Sareak

Adimen Artifiziala

AA | Lan taldearen prestakuntza eta gaikuntza

AAren erabilera unibertsala duela gutxikoa izanda, aipatu nahiko genuke GEURIAren lan taldeak desinformazioa, albiste faltsuak edo zurrumurruak saihesteko orain arte jasotako prestakuntza eta esperientzia.

|

Desinformazioaren eragina eta trataera komunikabideetan

‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala
(Geuria, 2019)

2019an Geuriak ‘Hiru buruko munstroa’ auto ekoiztu eta kaleratu zuen, Basaurin 80. hamarkadatik futbol entrenatzaile batek adin txikiko jokalariei egindako ustezko sexu abusuak ardatz zituen hiru ataletako dokumentala. Ikuspegi eta toki ezberdinetatik kasua bizi izan zuten pertsonen testigantza gordinak jasotzen zituen.

Geuriaren euskarri digital guztietan kaleratu zen, hiru egunetan zehar. Ordurarte beste inon agertu ez ziren testigantzak jasotzen zituen eta Euskal Herriko gainerako komunikabide gehientsuenetan albiste izan zen 3 egun horietan zehar.

2022an EITBk dokumentalaren eskubideak erosi zituen eta 2022ko martxoaren 6an ETB2n emititu zuen. EITBren Nahieran plataforman ere ikusgai egon da denbora luzez.

Dokumentala hainbat unibertsitate eta ikastetxetan, campusetan, hitzalditan eta administrazio publikoaren prestakuntzetan erabiltzen da.

Dokumentala Pepe Godoyk 2018ko azaroaren 13an egindako salaketa publiko baten ondorioz sortu zen. Pepek publikoki adierazpenak egin eta gero, salaketa gehiago egon ziren entrenatzaile berarekiko. Baina salaketa publikoaren hurrengo asteetan desinformazio eta zurrumurru asko izan ziren, kalean zein komunikabide batzuetan.

‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalak desinformazio horren aurka egitea bilatu zuen, lehen eskuko testigantzak jasoz eta aktore guztiei hitz egiteko aukera emanez.

Dokumentala argitaratu baino egun batzuk lehenago, 2019ko martxoan, Basauriko adingabe batek Godoyk eta gainerako biktimek akusatutako futbol-entrenatzaile berarengatik sexu-abusuak jasan zituela salatu zuen. Salaketa horrek, preskribatuta ez zegoenez, epaiketa ireki zuen. 2021eko urrian, Bilboko epaitegiek frogatutzat eman zituzten sexu-abusuak, eta sei urteko kartzela-zigorra, zaintzapeko askatasuna eta urruntze-agindua ezarri zizkioten akusatuari.

Albiste faltsuen eta zurrumurruen fenomenoa euskarazko toki-komunikabideetan
(Tokikom sariak, Basauri, 2019)

2019ko azaroaren 15ean Tokikom Sarien banaketa egin zen Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Geuriak eta Tokikomek antolatuta.

Sari banaketaz gain, albiste faltsuek eta zurrumurruek euskarazko tokiko komunikabideetan duten eragina izan zen jardunaldiaren oinarria:

-Maldito Bulo factchecking plataformako Laura del Riok albiste faltsuen eta zurrumurruen fenomenoaren diagnostiko orokor bat egin zuen.
-Zurrumurruen aurkako sareko Irantzu Jauregik auzia gertuko errealitatera hurbildu zuen.
-Euskaltzaleen Topagunetik Mikel Ozaitak kultur aniztasunaren inguruan landutako ikuspegiaren berri eman zuen, baita ikuspegi hori hedabideetara nola eramateaz ere.
-Geuriak ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalarekin izandako esperientziari buruz hitzaldia eman zuen, Jon Villapún zuzendariaren eskutik.
-Eta, bukatzeko, gaiaren inguruko mahainguru bat izan zen Aiurri, Urumeako Kronika eta Geuriaren parte hartzearekin.

Diru laguntza honetara aurkezten den proiektuan parte hartuko duten Jon Villapún, Maider Ibañez eta Ibai Villapún kazetariek jardunaldi osoan parte hartu zuten. Prestakuntza arautua ez den arren, desinformazioaren inguruan esperientzia eta irakurketa ezberdinak ezagutzeko balio izan zuen.

