☉ Basauri
[Programa] 180 jarduera baino gehiago izango dira Basauriko jaietan
Urriaren 7an hasiko dira Basauriko jaiak eta hilaren 15era arte luzatuko dira. Herriko Taldeak-ek 180 jarduera baino gehiago antolatu ditu.

Urriaren 7an hasiko dira Basauriko jaiak eta hilaren 15era arte luzatuko dira. Kontzertuak, bestelako dantzaldiak, gastronomia lehiaketak, herri bazkariak, txikien eta nagusien arteko txapelketak, kirola, ekitaldi solidarioak edota kuadrilla bakoitzak antolatzen dituen ekintza mordoa jasotzen ditu egitarauak, besteak beste.
Basauriko jaiak 2017 – Egitaraua
Urriak 7, larunbata
10:00 San Fausto petanka txapelketa Artunduagan
18:00 Kuadrillak udaltxean batzea
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Alkatetzan
18:30 Vez-Labrador familiari omenaldia
18:35 Eskarabileraren aurkezpena
18:35 Alkate txikien agurra
18:45 Alkatearen agurra
18:50 Herriko Taldeaken agurra
18:55 Pregoia udaletxetik
19:00 Txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin
21:30 Jaitsieraren amaiera eta sari-banaketa Solobarria plazan
22:00 Disko festa Sound Solobarria plazan
22:30 Kontzertuak Arizgoiti plazan: Rise To Fall + Reincidentes
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Kosmos
Urriak 8, igandea
09:00 Txupina
09:00 Petanka txapelketa Artunduagan
11:00 Basauri-Bizkaia Esku Pilota txapelketaren finalerdiak Artunduagan
11:00 Bolo txapelketa Artunduagan
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea Bizkotxalden
11:00 GO Ekialdeko jokoa ikasteko tailerra San Isidro plazan
11:30-14:00 / 16:30-18:30 II. San Fausto Scalextric txapelketa Solobarrian
12:00 Basauriko Musika Eskolako ikasleen emanaldia San Fausto plazan
12:00 Eskualdeko dantza taldeen erakustaldia Arizgoitiko plazan
12:00 Kuadrillak Balendin de Berriotxoan elkartuko dira (estatuaren aurrean) eta jarraian, danborrada Soloarte futbol zelairaino
12:30 Apar jaia San Pedro plazan, elizaren parean
13:00 Gelo tronpalariaren emanaldia Social Antzokiaren aurrean
13:15 Futbol partida Soloarten: Baskonia vs Lezama
15:00 Kuadrillen arteko zaku-lasterketa Soloarte futbol zelaian
16:30 “L@s piratas desembarcan en San Fausto” umeentzako tailerra Pedro López Cortázar plazan
17:00 Aldibereko xake-joko partidak San Jose Ikastetxean, Mario Gomez maisu Handiaren eskutik
17:30 X. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan
17:30 II. Motorren kontzentrazioa Basatiak kuadrillaren lonjan
18:30 Kuadrillen arteko X. 3 x 3 txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
19:00 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Laia Arteaga Pérezen alde
19:00 Txitxarriloa Pérgolarekin Mojaparte plazan
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
19:30 Labeldun Txahalaren erretzea eta dastatzea Arizgoiti plazan
20:00 Dantza Lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
20:00 Kantaldia Solobarriako karpan
20:30 Mago Sun-en emanaldia Arizgoiti plazan
21:30 Bingo solidarioa Zigorrak kuadrillaren lonjan Laia Arteaga Pérezen alde
Urriak 9, astelehena
09:00 Txupina
10:00 Bolera Nervión bolo leihaketa Artunduagako bolalekuetan
14:00 Karparamartxo Solobarriako karpan, kuadrillentzako
