Korrika
Korrikan parte hartuko duzun horri
Hizkuntzen berezko joera da eboluzioa, hizkuntza ezberdinen arteko elkar-eraginaren ondorio, batik bat. Elkar-eragin hori ohikoa da elebitasun egoera guztietan: hizkuntzak elkarrekin nahastu egiten dira, nolabait, eta bakoitzak bestearen ezaugarriak hartu eta berezko egiten ditu. Normalean ez dira egitura edo oinarrizko arauak ordezkatzen, hizkuntzak oso desberdinak baldin badira -batzuetan bai, jakina-, baina terminologiaren alorrean oso fenomeno ohikoa da hizkuntza guztietan. Gurean, gaur egungo diglosi egoera bera izan liteke antinaturalena, Euskara eta gaztelania ez baitagoz maila berean, baina hori ere ez da berria. Euskarak bizi izan du, lehenago ere, elebitasun eta diglosi egoerarik. Euskarak aurre egin behar izan die, lehenago ere, mehatxu egoerei; horren adibide dira historian zehar beste hizkuntzetatik jasotako mailegu eta kalko anitzak.
Euskarak iraun izana bera ere, ezin da ulertu elkartruke eta askatasun egoera horri erreparatu gabe. Zenbait hizkuntzalariren ustez, Euskarak biziraun badu, hain zuzen ere, beste hizkuntzetara moldatzeko ikaragarrizko erraztasuna daukalako izan da. Gaitasun paregabea omen du, beste hizkuntza batzuen aldean, ondoko hizkuntzen ezaugarriak kopiatu, eta berezko egiteko, berezko oinarrizkoari uko egin gabe. Eta arautu barik egon izanak ere lagundu izan dio fenomeno horri momentu batzuetan.
Ez dut kolokan jarriko Euskara arautu izanak izan duen -eta hemendik aurrera izango duen- garrantzia, izan ere ezinbestekoa da euskal hiztunen artean elkar ulertzeko baliagarria izango den eredu bat sortzea; ezinbestekoa da, era berean, hizkuntzaren maila guztietan erabilera bermatuko duen tresna -maila ez-formaletatik hasi eta gai zientifikoetaraino-; ezinbestekoa da, azkenik, hezkuntzarako araututako eredu estandarra lortzea. Zentzu horretan azpimarratuko nuke, gainera, izugarri pozgarria dela Euskarak gaur egun gai tekniko eta zientifikoei buruz hitz egiteko lortu duen maila, uste baitut horrek dakarkion sona oso positiboa dela maila guztietan.
Baina ez dezagun iparra gal. Ez, behintzat, eguneroko erabilera ez-formalean. Ez dezagun gure hizkuntza berez flexible hori, zurrun bihurtu. Arauak hiztunen ondorio dira -eta ondoren-, eta ez alderantziz. Ez dezagun Euskara apurtzearen beldur gabonetan ere atzeratzen ez dugun portzelanazko baxera garesti horietako bat bihurtu. Arauak ez dira erabilera bermatuko dutenak, eta hizkuntzak erabiltzeko dira. Erabiltzeko.
ARAUAK EZ DIRA ERABILERA BERMATUKO DUTENAK, ETA HIZKUNTZAK ERABILTZEKO DIRA. ERABILTZEKO.
Atrebentzia handia ez bada, gustatuko litzaidake 19. Korrika hau aprobetxatu, eta idazki honen bidez euskal hiztunei omenaldi xumea egitea. Baina ez hiztun guztiei, baizik eta bereziki, zergatik ez, hirurogeitaka urtetik gorakoei; “Ayuntamientura” joaten diren horiei; ETB1 katean piperrik ere ulertzen ez duten horiei; euskaraz jendaurrean hitz egin beharko balute, agian barregarri geldituko liratekeen horiei. Horiei esker bizi da, eta, gaur egun, Euskara, ez dezagun egundo ahaztu. Gehienak, gainera, ez dira hemen izango urte gutxi batzuk barru. Gu geldituko gara euren ordez. Eutsiko ahal diogu, eurek bezain tinko, jasotako Ondareari!
“AYUNTAMIENTURA” JOATEN DIREN HORIEI; ETB1 KATEAN PIPERRIK ERE ULERTZEN EZ DUTENEI.
