☉ Arrigorriaga
Erronka ezberdinak proposatuko ditu astero Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak
Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak erronka ezberdinak proposatuko ditu astero, konfinamenduak iraun bitartean.

Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak erronka ezberdinak proposatuko ditu astero, konfinamenduak iraun bitartean. Dagoeneko bigarren asteko erronkari ekin diote: itxialdiaren inguruko marrazkia, argazki artistikoa edo umoretsua, edota collage bat egitean datza. “Irudimenari eragin eta horrelakorik bidali!”, diote.
Erronka hau apirilaren 4ra bitartean dago martxan. Parte hartu nahi duenak bere lana bidali beharko du 688 76 30 74 telefono zenbakira (Whatsapp edo Telegram), arrigorriaga@euskaraldia.eus helbide elektronikora edota Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetara #ArrigorriaganEtxeanGoxo traola erabiliz.
Lehenengo erronka bukatuta
Lehenengo asteko erronka martxoaren 23an proposatu zuten. Orduan, partaideek ipuinak, bertsoak poemak edota abestiak bidali zituzten. Hamaika lan jaso zituzten:
🗣️#JasoneOlabarri lehenengo Erronka-kidea izan dugu eta bertso ezin ederragoa bidali digu!
✏️Sormenari eragin eta bidaliguzu zuk ere abesti, bertso, olerki zein ipuin bat!
📲688 763074
📩Arrigorriaga@euskaraldia.eus #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/eDz2EBoc77— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 25, 2020
#MarijeDominguez-ek ere parte hartu du olerki eder honekin.
Herriko sortzaileen zerrenda loditzeko prest?
Zuk ere parte hartu nahi?📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
📲688 763074 #ArrigorriaganEtxeanGoxo https://t.co/BQpce8jPBD pic.twitter.com/hJXZoIHocW— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 25, 2020
#AidaUterga-k gaur goizean mikro-ipuin polit hau elkarbanatu du gurekin.
Gozatu!#ArrigorriaganEtxeanGoxo
📲688 763074
📩Arrigorriaga@euskaraldia.eus pic.twitter.com/OXfP1uqpn2— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 25, 2020
#HaizeaBarandika-k gurekin “munstroa lo dagoen bitartean” poema konpartitu nahi izan du. Oso polita, eskerrik asko!!
Parte hartu zuk ere! :
📲Whatsapp/ telegram: 688 763074
📩Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/aHBOklJshl— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 25, 2020
#TxosiErmina-k “Ateak, leihoak, ahoak” poema/memea konpartitu digu!
Zu bai artista!Parte hartu zuk ere! :
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/B1XeFP1P0c— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 26, 2020
Egun eguzkitsu on!
“Ez dakite” abestia heldu zaigu!✏️ Hitza: #GotzoneAgirre .
🎶 Musika: #ItxasoAzkona.Eskerrik asko!
Parte hartu zuk ere erronkan! :
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/1ZQIxfME7X— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 27, 2020
#InakiAgirre – k Gariren “Esperantzara kondenatua” abestiaren bertsio eder hau oparitu digu eta azalpenak ere ematen dizkigu.
Gozatu!Zuk ere parte hartu nahi duzu?
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/YJNHjZOgmS— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 27, 2020
#UxueArenazaElortza – k idazki hau elkarbanatu nahi izan du gurekin👏👏
Lan ederrak jasotzen ari gara egunotan!Zuk ere parte hartu nahi duzu?
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/uBxM8YFl2l— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 27, 2020
Artistaza #RakelIzquierdo!
“Naturaren boterea” bere abestiaren karaoke bideoklip-a prestatu digu.Zuk ere parte hartu nahi duzu?
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/FGKjptIhFo— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 27, 2020
#MikelIpiña -k egindako olerkiaz disfrutatu nahi?
Klikatu eta bidaiatu bere hitzekin.Bihar azken egun, ez galdu aukera!
📲Whatsapp: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/K3AA2VOVXL— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 27, 2020
Begira zelako bideotxoa prestatu diguten neskek!
Aupa etxebestarrak!!!Nola!?
📲Whatsapp/telegram: 688 763074
📩 Arrigorriaga@euskaraldia.eus
Sareetan: #ArrigorriaganEtxeanGoxo pic.twitter.com/0EeoIdngAQ— ARRIGORRIAGA EUSKARALDIA (@AEuskaraldia) March 28, 2020
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako eskolako ikasleen gurasoak: «Arratsaldeko inauteriek axola dute, entzun familiei»
Eskolako inauteriak arrastitik goizera aldatzearen erabaki honek 40 urte baino gehiagoko komunitate jarduera kolokan ipintzen duela azaldu dute guraso batzuek

