☉ Basauri
Programa | San Migeleko jaiak 2025

Irailaren 27tik urriaren 5era bitartean izango dira San Migeleko jaiak. Mikelats Kultur Elkarteak hamaika ekintza antolatu ditu eta denak jaso ditugu!
Egitaraua | San Migeleko jaiak 2025
Irailak 26, ostirala
21:00 Herriko artisten kontzertuak Ixatxak parkean: Overall + Walter Ego + Golden Queen + DJ Cristian Quez
Jaiak Txosnagunean jarraituko du
Irailak 27, larunbata
11:00 X. Bizikleta Martxa Solidarioa, Adela elkartearen alde Ixatxak parketik
17:45 Kuadrillen topaketa Taberna Nagusiaren inguruetan
18:15 Kuadrillen jaitsiera Buruhandiekin, Danbolin Txistu Elkartearekin eta Dunbots eta Ardoa Barrura fanfarrekin
19:00 Pregoia Ixatxak parkean Txitxi Crew kuadrillaren eskutik + txupinazoa
23:00 Kontzertuak Ixatxak parkean: Añube + Muxutruk erromeria
Jaiak Txosnagunean jarraituko du
Irailak 28, igandea
09:30 Indaba-jan herrikoia egiteko sakramentuak, ogia, ardoa eta postrearen bilketa Ixatxak parkean
10:00-13:30 III. Futbol-3 Gaztetxo Txapelketa Sofia Taramona ikastetxean
10:30 Mikelatsen VII. Esku Pilota Txapelketa frontoian
11:30 Buruhandiak herritik
12:00 Euskal Dantzak Ixatxak parkean: Agintzari (Basauri) + Aritz Berri (Arrigorriaga) + Basauritar (Basauri) + Edurre (Basauri) + Oinarin (Usansolo) + Etorki (Ugao)
17:30 Kuadrillen arteko XIX. Olinpiadak Ixatxak parkean
19:30 Playback lehiaketa Ixatxak parkean
Irailak 29, astelehena
11:00-14:00 Txu-txu trena Ixatxak parketik
11:00-14:00 + 16:00-19:00 Haur eta gazteentzako parkea Ixatxak parkean (4-16 urte)
18:00 Buruhandiak
18:00 XVI. Partxis txapelketa Taberna Nagusian
18:00 Txokolatada Ixatxak parkean
19:00 Meza
20:00 XVI: Mus txapelketa Zulo tabernan
Irailak 30, asteartea
17:00-20:00 Tailerrak Hernan Cortes plazan (4-9 urte)
17:00-20:00 Gazteentzako parkea Ixatxak parkean (9-16 urte)
18:00 XVI. Partxis txapelketa Taberna Nagusian
18:00 I. Igel txapelketa Batzokian
20:00 XVI. Mus txapelketa Zulo tabernan
Urriak 1, asteazkena
16:45 Txikientzako askaria Ixatxak parkean
17:00-20:00 Magia euskaraz Ixatxak parkean (4-9 urte): Oier Magoa
17:00-20:00 Gazteentzako parkea frontoian (10-16 urte)
18:00 XVI. Partxis txapelketa Taberna Nagusian
20:00 XVI. Mus txapelketa Zulo tabernan
20:00 Sevillana eta Flamenko dantza erakusketa Ixatxak parkean
Urriak 2, osteguna
16:45-19:00 Haurrentzako parkea Hernan Cortes plazan (4-9 urte)
16:45-19:00 Gazteentzako parkea frontoian (10-16 urte)
18:00 XVI. Partxis txapelketa Taberna Nagusian
18:00 Txorizoa sagardotan Ixatxak parkean
19:00 Akrobazia ikuskizuna Ixatxak parkean: Colla Zirkeroa
20:00 XVI. Mus txapelketa Zulo tabernan
Urriak 3, ostirala
17:00-20:00 Haurrentzako eta gazteentzako parkea Gernika kalean (4-16 urte)
19:00 OstiKda Elektrotxaranga Recretivos San Migueletik
19:00 Sardina-jan herrikoia Hernan Cortes plazan
22:00 XXXII. Mahai-futbol txapelketa Recretivos San Miguelen
23:00 Kontzertuak Ixatxak parkean: Manel Fuentes & The Spring’s Team (Bruce Springsteen tributua) + A.B. Show
Jaiak Txosnagunean jarraituko du
Urriak 4, larunbata
11:30 Buruhandiak