Aurten Korrikan parte hartzen baduzu, bidean errepara iezaiezu, arretaz, Bizkaiko parajeei. Izan ere, erreka ondotik igarotzean patoak ikusiko dituzu ahateekin batera igerian. Eta soloetan ere, zuhur bazabiltza, konejuren bat edo beste.
☉ Galdakao
Bideoa | Chami eta Jon aurkezle finek Korrika aurkeztu dute Galdakao

Martxoaren 27an iritsiko da Korrika Hego Uribe eskualdera. Ugaotik sartu, eta Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao zeharkatu ostean, Usansolotik alde egingo du lekukoak Arratiarantz [hemen eskualdeko ibilbidea!]
Eskualdean 24. edizioaren nondik norakoak ari dira aurkezten, eta Galdakaon Jon Olea eta Ander Chamizo herritarrek aurkeztu zuten. Barreak eta algarak eta musika nagusi izan ziren aurkezpenean.
☉ Usansolo
Korrikaren 24. edizioa aurkezteko “showa” antolatuko dute Usansolon urtarrilaren 30ean

Martxoaren 19tik 29ra bitartean izango da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora. Hego Uriben hilaren 27an igaroko da [hemen eskualdeko ibilbidea].
Eta aurtengo Korrikaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo du Hego Uribeko AEKk Usansolon. Urtarrilaren 30ean, ostiralez, izango da Unkinako frontoian 19:30ean.
Eta, Galdakaon bezala, aurkezpena egiteko “showa” prestatuko dute Jon Oleak eta Ander Chamizok.
Aurkezpena eta gero luntxa egongo da eta Korrikako arropa salgai jarriko dute.
☉ Galdakao
Korrikaren 24. edizioaren aurkezpena egingo dute Galdakaon urtarrilaren 29an

Martxoaren 19tik29ra bitartean izango da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora. Hego Uriben hilaren 27an igaroko da [hemen eskualdeko ibilbidea].
Eta aurtengo Korrikaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo du Hego Uribeko AEKk Galdakaon. Urtarrilaren 29an, ostegunez, izango da Torrezabaleko erakusketa gelan 19:00etan.
Ez da aurkezpen soil bat izango: Jon Oleak eta Ander Chamizok gidatuko dute hitzordua. Eta, duela bi urte egin zuten bezala [hemen bideoa!], barreak eta algarak nagusi izango direla aurreikusten da.
Saioaren amaieran luntxa egongo dela eta petoak salgai egongo direla adierazi dute.
Hona hemen Hego Uribeko AEKk bere sare sozialetan publikatutako bideoa:
View this post on Instagram
☉ Basauri
Korrikaren 24. edizioaren aurkezpena egingo dute Basaurin urtarrilaren 15ean

Martxoaren 19tik29ra bitartean izango da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora. Hego Uriben hilaren 27an igaroko da [hemen eskualdeko ibilbidea].
Eta aurtengo Korrikaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo du Hego Uribeko AEKk Basaurin. Urtarrilaren 15ean, ostegunez, izango da Ibaigane Kultur Etxean, 18:30ean.
☉ Hego Uribe
24. Korrika martxoaren 27an igaroko da Hego Uribe eskualdetik
Hego Uribe eskualdean Korrikak zehatz-mehatz egingo duen ibilbidea jakin nahi? Albiste honetan jaso dugu!

24. Korrikaren ibilbidea publikatu du gaur AEKk. ‘Euskara gara’ lelopean, martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta martxoaren 29an bukatuko da Bilbon.
Hego Uribe eskualdean martxoaren 27an, ostiralez, igaoroko da euskararen aldeko ekimen erraldoia.
Aurtengoa, gainera, goiztiarra izango da Korrika: 04:48ean helduko da lekukoa Ugaora Arrankudiagatik, eta Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu.
Guztira, hiru ordu emango ditu Korrikak Hego Uriben; izan ere, Bediarako bidea 08:07an egingo du lekukoak.
Zaratamotik eta Zeberiotik aurten ez da pasako Korrika, baina bertako herritarrek eta erakundeek bat egingo dute ekimenarekin beti bezala.
