☉ Etxebarri
[Programa] Jarduera berriak dakartza aurten San Antonioko jaien egitarauak
Ekainaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira San Antonioko jaiak. Aurten, nobedade asko izango ditu egitarauak. Kontsultatu hemen programa:

Ekainaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira San Antonioko jaiak. Aurten, nobedade asko izango ditu egitarauak: koadrilen banderen desfilea, playback lehiaketa, saskibaloia gurpil-aulkian, saltxitxa-ogitarteko tripontzien lehiaketa eta ur-txirrista erraldoia.
SAN ANTONIOKO JAIAK 2017 – EGITARAUA
Ekainak 9, ostirala
17:00-20:30 Mahai-jokoen txapelketa Jubilatuen etxean
20:00 Txupinazoa eta omenaldi sorpresa Zintururi plazan
20:30 Koadrilen jaitsiera Zintururi plazatik
22:30 Disko festa: Xaibor
Ekainak 10, larunbata
10:00-14:00 V. Lapiko lehiaketa
11:00-12:30 Eskubaloi partidak Zintururi plazan: neskatilak vs amak
11:30-13:00 V. Helduen tiragoma txapelketa batzordearen karpan
12:30 Bermut eta hamaiketakoa batzordearen karpan
13:00-14:00 Euskal dantzak Zintururi plazan: Bekosolo Beti Euskal Dantza Taldea
18:00 BERRIA. Koadrilen banderen desfilea
18:00-20:00 IV. Koadrilen ginkana Zintururi plazan
19:00-20:00 Txanpiak plantxan ali-oliarekin eta urdaiazpikoarekin
19:00-22:00 Hirugihar-jana eta puzgarriak Galizia kalean
20:00-22:00 Odolki eta txistor brotxetak Santa Marina kalean
20:30-22:30 Kontzertua Etxezuri tabernan: Flamenkito de Barrio
23:00 Berbena Zintururi plazan: Kosmos
24:00 Suzko zezena
Ekainak 11, igandea
11:00-14:00 Puzgarriak eta tailerrak txikientzat
11:00-14:00 Proba parte-hartzaileen ibilbidea 2005-2009 bitartean jaiotako umeentzat
12:00-13:30 Kronoigoera: Kiroldegia, Andaluzia eta Kanariak kaleak eta Zintururi. Mozorrorik onenari saria
14:30 Paella jana (5 euro) eta Marmitakoa (3 euro)
16:30-17:30 Gizonezkoen areto futbola Zintururi plazan. Finala
17:30-18:30 Penalti bikoitzen txapelketa
18:00-20:00 Antzerki emanaldia Kultur Etxean, Goikoa Jubilatuen taldearen eskutik
18:30-19:30 Emakumezkoen areto futbola Zintururi plazan. Finala
18:30-20:00 Gizonezkoen eta emakumezkoen pala lehiaketako finalak Zintururi plazan
20:00-22:00 BERRIA. Play-back lehiaketa Zintururi plazan
20:00-21:30 Hirugihar jana
Ekainak 13, asteartea
17:00-19:00 Haur eta gazteentzako jolas parte-hartzaileak Zintururi plazan: hamburgesa lehiaketa, patata-tortila lehiaketa eta ludoteka-txokoak