15:30 Buruhandien lehiaketa Solobarriako plazan
17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarriako karpan, kuadrillentzat
17:30 “Elkarrekin ospatuko dugu” VI. edizioa: kulturarteko jakien dastatzea, tailerrak eta musika, Solobarrian
18:00 Patinaje tailerra San Migeleko Pinceles parkean. Derrigorrezkoa da patinak eta babesak ekartzea
18:00 Haurrentzako teatroa “Kakahuete eta Nai” Social Antzokitik
19:00 Txitxarrilloa Jamaikarekin, Mojaparte plazan
19:30 XII. Kuadrillen arteko Abarka Jaurtiketa txapelketa San Fausto plazan
19:30 Dantza-agerketa ikusgarria Biarte Dantza Eskola Arizgoiti plazan
20:30 Txanpi solidarioaren III. edizioa Mozkorrak kuadrillaren lonjan, Laia Arteaga Pérezen alde
21:30 III. Kuadrillen arteko bizikleta motelen lasterketa. Autonomia kalean, Eliza ondoan
22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: Dani Piqueras, Salomon eta Miguel Miguel
Urriak 10, asteartea
09:00 Txupina
10:30 Igel-toka herrikoi txapelketa San Fausto plazan. Bikoteak plazan bertan apuntatuko dira 10:00etan. Sariak ere bertan banatuko dira
14:00 Bazkari eta jai handia gure aitite-amamentzat, jubilatuen egoitzetan eta Solobarria plazan
17:00 Haurrentzako eskulanak, arabiar izenak, merkatu solidarioa eta bidezko merkataritza Los Burrosen
17:30 IV. Kuadrillen arteko eskupilota-txapelketa. Soloarteko frontoian. Izena ematea ordu erdi lehenago, frontoian bertan
18:00 Zumba eta mandalak pintazeko tailerrak Galizia kalean
18:00 Txitxarriloa Dantza Alai taldearekin San Fausto plazan
18:30 Tortilla lehiaketa, kuadrillen artekoa zein herrikoia Solobarriako plazan
18:30 Zirko ikuskizuna Arizgoiti plazan
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarriako karpan
19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarriako karpan
19:00 Sardina-jan solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde Arizgoiti plazan
19:00 Odoloste-jan solidarioa Arizgoiti plazan Laia Arteaga Pérezen alde
19:45 Epaimahari tortila aurkezpena ixtea eta sari banaketa
21:30 Basauri La Nuit Arizgoitiko plazan: Asier Bilbao Show + Guatekea
22:00 V. Zurra-Pon txapelketa Edurre kuadrillaren lonjan
22:00 Bakarrizketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan: Anjel Collado
Urriak 11, asteazkena
09:00 Txupina
10:30 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin Bizkaiko Gaiteroen taldeak girotuta
11:00 Alkate Txikien hitzaldia eta txupin txikia Soloarte Ikastetxean
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Haurrentzako parke erraldoia Soloarte Ikastetxean
11:00 Txikien Gran Prix Arizgoiti plazan
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki-lehiaketa Soloarte Ikastetxean
13:00 Lore-eskaintza geure Eskarabilerari eta Manuela Egigureni, txupin eta guzti, Danbolin Txistulari Elkarteako txistulariengatik girotuta San Pedro plazatik
14:30 Emakumeen XVI. bazkari herrikoia Solobarriako karpan
18:00 Umeen karate erakustaldia eta praktika Mojaparten
18:30 Haurrentzako askaria Soloarte Ikastetxea
18:30 Txikien Karaoke lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
18:45 Umeentzako antzerkia ahateen parkean. Potxin eta Patxin euren ikuskizun berria ekartzen digute!
