Sareak

☉ Galdakao

Zentral eolikoak jarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzak Galdakaon eta Arrigorriagan

Zentral eolikoak jrri gura dituzte Galdakaoko Gangurenen eta Arrigorriagako Ganekogorta aldean

|

Ganguren mendiko errepikagailuak // Geuria

Eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPSk) Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako 33 eremu zabaletan zentral eolikoak jartzeko aurrerapen-dokumentua argitaratu eta behin betiko onarpena aurtengo udan bertan egiteko helburua du. Emaitza modura, 2030ean EAEko potentzia eolikoa bost bider handitzeko xedea du, gaur egungo 153 MWetik 783MWera.

Asmoa tamaina handiko zentral eolikoak eta fotovoltaikoak eraikitzea da energia berriztagarriak erabiltzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburu, Eusko Jaurlaritzaren esanetan. Hautatu dituzten kokapenen planoak jarri dituzte euskadi.eus webgunean. Eraiki beharreko zentral horien kokapenen artean Galdakaoko Gangurenen eta Arrigorriagako Ganekogorta aldea ageri dira, Hego Uribe eskualdean.

Zentral eolikoa Nafarroan // Jon Goikouria

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Klima-aldaketaren ondorio kaltegarriei buruzko kontzientzia “gero eta handiagoa da”. Horren ondorioz, energia- eta ingurumen-esparruko dokumentu estrategikoen eta plangintza-dokumentuen segida onartu dute. “Dokumentu horien ia helburu komuna da jatorri berriztagarriko iturriek energia-iturri gisa protagonismo handiagoa hartzea, hori garrantzitsua eta beharrezkoa baita”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzatik.

“Instalazio horien kokalekuak aurreikustea eta hautatzea funtsezko erabakia da, eta egin nahi den lurralde-planak horri erantzun nahi dio, jatorri berriztagarriko energia-aprobetxamendurako kokaleku egokienak identifikatu, hautatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan integratuz, hori guztia ingurumen-faktorea kontuan hartuta, garrantzitsuenetarikoa den aldetik”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.

Lurralde Plan Sektorialak erabili nahi dituen eremuak udalerri bakoitzaren hirigintza araudiak errespetatu behar ditu. Hala ere, eremu horietatik kanpo sustatzaile pribatuek instalazioak jarri ditzakete ere, lekuko ingurumen eta lurralde plangintzako tramitazioak gaindituz. Instalazio eolikoak jartzea debekatuta dauden leku bakarrak natur babesguneak eta Natura 2000 Sareko eremuak ditugu, “irazkortasun ekologikoa bermatzeko giltzarriak”. Hala ere, eremu horietatik gertu zentral eolikoen lerrokadak daude, hegazti askoren bizitza arriskuan jarriz.

Oizko zentral eolikoa // Jon Goikouria

Eragina EAEn

Zentral eoliko fotovoltaiko horiek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban aurreikusita daude eta eragina diferentea izango da lurralde bakoitzean. Jaurlaritzaren arabera, Arabako Errioxa leku aparta da lerrokadak ezartzeko. Planaren arabera bertako 12,110 hektarea egokiak dira instalazio eolikoetarako. Araban hiru parke daude gaur egun eta plan berri honen eraginez beste 13 jarriko lirateke bertan.

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako mendietan 4 parke eoliko daude gaur egun, horien artean Oiz mendian eraikitakoa. Bizkaian Enkarterrietako guneak jasango du eragin handiena, bertako itsasertzeko mendiguneetan hainbat zonalde identifijatu dituztelako. Gipuzkoan, herrialde osoan daude instalazio eolikoak jartzeko kokalekuak.

LPSak zonalde bi bereizi ditu zentral eolikoak ipintzeko orduan: lehen mailakoan urtean 3.350 orduz funtzionatzeko gaitasuna eskaintzen duten lekuak daude. Bigarren mailakoan, ostera, 2.650 ordu baino gehiago lan egin dezakete elizeek.

Galdakaok gune garbi optimoko 2. maila du (urdinez) // Eusko Jaurlaritza

Galdakaoren kasuan, Gangurengo zonaldea 2. mailakoa da. Arrigorriagan, ostera, maila biko guneak bereiz daitezke Ganekogorta aldean. Lehen mailako zonaldea Ganekogortako tontorrean kokatuta dago, eta bigarren maila herrigunetik gertuen dagoen zonaldea dugu.

