☉ Arrigorriaga
Programa / 80 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Arrigorriagako jaietan

Uztailaren 21ean hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Hilaren 25era bitartean 80 jarduera baino gehiago antolatu ditu Jai Batzordeak, herriko elkarteen laguntzarekin eta Udalaren babesarekin. Aurten Montefuerte Kirol Klubak eta Padura Kirol Klubak emango diete hasiera Madalenei. Jaiak hasi aurretik, gainera, hainbat jarduera ere antolatu dituzte. Egitaraua osorik jaso dugu albiste honetan:
Arrigorriagako jaiak 2022 / Madalenak
Uztailak 21-25
Uztailak 15-23
18:00-21:00 Padel txapelketa kiroldegian
Uztailak 16, larunbata
Kale Gorrian Fest 2022
12:00-13:15 The Cowboys Angels (Arrigorriaga-Bilbo). Laminarretako frontoia (euria bada, udaletxeko arkupeetan)
13:30-14:45 Mississippi Queen (Getxo). Barua parkea (euria bada, Juan XXIII plazan)
17:00-18:00 Negra Cucaracha Terrorflok (Gasteiz). Barua parkea (euria bada, udaletxeko arkupeetan)
18:15-19:15 Lomoken Hoboken (Barakaldo). Udaletxeko plaza (euria bada, Juan XXIII plazan)
19:30-20:30 Blakkat Mentxu (Zalla). Juan XXIII plaza
20:45-21:45 Cristo Mutante (Medina de Pomar). Pergola (euria bada, udaletxeko arkupeetan)
22:00-01:00 Belardi Rockers + Cheluman (Arrigorriaga). Udaletxeko arkupeak
Uztailak 18+20
20:00 LV. Saskibaloi txapelketa triangularra kiroldegian: Padura-Leioa-Bizkaiko Selekzioa
__
Uztailak 21, osteguna
16:30-19:00 Jaioberriei (2019, 2020, 2021 eta 2022) aitortza ekitaldia Edurne Garitazelaia Kultur Etxean
19:30 Denok plazara!
20:00 Txupinazoa udaletxeko plazan: Montefuerte Kirol Kluba (25 urte) eta Padura Kirol Kluba
20:10 OstiKda Elektrotxaranga, Sama Siku Fanfarrea eta Aritz Berriko txistulariak eta lagunak
20:15 Buruhandiak udaletxeko plazan
20:30 Jai Batzordearen harrera erakunde, herriko talde eta kuadrillen ordezkariei udaletxean
20:30 Txosnak zabaltzea
21:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Puro Relajo
23:00 Erromeria udaletxeko plazan: Oxabi
01:00 Karaokea txosnetan
Uztailak 22, ostirala. Madalena Eguna
10:30 Diana eta kalejira Aritz Berriko txistulariekin
10:30 Mistela eta madalena banaketa herrian zehar
11:00-14:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
11:00 Meza nagusia
12:30 Kontzertua udaletxeko arkupeetan: San Roke Musika Elkartea
13:30 Txakolina eta olibak udaletxeko plazan
14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan
14:30 Bazkari-omenaldia gure nagusiei kiroldegiko frontoian
17:00-21:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
17:30 Umeentzako ikuskizun musikala Barua parkean: Baserrian Jai. Euria bada, eskolan
19:00-21:00 Kuklux Fanfarrea herrian zehar
19:00 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:00 Euskal dantzak Juan XXIII plazan
20:00 Herri Kiroletako erronka Juan XXIII plazan. Euria bada, arkupeetan
20:00 LV. Saskibaloi txapelketa triangularra kiroldegiko kantxan
20:00 XI. ‘Gildos’ Futbol 7 txapelketako finalak eta sari banaketa kiroldegiko belar artifizialetko zelaian
22:00 Dantza-plaza erromeria Juan XXIII plazan: Patxi eta konpainia. Euria bada, kiroldegiko kantxa urdinean
22:00 Kontzertuak txosnetan: Lehiotikan + Dupla + B.O.T.H
22:30 Suzko zezena udaletxeko plazan
23:00 + 01:00 Dantzaldi showa udaletxeko plazan: Diamante
Uztailak 23, larunbata
10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
11:00-14:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