19:00 Porroi dekoratuen txapelketa Txano Gorritxu kuadrillaren lonjan
19:00 Pintxo pote solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde Arizgoiti plazan
19:00 Txitxarrilo Galea Mojaparte plazan
19:30 Vaivén Zirku konpainiaren Des-Habitat ikuskizuna Arizgoiti plazan
20:00 Kuadrillen arteko VI. futbolin txapelketa, Nai Lua Teteria (Araba kalean)
20:00 Gaueko milia herrikoia Begiralekuetatik
20:30 Zurraren Gran Prixaren VI. lehiaketa Arizgoiti plazan
21:00 Porroi dekoratu onenari saria ematea Txano Gorrritxu kuadrillaren lonjan
21:00 Karaoke lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
21:15 Izugarrizko Suzko zezena Arizgoiti plazan
22:30 Kontzertuak Arizgoitiko plazan: Huntza + Ezetz erromeria
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Pensilvania
23:59 Alkohol eta drogen testa egiteko karpa 23:59tik 03:30etara Arizgoiti plazan
Urriak 12, osteguna
09:00 Txupina
10:00 Beteranoen III. Futbol Eskarabilera Trofeoa Soloarteko zelaian: Baskonia, Real Sociedad eta Eibar
11:00-15:00 / 16:00-20:00 Azoka solidarioa Solobarriako karparen inguruan Gaizka Hernández Yagüeren alde
11:00 V. Kuadrillen arteko txiki txapelketa, Arizgoiti plazan. Jokoak: tripontziak, partxisa, sokatira zaku-lasterketa eta abarka eta txapela jaurtitzea. Irrintzi lehiaketa eta Molto motorren lasterketa (ekarri zurea)
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Gazteak!! Roller Ball eta Pasarela de Bolas Bizkotxalde parkean
11:30 Erraldoi eta buruhandiekin kalejira Arizgoititik
12:00 Txikien kuadrillen arteko 3×3 eta tiro askearen lehiaketa Arizgoiti plazan
12:00 Herri kirolak San Fausto plazan
12:00 Eskualde osoko Txistularien Kontzentrazio Handia. Danbolin Txistulari Elkartea izango da orkestra zuzendaria
13:00 Tarumba perkusioarekin kalejira, oinezkoeen kaleetatik
15:00 XXV. Indaba-jan herrikoia Solobarriako karpan
16:00 Gazteak!! Skate Eskola eta erakustaldia A.S.B. taldearen eskutik Basozelaiko pistetan
16:30 Dardo txapelketa Zutarri tabernan
17:45 Danborrada txiki Ogeta Bat kuadrillaren lonjatik
18:00 Disko Txiki Festa Mojaparte plazan
18:30 Kuadrillen arteko VII. poker txapelketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan
19:00 Gynkana, Zoroak kuadrillaren lonjatik
19:00 Txitxarrilo Las Palmeras Solabarriako plazan
19:00 XI. Hirugihar-jan solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde Arizgoiti plazan
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
20:00 Semejantes taldearen kontzertua oinezkoen kaleetan
20:00 Heavy Eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Trastorna2
23:59 Dantzaldia Arizgoitiko plazan: Arizgoiti taldea
23:59 VII. Sandwich-jan solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde, Arizgoiti plazan
23:59 San Faustoren omenezko topa Zigorrak kuadrillaren lonjan
Urriak 13, ostirala
09:00 Txupina
11:00-14:00 / 16:30-19:00 Artisau gazteen erakusketa Begiralekuetan
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Gazteak!! Ginkana Gigante, Futbolin, Gladiadoes eta Bugge Run-ez osatutako kirolgunea Bizkotxalde parkean
11:30 Prozesioa eta Santuari loreen eskaintza, San Fausto kaletik San Pedro Elizaraino, Ortiz bandak lagunduta
11:30 «Juan Palomo ya está aquí» haurrentzako kalejira, Begiralekuetatik Pedro López Cortázar plazaraino
12:00 Kuadrilletako hildakoen omenezko meza San Pedro elizan
12:45 Sokadantza eta Eguzkidantza Edurre dantza taldearekin San Fausto plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean Ortiz bandarekin
14:00 Koldo Fernandez argazkilariak kuadrillen argazki ofiziala egingo du, San Fausto plazan. Jaitsieraren hurrenkeran
15:00 XLVII. Kuadrillen bazkaria Arizgoiti plazan
16:00 Kuadrillen arteko V. irrintzi txapelketa bazkarian zehar
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolalekuetan
17:15 Kuadrillen arteko txapelketa San Fausto plazan. Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapela jaurtitzea
19:00 Txokolate-jana solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde San Pedro elizaren aurreko plazan
19:30 Dantza egiteko musika Solobarriako karpan Ortiz bandarekin
20:00 Muskuilu-jana Basatiak kuadrillaren lonjan