18:30-19:30 BERRIA. Saskibaloia gurpil-aulkian. Edonork parte har dezake. Ondoren, Bildaideak Bilbao BSR taldearen erakustaldia
19:00 Meza nagusia
19:30 Txokolatada
19:45-21:00 Antzerkia: ‘Gaur Jaia’ – Xilipurdi Teatroa
Ekainak 15, osteguna
17:00-20:00 Erakusketak Kultur Etxean: Joskintza eta bordatuak, esku-lanak, zura lantzea, patchwork, puntua eta kakorratza
18:30 Ginkana txikia Zintururi plazan
19:30-20:30 Haur-tiragomen txapelketa batzordearen karpan
19:00-21:00 Pintxo-potea txosnetan Koldo eta Unai Etxebarria trikitilariekin
21:00 Rock kontzertua txosna eremuan: Turbofuckers eta Kodigo Penal
Ekainak 16, ostirala
17:00-20:00 Erakusketak Kultur Etxean: Joskintza eta bordatuak, esku-lanak, zura lantzea, patchwork, puntua eta kakorratza
17:00 Mahai-jokoen finalak Goikoa Jubilatuen etxean
20:00-21:00 Saiheski jana
20:30-21:30 Gurdien igoera Galizia kalean
21:30 I. Saltxitxa-ogitarteko tripontzien lehiaketa
22:30 Berbena: Ezetz erromeria
Ekainak 17, larunbata
08:30-13:30 Petanka txapelketa Kukullaga parkean
10:00-13:00 BERRIA. Ur txirrista erraldoia (60 metro) Andaluzia kalean
10:30-12:00 Euskal Pilota erakustaldia Zintururi plazan Besagain Klubaren eskutik
11:00-13:00 Lur orotako ibilgailuen erakustaldia Zintururin
12:00-14:30 Pintxo-potea txosnetan
13:30-14:00 Apar jaia Zintururin
14:30 Herri bazkaria institutuan
17:00-19:00 Tiro-arkua La Presan
17:30-18:30 Biketrial ikuskizuna Javi Alonsorekin Zintururin: Akrobaziak eta jauziak oztopoekin
18:30-20:00 Biketrial Stand parte-hartzailea
19:00-22:00 Txorizo-jana eta puzgarriak Galizia kalean
20:00-21:00 Zumba jaia
20:00-22:00 Hirugihar jana
20:00-22:00 Txurraskoa Santa Marina kalean
23:00 Berbena: Titanes Orkestra
24:00 Su arifizialak: Pirotecnia Zaragozana
Ekainak 18, igandea
10:00-11:30 Haur-arrantza lehiaketa La Presan
12:00 Photocall-a Zintururin
12:30 Magia ikuskizuna Zintururin: Oliver eta Eva
13:00 Lehiaketa gastronomikoak Zintururin: paella, patata-tortila eta sangria
18:00-20:00 Ikasturte amaierako dantza erakustaldia Etxebaila eskolako ikasleen eskutik
20:00-21:00 Saltxitxa jana (euro 1)
20:30-23:00 Jaien amaiera: sari-banaketa eta kale-antzerkia: Akelarrea-Lekittoko Deabruak
☉ Etxebarri
Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.
☉ Etxebarri
Sagardotegira eta Chillida lantokira irteera antolatu dute otsailean Etxebarrin