Arrigorriagako aldean gune biak bereiz daitezke: lehen maila (gorriz) eta bigarren maila (urdinez) // Eusko Jaurlaritza

70 kokapen posible Euskal Herrian

Tolosaldetik Nafarroako Leitza aldera eta Goi-Urumea aldera

Loatzu (Billabona, Irura)

Belabieta-Ibingo Ataka-Loa (Billabona, Tolosa, Ibarra, Eldua (Berastegi), Elduain)

Erroizpe-Laarte-Gazteluaitz-Arburu (Gaztelu, Elduain, Berastegi)

Gaineta-Illarra (Gaztelu, Berastegi)

Solizarren-Aldamuño (Uliko txabolaren ingurua. Berastegi, Orexa, Gaztelu)

Ulimendi: Irumugarrieta-Larremotx hegia (San Anton gainean) (Berastegi, Areso)

San Lorentzo Larre (Berastegi)

Ipuliño-Oldizgain-Beibategi (Berastegi)

Leuneta-Abadekurutz-Bielorrieta-Mandoegi-Urepel-Altzadi (Elduain, Berastegi, Arano, Goizueta, Leitza)

Garagartza-Pagalegi-Gartzin (Hernani, Arano)

 

Urola kostako Hernio, Izarraitz eta Itziar aldea

Komisolatza: Txorondegi-Indo-Mendibeltzen magala (Errezil)

Indamendi-Txatxarro (Aizarnazabal, Aia)

Atxurigain (Azkoitia. Izarraitzen)

Otarre-Larraskanda (Izarraitzen) (Deba, Mendaro, Azkoitia)

Otarre (Txoriskita)-Elordi-Urkullu  (Izarraitzen) (Mendaro, Deba)

Andutz-Txobillar (Itziar, Deba)

Urkamendi-Arriolak (“saka” zezentokia. Itziar, Deba)

 

Bidania-Goiatzetik Beizama, Murumendi, Izaspi eta Oleta aldera

Urraki-Illaun-Urdanpilleta (Beizama, Errezil, Bidania-Goiatz)

Murumendi ingurua: Larrarte-Urresparatze-Eizeta / Txoritegi-Laiotzekoborda (Beasain, Itsasondo, Ordizia)

Izaspi (Zumarraga, Azpeitia, Ezkio)

Oleta (Pagozurieta mendi-gaina eta Aitube aldera jeisten den hegi handia. Azkoitia, Zumarraga)

 

Legazpia eta Etzegarate aldea

Salobieta-Larrusain (Legazpi, Brinkola eta Zerain artean)

Larrazkondo (Etzegarate gainean. Idiazabal, Altzaniako Partzuergoa)

 

Deba Beherea, Eibar eta Lea-Artibai aldea

Kalamua: Arantzamendiko hegia (Etxebarria, Markina-Xemein)

Arrikurutz (Akondia)-Aizketa   (Eibar).

Irukurutzeta ingurua:  “Txurruka” gaineko Koskorreta-Ozeta (Osintxu aldera jeisten den hegia. Plaentxi, Bergara)

Jaungoikomendi: Erribaso- Jaungoikomendi-Zabaldegi-Arrikurutz-Kaltzakortagana-Tontorramendi (Mutriku, Markina-Xemein, Berriatua)

Galarregi (Ispaster, Narbarniz)

 

Bermeotik Gorlizera

Burgoa (Bermeo)

Garbola ingurua: Goroso / Gizastiko (Bakio, Bermeo)

Sollube: Atxazpi-Iturrieta (Bermeo)

Sollube-Irungana-Eskobaldi (Meñaka, Arrieta)

Loparria-Obargana (Mungia, Meñaka)

Jata: Jatatxiki / Arrastrakulo (Maruri-Jatabe, Bakio)

Urizarmendi (Lemoiz, Maruri-Jatabe)

Ermua Mendia: Ermua-Etzandarri-Lularri / Ermua-Urtzuriagamendi / Axpe-Leorrari (Gorliz, Lemoiz)

 

Zornotza, Txorierri eta Galdakao

Bizkargi (Zornotza, Muxika, Morga, Larrabetzu)

Ganguren (Galdakao, Lezama, Zamudio)

 

Ganekogorta

Kamaraka-Gallarraga-Ganekogorta-Pagasarri-Pastorekortaburu / Ganeta-Aranzuri / Gongeda-Zamaia / Aguilatos (Laudio, Okondo, Gueñes, Alonsotegi, Bilbo, Arrigorriaga, Arrankudiaga)