20:00 Bilbotarrak taldearen kalejira oinezkoen kaleetatik
20:30 Txorizo-tripontziak San Fausto plazan
22:00 Su artifizialen ikuskizuna Artunduagatik Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik
22:30 Mata porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
22:30 Tributu banden kontzertua Arizgoitin: The Amy’s Band (Amy Winehouse)
23:00 “25. Urteurreneko jaia” solidarioa Laia Arteaga Pérezen alde Basajaunak kuadrillaren lonjan
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Casting
Urriak 14, larunbata
09:00 Txupina
09:30 XXXIX. Baserriko produktuen erakusketa Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, Herri kirolak Mojaparte plazan
10:00 Leongo boloen San Fausto Txapelketa 2017 banaka eta binaka. Bolera San Froilanek antolatua. Artunduagako bolalekuetan
10:30 Txakur arrazadunen eta arrazarik gabekoen V. lehiaketa solidarioa, San Fausto plazan. Uno de los nuestros animalien babes elkartearen alde. Izena emateko, 09:00etatik 10:00etara. Aurkezpen-paseoa Star Warseko pertsonaiekin, Legion 501en eskutik
10:30 Tuta txapelketa Artunduagako bolalekuetan
11:00 “Zumbatón” guztientzat Arizgoiti plazan
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Haurrentzako super-parkea Bizkotxalde parkean
11:00 Gazteak!! Grafitti eta pintura tailerrak (ekar ezazu zure kamiseta, zure patina…eta nahi duzun moduan apaindu) Bizkotxalden
11:30 XVI. San Fausto paella-txapelketa, herrikoia eta kuadrillen artekoa, Solobarria karpan
13:00 Tor Magoaren emanaldia Galizia kalean
13:00 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean
13:00 Sugarri Show ikuskizuna oinezkoen kaleetatik
13:30 Epaimahari paella aurkezpena ixtea eta sari banaketa
16:00 VIII. Skate txapelketa 16 urtetik gorakoentzat, Embarkan (Kantalazarra parkean) Opena + Best Tricka
17:00 XXIV. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan
17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
17:00 Alaiak Battles (rap-gudua) Mojaparte plazan
18:00 Txikientzako dantzaldia Xaiborren eskutik Bizkotxalde parkean
19:00 Txitxarriloa eta dantza txapelketa herrikoia, Ekhi Taldearen eskutik Solabarriako plazan
19:00 Pintxetada solidarioa Laia Arteaga Perezen alde Doctor José Garai kalean
19:00 “Bambalas” zirko antzerkia CIA Bambolea eta Alas de Circo-ren eskutik Arizgoiti plazan
19:30 Euskal erromeria eta Larrain dantza San Fausto plazan
21:00 Drako-rekin kalejira begiralekuetatik
22:30 Kontzertua Arizgoitin: David Otero
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Remix
Urriak 15, igandea
09:00 Txupina
09:00 VI. Mahai-teniseko txapelketa herrikoia Urbiko kiroldegian
09:30 XXXVIII. Artisautza azoka Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, Herri Kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
09:30 Kalba txapelketa bolalekuetan
10:00 Euskal mahai teniseko ligaren kontzentrazioa Urbiko kiroldegian
11:00 Nesken partida eta Basauri-Bizkaia 2017 eskupilota txapelketaren final handia Artunduagako frontoian
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako txatxi parkea San Fausto plazan
11:30-14:00 / 16:00-18:00 Txu-txu trena Begiralekuetatik
11:30 V. Marmitako lehiaketa Solobarria plazan
12:30 Magia ekitaldia Pepe Caballo, Balbi eta Taylor Magoekin oinezkoen kaleetatik
13:30 Epaimahaiari Marmitakoaren aurkezpena ixtea eta sari banaketa
17:30 Txitxarriloa Néctar taldearekin, Mojaparte plazan
20:00 Jai amaiera ikusgarria Arizgoitiko plazan. Sari banaketa eta gure Eskarabilera maitagarriari agur hunkigarria. ZOAZEN LEKURA JOANDA ERE, AURTEN AURKITUKO ZAITUGU GURE 50. URTEURRENA ZUREKIN OSPATZEKO!
☉ Basauri
Sidenorreko presidentea ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala, Israelgo arma enpresa bati altzairua saltzeagatik
Jose Antonio Jainaga ikertzeaz gain, zuzendaritzako beste bi kide ikertuko dituzte, kontrabandoagatik eta gizateriaren aurkako delituan parte hartzean konplize izateagatik

Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako zuzendaria eta beste bi kide ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala, Israelgo arma enpresa bati altzairua saltzeagatik.
