Sareak

Adimen Artifiziala

AA | Desinformazioari aurre egiteko neurriak eta mekanismoak

|

GEURIAk Berriaren estilo-liburuan Adimen Artifizialari eskaini berri zaion testua oinarri izan du komunikabideak Adimen Artifizialarekin izango duen harremana arautzeko. Hona hemen oinarrizko puntuak:

GEURIA eta Adimen Artifiziala (2025)

Giza sormenaren aldeko apustua
-Adimen Artifizialak ez du kazetari profesionalen lana ordezkatuko.
-Giza sormena bultzatu eta lehenetsiko da, ikuspegi propioaren bermea eta kalitaterik onena emateko.
-GEURIAn ez da argitaratuko adimen artifizial generatiboak idatzitako testurik, ez osorik, ez partez, ez ikus entzuteko euskarrietan, ezta irakurtzekoetan ere.

Kode deontologikoa eta kazetarien lan-gida lehenetsi
Adimen Artifizialarekin kudeatutako edozein lanak edo sortutako edozein edukik ezin du GEURIAk bere egiten duen Hekimenen kode deontologikoa edo GEURIAren kazetarien lan-gida urratu.

Pribatutasunaren, datuen eta sortzaileen eskubideen babesa
GEURIAk zorrotz babestuko ditu bere irakurle, harpidedun, bezero, interes-talde, kontaktu edo hornitzaileen pribatutasuna eta datuak, baita kolaboratzaile moduan aritzen diren sortzaileen eskubideak ere (ilustratzaileak, kasu), eta ez du biderik emango adimen artifiziala erabiliz eskubide horiei kalte egiteko. Honek adimen artifizial generatiboa erabiltzen duen plataforma orori eragiten dio, sare sozialak barne, non espreski eskaera egin dugun gure irudiak adimen artifizialaren bitartez ez tratatzeko.

AAren erabilera onartua
Informazioa biltzeko, datuak analizatzeko edo ustiatzeko, eta irudien jatorria egiaztatzeko (propio horretarako sortutako erakunde fidagarrietako plataformen bitartez) erabili ahal izango da baldin eta erredakzio buruak hala egiteko eskatu edo baimendu badu espresuki. Nolanahi ere, kazetaritza lanaren lagungarri izango da beti, eta ez inola ere ordezko.

AA generatiboaren bitartez sortutako irudi, bideo edo audioak soilik argitaratuko dira:
-Erredakzio buruaren baimenaz.
-Informazio-estilokoak ez diren pieza jakin batzuetarako eta modu puntualean.
-Modu egokian identifikatuko zaio irakurleari AA generatiboaren bitartez sortutako materiala dela, zergatik eta zertarako.

AA ahozko elkarrizketak idatzira ekartzeko erabili ahal izango da, baina testuak argitaratu aurretik kazetariak gainbegiratu beharko du grabazioarekiko leiala dela ziurtatzeko edo eta AAk sortutakoari beharrezko moldaketak egingo dizkio.

Argazkien, bideoen eta gainerako irudien alderdi teknikoak hobetzeko erabili ahal izango da adimen artifiziala (enkoadrea, argiztapena, kolorea, fokua eta abar), baina ez beste ezertarako, beti errespetatuko baita irudiaren egiazkotasuna. Beraz, inola ere ez da onartuko adimen artifiziala erabiltzea irudiak sortzeko, manipulatzeko edo errealitatea modu faltsuan edo engainagarrian irudikatzeko.

Adimen artifiziala ez da inola ere erabiliko gezurretako edukia izan baina egiazkoa dirudien bideorik sortzeko.

Lekuko baten anonimotasuna gorde behar denean, aurpegia itxuraldatu dakioke adimen artifiziala erabiliz.

Irudietan eta bideoetan ez da edukirik gehituko adimen artifiziala erabiliz.

Adimen artifiziala ez da inola ere erabiliko norbanako baten ahotsa antzeratu eta haren hitzak aditzen ari garela pentsarazteko.

Hekimen kode deontologikoa (2024)

GEURIAk ez dauka kode deontologiko propiorik, baina Hekimenena oinarri bezala hartzen du eguneroko jardunean. Hekimen herri-ekimeneko euskarazko hedabideen elkartea da eta GEURIA bertako bazkide da.