2019ko Tokikom Sari banaketen jardunaldi honetan erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziren: Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Asier Iragorri Basauriko Alkatea, Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea, Loren Oliva Etxebarriko alkatea eta Hego Uribe eskualdeko beste hainbat ordezkari eta sail ezberdinetako teknikariak.

Etorkinen integrazioaren eta kultur aniztasunaren arloan desinformazioa eta zurrumurruak saihesteko esperientzia

Zurrumurruen aurkako sarearentzat egindako lana
(Basauriko Udala – Amekadi kooperatiba, 2018tik)

Geuriaren lan taldeko kideek (Jon Villapún, Maider Ibáñez, Jon Goikouria) 2018tik Basauriko Udalak sustatutako zurrumurruen aurkako sarean parte hartu dute modu aktiboan. Plataforma hau etorkinen inguruko zurrumurruak saihesteko sortu zen eta gure kazetariek bide horretan erabili diren hainbat ikus entzunezko pieza sortu dituzte urtero, 2018tik. Horrez gain, Geuria, erakunde moduan, sarearen kide aktiboa izan da (bilerak, proposamenak, hausnarketak, komunikabidea sarearekin lerrokatuta…).

Egindako lanen artean: sareak egiten duen lana azaltzen duten ikus entzunezko pilulak, Basauriko zurrumurruen aurkako sarearen mapa osatzen dugun erakunde eta norbanakoen aurkezpen-bideoak edo ‘Basauriko auzokide berriak’, Basaurira bizitzera etorritako etorkinen testigantzak jasotzen dituen 45 minutuko dokumentala (2025).

Plataforma honen barnean egoteak eta plataformarentzat komunikazio-tresnak sortzeak desinformazioaren eta zurrumurruen arloan esperientzia zabala ematen digula uste dugu, nahiz eta gizarte-problematika honen jatorria ez dagoen beti Adimen Artifizial generatiboarekin lotuta.

Berdintasun arloan desinformazioa eta zurrumurruak saihesteko esperientzia

‘Begira’, publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autorregulaziokoa
(Emakunde, 2016)

2016ko uztailean Emakundek ‘Begira’ kode deontologikoa eta autorregulaziokoa kaleratu zuen, publizitate eta komunikazio ez sexista sustatzeko.

Aurretik, kode horren inplementazio-prozesurako sare bat sortu zen, komunikabideek eta publizitate-agentziek osatutakoa.

Geuriak 2016ko martxoaren 15ean Bilboko La Bolsa eraikinean egindako lan bileran parte hartu zuen EITB, Gara, Onda Cero, EFE, Bizkaia Irratia, Hamaika telebista eta Hiruka eta Begitu bezalako beste euskarazko toki-komunikabide batzuekin.

Behin betiko dokumentua hobetzeko proposamenak egin ziren eta gure errealitatetik nola aplikatu zitekeen azaldu.

Zentzu hertsian desinformazioa saihesteko tresna ez bada ere, kode deontologiko hau aplikatuz gero gai honen inguruan sortzen diren zurrumurru edo albiste faltsuei aurre egingo dien berdintasunean oinarritutako informazioa sortzeko tresna da.

‘Genero berdintasunaren arloko sentsibilizazioa’
(6 orduko ikastaroa, Kirol Eskola, Eusko Jaurlaritza, 2024)

2024an zehar Eusko Jaurlaritzako Kirol Eskolak emandako 6 orduko ikastaroa bete zuten diru laguntza honen proiektuan parte hartuko duten Jon Villapún, Maider Ibáñez eta Jon Goikouria langileek. Kirol Eskolak emandako ziurtagiria daukagu bakoitzaren izenean.

Adimen Artifiziala

‘Eta AArekin, zer?’ Sketchak, inkestak eta adibideak GEURIAren eskutik

Adimen Artifiziala geratzeko heldu omen da. Azken hamarkadetako mugarri teknologiko garrantzitsu baten aurrean gaude. GEURIAn hausnarketa prozesu lasai, aberasgarri, zabal eta umoretsu bat egin dugu.

|

Adimen Artifizialaren bueltako proiektu oso bat grabatu du GEURIAko lantaldeak / Geuria

Adimen Artifizial generatiboaren erabilera ez da modu unibertsalean eskuragarria izan duela gutxi arte, nahiz eta gero eta gehiago dagoen pertsona guztien egunerokoan, modu kontzienteago edo inkontzienteago batean.

