Sareak

☉ Basauri

Argazkiak | Kuadrillen desfilearekin hasiera eman diete San Migeleko jaiei!

|

San Migeleko jaiak hasi dituzte gaur! Kuadrillek ohiko desfilea egin dute eta askotariko mozorroak ikusi ditugu. Hauek kuadrillen desfileko argazkiak!

☉ Basauri

Argazkiak | Playback lehiaketak giro aparta sortu du San Migeleko jaietan

|

San Migeleko jaien lehenengo asteburuari amaiera emateko Playback lehiaketa antolatu zuen atzo Mikelats Kultur Elkarteak. Aurten lau kuadrillek hartu dute parte -nahiz eta gehiagok eman izena- eta giroa apartekoa izan zen. Hona hemen argazki batzuk:

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Hasi dira San Migeleko jaiak!

|

Hasi dira San Migeleko jaiak! Kuadrillen jaitsieran eta txupinazoan izan ginen! Ikusi hemen argazkiak!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Aitor Varela basauriarra aurkitzeko laguntza eskatu die familiak herritarrei

Duela astebete, irailaren 19an, desagertu zen Aitor Varela Santamaria. Familiak basauriarra ikusiz gero zer egin eskatu die herritarrei

|

Basauriko saltoki batean jarri duten kartela // Geuria

Duela astebete desagertu zen Aitor Varela Santamaria basauriarra. Zornotzan ikusi zuten azken aldiz irailaren 19an, eta azken egunetan eskualdeko zenbait tokitan ikusi omen izan dutela adierazi arren, oraindik bere bila ari dira bere familia eta lagunak.

Hain zuzen ere, Varela aurkitzeko laguntza eskatu dute sare sozialetan. Eta ikusiz gero, zer egin behar den azaldu dute: 112ra deitzea kokapena eta deskribapena emanez; argazkia edo bideoa egin bera dela ziurtatzeko; eta gera dadin konbentzitzen saiatzea eskatu diete herritarrei, “betiere indarrik erabili gabe”.

“Ikusiz gero, berarekin edo bere atzetik mantentzea eskatzen diegu herritarrei, familia edo polizia heldu arte”, esan dute.

Ertzaintzak zabaldu duen informazioaren arabera, galtza bakeroak eta jertse-txaleko grisa zeramatzan desagertu zen egunean. Gainera, medikazioa behar duela adierazi dute Segurtasun Sailetik.

Osorik irakurri

☉ Basauri

‘Maspalomas’ euskarazko filmaren estreinaldia hartuko du Basauriko Social Antzokiak

Aitor Arregi eta Jose Maria Goenaga zinemagileen film berria irailaren 26an estreinatuiko dute zinema aretoetan, Zinemaldian aurkeztu ostean

|

Zine programazioarekin ekin dio ikasturte berriari Basauriko Social Antzokiak. Eta euskarazko filmeen aldeko apustua egin dute. Irailaren 19an, 22an eta 23an ‘Jone, batzuetan’ pelikula proiektatu ostean, euskaraz egindako ‘Maspalomas’ ikusgari egongo da Basaurin.

Aitor Arregi eta Jose Maria Goenaga zinemagileen film berria irailaren 26an, ostiralez, estreinatuko dute zinema areto handietan. Eta Basauri estreinaldi horren parte izango da.

Irailaren 26an, 27an, 28an eta 29an proiektatuko dute Basauriko zineman ‘Maspalomas’, euskarazko jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpidatziekin.

Egun bakoitzean bi saio izango dira: 17:30ean eta 20:00etan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Zinemaldiko sail ofizialean

Moriarti ekoiztetxeko film berria Zimenaldian aurkeztu dute eta sail ofizialean lehiatzen ari da.

Honela dio sinopsiak: “Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko?”.

Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor, Kepa Errasti aktoreak dira filmeko protagonistak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Migeleko Bizikleta Martxa Solidarioak AdELA elkartearetzat bilduko du aurten dirua

Irailaren 27an izango da San Migeleko X. Bizikleta Martxa Solidarioa. Bilduko duten diru guztia AdELA elkartearentzat izango da

|

Ekainaren 29an AdELA elkartearen alde Mendi Martxa Solidarioa ere antolatu zuten San Migelen // San Miguel Solidarioa

Irailaren 27an hasiko dira San Migeleko jaiak, Basaurin [hemen egitaraua osorik]. Arratsaldean izango da txupinazoa, baina goizean ekintza solidarioa antolatu du San Migel Solidarioa taldeak, Mikelats Kultur Elkartearekin batera.

Urtero bezala, Bizikleta Martxa Solidarioa antolatuko dute larunbat goizean. Aurtengoa 10. edizioa da eta bilduko duten dirua AdELA elkartearen alde izango da.

Txirrindulariak 11:00etan elkartuko dira Ixatxak parkean eta 11:30ean hasiko da martxa. Ibilbidea San Migeleko kaleetatik barrena izango da, 12:30ak arte.

Izena emateko epea gaur, irailak 26, zabalduko dute. Interesdunek aurrez aurre eman ahalko dute izena 17:30etik aurrera Ixatxak parkean. Larunbatean, ekitaldiaren aurretik ere izena eman ahalko dute herritarrek. Izen emate bakoitzarekin 5 euro ordainduko dituzte parte hartzaileek.

Osorik irakurri