Desinformazioaren aurkako borrokan, honako konpromiso hauek nabarmendu daitezke kode deontologikoan:

Informazio-iturriak:
-Informazio-iturri fidagarriak erabili.
-Bertsio edo iritzi kontrajarriak daudenean, batekoak eta bestekoak bilatu. Ahal dela, ez sortu iturri bakarreko albisterik.
-Oinarririk gabeko espekulazioak eta zurrumurruak ezin dira informazio-iturri izan.

Informazioa egiaztatzea:
-Datuak eta informazioa egiaztatu beti eta horien arabera ondu informazioa, eta ez norberaren iritzi pertsonalaren arabera (horretarako iritzi atalak daude, behar bezala bereizita egon behar dutenak).
-Ebidentziak eta frogak bilatu.
-Informazioa zilegizko bideetatik lortu. ‘Off The Record’-a errespetatu.

Zorroztasuna eta zehaztasuna:
-Albisteen testuinguruaren analisia egitea eta azaltzea, herritarrek euren iritzi propioa osatzeko eta errealitatea ulertzeko.
-Bizkor informatzearen ondorioz, eduki engainagarriak ez zabaltzea.
-Zorroztasun intelektualez jokatzea.

Irudien trataera:
-Argazki edo bideoen edukia ezin da inola ere manipulatu.

GEURIAren kazetarien lan-gida (2021)

GEURIAk kazetarien lanerako gida bat dauka, non lan-prozesuaren parte batean desinformazioa saihesteko helburuaz, informazioaren egiaztatzeari buruz honako ideiak aipatzen diren:

-Informazioa egiaztatzeko beharra.
-Bertsio ofizialak zalantzan jartzeko beharra.
-Informazio instituzionala iturri nagusia ez izatearen garrantzia.
-Bertsio ezberdinak lortzearen garrantzia (erreplika aukera, iturri aniztasuna, informazio gehigarria, testuingurua eman…).
-Informazioa lehen eskutik lortzearen garrantzia (“norberak lortutako infoa, onena”).

GEURIAren barne-neurketak eta balorazioak (2025)

Aipatutako guztiez gain, irailean hasten den 2025-2026 ikasturtera begira, GEURIA barne- neurketa eta balorazioak egiten hasiko da. Eta, beste hainbat gauzaren artean, informazioaren kalitatea eta kazetarien talentua, gaitasun teknikoak, efizientzia eta lidergoa baloratuko dira.

Balorazioak kazetariek eurek egingo dituzte, euren erredakzio buruak eta komunikabideko zuzendariek, ikuspegi ezberdinen arteko aldea eta ezberdintasunak ikusteko, indar guneak eta ahultasunak identifikatzeko eta horiek nola sendotu edo zuzendu erabakitzeko.

Prozesu honen beste ondorio bat desinformazioa saihestea da. Azken finean, informazioaren kalitatea eta langileen hobekuntza-arloak (eta prestakuntza-beharrak) kontrolatzea desinformazioaren atea ixteko modurik eraginkorrenetakoa baita.

Informazioaren kalitatea: Informazioaren kalitatearen balorazioan, besteak beste, honako hauek neurtuko dira:
-Albiste bakoitzari jarritako helburuaren betetze-maila.
-Iturri-aniztasun maila.
-Ekimen propioko albistea den ala kanpo-ekimenekoa (prentsa oharrak, etab…).
-Protagonista publiko (erakundeak, politikariak, enpresak…) eta pribatuen (herritarrak, elkarteak…) arteko oreka.
-Kazetaritza-generoen eta formatuen aniztasuna (albiste-erreportai, bideo-testu… etab-en arteko oreka).
-Berdintasun arloan oreka mantentzen den (emakume-gizonen arteko oreka protagonisten artean).
-Gure baloreekiko koherentzia-maila albisteetan.
-Langileen balorazioak (Talentua / gaitasun teknikoak, efizientzia, lidergoa).