 

Ezkerraldea eta Enkarterriak

Serantes-Luzero (Zierbena, Santurtzi)

Argalario-Mendibil (Barakaldo, Trapaga)

Peña Pastores-La Rasa-Ventuña / Peña San Juan-Peña Helada (Galdames, Zierbena)

Pitón-Peña Amarilla (Muskiz-Somorrostro, Kantabriako mugan Castro Urdiales)

Mello: Mello-Llangon-Zartzaga-Muñecas Mendatea-Hilso-Laia (Muskiz-Somorrostro, Galdames, Sopuerta, Kantabriako muga Castro Urdiales)

Alen: Alen-Gomalo-Betaio-Las Losas-Trespequillos (Sopuerta, Artzentales, Turtzios, Kantabriako muga Castro Urdiales)

Eretza-Aldape-Aldapita (Eretza gailurraren inguruan 6 alineazio) (Gueñes, Galdames)

Zipar-Pico Cinto / Cabaña-Artegi (Galdames, Zalla, Sopuerta)

Cabezamonte (Sopuerta)

Santxosolo Mendia: Arbalitza-Celadilla-Trasmosomos-Somokurtzio-Viga (Zalla, Burgos muga Valle de Mena)

Kolitza ingurua: Sabugal-Los Tueros / Guinea-Pico del Mojon (Garbea aldea) / Untzilla (Balmaseda, Artzentales)

 

Orozko

Jesuri: Larragorri-Arriurdin (Orozko)

 

Zeanuritik Otxandio eta Legutiora

Zubilarra (Zeanuri)

Eneabe-Zepolekueta-Igeltzeko Gana (Zeanuri, Ubide)

Aldoiagana-Goikogana (Ubide, Zeanuri, Dima)

Motxotegi-Esnaurritzagana-Aiaogana (Legutio, Otxandio, Ubide)

 

Aramaiotik Leintz-Gatzaga, Arlaban eta Elgea aldera

Durakogain: Zireta-Kurtzeta-Durakogain-Sanandres / Olazar-Markamintegi / Otaxko tontorra (Aramaio)

Jarindo: Jarindo-Mispillaga-Maroto-Makilakorta (Aramaio, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga)

Albertia (Campa de Manzanilla) (Legutio)

Isuskitza  (Arratzu-Ubarrundia)

Partileku (Arlaban mendebaldean) (Leintz-Gatzaga)

Elgeamendi (Arlaban ekialdean):  Galbarrain-Anguta/Arkamo-Elgeamendi- Urkitza-Arriurdin (Leintz-Gatzaga, Arratzu-Ubarrundia, Barrundia)

 

Gasteizko eta Iturrietako mendiak

Azazeta-Galartza-Izartza / Itxogana-Indiagana (Iruraitz-Gauna, Burgelu, Dulantzi, Arraia-Maeztu, Bernedo)

Gereñuko Mendatea-Marabileta (Iruraitz-Gauna, Donemiliaga, Arraia-Maeztu)

 

Badaia eta Arrato

Badaia: Olazar-Ganalto-Pikatxo (Kuartango, Zuia, Gasteiz, Badaia Partzuegoa)

Arrato: Armikelo (Zigoitia, Zuia)

 

Cantoblanco

Cantoblanco mendizerra (Gesaltza/Añana, Erriberagoiti)

 

Gaubeako mendiak

Astulez-Peñalta-Risca-Risca de San Pedro-San Sebastian-Pocilla (Bóveda)

(Gaubea/Valdegobia, Burgos muga Valle de Losa eta Berberana)

 

Jaundel

Jaundel (Jaunden): Jaunden-La Rasa-Triachi (Urizaharra/Peñacerrada, Trebiño muga Laño)

 

Arabako Errioxa

Labraza: La Pinganilla-Valdepaderna-Bustago-Pinar de Dueñas-Pisana (Oion)

☉ Galdakao

Argazkiak | Galdakao eta Altsasu senidetu egin dira inauterien transmisioari jarraipena emateko

|

Herriak senidetzen direnean ez dira soilik erakundeak batzen; historiak, tradizioak eta balioak elkarlotzen dira, belaunaldiz belaunaldi irauten duen ondare kulturala elkarrekin eraikiz.

