☉ Basauri
Programa / Basauriko jaiak / San Fausto 2022

Urriaren 8tik 16ra izango dira Basauriko jaiak. