Sareak

Adimen Artifiziala

AA | Berdintasunaren arloko desinformazioaren aurka borrokatzeko neurriak edo mekanismoak

Geuriak ez dauka Berdintasun plan propiorik, baina honako tresnak erabiltzen ditu oinarri bezala, Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko desinformazioaren aurka, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka eta LGTBI pertsonen eskubideen aurka borrokatzeko hartu beharreko norabidea markatzeko.

|

Hekimenen kode deontologikoa (2024)

GEURIAk Hekimenen kode deontologikoa oinarritzat hartzen du. Bertan, ondoko puntuak aipatzen dira, besteak beste, guk ere gure egunerokoan aplikatzen saiatzen garenak:

  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuko da, bai barne-egituretan eta bai edukietan. Horretarako, gizonek eta emakumeek pareko presentzia edukitzea izango da helburuetako bat: parekotasun hori ardura-postuetan eta sailetan zainduko da, edukietan, informazio-iturrietan, elkarrizketatu-kopuruan, kolaboratzaile- eta aditu-sarean, eta abarretan. Aztergaia edo langaia edozein dela ere gordeko da oreka hori.
  • Ez informazio-generoetan eta ez entretenimendurako atal edo saioetan, ez da onartuko emakumeen diskriminazioa banalizatu edo justifikatzen duen estereotiporik edo topikorik.
  • Emakumeen kontrako indarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa pertsonen askatasunaren kontrako erasotzat jotzen da.
  • Indarkeria matxistari buruzko albisteetan, anonimotasunerako eta intimitaterako eskubidea errespetatuko zaie erasoa jasandako emakumeei, eta ez da izen-abizenik emango haien oniritzirik gabe.
  • Sexu-delituak indarkeria matxistaren parte dira, eta biktimen izen-abizenak ere ezingo dira jakinarazi haiek horretako baimena eman ezean.
  • Ez da argitaratuko indarkeria matxistaren inguruko datu edo irudi sentsazionalistarik edo morbosorik.
  • Kontuan hartuko da adingabeak eta adinekoak ere izan daitezkeela indarkeria matxistaren biktima.

Begira, publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autorregulaziokoa (Emakunde, 2016)

2016ko uztailean Emakundek ‘Begira’ kode deontologikoa eta autorregulaziokoa kaleratu zuen, publizitate eta komunikazio ez sexista sustatzeko.

Aurretik, kode horren inplementazio-prozesurako sare bat sortu zen, komunikabideek eta publizitate-agentziek osatutakoa.

Arestian esan bezala, GEURIAk 2016ko martxoaren 15ean Bilboko La Bolsa eraikinean egindako lan bileran parte hartu zuen EITB, Gara, Onda Cero, EFE, Bizkaia Irratia, Hamaika telebista eta Hiruka eta Begitu bezalako beste euskarazko toki-komunikabide batzuekin.

Behin betiko dokumentua hobetzeko proposamenak egin ziren eta gure errealitatetik nola aplikatu zitekeen azaldu.

Kode deontologiko hau oinarri da GEURIAren egunerokoan.

Lanean sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa (Emakunde, 2024)

Emakundek 2024an sortutako protokoloa erabiltzen dugu lanean sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko. Edozein modutan, 2025-2026 ikasturtean gustatuko litzaiguke aurrera pausuak ematea gure elkartearen baitan Berdintasun plan bat martxan jartzeko eta horretarako eman beharreko pausu ofizialak emateko, nahiz eta 50 langiletik beherako erakundea izanda, derrigortasunik ez dugun.

GEURIAren barne-kontrol sistema (2014tik)

GEURIA sortu zenetik honako oinarrizko arau hauek aplikatzen dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko:

  • Komunikabidean agertzen diren protagonisten artean genero berdintasuna sustatzen da, oreka bat mantenduz barne-kontrol sistemen bitartez.
  • Ildo beretik, paperezko edizioaren azalean eta webguneko portadan agertzen diren protagonisten arteko genero-oreka mantentzen da.
  • Kolaboratzaileen artean emakume eta gizonen arteko oreka mantentzen da.
  • Ez dago emakume eta gizonen arteko soldata-arrakalarik kategoria profesional berdina daukatenean.
  • Ildo berean, 2025ean Estatu mailako eguneroko prentsaren hitzarmen kolektibora batzeko aukeraren balorazio-prozesua hasi dugu. Hitzarmen horrek Berdintasun-politika zehatzak barneratzen ditu.