Eta horren adibide da Galdakao eta Altsasu udalerrien arteko senidetzea [hemen bideoa!]. Altsasuko Ihauteriak berreskuratzeko lanean Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak egindako ikerketa balioan jarri dituzte.

Lan horrek Euskal Herriko eta Europa osoko ospakizun zaharrenetako eta arkaikoenetako bat berreskuratzea ekarri zuen, eta bi komunitateen arteko lotura kultural berezia sortu zuen.

Gaur egikaritu dute lotura instituzionala Iñigo Arriandiaga Hernando eta Javier Ollo Martinez alkateek.

Bi udalerrien artean ekintza partekatuak garatzeko eta kultura, gizarte eta ekonomia arloko lankidetzak sustatzeko nahia adierazten duen dokumentua sinatu dute.

Era berean, inauterien inguruan jardunaldi eta jarduera partekatuak sustatzea adostu dute, Galdakaoko eta Altsasuko belaunaldi berriei transmisioa bermatzeko. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak 70eko hamarkadan abiatu zuen eta Altsasuko herritarrekin batera inauteri berezi hori berreskuratzeko egindako lanari jarraipena emango diote horrela, berreskuratu zen ondare hori indartsu manten dadin.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | “Altsasuko Ihauterien garrantzia bermatu nahi dugu Galdakaoko eta Altsasuko udalek”

Herriak senidetzearen arrazoia Altsasuko Ihauterien berreskurapena izan da. Izan ere, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko kideek ikerketa abiarazi zuten 70eko hamarkadan Altsasuko inauterien inguruan.

|

Galdakao eta Altsasu senidetu dira. Gaur bertan egin dute senidetze-ekitaldia Torrezabal Kultur Etxean.

Iñigo Arriandiaga Hernando Galdakaoko alkatea eta Javier Ollo Martinez Altsasuko alkatea izan dira, baita Andra Mari Dantza Taldeko eta Altsasuko herri Inauteri Batzordeko ordezkariak ere.

Altsasutik hainbat lagun eta Galdakaotik beste hainbeste bertaratu dira ekitaldira eta Torrezabaleko aretoa jendez lepo egon da.

Senidetzearen arrazoia Altsasuko Ihauterien berreskurapena izan da. Izan ere, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko kideek ikerketa abiarazi zuten 70eko hamarkadan Altsasuko inauterien inguruan.

Lan horrek Euskal Herriko eta Europa osoko ospakizun zaharrenetako eta arkaikoenetako bat berreskuratzea ekarri zuen, eta bi komunitateen arteko lotura kultural berezia sortu zuen.

Senidetzearen helburua da Galdakao eta Altsasuren arteanekintza partekatuak garatzea eta kultura, gizarte eta ekonomia arloko lankidetzak sustatzea. Besteak beste,  inauterien inguruan jardunaldi eta jarduera partekatuak sustatzea adostu dute, “Galdakaoko eta Altsasuko belaunaldi berriei transmisioa bermatzeko”.

Jon Eguskiza Ugarte Andra Mari Dantza Taldeko kidearen eta Asier Jorge Aristorena Altsasuko Herri Ihauterien batzordeko kidearen berbak jaso ditugu GEURIAn, senidetzea modu ofizialean eman eta gero.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Auzoakeko zinegotziek “herriaren alde” lanean jarraituko dute: “Ez gara joko honetan sartuko”

|

Auzoakeko bi zinegotziak Galdakaoko osoko bilkura batean // Geuria

Gaur goizean GEURIAn publikatu dugunez, Auzoak utzi duten 12 sinatzaileek salatu dute bi zinegotziek “asanbladaren ezkutuan erabaki garrantzitsuak” hartu dituztela.

Komunikatu horren berri izan ostean, Auzoakeko zinegotziekin harremanetan jarri da berriro GEURIA: “Ez gara joko honetan sartuko, herriaren alde lanean jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala”.