Adimen Artifiziala

‘Eta AArekin, zer?’ Sketchak, inkestak eta adibideak GEURIAren eskutik

Adimen Artifiziala geratzeko heldu omen da. Azken hamarkadetako mugarri teknologiko garrantzitsu baten aurrean gaude. GEURIAn hausnarketa prozesu lasai, aberasgarri, zabal eta umoretsu bat egin dugu.

|

Adimen Artifizialaren bueltako proiektu oso bat grabatu du GEURIAko lantaldeak / Geuria

Adimen Artifizial generatiboaren erabilera ez da modu unibertsalean eskuragarria izan duela gutxi arte, nahiz eta gero eta gehiago dagoen pertsona guztien egunerokoan, modu kontzienteago edo inkontzienteago batean.

GEURIAren ibilbidean iraganean gertatu bezala, beste mugarri teknologiko batera iritsi gara, agian azken hamarraldi honetako garrantzitsuenera. Baina aurreko guztietan egin genuen bezala, aurretiazko hausnarketa prozesu lasai bat eskatzen duela uste dugu GEURIAn, egunerokotasunaren abiaduratik eta moda iragankorretatik aldenduz.

GEURIA ez zen bere edukia Instagramera egokitzen hasi zen euskarazko lehen toki komunikabidea izan (TikTok-en oraindik ez gaude), baina uste dugu hasiera batetik asmatu genuela edukia bertara eramateko formatuarekin. Horrek ez du esan nahi gainerakoak baino argiagoak garenik, baina agian bai euskarri hartara albisteak ze formatu, hizkuntza eta diseinutan eraman behar ziren denbora luzeagoz hausnartu zuen komunikabidea gara, bertan egon “behar” ginenaren leloa denbora batez isilaraziz.

Aurten, Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu dugu. Barnera begira egindako lanarekin batera, kanpora kontatzeko ere ahalegina egin dugu. Horretarako eduki sorta egin dugu:

#Barrutik bideo-podcast laburrak / Geuria

Batetik, komunikabidearen lantaldeak sortutako ‘Barrutik’ bideo-podcast laburrak Adimen Artifizialarekin nola jokatzen dugun azalduz, egiaztapenak nola egiten ditugun, kazetariak zein bide egiten duen istorioak kontatzeko eta nola neurtzen ditugun informazioaren aldagai ezberdinak. Oraingoan, Eñaut Barandiaran, Maider Ibañez eta Jon Villapun kazetariek hartu dute hitza kamera aurrean.

AA eta desinformazioarekin lotura duten elkarrizketetako bat, Hezkuntzarekin lotutakoa / Geuria

Bestetik, Hego Uribe eskualdean AArekin eta desinformazioarekin lotura duten hiru istorio kontatu ditugu: 2021. urtean Kiskali gazte feminista taldeari gertatutakoa, gaur egun institutu bateko irakasleen eta ikasleen harremana AArekin eta GEURIAren ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalean nola lan egin genuen egiaztapenak eta gardentasuna lortzeko.

Zuk ere parte har dezakezu GeurIA inkestan! / Geuria

Bide berean, AArekin eta desinformazioarekin batera edo bestera lotura duen online inkesta dibertigarri bat martxan dugu. Hemen bertan egin dezakezu. Eta bide batez, Jonek (Urbi Institutua), Helenak (Kiskali), eta Jonek (Geuria) herritarrekin batera inkesta egin dugu eta reeletan erakutsi.

Umorea oinarri duten AAren bueltako sketchak / Geuria

Azkenik, umorea oinarri duten lau sketch sortu ditugu, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (eta Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake, hezkuntza eta AAren arteko harremana, eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Hortaz, gurekin bide hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Eduki guztiak eskura dituzue geuria.eus/aa atarian, bai bideoak, bai idatzizko materiala. GEURIArekin harremanetan jartzeko info@geuria.eus helbide elektronikoa edo 944 406 692 telefono zenbakira deitu dezakezu.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua izan da.

Osorik irakurri

Adimen Artifiziala

GeurIA-IA | Geuria Sketch 01×04

Deepfake, social fake, desinformazio egoera ezberdinak eta gure barneko kontraesanak modu eraikitzailean azaltzen duten bideo sorta. Den-dena, umorez!

|

GeurIA-IA / Geuria

Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu du GEURIAk. Umorea oinarri duten lau sketch sortu ditu komunikabidearen lantaldeak, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

HezkuntzAA | Geuria Sketch 01×03

HezkuntzAA / Geuria

Ura kutsatuta dago? / Geuria

Tomate Deepfake / Geuria