Aurten Arrigorriagako eskolako inauteriak goizean ospatuko dituzten lehen aldia izango da, 40 urte baino gehiagoko tradizioa aldatuz.
Eskolak antolatzen dituen inauteri hauen erabakia aldebakarrekoa izan da eta gurasoei bidalitako euskarazko tituludun eta erdarazko of ahotseko diapositiben bidezko bideo baten bidez iragarri dute, zenbait arrazoirekin. Erabaki horrek bazterrak nahastu ditu.
“40 urte baino gehiago eman ditugu Arrigorriagako eskolako inauteriak komunitatean ospatzen, baina oraingoan goizean bakarrik egin nahi dituzte, familiarik gabe”, horrela dio eskolako guraso talde batek osatu duen kartel batek. “Inauteria ez da eskolako jarduera hutsa; bizikidetza, parte-hartzea eta ilusioa ere bada lehen hezkuntzako ikasleentzat. Arratsaldeko inauteriek axola dute, entzun familiei”.
Guraso batzuen arabera, “erabakia aldebakarrekoa eta gurasoen iritzia kontuan hartu barik” hartu dute.
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako eskola: «Ikastetxeko antolaketa eta haurren esperientzia hobetzeko egingo ditugu goizez inauteriak»
Eskolatik erabakia hartzeko arrazoiak zerrendatu dituzte gurasoei zuzendutako azalpen bideo baten bidez

Aurten Arrigorriagako eskolako inauteriak goizean ospatuko dituzten lehen aldia izango da. Otsailaren 13an antolatu dituzte jarduerak.
Eskolako klaustroak hartutako aldebakarreko erabakia izan da honako hau, eta gurasoei bidalitako euskarazko tituludun eta erdarazko of ahotseko diapositiben bidezko bideo baten bidez iragarri dute eskolako arduradunek: “Aurten lehen aldiz inauteriak goizez ospatuko ditugu, ikastetxeko antolaketa eta haurren esperientzia hobetu nahian”.
Eskolatik iragarri dute helburu nagusia “inauteriak esperientzia atseginagoa eta lasaiagoa izatea dela, ikasle, irakasle eta familientzat”.
Azken 40 urteetan arrastietan antolatu izan dituzte eskolako inauteriak, eta iragarritako bideoan aldaketaren zergatiak azaldu dituzte, zenbait arrazoirekin: lehena, inauterien eguna “lasaiago bizitzea eta haurren zein familien ongizatea hobetzea”. dela zehaztu dute: “Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleek modu aktiboan parte hartzea bermatu nahi dugu”, azaldu dute. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek kalejiran txikiei lagunduko dietela gehitu dute, “belaunaldien arteko elkarlana indartuz”.
Bigarren arrazoia goizeko ordutegiak ematen duen “lasaitasunean” oinarritzen da: “Inauteriak goizez antolatzean patxadaz eta presarik gabe presta daitezke, kalejira ibilbide luzeago batekin egin daiteke, kantxa urdineko dantzak eta bertsoak lasaiago eskaintzeko aukera dago eta 2 eta 3 urteko gelako argazkiak egun berean egin daitezke”.

