
Martxoaren 3an, ostegunez, aurkeztu dute ‘Un Otoño sin Berlin’ filma Basauriko Social Antzokian Lara Izagirre zuzendariak eta Itziar Ituño aktoreak.

Otsailaren 28an, igandez, ospatu zen Arrigorriagako XVI. Herri Krosa. Guztira 900 lagunek eman zuten izena, baina horietatik 525 pertsonek baino ez zuten lasterketan parte hartu.

Otsailaren 9an 2016ko inauteriei agur esan zion Ugaok. Nahiz eta euria egin, hainbat ugaotar hurbildu ziren udaletxe aurrean Kiskailuren ehorzketa ikustera. Ondoren txokolatada egon zen.

Otsailaren 7an, igandez, Agintzari Dantza Taldeko hainbat kidek ikuskizuna eskaini zuten San Fausto plazan inauteriak ospatzeko.

Inautxok Karnabaseko desfilea gidatu zuen otsailaren 6an, larunbatez, Social Antzokitik Solobarria plazaraino. Hainbat norbanakok eta taldek parte hartu zuten, baita Biarte Dantza Eskolako ikasleek ere.

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan, Basauriko Udalak ‘Euskara, Zuztarretatik Ahora, Ahotik Airera’ ekimena antolatu zuen atzo, abenduak 3.

Abenduak 3 ditu gaur eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Mintzodromoak. Galdakaoko hainbat euskara hiztunak elkartu dira Torrezabal Kultur Etxean.

Basaurin Be Bagarak ehunka lagun bildu ditu Solobarria plazan. Goizeko 8:00etatik gaueko 20:00etara, euskaraz hamabi ordu aritzeko erronkari aurre egin zion ekitaldiak.

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da azaroaren 25ean. Hego Uribeko udalerriek bat egin dute eta kontzentrazioak egin dituzte.

Azaroaren 1ean izan zen XXXVII. Basauriko Herri Krosa. San Jose ikastetxeko ikasle ohiek antolatutako lasterketa da, baina Basauriko eta inguruko jendeak parte hartzen du urtetik urtera.