
22. Korrikak azken txanpa du. Martxoaren 31n irten zen lekukoa Amurriotik eta dagoeneko hainbat herritatik pasa da, baita Hego Uribe eskualdetik ere -martxoaren 31tik apirilaren 1era...

Gogotsu eta giro onean irten dira San Migeleko Sofia Taramona eskolako ikasleak kaleetatik zehar Korrika Txikia egitera

Gaur goizeko Galdakaoko Korrika Txikiak herriko ikastetxetako 500 ikasle batu ditu

Martxoaren 31tik apirilaren 1era bitarteko gauean -lehenengo gauean- igaro zen Hego Uribe eskualdetik 22. Korrika. Ugao, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai eta Galdakao zeharkatu zituen...

Martxoaren 31n hasi zen 22. Korrika. Lehenengo gauean euskararen lekukoak Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai eta Galdakao, eta apirilaren 6an berriro igaroko da...

22. Korrika duela lau egun igaro zen Hego Uribe eskualdetik eta baita Basauritik ere. Hala ere, oraindik Korrikaren aldeko ekimenak antolatzen jarraitzen dute herrian: gaur bertan...

Korrika gure herrira datorren bitarteko itxaronaldiak ederrak izaten dira: lagunartean, giro apartean, alaitasunez… San Migelen izan gara Elexalde tabernan, Korrika Arrigorriagatik zetorren bitartean. Hego Uribeko AEKren...

Hego Uribe utzi aurretik eta Zornotzara bidean jarri baino lehen, lekukoa hartu dugu GEURIAko langileok, eskualdeko azken kilometroan (147km).

Jende asko batu da gaur Galdakaon 22. Korrikaren alde. Guztira 13 kilometro egin ditu euskararen aldeko ekimenak herrian.

Etxebarritik irten eta Aperribaira bidea egin du 22. Korrikako lekukoak. Zenbait herritarrek egin diote harrera furgonetari eta aldapan gora egin dute, gero Bengoetxera bidea egiteko.