Adimen Artifiziala

‘Eta AArekin, zer?’ Sketchak, inkestak eta adibideak GEURIAren eskutik

Adimen Artifiziala geratzeko heldu omen da. Azken hamarkadetako mugarri teknologiko garrantzitsu baten aurrean gaude. GEURIAn hausnarketa prozesu lasai, aberasgarri, zabal eta umoretsu bat egin dugu.

|

Adimen Artifizialaren bueltako proiektu oso bat grabatu du GEURIAko lantaldeak / Geuria

Adimen Artifizial generatiboaren erabilera ez da modu unibertsalean eskuragarria izan duela gutxi arte, nahiz eta gero eta gehiago dagoen pertsona guztien egunerokoan, modu kontzienteago edo inkontzienteago batean.

GEURIAren ibilbidean iraganean gertatu bezala, beste mugarri teknologiko batera iritsi gara, agian azken hamarraldi honetako garrantzitsuenera. Baina aurreko guztietan egin genuen bezala, aurretiazko hausnarketa prozesu lasai bat eskatzen duela uste dugu GEURIAn, egunerokotasunaren abiaduratik eta moda iragankorretatik aldenduz.

GEURIA ez zen bere edukia Instagramera egokitzen hasi zen euskarazko lehen toki komunikabidea izan (TikTok-en oraindik ez gaude), baina uste dugu hasiera batetik asmatu genuela edukia bertara eramateko formatuarekin. Horrek ez du esan nahi gainerakoak baino argiagoak garenik, baina agian bai euskarri hartara albisteak ze formatu, hizkuntza eta diseinutan eraman behar ziren denbora luzeagoz hausnartu zuen komunikabidea gara, bertan egon “behar” ginenaren leloa denbora batez isilaraziz.

Aurten, Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu dugu. Barnera begira egindako lanarekin batera, kanpora kontatzeko ere ahalegina egin dugu. Horretarako eduki sorta egin dugu:

#Barrutik bideo-podcast laburrak / Geuria

Batetik, komunikabidearen lantaldeak sortutako ‘Barrutik’ bideo-podcast laburrak Adimen Artifizialarekin nola jokatzen dugun azalduz, egiaztapenak nola egiten ditugun, kazetariak zein bide egiten duen istorioak kontatzeko eta nola neurtzen ditugun informazioaren aldagai ezberdinak. Oraingoan, Eñaut Barandiaran, Maider Ibañez eta Jon Villapun kazetariek hartu dute hitza kamera aurrean.

AA eta desinformazioarekin lotura duten elkarrizketetako bat, Hezkuntzarekin lotutakoa / Geuria

Bestetik, Hego Uribe eskualdean AArekin eta desinformazioarekin lotura duten hiru istorio kontatu ditugu: 2021. urtean Kiskali gazte feminista taldeari gertatutakoa, gaur egun institutu bateko irakasleen eta ikasleen harremana AArekin eta GEURIAren ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalean nola lan egin genuen egiaztapenak eta gardentasuna lortzeko.

Zuk ere parte har dezakezu GeurIA inkestan! / Geuria

Bide berean, AArekin eta desinformazioarekin batera edo bestera lotura duen online inkesta dibertigarri bat martxan dugu. Hemen bertan egin dezakezu. Eta bide batez, Jonek (Urbi Institutua), Helenak (Kiskali), eta Jonek (Geuria) herritarrekin batera inkesta egin dugu eta reeletan erakutsi.

Umorea oinarri duten AAren bueltako sketchak / Geuria

Azkenik, umorea oinarri duten lau sketch sortu ditugu, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (eta Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake, hezkuntza eta AAren arteko harremana, eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Hortaz, gurekin bide hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Eduki guztiak eskura dituzue geuria.eus/aa atarian, bai bideoak, bai idatzizko materiala. GEURIArekin harremanetan jartzeko info@geuria.eus helbide elektronikoa edo 944 406 692 telefono zenbakira deitu dezakezu.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua izan da.

Osorik irakurri

Adimen Artifiziala

GeurIA-IA | Geuria Sketch 01×04

Deepfake, social fake, desinformazio egoera ezberdinak eta gure barneko kontraesanak modu eraikitzailean azaltzen duten bideo sorta. Den-dena, umorez!

|

GeurIA-IA / Geuria

Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu du GEURIAk. Umorea oinarri duten lau sketch sortu ditu komunikabidearen lantaldeak, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

HezkuntzAA | Geuria Sketch 01×03

HezkuntzAA / Geuria

Ura kutsatuta dago? / Geuria

Tomate Deepfake / Geuria