12:00-14:00 + 17:30-20:30 Jolas-parkea Barua parkean: puzgarriak, ludoteka, ileapaindegi musikala, aurpegiak margotzea. Euria bada, eskolako patioan
12:00-14:00 Sama Siku Fanfarrea herrian zehar
12:30-14:00 Herri Kirolak udaletxeko plazan
13:00 Bertso saio ibiltaria eliza ondoko iturritik hasita
15:00 Gazte bazkaria Juan XXIII plazan
17:00-21:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
17:30 Esku pilota partiduak osasun zentroko frontoian
18:00-19:30 Emakumeen Padel txapelketako finala
18:30 Gazte Olinpiadak txosnen ondoko plazan
18:30 Kale antzerkia Odol emaileen plazan: Akabo!
19:30-21:00 Gizonezkoen Padel txapelketako finala
19:30 XXXII. Folklore Jaialdia kiroldegiko kantxa urdinean: Gran Ballet Nacional Argentino (Argentina) + Ensemble Folklorique National Sama (Sri Lanka) + Andra Mari (Galdakao)
20:30 Izozki banaketa kultur etxe zaharreko sarreran
22:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Brigada Suicida
23:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Zea Mays
23:00 Gure nagusientzako dantzak Barua parkean: Serenade
23:00-02:00 Alkoholaren kontsumorako sentsibilizazio kanpaina txosnagunean
02:00 Erromeria udaletxeko plazan: Akerbeltz
Uztailak 24, igandea. Mozorro Eguna: Telebista
10:30 Diana eta kalejira Aritz Berriko txistulariekin
11:00-14:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
11:00 Patinaje ibilbidea udaletxeko plazatik
12:30 Umeentzako musika-atzerkia: Matraka Culinary Center
13:00 Bilbainadak udaletxeko plazan: Los Chimberos
15:00 Paella jana berdintasunean udaletxeko arkupeetan. Prezioa: 5 euro. Tiketak salgai Imara, Niko, Aldapa eta Missisipi tabernetan uztailaren 20ra arte
16:00-18:00 Partxis txapelketa Juan XXIII plazan
17:00-21:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
18:00-21:00 Laser Tag Lehendakari Agirre parkean
18:30 Apar festa Juan XXIII plazan
19:00 Txorizoa sagardotan udaletxeko plazan
19:00 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:00 Kale dantza Odol emaileen plazan: Dantzaz konpainia
22:00 Kontzertuak txosnetan: Frakture + Barbakore + Beranduegi + Txiki & Curry Queens DJ
22:30 Suzko zezena udaletxeko plazan
23:00 Dantzaldi showa udaletxeko plazan: Tributo ABBA + Lowe Band
Uztailak 25, astelehena
*Barrakak 1 euroan
10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
10:30 XXXVII. Lehiaketa gastrononikoak udaletxeko arkupeetan: Paella eta Tortilla
11:00-12:30 Umeentzako entsalda tailerra Ugertza parkean
11:00-14:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
12:00 Karaoke ibiltaria Ugertza parketik
13:30 Mariatxiak udaletxeko plazan: Mexico Lindo
17:00 XI. Tiragoma txapelketa
17:00-20:00 Umeentzako puzgarriak kiroldegiko kanpoko igerilekuan
17:00-21:00 Yayakletak Lehendakari Agirre parkean
19:00 Kantatuaz ekimena udaletxeko plazatik
19:00-21:00 Sama Siku Fanfarrea herrian zehar
19:30 Kale dantza Pergolan: Meeting Point
20:00 Kuadrillen arteko ligatxoaren sari banaketa txosnetan
21:00-23:00 DJ Gomi udaletxeko plazan
22:30 Ikuskizun musikala Lonbo Aretoan: Vuelven las divas (9€)
23:30 Jaien amaiera behia dagoen biribilgnetik udaletxeko plazara: Senta (piroteknika ikuskizuna)
Jaiak parekideak izateko dekalogoa sortu dute Arrigorriagako eragile feministek
☉ Arrigorriaga
Argazkiak | Euriak ez ditu Arrigorriagako herri-inauteriak geldiarazi
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute

Gaur goizean inauteriak girotzen hasi dira eta arrastirako bero-bero egon da giroa herrigunean. Elkarretaratzearen ostean (eta iragarritakoa baino zertxobait lehenago), kalejira hasi dute Odolemaileen plazatik. Bertatik Urgoiti pasealekura igaro dira eta artez artez udaletxeko plazara heldu dira.
Ehunka arrigorriagarrek hartu dute parte aurtengo inauterietan. Plazara heltzean, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa egin dute. Bertan izan gara!































































































☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako udal ordezkariak Lanbarketako auzotarrekin elkartu dira irisgarritasun arazoak hobetzeko
“Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”, azaldu dute Udaletik

Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta David Cidre Auzoetako eta Hirigintzako zinegotzia Lanbarketako bizilagunekin elkartu dira Arrigorriagako auzoko irisgarritasun arazoei irtenbidea bilatzeko eta bertako aparkalekua hobetzeko. Topaketa hau Udalak auzoen bizi-kalitatea hobetzeko duen estrategiaren parte da
“Lanbarketako auzotarren bertaratze handia egon zen; guztion artean auzoak irisgarritasunari eta aparkalekuari dagokionez eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu eta zirriborratu genituen”, azaldu du Cidrek.
Auzotarrekin izandako bileraren ondoren, Udalak konpromiso zehatza hartu du: “Datozen hilabeteetan bileran aztertutako aukerak eta proposamenak jaso eta egituratuko dituen auzoaren plan orokorra aurkeztuko diegu bizilagunei”.
☉ Arrigorriaga
Greba egun berria deitu dute Arrigorriagako Arandia egoitzako langileek otsailaren 18an, egungo lan baldintzak salatzeko
Dozena bat pertsona, Arandia egoitzako langileak guztiak, Arrigorriagako udaletxe aurrean elkartu ziren, enpresaburuei “benetako konponbideak” eskatzeko

Domus VI Taldeak kudeatzen duen Arandia adinekoen egoitzako langileek greba egun berri bat egin zuten atzo, otsailaren 12an, ELA sindikatuak deituta.
Dozena bat pertsona, Arandia egoitzako langileak guztiak, Arrigorriagako udaletxe aurrean elkartu ziren, enpresaburuei “benetako konponbideak” eskatzeko eta gogorarazi zuten “profesionaltasunez, arduraz eta konpromisoz” lan egiten dihardutela, gaur egun dituzten lan-baldintzak kontuan izanik. Aldarrikapenak egin ostean mobilizazioa egin dute herrian zehar.
Azken greba egunak, hiru hain zuzen ere, iazko abenduan egin zituzten. “Errebindikazioa argia eta legitimoa da: zaintzen dituztenak zaindu behar dira, lan-osasuna ezin baita alde batera utzi”, azaldu dute ELAtik. Langileen arabera, “enpresak ez ditu inolako konponbiderik eskaini langileen etengabeko salaketa eta ohartarazpenen aurrean”, eta otsailaren 18an greba egingo dutela iragarri dute.
ELAko bozeramaileen arabera, egoitzako langileek hainbat arazo bizi dituzte gaur egun. Horietako bat iazko otsailaren 3an martxan ipini zuten arrisku psikosozialen ebaluazioa da: “Lehen fasearen emaitzek lanaren ondoriozko gehiegizko lan-kargak eta osasun-arazoak antzeman ondoren, prozesua hilabetez luzatu zen, neurri zuzentzailerik hartu gabe”, azaldu dute sindikatuko bozeramaileek.