2.175 kilometro
Guztira 2.175 kilometro egingo ditu lekukoak Euskal Herrian zehar euskararen aldeko mezu sekretua barruan daramala, 11 egunez eta 10 gauez. Eta AEKko arduradunek zehaztu dutenez, 3.436 lekuko hartze izango ditu.
Kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko du AEKk.
Hego Uribe eskualdean 70 kilometro egingo ditu lekukoak, 2.408tik 2.477ra.
Ugaon zortzi kilometro egingo ditu, 2.408tik 2.415era (04:48tik 05:02ra); Arrigorriagan 11 kilometro, 2.416tik 2.426ra (05:06tik 05:32ra); Basaurin 26 kilometro dira Korrikak egingo dituenak, 2.427tik 2.452ra (05:35tik 06:36ra); Etxebarrin bost kilometrokoa izango da ibilbidea, 2.453tik 2.457ra (06:39tik 06:56ra); Galdakaon 15 kilometro egingo ditu, 2.458tik 2.472ra (06:59tik 07:47ra); eta Usansolon beste bost kilometro egingo ditu, 2.473tik 2.477ra (07:51etik 08:07ra).
Korrika 2026 | Ibilbidea Hego Uriben
Martxoak 27, ostirala
| HERRIA | KILOMETRO ZENBAKIA | HELBIDEA | ORDUA |
| Ugao | 2408 | Ugaoko Sarrera. Sabino Arana eta Arana y Lupardo bidegurutzea | 04:48:05 |
| Ugao | 2409 | San Bartolome kalea – Txakala | 04:50:02 |
| Ugao | 2410 | Udiarraga, 69 – Felipe taberna | 04:51:59 |
| Ugao | 2411 | Torre de Ugao, 9 – Laboral Kutxa | 04:53:37 |
| Ugao | 2412 | Victor Chavarri y Salazar etxetaldea | 04:55:34 |
| Ugao | 2413 | Udiarraga kalea, 5 | 04:57:11 |
| Ugao | 2414 | BI-625. Txako auzoa, 16 | 04:59:28 |
| Ugao | 2415 | BI-625. Txako industrialdea | 05:02:23 |
| Arrigorriaga | 2416 | BI-625. Errepide erdian, IAT inguruan | 05:06:17 |
| Arrigorriaga | 2417 | BI-625. Martiartu industrialdearen sarrera | 05:10:11 |
| Arrigorriaga | 2418 | BI-625. Aixarte etorbidea, 21. Gasolindegia | 05:14:05 |
| Arrigorriaga | 2419 | Aixarte etorbidea, 8. Monty tailerra | 05:17:20 |
| Arrigorriaga | 2420 | Aixarte etorbidea, 5. Sugar taberna | 05:19:37 |
| Arrigorriaga | 2421 | Sebero Otxoa kalea, 15. Laboraleko bus geltokia | 05:22:13 |
| Arrigorriaga | 2422 | Sebero Otxoa kalea, 3. Natalia | 05:24:10 |
| Arrigorriaga | 2423 | Urgoiti pasealekua, 10. Osasun zentroa | 05:26:07 |
| Arrigorriaga | 2424 | Sebero Otxoa, 7. Zubi zaharra | 05:28:43 |
| Arrigorriaga | 2425 | Sebero Otxoa, 10. Lonboko biribilgunea | 05:30:59 |
| Arrigorriaga | 2426 | Lanbarketa. Autobus geltokia | 05:32:59 |
| Basauri | 2427 | Atxukarro sarrera | 05:35:52 |
| Basauri | 2428 | Elizondo eta Basauri kaleen arteko bidegurutzea | 05:39:26 |
| Basauri | 2429 | Hernan Cortes plaza | 05:42:22 |
| Basauri | 2430 | Goiri auzoa | 05:45:56 |
| Basauri | 2431 | Abaroa kalea, 11 | 05:49:50 |
| Basauri | 2432 | Kareaga Goikoa, 54. Marienea | 05:53:44 |
| Basauri | 2433 | Kareaga Goikoa, 42. Mikel autoeskola | 05:55:41 |
