Adimen Artifiziala
AA | Lan-fluxuan txertatuta
Gida honetan albiste baten lan-prozesua (lan-fluxua) nolakoa den zehazten da, pausoz pauso. AAGren bidez sortutako desinformazioaren aurkako mekanismoak txertatuta daude. Kazetarien lanerako gida bera desinformazioa saihesteko bide bat da, propioa, eta zenbait puntutan laburbiltzen saiatuko gara.

1. Erredakzio bilera
- Audientzien analisiak berrikusten dira
- Kazetariek gaiak proposatzen dituzte
- Analitika planaren helburuekin bat egin eta interes digital handiena dutenei lehentasuna ematen zaie.
- Eduki-mota, ikuspegia eta formatu nagusia definitzen dira.
- Gionizazioa: Sorkuntza prozesuaren aurretik gidoia behar duten edukien testuak edo galderak pentsatu eta idatzi
2. Informazioa bilatzea, lortzea eta egiaztatzea (Hau da desinformazioarekin lotura zuzena duen pausua)
- Kazetariak gaia ikertu, informazioa lortu eta materiala sortu edo biltzen du. Erredakziotik bertatik egin daiteke, edo bertatik bertarako estaldura eginez, informazioa, argazkiak, bideoak eta datuak jasoko ditu.
Egiaztatze-prozesuan, iturriak eta informazioa kontrastatzen ditu: bi prozesu nagusi ikusten ditugu: batetik, barne-analisia (lantaldean bertan egiten dena); eta bestetik, kanpo-analisia (lehen eta bigarren mailakoa iturriekin, erakundeekin, adituekin, esaterako). Finean, zer egiten da? Hausnarketa bat da: -Informazioa egiaztatzea - Bertsio ofizialak zalantzan jartzea
- Iturri eta bertsio ezberdinak lortzearen garrantzia (erreplika aukera, iturri aniztasuna, informazio gehigarria, testuingurua eman…).
- Eta informazioa lehen eskutik lortzea (“norberak lortutako infoa, onena”).
- Beharrezkoa balitz, fact checking tresnak ere zerrendatuta eta erabilgarri ditu Geuriak. Adibidez, argazkien egiazkotasuna konfirmatzeko, informazioaren iturriak eta kokapenak detektatzeko.
3. Pieza nagusiaren ekoizpena (digitala)
- Titularra: Titular zehatza, deigarria eta iradokitzailea idatziko du, erabiltzaileak pieza kontsumitzeko lehen pausua eman dezan.
- Testua: Testu laburra, arina eta zehatza idatziko ditu. Erabiltzailea edukia kontsumitzeko hautua egin du eta informazioak asetu behar du, bestela esanda, bere galdera edo nahiei erantzuna eman behar die.
- Irudia / Thumb / Bilduma: Informazioari lotutako irudi zehatza, deigarria eta iradokitzailea sortu edo aukeratuko du. Piezaren arrakastaren % 50a baino gehiago irudian datza.
- Bideoa: Bideo labur bat sortzea, formatu bertikala lehenetsita.
- Baliabide osagarriak lantzea: hala badagokio, argazkiak, grafikoak, infografiak edo audioak lantzea baliabide osagarri gisa.
- Materiala online eta seguru jartzea: Dropbox zerbitzarira igo, gainontzeko lankideen eskura egon dadin eta materiala galdu ez dadin.
4. Egokitzapenak eta optimizazio digitala
Kanal bakoitzak dituen beharretara egokitzapenak egin. Oro har, webgunean argazki nagusiaren optimizazioa eta argazki bildumaren aukeraketa egin, eta edukiaren metadatuak zehaztu; eta sare sozialetarako storiak sortu, argazki-bildumak editatu eta testuak labur eta hizkuntza hurbilean idatzi.
5. Berehalako argitalpen digitala
Audientziarekiko berehalakotasuna eta hurbiltasuna lortzeko, argitalpen digitalak azkar sareratzea funtsezkoa da, ez soilik azken ordukoak direnean. Argitaratze-estrategiak honako ordena zehazten du Geurian:
- Lehenengo beti webgunean argitaratzen da edukia.
- Edukiaren aurrerapen berezirik balego edo sareetarako bereziki sortutako edukirik balego ere, webgunean horri erreferentzia egiten dion edukiren bat egon behar du, sareetan zabaldu aurretik. Horrela, webgunean ere kapitalizatzen da edukiaren azalpen zabalago bat eginez.
- Azken orduko edukia bada, webgunean ere argitaratuko da eskura dagoen informazioa aurreratuz eta “[informazioa osatzen ari gara]” zehaztuz.
- Ondoren, mezularitza-kanaletan eta sare sozialetan zabaltzen dira egindako egokitzapenak, eta webguneari erreferentzia egiten zaio trafikoa erakartzeko asmoz.
- Azkenik, mezularitza zuzenaren bidez zabaltzen da, hau da, edukiarekin lotura duten eragile edo norbanakoei edukia zuzenean bidaliz.
- Egiaztatze-prozesuaren berri eman: hau da, informazioak hala eskatuko balu, argitalpenean bertan egiaztatze-prozesuaren berri eman dezake komunikabideak, argi eta garbi adieraziz kaleratu duen informazioa egiaztatzeko zer egin duen. Erabiltzailearentzako oso informazio baliagarria izan daiteke kazetariak argitaratutakoa nondik, nola eta norekin lortu duen, edo egiaztatzeko arazoak edo erreplika lortzeko gorabeherak izan dituen ere jakitea.
6. Jarraipena egin eta eguneratu
Zer da jarraipena egitea? Laburrean azalduta: Batetik, edukiak sortzen dituen datuen hasierako trafiko horren monitorizazioa egiten da. Bestetik, gaiaren momentuko eguneraketak beharko balira, horiek egingo liratezke, edukian bertan edo eduki berriak sortuz. Adibidez, erreplika, testinguru informazioa, datu berriak, adierazpenak eta halako informazio gehigarria.
7. Beste egokitzapenak egin
Paperezko edizioan txertatuko den edukia bada, sortutako materialarekin bertsio garatuago egiten da, testuingurua, analisia eta sakontasuna emanez.
8. Eta azkenik, lan-fluxuaren prozesua ixteko, hausnarketa eta balorazioa egiten da
Hurrengo erredakzio bileran edukiaren metrikak berrikusten dira eta, beharrik balego, gaiari jarraipena emateko bideak aztertzen dira.
Eta horrela, edukia sortzeko prozesua berriro hasiko litzateke. Kontutan izan behar da informazioa egiaztatzeko protokoloa gertakizuna datuez osatzeko bidea dela. Informazioak ez direlako beltzak edo zuriak, ez direlako ehuneko ehunean egia ala gezurra, eta informazioa grisetan egon ohi da. Horregatik, informazioa osatzeko prozesuak berak egiatik gertuago kokatuko gaitu.
Lan-fluxuaren eta horretan desinformazioa saihestu eta informazioa egiaztatzeko bideoak geuria.eus atarian, komunikabidearen atalean, ikusgai dauden komunitate osorako.
Adimen Artifiziala
‘Eta AArekin, zer?’ Sketchak, inkestak eta adibideak GEURIAren eskutik
Adimen Artifiziala geratzeko heldu omen da. Azken hamarkadetako mugarri teknologiko garrantzitsu baten aurrean gaude. GEURIAn hausnarketa prozesu lasai, aberasgarri, zabal eta umoretsu bat egin dugu.