12:00 EPA Ugao Klubaren patinaje artistikoko erakustaldia frontoian
12:00 Tailerrak haurrentzat eta gazteentzat frontoian (4-15 urte)
12:30-13:00 V. Postre txapelketa frontoian
14:00 XIII. Paella herrikoia Sofia Taramona ikastetxean
18:00-23:30 DJ Valdokn Batzokian
19:30 Karropoteoa Sofia Taramona ikastetxetik
22:00 Kontzertuak Ixatxak parkean: Garrapatero (Melendi, Estopa eta Los Delinquentes tributuak) + Akerbeltz erromeria
Jaiak Txosnagunean jarraituko du
Urriak 5, igandea
10:00 XII. Marmitako lehiaketan eta XXXIX. Patata Tortilla lehiaketan izena ematea
10:00 Eskolen arteko V. Esku Pilota Txapelketa frontoian (LH5 eta LH6)
12:00 Buruhandiak
12:00 Kontzertua Ixatxak parkean: Iñaki Basabe
12:00 Santo Langostino prozesioa Batzokian
14:00 Marmitako eta Tortilla txapelketen sari banaketa
14:30 Bazkaltzera!
18:45 Jaien amaierako ikuskizuna Ixatxak parkean: Julen Axpe furgonologoa
☉ Basauri
Basauriko ArcelorMittal enpresak langile bat lan-istripu larri baten ondoren kaleratu duela salatu du ELA sindikatuak
“Enpresak erabakia justifikatu du langilea modu seguruan ez jardutea egotzita”, dio ELAk. Era berean, bulego sailean 25 kaleratze inguru iragarri dituztela salatu dute

Basauriko ArcelorMittal Distribución enpresako ehun bat langilek elkarretaratzea egin dute “hainbat kaleratze salatzeko” eta langile bat berriro onar dezaten eskatzeko.
Bulegoetako sailean 25 kaleratze inguru iragarri ditu enpresak. ELA sindikatuaren arabera, “Basauriko lantokiko zereginak kanpora bideratu nahi dituzte, Euskal Herritik kanpo kudeatzeko”.
Era berean, duela gutxi lan-istripu larria izan zuen langile baten diziplinazko kaleratzea salatu du ELAk: “Enpresak erabakia justifikatu du langilea modu seguruan ez jardutea egotzita”.
ELAren ustez neurria “onartezina” da, “lan hori egiteko modua zuzendaritzak berak ezagutu eta baimenduta zegoelako”.
“Horren erakusgarri, istripuaren ondoren enpresak berehala neurri zuzentzaileak hartu zituen, eta horrek adierazten du arazoa ez zela langilearen jarduera, baizik eta lan baldintzak”, diote ELAko ordezkariek.
Martxoaren 2an berriro deitu du protesta ELA eta Cuadros sindikatuek osatutako enpresa-batzordeak.
☉ Basauri
Bide-garbiketak, birziklatze-kudeaketak eta Gizarte Zerbitzuek “oso ongi” nota jaso dute Basaurin
Herritarrek zazpiztik gorako nota eman diete Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienei, eta udalerriari berari, bizitoki moduan, 7,61ekoa

Basauriko Udalak Hiri Behatokia jarri du beste behin martxan, udalerriko egoeraren diagnosia egiteko eta bizilagunen iritziak biltzeko.
Aurten ere 400 herritarri egin diete inkesta telefono bidez urtarrilaren 7tik 9ra bitartean, eta emaitzak, oro har, positiboak izan dira.
Herritarrek zazpiztik gorako nota eman diete Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienei, eta udalerriari berari, bizitoki moduan 7,61ekoa.
Udal zerbitzuei dagokienez, kultura-zerbitzuak (7,56), zaborren jasotze zerbitzua eta birziklatzearen arloa (7,51), kaleen garbiketa zerbitzua (7,42), kirol zerbitzuak (7,33) eta Gizarte Zerbitzuak (7,10) oso ondo batekin baloratu dituzte herritarrek.