| Basauri | 2434 | Agirre Lehendakaria, 9 | 05:57:38 |
| Basauri | 2435 | Kareaga Goikoa, 53 | 05:59:35 |
| Basauri | 2436 | Kareaga Goikoa, 16 | 06:02:11 |
| Basauri | 2437 | Kareaga Goikoa, 38 | 06:04:47 |
| Basauri | 2438 | Kale Nagusia, 2 | 06:06:44 |
| Basauri | 2439 | Doktor Jose Garai kalea, 2 | 06:08:41 |
| Basauri | 2440 | Agirre Lehendakaria kalea, 67 | 06:10:58 |
| Basauri | 2441 | Catalunya kalea, 25 | 06:13:14 |
| Basauri | 2442 | Agirre Lehendakaria kalea, 76 | 06:15:11 |
| Basauri | 2443 | Urbi. Kartzela | 06:17:21 |
| Basauri | 2444 | Agirre Lehendakaria kalea, 81. Zubia | 06:19:25 |
| Basauri | 2445 | Agirre Lehendakaria kalea, 51 | 06:22:11 |
| Basauri | 2446 | Kale Nagusia, 33 | 06:23:58 |
| Basauri | 2447 | Uribarri kalea, 20 | 06:26:14 |
| Basauri | 2448 | Elkano kalea, 3 | 06:28:11 |
| Basauri | 2429 | Nafarroa kalea, 16 | 06:30:28 |
| Basauri | 2450 | Matxitxako kalea, 13 | 06:32:44 |
| Basauri | 2451 | Matxitxako kalea. Zubia. Gaztetxea baino lehen | 06:34:53 |
| Basauri | 2452 | N-634. Etxebarri kartela | 06:36:50 |
| Etxebarri | 2453 | N-634. San Antonio Hiribidea, itzulbidea. Igoera | 06:39:26 |
| Etxebarri | 2454 | Maribi Iturbe eta Euskal Herria kaleen arteko bidegurutzea | 06:43:00 |
| Etxebarri | 2455 | San Esteban Hiribidea, 16 | 06:46:54 |
| Etxebarri | 2456 | Antonio Epalza kalea, 26 | 06:52:26 |
| Etxebarri | 2457 | San Esteban Hiribidea. Kanpoko biribilgunea | 06:56:47 |
| Galdakao | 2458 | Bilbo-Galdakao errepidea. La Baskonia zubia | 06:59:23 |
| Galdakao | 2459 | Miguel Unamuno plaza, 90. BBK | 07:06:32 |
| Galdakao | 2460 | Aperribai Bidea, 5 | 07:11:05 |
| Galdakao | 2461 | Aperribai Bidea, 13 | 07:15:38 |
| Galdakao | 2462 | Sixta Barrenetxea kalea, 9 | 07:18:53 |
| Galdakao | 2463 | Sixta Barrenetxea eta Bizkai kaleen arteko bidegurutzea | 07:21:10 |
| Galdakao | 2464 | Urreta kalea, 5. Kurtzea. Biribilgunea | 07:23:26 |
| Galdakao | 2465 | Bizkai kalea, 21 | 07:25:23 |
| Galdakao | 2466 | Bizkai kalea, 16 | 07:27:20 |
| Galdakao | 2467 | Ganekogorta kalea, 20 | 07:29:37 |
| Galdakao | 2468 | Bernart Etxepare kalea, 2 | 07:31:34 |
| Galdakao | 2469 | Gipuzkoa kalea, 13 | 07:34:49 |
| Galdakao | 2470 | Juan Bautista Uriarte, 62. Autobus geltokia | 07:38:23 |
| Galdakao | 2471 | Abusu auzoa. Lehengo suhiltzaileak | 07:42:37 |
| Galdakao | 2472 | N-634.15. Olabarri autos, Diamante | 07:47:10 |
| Usansolo | 2473 | Labeaga, 1. Shiade | 07:51:23 |
| Usansolo | 2474 | N-240.14. Labea auzoa. Biribilgunea pasata | 07:53:59 |
| Usansolo | 2475 | Laminarrieta Bidea, 1 | 07:57:34 |
| Usansolo | 2476 | Torreondo kalea, 13 | 08:01:08 |
| Usansolo | 2477 | Ibaiondo kalea, 9 | 08:05:02 |