“Auzoaketik joan direnen erabakia ez da inongo batzarretan planteatu, ez eta aurretik argitaratutako komunikatuetan ere”, gaineratu dute: “Nolanahi ere, formekin bat ez gatozen arren, errespetatu egiten dugu hartu duten erabakia, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honi emandako denboragatik. Guk lanean jarraituko dugu”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Auzoak utzi duten 12 sinatzaileek salatu dute bi zinegotziek “asanbladaren ezkutuan erabaki garrantzitsuak” hartu dituztela

Auzoak Galdakao plataformaren hasieran zeuden 21 pertsonetatik 12k taldea utzi dute: “Aktibo daudenak bi zinegotziak eta beste bi kide dira”

|

2023ko hauteskunde kanpainan aurkeztu zirenetatik 12k Auzoak taldea utzi dute // Geuria, artxiboa

Auzoak Galdakao plataformaren parte ziren 12 pertsonak taldea utzi dute. Horiek dira: Santiago Amillano Martinez, Pedro Gabella Garcia, Arturo Gamarro Rodriguez, Olaia Parra Mezo, Gerardo Brossy, Zaloa Urrutikoetxea Portugal, Asier Martinez Gonzalez, Leticia Corona Guijarro, Sandra Baz Peña, Raul Madrazo Manteca, Norma Liliana Sanabria Reyes eta Itxaso Alonso Arana.

“2023an 21 pertsonak hasi genuen proiektua. Gaur egun, martxan jarri genuenon gehien-gehienok ez gara jada proiektuaren parte, eta ez dugu babesten ere”, adierazi dute hedabideoi helarazi diguten komunikatuan, eta gaineratu dute Auzoak-en aktibo jarraitzen dutela egungo bi zinegotziek eta beste bi kidek.

Plataformatik alde egin dutenek sare sozialetan publikatutakoa berretsi dute: “Jakinarazitakoa errepikatzen dugu: barne hausnarketa eta eztabaida prozesu baten ondoren, asanblada osatzen genuen gehienok etapa hau amaitutzat ematea erabaki dugu“.

“Talde minoritario batek Auzoak izenarekin jarduera instituzional edo politikoarekin jarraitzea erabakitzea erabaki eztabaidagarria da, eta ezin da aurkeztu proiektu kolektiboaren jarraipen gisa, urte hauetan asanbladak pentsatu, landu eta sostengatu zuen bezala. Are gutxiago, zinegotzi-akta dutenek Auzoak ordezkatu behar dutenean eta, horrekin batera, proiektu hori beren botoarekin bermatu zuten bizilagunak ordezkatu behar dituztenean. Esparru horretan, zinegotzi-aktak ez luke jabetza indibiduala izan behar, baizik eta herritarren eta biltzarren mandatua”, diote.

Arrazoiak: “Estatutuak ez betetzea”

Auzoaketik joan diren 12 sinatzaileek salatu dute udalbatzan dauden bi zinegotziek “erabaki garrantzitsuak hartu dituztela asanbladaren ezkutuan”.

“Inflexio-puntua aurtengo aurrekontua izan da: ez zizkioten plataformari aurkeztu eta, beraz, asanbladak ere ez zuen horiek ezagutzeko, eztabaidatzeko eta bozkatzeko aukerarik izan”, salatu dute. “Asanbladaren Estatutuen eta Kode Etikoaren arabera, asanblada organo subiranoa eta gorena da, eta Udal Taldeak erabakiekin eta adostutako zuzendaritzarekin bat etorriz jokatu behar du, bere jardueraren berri emanez eta informatuz”.

Zinegotziek printzipio horiek ez dituztela bete salatu dute: “Erabakiak eta jarrera instituzionalak hartu dira, asanbladaren organoetan aldez aurreko informaziorik eta eztabaidarik eman gabe, eta ordezkaritza-lotura ahuldu da asanbladarekin eta zerbitzatzeko diogun auzoekin”.

“Une honetan, denak egoeraren jakitun izanik, interes pertsonaletara edo inbidietara jotzea zentzugabekeria eta arduragabekeriazko ekintza da bi zinegotzien aldetik, zeintzuek gutxieneko batzuk sinatu zituzten taldearekin, etika- eta jarduera-kode batean oinarrituta”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Chami eta Jon aurkezle finek Korrika aurkeztu dute Galdakao

|

Martxoaren 27an iritsiko da Korrika Hego Uribe eskualdera. Ugaotik sartu, eta Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao zeharkatu ostean, Usansolotik alde egingo du lekukoak Arratiarantz [hemen eskualdeko ibilbidea!]

Eskualdean 24. edizioaren nondik norakoak ari dira aurkezten, eta Galdakaon Jon Olea eta Ander Chamizo herritarrek aurkeztu zuten. Barreak eta algarak eta musika nagusi izan ziren aurkezpenean.

Osorik irakurri