Eta horien ostean, “ondo” kalifikazioa jaso dute: euskara arloak (6,83), genero berdintasun politikek (6,81), parkeak, lorategiak eta hiri-altzariak mantentze-lanek (6,81), Gizarte Zerbitzuetatik jasotako arreta telefonikoak eta informazioak (6,73), Udalekuek (6,67), segurtasun arloak (6,39), gazte zerbitzuak (6,17) eta enplegua sortzeko proiektuek eta enpresak mantentzeko ahaleginek (6,01).
Aparkaleku falta eta etxebizitza garestia
Inkestatutakoen % 51,1ak uste du udalerriaren bilakaerak hobera egin duela azken urteotan.
Eta, inkesta egin duten pertsonen arabera, Basauriko Udalak egin dituen gauza hoberenen artean daude: pasealekuak, berdeguneak eta parkeak (% 14,3) eta igogailuak eta eskailera mekanikoak (% 8,7).
Eta, kontran, % 18,2k (50 pertsona) uste du herriak “okerrera” egin duela. Eta, arrazoiak, besteak beste, honakoak: “dena abandonatuta dagoela, segurtasun falta handiagoa dagoela, zikinkeria, zerbitzurik eza, aparkalekurik eza, immigrazioa, txakurrak, azpiegitura eta trafikoa”.
Hain zuzen ere, Udalak dituen bi arazo nagusienak dira aparkaleku falta (% 31,9) eta etxebizitza garestia (% 25,4). Aldapak (% 14,7) eta segurtasun falta eta delikuntzia (% 12,5) dira hurrengo arazoak, inkestatuen arabera.
Auzoka, aparkaleku falta Pozokoetxen somatzen dute gehien (% 52,2 –2025ean % 37–); erdigunean (% 29,3), Arizgoitin (% 33,3), Arizen (% 23,5), Basozelain (% 17,1), Kareagan (% 17), San Migelen (% 9,8) eta Urbin (% 9,1) baino gehiago.
Etxebizitzaren erosketa eta alokairu altuaren arazoari dagokionez ere Pozokoetxe nabarmendu dute inkestatuek (% 13), San Migelen (% 9,8), Urbiren (% 9,1), Arizen (% 7,8), Arizgoitiren (% 7,1), erdigunearen (% 6,9), Basozelairen (% 2,9) eta Kareagaren (% 1,9) gainetik.
Udal ordezkariei nota
Udalaren kudeaketari dagokionez, udal gobernu taldearen lanari (EAJ-PSE) 6,43 puntu eman diote inkestatutek.
EAJ da puntu gehien eskuratu dituen alderdia (6,01); bigarren tokian dago EH Bildu (5,40); hirugarren PSE (5,34); laugarren tokian Elkarrekin Podemos (4,83), eta, azken eta bosgarren lekuan PP (2,58).
Asier Iragorri alkateak 10 puntutik 6,61 lortu ditu eta gobernu taldeko kide eta PSEko bozeramaile den Isabel Cadavalek 5,81. Exabier Arrieta EH Bilduko bozeramaileak 5,95 jaso du, Elkarrekin Podemoseko Marian Canterok 4,93 eta PPko Edu Rodriguezek 2,86.
Hala ere, udal ordezkarien ezagutza maila bestelakoa da: Iragorri alkateak % 70,3ko ezagutza-maila du, Cadavalek % 13,1ekoa, Arrietak % 9,5ekoa, Canterok % 6,1ekoa eta Rodriguezek % 5,1ekoa.
☉ Basauri
Korrikaren aldeko bazkaria antolatu dute martxoan San Migelen
Martxoaren 14an izango da bazkaria Sofia Taramona ikastetxeko patioan. Izena emateko azken eguna da otsailaren 24a

Martxoaren 27an 24. Korrika helduko da Hego Uribera [hemen eskualdeko ibilbidea eta ordutegia], baina aurretik hamaika jarduera antolatuko dituzte eskualdean.
