek ere jarraituko dute programazioaren ardatzetako bat izaten. Eta, erakusketa horietako bat izango da ‘Palestinako emakume baten begirada Euskal Herritik’.
Qassem Ruhaifaren erakusketa da eta ikusgai egongo da otsailaren 27tik apirilaren 13ra. Ruhaifa Bizkaian bizi den artista palestinarra da.
Eta, ‘Behin eta Berriro’ ere itzuliko da Marieneara: esperientzia murgiltzaile bat da zeinaren helburua den espazio, argi eta soinu desberdinen bitartez kontzientziak astintzea eta bizitzan zehar gertatzen diren indarkeria matxistaren alorreko zenbait gertakariri buruz sentsibilizatzea.
☉ Basauri
Bideoa | Nola definituko zenituzke San Migeleko jaiak hitz batean?

Zuk zelan definituko zenituzke San Migeleko jaiak hitz batean? Era zuretzat zein da astebururik onena: lehenengoa ala bigarrena? Herritarrek erantzun dute!
☉ Basauri
La Basconiako nabeak gertutik bisitatzeko aukera izango dute herritarrek Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Basaurin

Ondare Arkitektonikoa da aurten Ondarearen Europako Jardunaldietako ardatza. Eta Basaurin La Basconiako nabeak gertutik ezagutzeko aukera emango dute Industria Ondarearen Euskal Elkarteak eta Basauriko Udalak.
Urriaren 18an, larunbatez, izango da bisita gidatua 12:00etatik 13:00etara. Industria Ondarearen Euskal Elkarteko kide diren Jose Eugenio Villarrek eta Mikel Martinez Vitoresek gidatuko dute bisita. Gazteleraz izango da eta dagoeneko leku guztiak beteta daude.
“La Basconia fabrika zaharrean kontserbatutako nabeak bisitatuko ditugu, metal-eraikuntzen tailerra hartu zutenak. 1917an eraikitako hiru hormarte dira, XX. mendeko burdingintza bizkaitarraren ezaugarri den metalezko egitura hariztatua dutenak. Horietan era guztietako metalezko eraikuntza egin ziren, hala nola, metalezko zubiak, minerala garraiatzeko aireko lineak eta energia elektrikoa garraiatzeko dorreak, besteak beste”, diote.
Hain zuzen ere, Basauriko fabrika zaharrean eraiki ziren, esaterako, Deustuko Zubia (1934), Areeta-Getxoko Mesedetako Elizaren kupula (1954), San Mameseko arkua (1953), eta beldar-traktore bat 60 CV.ko Mercedes motor batekin ekipatua (1929).
Gaur egun Basauriko Udalaren jabetzakoak dira La Basconiako nabeak, eta etorkizunean horiek birgaitu eta erabilera berriak izango dituzte. Ekaineko osoko bilkuran 220.825 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzak La Basconiako orubea berritzeko proiektua idazteko.
Udalaren helburua da “gune berria lotura-puntu bihurtzea, etorkizunean inguruan eraikiko diren etxebizitzen eta jarduera ekonomikorako aurreikusitako eremuaren artean”. Eta horretarako, herritarrei galdegingo diete udal ordezkariek.
☉ Basauri
Basauriko 23 saltokik bat egin dute ‘Euskaraz barra-barra’ ekimenarekin
Saltoki horietan euskara ulertzen duten langileak daudela bermatzen du ekimenak. Udalak programaren jarraiopena egingo du urtero

Basauriko saltokietan euskararen erabilera bermatuta dagoen adierazteko ekimena martxan jarri dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzak: ‘Euskaraz barra-barra’, hain zuzen.
Aurten 23 saltoki atxiki dira programara: Amalur Hortz Klinika; Arrate Dekorazioa; Bar Amaia; Bar Nervión; Bikiak; El Jardín Secreto; Elkar; Farmacia Eguileor; Farmacia Jon Carral Tellitu; Farmacia Lcdc Mª Carmen del Prado; Farmacia Garde; Ferreteria Oleta; Gure Fisioa; Hecho a Mano con Amor; Kiaraga Salón; Loradenda Gema; M&P Panadería Kurrusku; Malutak; Nare Fisioterapia eta Osteopatia Zentroa; Numero 1 Zapatillas Basauri; Pescadería Pili y Mertxe; Umeak Liburudenda; eta Uriarte.
Saltoki horiek pegatina bereizgarri bat izango dute, adierazteko bertan bermatuta egongo dela une oro euskaraz ulertzen duten langileak egongo direla. “Horrela, lortuko da inolako hizkuntza-oztoporik ez egotea euskarazko arreta jaso nahi duten bezeroen eta langileen artean”, diote udal ordezkariek.
Basauriko Udalak programaren jarraipena egingo du urtean behin, bereizgarria erabiltzen jarraitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.