Gurasoak, 2024ko inauterietan // Geuria
Hirugarren arrazoia “familiak eta lan-ordutegia errespetatzean” datza, eta 2 eta 3 urtekoekin kalejira egiteko gurasoen laguntza behar ez dela iragarri dute, “eta beraz ez du familien lan ordutegian eraginik”. Gainera, horrela, jantokiko ordutegia eta txandak mantentzen direla eta bazkalorduko estresa saihesten dela gehitu dute, eta ondorioz gurasoak haurrei mozorroa ipintzeko ikastetxera ez direla joan behar adierazi dute.
Laugarren arrazoia ikasleen ongizatea eta disfrutea bermatzea da: “Haur hezkuntzako 2 eta 3 urteko txikiek jardunaldiaz disfrutatu eta ondoren siesta egin dezakete, goizeko urduritasuna eta egonezina gutxitzen dira eta ikasleek mozorroaz egun osoan gozatzeko aukera dute”.
Bosgarren arrazoia ikasleen pribatutasuna babestea da, eskolatik ikastetxean ateratako argazki eta bideoen erabilera arduratsua bultzatu nahi dutelako: “Whatsapp taldeetan ikasle eta irakasleen dantzak eta argazkiak etengabe partekatzea saihestuko dugu, guztion lasaitasunaren eta pribatutasunaren alde eginez”.
Erabaki honek batzuengan ezinegona sortu badu ere, eskolatik ziurtatu dute familiek “ohiko moduan” izango dutela aukera beren seme-alabak ikusteko: “Kalejiran eta dantzetan parte hartuko duten haurrak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte, festa giroa mantenduz”.
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako eskolako inauteriak goizean ospatuko dituzte, lehen aldiz
Eskolako klaustroak hartutako aldebakarreko erabakia izan da honako hau, 40 urtez arrastiz, “komunitatean” antolatuta egon ostean, eta horrek ezinegona piztu du guraso batzuengan

Aurten Arrigorriagako eskolako inauteriak goizean ospatuko dituzten lehen aldia izango da. Otsailaren 13an antolatu dituzte jarduerak.
Eskolako klaustroak hartutako aldebakarreko erabakia izan da honako hau, 40 urtez arrastiz, “komunitatean” antolatuta egon ostean, eta horrek ezinegona piztu du guraso batzuengan.
Eskolaren erabakia gurasoei bidalitako bideo baten bidez iragarri dute eskolako arduradunek: “Aurten lehen aldiz inauteriak goizez ospatuko ditugu, ikastetxeko antolaketa eta haurren esperientzia hobetu nahian”.
Aldaketaren zergatiak azaltzeko orduan, eskolatik inauterien eguna “lasaiago bizitzea eta haurren zein familien ongizatea hobetzea” dela zehaztu dute, “goizeko ordutegiak ematen duen lasaitasunagatik”, familia eta lan-ordutegiak errespetatzen direla argudiatuz eta “adingabekoen pribatutasuna babesteko”, besteak beste.
Erabakiak guraso batzuen ezinegona piztu du eta ondorioz, “gurasoak eta familiak ospakizunetik kanpo” lotzen direla ondorioztatu dute.
☉ Arrigorriaga
Golden Boys arrigorriagarraren ‘Barrayada’ album berriak taberna giroak musikaratu ditu
Martxoan eskualdean izango ditugu eta Arrigorriagako Gaztetxean Soinuarri Elkarteak antolatutako gau berezi batean, ‘Katilu’ eta ‘Neftali and Cowboy Angels’ herriko taldeekin