San Migelen, esaterako, Korrikaren aldeko bazkaria antolatu dute martxoaren 14an, larunbatez, Sofia Taramona ikastetxeko patioan.
Helduentzako eta umeentzako menuak egongo dira: arroza oilaskoarekin, oilaskoa patatekin, pantxineta eta ardoa eta ura helduentzat (16 euro), eta makarroiak, oilaskoa patatekin, yogurta eta ura umeentzat (12 euro).
Izena emateko epea otsailaren 18an eta 19an zabaldu zuten, baina oraindik ere aukera dago izena emateko: otsailaren 24an, asteartez, 19:00etatik 20:00etara Mikelats Kultur Elkartearen lokalean.
San Migeleko Korrikaren aldeko bazkaria Mikelats Kultur Elkarteak eta Sofia Taramona ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu dute, Hego Uribeko AEKren babesarekin.
☉ Basauri
Kirolean ematen den arrazakeriaren kontrako mahai-ingurua antolatu dute Basaurin
Otsailaren 25ean izango da Ibaiganen, eta jokalariei, familiei, entrenatzaileei, zuzendaritza-taldeei, kirol-klubei eta zaleei dago zuzenduta

Kirola, arrazakeria eta kultur aniztasuna hizpide hartuta, mahai-ingurua antolatu du Zurrumurruen Aurkako Estrategiak Basaurin, Udaleko Kirol arloarekin elkarlanean.
Otsailaren 25ean, asteazkenez, izango da solasaldia Ibaigane Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.
Mahai-ingurua Esther Saugga kazetariak, aurkezleak eta Kamanga elkarteko presidenteak moderatuko du, eta honako hizlariek parte hartuko dute: Alberto Edjogo-Owono, kirol-esataria eta futbolari ohia, jatorri hispano-ekuatorialekoa; Elsa Mouthe gizarte-langilea, powerlifting-eko atleta eta streetlifting-eko −57 kg kategorian Espainiako txapelduna; eta, Ibon Oleagagoitia Athletic Club Fundazioko Gizarte Arloko arduraduna.
Basauriko eta inguruko herrietako kirol klubak eta kirol erakundeak, kirolariak, familiak eta herriatarrak gonbidatu dituzte bertaratzera.
Ekitaldia doakoa da, baina interesa duenak izena eman behar du amekadi@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita edo 606 050 662 telefono zenbakira deituta.
☉ Basauri
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak apelazio-errekurtsoa aurkeztu du Espainiako Auzitegi Nazionalean

Espainiako Polizia Basauriko Sidenor lantokia erregistratu zuen otsailaren 10ean, Israel Military Industries (IMSI) armagileari altzairua saltzegatik irekitako ikerketaren barruan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiarazi zuen iazko urrian, Israelgo arma enpresa bati altzairua saltzeagatik.
Ildo horretan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak eta zuzendaritzako beste bi kidek azaroan epailearen aurrean deklaratu zuten azaroan.
Jainagak orduan adierazi zuen Israeli egindako altzairu salmentetan Sidenorrek ez zuela irregulartasunik egin: “Salmenta horiek egiteko unean ez zegoela mugarik Israelekiko merkataritza-harremanetan”, esan zuen.
Apelazio-errekurtsoa
Sidenorren presidenteak eta beste bi zuzendarik Israelgo arma-enpresa bati baimenik gabe altzairu partidak saltzeagatik hasitako auzitik bereizitako pieza baten sekretua kentzea erabaki du Instantziako Auzitegi Zentralak. Ikerketak argitu nahi du kontrabandoko eta gizateriaren aurkako delitu bana egin zuten ala ez.
Hain zuzen ere, Fiskaltzak miaketari buruz aurkeztutako idazki batean adierazi du Sidenorreko presidentearen eta euskal enpresako beste bi zuzendariren aurka irekitako auziak aurrera jarraitu beharko lukeela soilik kontrabando-deliturik egin ote den zehazteko.
Bien bitartean, Jainagak apelazio-errekurtsoa aurkeztu du Espainiako Auzitegi Nazionalean, otsailaren 10ean enpresak Basaurin duen instalazioetako erregistroa baliogabetzeko eskatuz.










