
Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte. Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara...

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean. Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan....

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.

Sagardotegi garaia hasi da eta Hego Uribe eskualdetik hainbat eta hainbat irteera antolatzen dituzte urtero. Etxebarrin otsailaren 14an izango da irteera eta Astigarragako Alorrenea Sagardotegian izango...

Lan-poltsan 18 urtetik gorako gazte euskaldunek parte hartzeko aukera dute. Eta familiek zerbitzuaren inguruko informazioa jaso ahal izango dute

Saioa urtarrilaren 29an izango da Kultur Etxean. Herritarrek parte har dezaten deia zabaldu dute: "Zure ekarpenek aldaketa sortzen dute", diote

Balkoi Solidarioak ekimenari eta euskal dantzak eta zumba ekitaldiei esker 4.000 euro lortu dituzte etxebarritarrek