Sareak

☉ Basauri

Argazkiak | Kuadrillen arteko XIX. Olinpiadak San Migeleko jaietan: tranpak, algarak eta… larrugorritan!

|

Kuadrillen parte hartzea sustatzeko asmoz Olinpiadak antolatzen ditu Mikelats Kultur Elkarteak. Aurten 19. edizioa izan da eta zazpi kuadrillak hartu dute parte. Irabazle Los Gambas izan da.

☉ Basauri

Bideoa | Gambas kuadrillak irabazi du berriro San Migeleko jaietako Playback lehiaketa

|

Playback lehiaketa izan zen igandean San Migeleko jaietan [hemen argazkiak!]. Aurten lau kuadrillak hartu dute parte eta irabazle izan zen Gambas kuadrilla. Jagoba eta Paula kideen berbak jaso genituen, baita Maris kuadrillako Irantzurenak eta Amaiarenak ere; Maris bigarren izan zen.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Playback lehiaketak giro aparta sortu du San Migeleko jaietan

|

San Migeleko jaien lehenengo asteburuari amaiera emateko Playback lehiaketa antolatu zuen atzo Mikelats Kultur Elkarteak. Aurten lau kuadrillek hartu dute parte -nahiz eta gehiagok eman izena- eta giroa apartekoa izan zen. Hona hemen argazki batzuk:

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Hasi dira San Migeleko jaiak!

|

Hasi dira San Migeleko jaiak! Kuadrillen jaitsieran eta txupinazoan izan ginen! Ikusi hemen argazkiak!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Kuadrillen desfilearekin hasiera eman diete San Migeleko jaiei!

|

San Migeleko jaiak hasi dituzte gaur! Kuadrillek ohiko desfilea egin dute eta askotariko mozorroak ikusi ditugu. Hauek kuadrillen desfileko argazkiak!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Aitor Varela basauriarra aurkitzeko laguntza eskatu die familiak herritarrei

Duela astebete, irailaren 19an, desagertu zen Aitor Varela Santamaria. Familiak basauriarra ikusiz gero zer egin eskatu die herritarrei

|

Basauriko saltoki batean jarri duten kartela // Geuria

Duela astebete desagertu zen Aitor Varela Santamaria basauriarra. Zornotzan ikusi zuten azken aldiz irailaren 19an, eta azken egunetan eskualdeko zenbait tokitan ikusi omen izan dutela adierazi arren, oraindik bere bila ari dira bere familia eta lagunak.

Hain zuzen ere, Varela aurkitzeko laguntza eskatu dute sare sozialetan. Eta ikusiz gero, zer egin behar den azaldu dute: 112ra deitzea kokapena eta deskribapena emanez; argazkia edo bideoa egin bera dela ziurtatzeko; eta gera dadin konbentzitzen saiatzea eskatu diete herritarrei, “betiere indarrik erabili gabe”.

“Ikusiz gero, berarekin edo bere atzetik mantentzea eskatzen diegu herritarrei, familia edo polizia heldu arte”, esan dute.

Ertzaintzak zabaldu duen informazioaren arabera, galtza bakeroak eta jertse-txaleko grisa zeramatzan desagertu zen egunean. Gainera, medikazioa behar duela adierazi dute Segurtasun Sailetik.

Osorik irakurri