Adineko herritarrak, Arrigorriagan // Geuria
2025. urtearen amaieran, enpresak bukatutzat eman zuen ebaluazioa, eta 2026ko urtarrilaren erdialdean ebazpena eskuragarri egongo zela iragarri zuen. “Gaur egun, 2026ko urtarrilaren 28an, plantillak ebazpen hori jaso gabe jarraitzen du, beraz, lan-kargak zuzendu gabe eta prebentzio-neurririk aplikatu gabe jarraitzen dute”.
Beste arazo bat langileen nominak dira ELAren arabera. “Joan den urtarrilaren 1eko eta iazko abenduaren 25eko jaiegun bereziak gaizki ordainduta edo zuzenean ordaindu gabe agertzen dira. Jaiegun arruntak ez ditugu kobratzen, bi nominaren sistemak nahasmena, segurtasunik eza eta gardentasunik eza eragiten ditu, horietako bat hurrengo hilean ordaintzen baita, nahiz eta aurreko hilabeteari dagokion.
Hori dela eta, emakume langileek itxaron egin behar dute akatsak detektatu eta erreklamatu ahal izateko. Lan taldeak nomina argiak, ulergarriak eta irakurgarriak eskatzen ditu, kobratutakoa behar bezala egiaztatu ahal izateko”.
Sindikatuaren arabera, langileek ez dute enpresarekin gatazkarik izan nahi: “Baldintza duin, seguru eta osasungarrietan lan egitea ahalbidetuko duten neurri zehatzak nahi dituzte”, argitu dute.
Sinadura bilketa, martxan
Egoerari konponbide bat emateko ahaleginetan, langileek sinadura bilketa bat hasi dute eskaera birekin: alde batetik, erizaintzako arreta eguneko 24 orduetan eskatzen dute. 24 orduetan kontratazioa hobetzea, gerokultore-, gaueko zeladore- eta garbiketa-ekipoen zuzkidura nahikoa, egonkorra eta iraunkorra bermatuz, gainkarga eta lan-karga murrizteko, lan-baldintzak hobetzeko eta egoiliarrei arreta duina eta kalitatezkoa bermatzeko.
Bestalde, jaiegunen ordainketa zuzena eskatzen dute ere, bai egun bereziak, bai ordinarioak. “Nominak argi eta garbi ulertu behar dira, kobratutako dirua modu gardenean egiaztatu ahal izateko”.
☉ Arrigorriaga
Sukaldaritza osasungarria egiteko tailerra antolatu dute Arrigorriagako Abusu auzoan

Sukaldaritza osasungarria eta errezeta bereziak egiteko tailerra antolatu dute Abusu auzoan 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an.
Arrigorriagako Osasun Forotik jaio den tailerra da honako hau eta errezeta errazak eta orekatuak prestatzeko gakoak eskainiko ditu, elikadurak osasunean duen zuzeneko eragina oinarri hartuta.
Tailerra Abusuko Zentro Soziokulturalean antolatu dute 15:30etik 17:30ra. Prezioa 10 eurokoa da (hobariak daude) eta 12koa herrian erroldatuta ez daudenentzat. Ordainketa kreditu txartelarekin egin behar da. “Prezioak ez ditu errezetak egiteko behar diren osagaiak barne hartzen”, zehaztu dute Udaletik.
Edukiera mugatua izango da. Izen emateak egiteko eta informazio gehiago jasotzeko idatzi abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikora.
☉ Arrigorriaga
David Cidre: «Arrigorriagan lurpeko aparkalekua eraikiko bagenu Bilboko Zabalgunean izaten ari diren bezalako lanak izango genituzke herrian»
David Cidre Hirigintza zinegotziarekin hitz egin du GEURIAk EAJk udaletxeko plaza azpian aparkaleku bat egiteko aukera aztertzeko proposamenaren haritik

Arrigorriagako EAJk udaletxeko plaza azpian aparkaleku bat egiteko aukera aztertu dezan eskatu dio Udal Gobernuari.
Jeltzaleen arabera, Arrigorriagako herrigunean aparkalekurik ez egotea “eguneroko mugikortasunerako sarbideari eragiten dion egiturazko arazoa” da. Horren haritik, eta EAJko ordezkarien arabera, “hainbat proposamen” egin dizkiote udal gobernuari aparkalekuak eremu jakin batean eraikitzeko eta “gobernu taldearen erantzunik eta onarpenik ez dutela izan” adierazi dute.
Horren haritik, GEURIAk David Cidre Hirigintza zinegotziarekin hitz egin du: “Udalerri askotan bezalaxe, Arrigorriagan autoa aparkatzea zaila da”, aitortu du Cidrek. “Auto asko daude udalerrian eta leku gutxi daude. Hala ere, esan beharrekoa da egoera ez dela larria ere”.
“Bere garaian txandakako aparkaleku bat sortzeko proposamena egin zuen EAJk”, azaldu du Cidrek. “Txandakako aparkaleku horiek batez ere kanpotik datozen pertsonei zuzenduta daude. Udalerrian autoa ordu pare batez uzteko aukera ematen dute baina gero bertatik kendu behar da ibilgailua”.
Udalak, txandakako aparkaleku hura eraikitzeko proposamena aztertu ostean atzera bota zuen: “Gaur egun Arrigorriagan aparkatzea zaila bada, era horretako aparkaleku bat ipiniko bagenu lekua kenduko genieke arrigorriagarrei”.
Gaur egun hiru txandakako aparkaleku daude Galdakaon (anbulatorioa, udaletxean eta Lapurdi kalean), bakarra Basaurin (anbulatorioaren ondoan) eta Ugaon (Gernikako plazaren inguruetan).