Zehazki, kontrabandoagatik eta gizateriaren aurkako delituan parte hartzean konplize izateagatik ikertuko dituzte hiru enpresariak.
Ikerketa Francisco de Jorge epaileak zabaldu du, Comunitat Palestina de Catalunya-Terra Santa elkartearen kereila baten ondorioz.
Hain zuzen ere, Sidenorrek Israel Military Industries (IMSI) konpainia israeldarrari altzairua saldu diolakoan zabaldu du epaileak ikerketa.
Epailearen ustez, Basauriko enpresako zuzendaritzako kideak “erabat jakitun” ziren saldutako materiala armak ekoizteko erabiliko zela.
Momentuz, ez dute Sidenor Aceros Especiales enpresa osoa ikertuko. Gertakariak Clerbil SL merkataritza-sozietateari ere egotz dakizkioke, sozietate horrek baitu Sidenor Holdings Europa sozietatearen administratzaile bakarraren kargua.
Hala ere, epaitegiak uste du oraingoz ez dela bidezkoa Sidenor Aceros Especiales SLU merkataritza-sozietatea pertsona juridiko ikertu gisa hartzea. Alegatutako arrazoia da enpresa horretako langileek zeregin aktiboa dutela eta salaketa publikoa egiten laguntzen dutela, bai eta ustezko delitu-jarduerarekin jarraitzea eragozten dutela ere.
Kasu horretan, epaileak Europako zuzentaraua eta arauhausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen legea aplikatzen ditu erabaki hori hartzeko.
Harremana etetea
Sidenorrek uztailean adierazi zuen salmentak eten zituela Israelekin. BDZ mugimenduaren (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) eta sindikatuen kritiken ostean eten zuen harremana Sidenorrek Israelekin.
Hain zuzen ere, ekainean GEURIAn eta beste hedabide batzuetan zabaldu genuenaren arabera, Sidenorrek 1.207 tona altzairu saldu zizkion IMI Systems armagile israeldarrari, 2024ko abuztutik.
Enpresaren arabera, Israelekin salmentak eten zituen, “joan den apirilean Espainiako Gobernuak herrialde horri salmenta-kontratua etetea erabaki ondoren”. Aurretik, ordea, Sidenorrek, epailearen autoaren arabera, ez zion salmentarako beharrezko baimenik eskatu Espainiako Gobernuari.
☉ Basauri
La Basconiako nabeen birgaitze-proiektua idazteko kontratazio-prozesua hasi du Basauriko Udalak
Nabeak birgaitu ondoren, parte-hartze prozesua jarriko du martxan Udalak zehazteko zein jarduera kultural edo artistiko egin bertan

La Basconiako industria-nabeak birgaitzeko proiektua idazteko kontratua lehiaketa publiko bidez adjudikatzeko lizitazio-prozesua hasi du Basauriko Udalak.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 220.825 eurokoa da, eta exekuzio-epea sei hilabetekoa. Birgaitze-lanek Kultura Ministerioaren dirulaguntza jasoko dute; 4 milioi euro, zenbait urtetan banatuta.
“Nabeen eraikuntza-antolamendu egokia dela eta, proiektuak egitura metaliko errematxatua mantentzea aurreikusi beharko du. Zoladurari dagokionez, berria egingo dute. Eta, bestalde, fatxadak desmuntatu, eta berriak jarriko dituzte”, diote udal arduradunek.
Obren lehen faseari dagokionez, nabeak birgaituko dituzte: egitura sendotu, eta orubea zolatuko dute, plaza publiko estalia bihur dadin.
“Gero, analisi tekniko eta herritarren parte-hartze prozesu baten ostean, zehazkiago erabakiko da eremu hartan zein jarduera egingo diren, baina, edozelan ere, jardun kulturalak edota artistikoak izango dira”, diote udal ordezkariek.
Hiru gune
Hiru nabe birgaituko ditu Udalak: 125 metro luze eta 57 metro zabal. “Hiru nabeen azalera 7.125 metro karratu da, ia-ia San Mames futbol-zelaiaren bestekoa (7.140 metro karratu); beraz, azpiegituran gune desberdinak egon ahalko dira, erabilera kolektiboetarako”, diote.