Adimen Artifizial generatiboaren erabilera ez da modu unibertsalean eskuragarria izan duela gutxi arte, nahiz eta gero eta gehiago dagoen pertsona guztien egunerokoan, modu kontzienteago edo inkontzienteago batean.
GEURIAren ibilbidean iraganean gertatu bezala, beste mugarri teknologiko batera iritsi gara, agian azken hamarraldi honetako garrantzitsuenera. Baina aurreko guztietan egin genuen bezala, aurretiazko hausnarketa prozesu lasai bat eskatzen duela uste dugu GEURIAn, egunerokotasunaren abiaduratik eta moda iragankorretatik aldenduz.
GEURIA ez zen bere edukia Instagramera egokitzen hasi zen euskarazko lehen toki komunikabidea izan (TikTok-en oraindik ez gaude), baina uste dugu hasiera batetik asmatu genuela edukia bertara eramateko formatuarekin. Horrek ez du esan nahi gainerakoak baino argiagoak garenik, baina agian bai euskarri hartara albisteak ze formatu, hizkuntza eta diseinutan eraman behar ziren denbora luzeagoz hausnartu zuen komunikabidea gara, bertan egon “behar” ginenaren leloa denbora batez isilaraziz.
Aurten, Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu dugu. Barnera begira egindako lanarekin batera, kanpora kontatzeko ere ahalegina egin dugu. Horretarako eduki sorta egin dugu:
Batetik, komunikabidearen lantaldeak sortutako ‘Barrutik’ bideo-podcast laburrak Adimen Artifizialarekin nola jokatzen dugun azalduz, egiaztapenak nola egiten ditugun, kazetariak zein bide egiten duen istorioak kontatzeko eta nola neurtzen ditugun informazioaren aldagai ezberdinak. Oraingoan, Eñaut Barandiaran, Maider Ibañez eta Jon Villapun kazetariek hartu dute hitza kamera aurrean.
Bestetik, Hego Uribe eskualdean AArekin eta desinformazioarekin lotura duten hiru istorio kontatu ditugu: 2021. urtean Kiskali gazte feminista taldeari gertatutakoa, gaur egun institutu bateko irakasleen eta ikasleen harremana AArekin eta GEURIAren ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalean nola lan egin genuen egiaztapenak eta gardentasuna lortzeko.
Bide berean, AArekin eta desinformazioarekin batera edo bestera lotura duen online inkesta dibertigarri bat martxan dugu. Hemen bertan egin dezakezu. Eta bide batez, Jonek (Urbi Institutua), Helenak (Kiskali), eta Jonek (Geuria) herritarrekin batera inkesta egin dugu eta reeletan erakutsi.
Azkenik, umorea oinarri duten lau sketch sortu ditugu, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (eta Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake, hezkuntza eta AAren arteko harremana, eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.
Hortaz, gurekin bide hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Eduki guztiak eskura dituzue geuria.eus/aa atarian, bai bideoak, bai idatzizko materiala. GEURIArekin harremanetan jartzeko info@geuria.eus helbide elektronikoa edo 944 406 692 telefono zenbakira deitu dezakezu.
–
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua izan da.
Adimen Artifiziala
GeurIA-IA | Geuria Sketch 01×04
Deepfake, social fake, desinformazio egoera ezberdinak eta gure barneko kontraesanak modu eraikitzailean azaltzen duten bideo sorta. Den-dena, umorez!

Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu du GEURIAk. Umorea oinarri duten lau sketch sortu ditu komunikabidearen lantaldeak, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.
Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01
Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02
HezkuntzAA | Geuria Sketch 01×03