Sagardotegi garaia hasi da eta Hego Uribe eskualdetik hainbat eta hainbat irteera antolatzen dituzte urtero.
Etxebarrin otsailaren 14an izango da irteera eta Astigarragako Alorrenea Sagardotegian izango da bazkaria.
Aurretik, ordea, Chillida lantokira bisita antolatu dute, Legazpin.
Etxebarritik 09:30ean izango da irteera (Cime eraikinaren aurrean) eta itzulera 21:00etan izango da Hernanitik.
Irteerara joan nahi duenak izena eman behar du etxebarri.eus webgunearen bitartez. Etxebarritarrek 40 euro ordainduko dituzte eta Etxebarrin erroldatuta ez daudenek 45 euro. Leku mugatuak dira.
☉ Etxebarri
Irakasle eta begirale euskaldunen lan-poltsa eguneratuko du Etxebarriko Udalak
Lan-poltsan 18 urtetik gorako gazte euskaldunek parte hartzeko aukera dute. Eta familiek zerbitzuaren inguruko informazioa jaso ahal izango dute

Adingabeen zaintzaile gisa lan egin nahi duten, eskola partikularrak eman nahi dituzten eta aisialdirako begirale izan nahi duten gazteen lan-poltsa eguneratuko du Etxebarriko Udalak.
Lan-poltsan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako gazteak euskaldunak izan behar dira, eta izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatzita eta curriculuma bidalita.
Bestetik, zaintzaileekin, irakasle partikularrekin eta aisialdiko begiraleekin harremanetan jarri nahi duten familiek infirmazioa eskatu ahal izango dute 944 267 005 telefono zenbakira deituta (Euskara Zerbitzua).
“Ekimen horren bidez, Etxebarriko Udalak udalerriko gazteenei zuzendutako aukera berriak bultzatzen jarraitu nahi du, eta, era berean, edozein zirkunstantzia dela medio, lan-bizitza eta familia-bizitza bateratu ahal izateko pertsona horien profilean oinarritu behar duten familiei zerbitzu bat eman nahi die”, diote udal ordezkariek.
☉ Etxebarri
Pantailak modu osasungarrian erabiltzeko hausnarketa egingo dute Etxebarrin
Saioa urtarrilaren 29an izango da Kultur Etxean. Herritarrek parte har dezaten deia zabaldu dute: “Zure ekarpenek aldaketa sortzen dute”, diote

Aisialdi eredu osasungarriei eta teknologia erabiltzeko alternatibei buruz hausnarketa egingo dute Etxebarrin. Zehazki, pantailak modu osasungarrian erabiltzeko lanketa egingo dute urtarrilaren 29an, 17:00etatik 19:00etara, Kultur Etxean.
Kasu honetan, herriko eragilez osatutako Bizikidetza Batzordeak egindako lanketaren ondorioak aurkeztu eta partekatuko dituzte Etxebarriko gainontzeko eragileekin, taldeekin eta herritarrekin.
“Hau honela, dei egiten zaie herritar guztiei saio ireki honetan parte hartzera, guztion artean prozesu honi erantzungo dion alternatiba bateratua sortu ahal izateko”, diote.
Saioa bukatu ostean luntxa egongo da, “ideiak eta asmoak partekatzen eta trukatzen jarraitzeko”, diote.
Saioan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute komunikazioa@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Gainera, Ludoteka zerbitzua behar duten zehaztu ahal izango dute.
Etxebarriko Udalaren ekimenez, Bizikidetza Batzordeak ezarritako lan ildoen artean dago teknologia erabiltzeko alternatiba osasuntsuak lantzea. Gaiak sorturiko kezka oinarri harturik, 2025. urtean zehar Etxebarriko Udalak, Etxebarriko herritarrengan eta udalerrian aisialdi osasungarriko eredu bat sustatzeko eta teknologia erabiltzeko alternatibak bilatzeko hausnarketa abian jarri zuen.
☉ Etxebarri
Aingeru Picaza Calero etxebarritarra laguntzeko 4.000 euroko ekarpena egin dio Etxebarrik
Balkoi Solidarioak ekimenari eta euskal dantzak eta zumba ekitaldiei esker 4.000 euro lortu dituzte etxebarritarrek

Elkartasunak distira egin zuen iragan Gabonetan Etxebarrin, herritarren inplikazioari esker. Atzo Julene Alonsoren alde 723,50 euro bildu zirela kontatu genizun, eta gaur Aingeru Picaza Calerori 4.000 euroko ekarpena egin diotela kontatzera gatoz.
Balkoi Solidarioak ekimena eta euskal dantzen eta zumba ekitaldia egin zituzten Gabonetan, eta ekimen bakoitzeko 2.000 euro lortu zituzten; hau da, 4.000 euro guztira.
“Lehen erronkak, Gabonetan 1.100 balkoi argiztatzea helburu zuena, aise gainditu zituen hasierako aurreikuspenak. Azkenik, 1.928 balkoi argiztatu ziren, proposatutakoak baino 828 gehiago, auzotarren inplikazioari eta lankidetzari esker”, diote udal ordezkariek eta Erronka Solidarioen talde eragileko arduradunek.
Bigarren erronka urtarrilaren 3an egin zen Etxebarriko kiroldegian. Euskal dantzak, zumba dantza eta haurrei zuzendutako jarduerak antolatu ziren eta guztira 240 lagun bildu ziren.
Etxebarriko Udalak eta Erronka Solidarioen talde eragileak aurreko Gabonetan antolatutako ekimen solidarioen inguruan “balorazio oso positiboa” egin dute, eta publikoki eskertu nahi izan dute herritarren parte-hartzea, elkartasuna eta konpromisoa, “beste behin ere azpimarratuz Etxebarri gehien behar dutenekin bat egiten duen herria dela”.