Udalaren helburua da nabeak birgaitu ondoren sortuko den espazio berria lotunea izatea eremu hartan eraikiko dituzten etxebizitzen eta ekonomia-jarduerako gunearen artean, “eta basauriarrentzako erreferentziazko tokia ere bihurtu dadila”.
La Basconiaren industria-nabeak SEPESen lurretan daude. Erakunde horrek orubeok erosi zituen erabilera mistoko hirigintza-jarduketa abiarazteko, eta, horren barruan, eremu bi garatuko dituzte: ipar-mendebaldekoa, ekonomia-jardueretarako, eta ipar-ekialdekoa, etxebizitza- eta merkataritza-erabilerarako.
2024ko martxoan, SEPESek doan laga zizkion nabeak Basauriko Udalari. Erakunde biek sinatutako lagapen-kontratuak ezartzen du nabe horiek erabilera publikoko edo gizarte-intereseko xedeetara bideratuko direla. “Adibidez, tokiko artearen eta kulturaren zabalkundea, euskara, hezkuntza-jarduerak, gizarte-izaerakoak eta enplegua sustatzera zuzendutakoak”, diote.
☉ Basauri
Haurren aurkako sexu abusuen inguruan solasaldia antolatu dute Basauriko Marienean, Maddi Ane Txoperenarekin
‘Ez erran inori’ liburuaren aurkezpena egingo dute urriaren 29an Marienean. Bertan izango da Maddi Ane Txoperena Iribarren idazlea

Haurren aurkako sexu abusuei buruzko solasaldia antolatu dute Marienea Basauriko Emakumeen Etxean.
Sexu Informazio Bulegoarekin elkarlanean, ‘Ez erran inori’ liburuaren aurkezpena egingo dute eta solasaldian parte hartuko du Maddi Ane Txoperena Iribarren idazleak.
Urriaren 29an, asteazkenez, izango da hitzordua 19:00etatik 20:30era Marienean. Saioa doakoa da, baina bertaratzeko interesa dutenek esteka honen bitartez izena ematea gomendatu dute, bestela zuzenean Marieneara hurbilduz.
2022an kaleratu zuen nobela Txoperenak eta Lide du protagonista: haurra zela sexu abusu bat pairatu zuen, etxean bertan, Donapaleun.
Aurretik, 2020an, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten Igartza Saria irabazi zuen Txoperenak ‘Ez erran inori’ nobela proiektuagatik.
☉ Basauri
Basozelaiko haurren parkean estalkia jartzeko lanak hasi ditu Basauriko Udalak
Lanak lau hilabetez luzatuko dira. Estalkia jartzeaz gain, gune horren ondoan erabilera anitzeko pista berria egingo dute

Basozelaiko futbol zelaiaren ondoan dagoen haurren parkean estalkia jartzeko lanak hasi ditu Basauriko Udalak. Gainera, futbol-zelaiaren eta jolasgunearen artean dagoen orubean futbolean edota saskibaloian jolasteko erabilera anitzeko pista eraikiko dute.
Lanak aste honetan hasi dituzte eta lau hilabetez luzatuko dira. Udalak 619.520 euro bideratuko ditu esku hartze horietan.
Bestetik, Soloarteko futbol zelaiaren atzealdean dagoen eserleku-eremua estaltzeko lanei ekingo dio laster Udalak. Eta, horrez gain, Solobarria plazan estalkia jartzeko proiektua idazteko kontratua lizitazio-prozesuan dagoela gogorarazi dute udal ordezkariek.
“Gure asmoa da udalerriko kirol-eremu eta atsedenleku gehiago estaltzen joatea, basauriarrek aisialdirako gune eta aukera gehiago izan ditzaten urte osoan zehar, baita eguraldi txarra dagoenean ere. Parke, kirol-kantxa, eskola-patio eta banku-eremu gehiago estaltzea izan zen basauriarrekin aginte-planean hartu genuen konpromisoetako bat, eta betetzen ari gara”, esan du Zuriñe Goikoetxea Hirigintza arloko zinegotziak.
