
Urriaren 3an, larunbatez, Emakumeen Mundu Martxako karabana feminista Basaurira heldu zen. Bertako emakume elkarteek eta elkarte feministek 4 ekintza burutu zituzten herritar guztion laguntzarekin

Gaur jakinarazi ditu Herriko Taldeak zeintzuk diren Basauriko jaiak iragartzeko erabiliko dituzten kartelak. Txapelketaren irabazlea Angel Ligero nafarra izan da, Peraltan jaiotako gizona.

Gaur hasi dira Kareagako Jaiak. Ohi denez, Sorginaren jaitsierarekin ekin diote jaiari Basauriko auzoan. Ehunka eta ehunka lagun, batik bat gazte mordoa, Sorgina oinez lagundu dute...

Uztailaren 24an hasi dira Etxebarriko jaiak. Koadrilen kalejirak eta fanfarreak girotu zituzten herriko kaleak eta ondoren udaletxeko plazatik pregoia irakurri eta omenaldia egin zioten etxebarritar bati.

Arrigorriaga dagoeneko jai-giroan murgilduta dago. Uztailaren 17an pregoia eta txupinazoa bota zuten Arrigorriagako Caritaseko kideek. Afro Sound System perkusio afro-brasildar taldeak eta Sama Siku fanfarreak girotu...

Uztailaren 4an ‘Ongi Etorri’ jaia ospatu zuen Munduaz Blai Elkarteak Etxebarrin. Guztira 9 ume saharaui etorri dira gure eskualdera:

Ekainaren 20an, larunbatez, Urban festa ospatu zen Basozelaiko San Joan jaien egitarauaren barruan, hau da, Graffiti erakusketa eta tailerra eta Jam Skate txapelketa. Azken honi dagokionez,...

Ekainaren 13an Emakumezko Haurren Futbol Kanpusa burutu zen Basaurin, Basconia Futbol Beteranoen Elkarteak antolatuta. Athletic Clubeko hiru jokalarik parte hartu zuten: Alazne Gomez bilbotarra, Ainhoa Alvarez...

Maiatzaren 12tik 22ra bitartean ospatu da Basauriko 2015eko Euskal Astea. “Ikastetxeen arteko bertso-topaketa” ekimena maiatzaren 21ean izan zen Social Antzokian. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako...

Maiatzaren 12tik 22ra bitartean ospatu da Basauriko 2015eko Euskal Astea. “Bizi Kirola Euskaraz” ekimena maiatzaren 17an izan zen Bizkotxalde parkean. Eguraldi goibela izan arren, hainbat...