“Normalean buruko mina ematen dizkiguten kontu pertsonal eta sozialak tabernetan azalarazten ditugu, batzuetan tabernarien bitartez, ta besteetan tabernako produktuen bitartez, modu batean edo bestean arazoei konponbide bat bilatuz”. Horregatik, ‘Barrayada’ izeneko 10 abestiz osatutako albuma argitaratu berri du Arrigorriagako Golden Boys taldeak, eta hilabete honetan bertan zuzenean aurkeztuko dituzte: otsailaren 12an eta 13an Langreo eta Xixonen arituko dira.
Martxoan eskualdean izango ditugu eta Arrigorriagako Gaztetxean Soinuarri Elkarteak antolatutako gau berezi batean, ‘Katilu’ eta ‘Neftali and Cowboy Angels’ herriko taldeekin.
Diskoaren abestien oinarria iraganean dutela azaldu dute Arrigorriagakoek eta bertan “konklusioak” bilatzen saiatzen direla, amodio gaitzak, errefusa, zigorra, ihesaldiak… eta antzeko gaiak jorratuz, perspektiba pertsonaletik.
Golden Boysen bigarren lana da ‘Barrayada’ eta Izar Records estudiokoek grabatu zuten Durangoko Plateruena aretoan. “Aurrekoarekin alderatuta, disko hau “profesionalagoa” dela esan genezake, estudio profesional batean grabatu dugulako”, azaldu dute taldetik.”Aurrekoa gure lagun baten laguntzarekin eginda zegoen. Disko berri honetan grabatzeko material gehiago, espazio gehiago… ezagutza gehiago dago”, nabarmendu dute.
Gehien nabari izan duguna zuzendaritza lana izan da: estudioko jendeak, behin ezagututa zein musika mota jotzen genuen, gutxi gora behera bazekien zein ahalegin egin behar genituen gure estiloa eta soinu kalitatea mantentzeko…”. Bestalde, Arrigorriagakoek taldeko konposizioa aldatu dute eta disko berri honetan bateria eta baxu berriak dituzte, eta beren estiloa nabari dela diote.
CD formatuan atera duten arren, ‘Barrayada’ binilo formatuan gehiago kaleratzeko asmoa dutela aitortu dute.
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagak hiru etxebizitza eskaini dizkio Foru Aldundiari Santa Isabelen babestutako 50 etxebizitza eraikitzeko
Santa Isabeleko babes ofizialeko etxebizitzen proiektua Foru Aldundiaren erantzunaren zain dagoela adierazi du David Cidre hirigintza zinegotziak

Osoko bilkura egin zuten atzo Arrigorriagako udaletxean, eta aztertutako gai guztien artean Udalak Santa Isabel auzoan eraiki nahi dituen 50 etxebizitzena ageri da.
Arrigorriagako Udalak Babes Ofizialeko 50 etxebizitza eraiki gura ditu Santa Isabeleko 53. zenbakiko orubean. David Cidre Hirigintza, Auzoak eta Etxebizitza zinegotziak azaldu zuenaren arabera, bertan “arazo tekniko” bat agertu da: “Hainbatetan elkartu gara Eusko Jaurlaritzaren zuzendariarekin eta gure asmoa, HAPOan adierazten den moduan, babes ofizialeko 50 etxebizitza eraikitzea da. Baina lurzoru horren erdia Arrigorriagako Udalarena da, eta beste erdia, Foru Aldundiarena”.
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen negoziazioa Bizkaiko Foru Aldundiarekin egin behar zela. “Foru Aldundiko ordezkariekin berba egin ostean, aurrera egiteko prest agertu zen, baina trukean Eusko Jaurlaritzak lau pisu lagatu behar zizkiola”, zehaztu du Cidrek.
Proposamen horren ostean, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiko ordezkariak Arrigorriagakoekin elkartu eta “hasierako akordio batera” heldu zirela adierazi du EH Bilduko zinegotziak: “Hiru aldeen artean akordio bat sortzeko lan egiten hasi ginen. Udalaren partetik, gure asmoa lurzoru horiek doan ematea zen baina Denis Itxaso Gonzalez Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Hiri-agendako aholkularia denetik, Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriak dohainik laga behar dituzte Udalek. Dohainik ez badira ez dituzte onartuko”.

David Cidre, atzoko osoko bilkuran // Arrigorriagako Udala
Horiek horrela, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean hasierako akordio bat bazegoen, Eusko Jaurlaritzak proposamena baztertu du azken momentuan. “Eusko Jaurlaritzaren arabera, akordio hori garestia izan daiteke, gainontzeko udalerriek lurzoruak doan ematen ari direlako. Egoera horretan zail ikusten dute akordio bat sinatzea”. Erantzunaren aurrean, Arrigorriagako udal ordezkariek proposamena helarazi zuen Foru Aldundira eta ezezkoa jaso zuten.
Proposamen berri bat egiteko ahaleginetan, Udalak hiru etxebizitza eskaini dizkio Foru Aldundiari: libre egoeran dauden bi eta genero indarkeriako beste bat. “Horren truke Foru Aldundiaren lursaila lortuko luke Arrigorriagako Udalak, babes ofizialeko 50 etxebizitza horiek eraiki ahal izateko”. Foru Aldundiak proposamena jaso eta aztertuko duela adierazi dio Arrigorriagako Udalari. Horrenbestez, gaia Aldundiaren erantzun ofiziala jaso arte etenda uztea erabaki da.