☉ Basauri
Langabezian dauden 77 pertsona kontratatuko dituzte Basaurin Enplegu Planaren barruan
Gazteentzat bi lanpostu eta gainontzekoentzat beste 35 eskainiko ditu Udalak. Gainera, Lehentasunezko Arreta behar duten 40 kontratazio egingo ditu

Langabezian dauden 77 pertsona kontratatuko ditu Basauriko Udalak, Lanbidek sustatutako Enplegu Planaren barruan.
Hasteko, 16 eta 30 urte bitarteko bi gazte kontratatuko dituzte webmaster eta sistemen teknikari lanpostuetarako. Kontratazioak 12 hilabetekoak izango dira eta lan-jardunaldia % 100ekoa izango da.
“Euskadiko EGF+ programaren bitartez bi gazte kontratatuko ditugu. Helburua da gazte horiei lan-esperientzia bat eskaintzea, beren gaitasunak eta trebetasun sozial eta profesionalak indartzeko beharrezkoa izango dena”, dio Isabel Cadaval Basauriko Udaleko Enplegu arloko zinegotziak.
Beste alde batetik, beste 35 lanpostu eskainiko ditu Udalak ESTE Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren barruan.
Lanpostu horiek dira: Udal Brigadarako biltegiko langilea (1), igeltsero laguntzailea (5), gidaria (1), eraikuntzako peoia (8), elektrikaria (2), eta elektrikari laguntzailea (1), administrari-laguntzailea (8), community managerra (1), Tokiko Osasun Sarearen dinamizatzailea (1), tokiko merkataritzaren alorreko prospekziogilea (1), ekintzailetzako teknikaria (1), mantentze-lanetako laguntzailea (1), ‘Merkataritza Euskaraz’ kanpainaren dinamizatzailea (1), katastroko agentea (1), humanitateetako erdi-mailako teknikaria (1), eta liburutegiko laguntzailea (1).
Kasu horietan, 3, 5 edo 9 hilabeteko kontratuak eskainiko dituzte, lan-jardunaldi desberdinekin.
Izena ematea
Basauriko Udalak bete beharreko lanpostuen ezaugarriak bidaliko ditu Lanbidera, eta han, gero, bilaketa bat egingo dute lana eskatzeko izena emanda daudenen artean, eta, gainera, eskaintzak argitaratuko ditu bere webgunean, interesa duten eta baldintzak betetzen dituztenek izena emateko aukera izan dezaten.
“Datozen egunetan zabalduko dute lanpostu horien eskaintza, eta, hartara, gomendatzen dugu datuak eguneratzea Lanbiden; bai lan-esperientziari dagokionez, baita eskuratutako titulu berriei dagokienez. Era berean, eskaintzetan izena ematera dei egiten dugu”, dio Asier Iragorri alkateak.
Izapideak Lanbideren webgunean egin ahalko dira, edo, aukeran, aurretiazko hitzordua eskatuta 945 160 600 zenbakira deituz.
“Hurrengo urratsa izango da Lanbidek hautatutako pertsonen zerrenda bidaltzea Udalari, eta hark hautaketa-prozesua egitea: teknikarien eta giza baliabidetako langileen talde espezifiko batek hautagaitzak ebaluatuko ditu, ordezkari politikoen parte-hartzerik gabe”, diote.
Beste 40 kontratazio
36 lanpostu horiez gain, beste 40 kontratazio burutuko ditu Udalak. Kasu honetan Lehentasunezko Arreta behar duten Kolektiboei daude zuzenduta lanpostuak, eta horiek dira: bankuak eta hiri-altzariak margotzea (8), eskola-orduetatik kanpo patioak dinamizatzea (Patioak Zabalik), agente zibikoa (12), eta kulturarteko horma-irudiak margotzea (8).
Programa hori Euskadiko hirugarren sektoreko entitateek kudeatuko dute. Seil hilabeteko kontratuak izango dira, lan-jardunaldiaren % 75ean, eta formakuntza eta lan-orientazioa ere eskainiko diete parte hartzen dutenei.
Basauriko Udalak deialdiaren berri emango du aurrerago, “izapidetze-fasea hasten denean”, diote.