Eta lur azpian?
Joan den otsailaren 9an aurkeztutako mozioari dagokionez, alderdi jeltzaleko bozeramaileen arabera, Urgoiti pasealekuko 22 eta 24 eraikinetan hasiko dituzten obrekin bat etorriko lirateke eraiki gura duten lur azpiko aparkalekuaren balizko sorrera: “Aurkeztutako proposamenak ez du behartzen inolako obrarik egitera, baizik eta soilik datuekin eta zorroztasunarekin aztertzera ea jarduera hori positiboa eta bideragarria izango litzatekeen udalerriarentzat”.
Oposizioko ordezkariek azpimarratu dute aukera hori “seriotasunez aztertzeko unea” dela: “Bestela, posible da Arrigorriagak aukera paregabea galtzea hamarkadetan”.
Oposizioak aurkeztutako mozioa aztertu beharko du udal gobernuak, baina hala ere, David Cidre zinegotziak azaldu du, bulego teknikoarekin berba egin ostean, Urgoiti pasealekuko 22 eta 24 eraikinetan egin beharreko obra horiek eta EAJtik proposatu duten lur azpiko aparkalekuaren obren egitasmoa ez direla bateragarriak: “Etxebizitza batzuk eraiki gura dituzte eraikin horietan baina oraindik ez dago datarik ezta informazio zehatzik”.
David Cidre: “Era horretako obrek bi urte luzeko iraupena izaten dute gutxi gorabehera, eta herriko plaza itxi egin beharko litzateke ondorioz”
Udaletxe aurreko plazaren azpian aparkaleku bat jarri beharko balitz, egin beharreko lanak “erraldoiak” izango liratekela azaldu dio David Cidrek GEURIAri: “Era horretako obrek bi urte luzeko iraupena izaten dute gutxi gorabehera, eta herriko plaza itxi egin beharko litzateke ondorioz”.
Bada, egin beharreko obra Bilboko Zabalguneko plazan egiten ari diren lanekin alderatu du Cidrek: “Antzekoa litzateke. Egun osoan zehar zarata egingo lukeen makina zulatzaile erraldoi bat jarri beharko litzateke bertan”.
Gaur egun auto gutxi batzuentzako aparkalekuak daude udaletxeko azpiko garajean. Bertan udaltzaingoaren eta udal brigadako langileen ibilgailuak gordetzen dituzte. Guztira dozena erdi autorentzako lekua dagoela zehaztu du Auzoak eta Hirigintza zinegotziak. “Plaza azpian aparkaleku bat eraikitzeko une aproposena udaletxe berria egin zutenean izan zen, gaur egungo garajea handitzeko lan handiak egin beharko liratekeelako”.
Irisgarritasun plana, abian
Bestetik, aparkalekuaren arazoari irtenbidea emateko, Arrigorriagako Udala Irisgarritasun Plana garatzen ari da aspaldi, eta hurrengo hilabeteetan aurkezteko asmoa dutela aurreratu du Cidrek.
Plan horrek Arrigorriagako irisgarritasunaren gaur egungo “argazkia” eskainiko luke, besteak beste, ibilgailuak aparkatzeko arazoari aurre egin ahal izateko.

Aparkalekuak Abusun
Arrigorriagako Udalak Ollargan auzoan egindako berrurbanizazio lanek aparkalekuekin zegoen arazoa arindu arren, ez du Abusuko egoera guztiz konpondu. Izan ere, Bilboko Udalak TAO sistema ezarri zuenetik, La Peña auzoko gidari askok Arrigorriagako Abusu auzoan aparkatzen dituzte beren ibilgailuak, aparkatzeagatik ez ordaintzeko. Ondorioz, auzotarrek dohako aparkaleku gutxiago dituzte autoak aparkatzeko.