GEURIAren ibilbidean iraganean gertatu bezala, beste mugarri teknologiko batera iritsi gara, agian azken hamarraldi honetako garrantzitsuenera. Baina aurreko guztietan egin genuen bezala, aurretiazko hausnarketa prozesu lasai bat eskatzen duela uste dugu GEURIAn, egunerokotasunaren abiaduratik eta moda iragankorretatik aldenduz.

GEURIA ez zen bere edukia Instagramera egokitzen hasi zen euskarazko lehen toki komunikabidea izan (TikTok-en oraindik ez gaude), baina uste dugu hasiera batetik asmatu genuela edukia bertara eramateko formatuarekin. Horrek ez du esan nahi gainerakoak baino argiagoak garenik, baina agian bai euskarri hartara albisteak ze formatu, hizkuntza eta diseinutan eraman behar ziren denbora luzeagoz hausnartu zuen komunikabidea gara, bertan egon “behar” ginenaren leloa denbora batez isilaraziz.

Aurten, Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu dugu. Barnera begira egindako lanarekin batera, kanpora kontatzeko ere ahalegina egin dugu. Horretarako eduki sorta egin dugu:

#Barrutik bideo-podcast laburrak / Geuria

Batetik, komunikabidearen lantaldeak sortutako ‘Barrutik’ bideo-podcast laburrak Adimen Artifizialarekin nola jokatzen dugun azalduz, egiaztapenak nola egiten ditugun, kazetariak zein bide egiten duen istorioak kontatzeko eta nola neurtzen ditugun informazioaren aldagai ezberdinak. Oraingoan, Eñaut Barandiaran, Maider Ibañez eta Jon Villapun kazetariek hartu dute hitza kamera aurrean.

AA eta desinformazioarekin lotura duten elkarrizketetako bat, Hezkuntzarekin lotutakoa / Geuria

Bestetik, Hego Uribe eskualdean AArekin eta desinformazioarekin lotura duten hiru istorio kontatu ditugu: 2021. urtean Kiskali gazte feminista taldeari gertatutakoa, gaur egun institutu bateko irakasleen eta ikasleen harremana AArekin eta GEURIAren ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentalean nola lan egin genuen egiaztapenak eta gardentasuna lortzeko.

Zuk ere parte har dezakezu GeurIA inkestan! / Geuria

Bide berean, AArekin eta desinformazioarekin batera edo bestera lotura duen online inkesta dibertigarri bat martxan dugu. Hemen bertan egin dezakezu. Eta bide batez, Jonek (Urbi Institutua), Helenak (Kiskali), eta Jonek (Geuria) herritarrekin batera inkesta egin dugu eta reeletan erakutsi.

Umorea oinarri duten AAren bueltako sketchak / Geuria

Azkenik, umorea oinarri duten lau sketch sortu ditugu, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (eta Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake, hezkuntza eta AAren arteko harremana, eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Hortaz, gurekin bide hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Eduki guztiak eskura dituzue geuria.eus/aa atarian, bai bideoak, bai idatzizko materiala. GEURIArekin harremanetan jartzeko info@geuria.eus helbide elektronikoa edo 944 406 692 telefono zenbakira deitu dezakezu.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua izan da.

Osorik irakurri

Adimen Artifiziala

GeurIA-IA | Geuria Sketch 01×04

Deepfake, social fake, desinformazio egoera ezberdinak eta gure barneko kontraesanak modu eraikitzailean azaltzen duten bideo sorta. Den-dena, umorez!

|

GeurIA-IA / Geuria

Adimen Artifizialaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko hasteko tartea hartu du GEURIAk. Umorea oinarri duten lau sketch sortu ditu komunikabidearen lantaldeak, Sonia eta Eneko herritar eta (oraingoan) aktoreekin batera (Maider kazetaria, aktore lanetan ere sartuta!), deepfake, social fake eta desinformazio egoera ezberdinak azaltzeko eta gure barneko kontraesanei modu eraikitzaile batean helduta.

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Tomate deepfake | Geuria Sketch 01×01

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

Ura kutsatuta dago?! | Geuria Sketch 01×02

HezkuntzAA | Geuria Sketch 01×03

HezkuntzAA / Geuria

Ura kutsatuta dago? / Geuria

Tomate Deepfake / Geuria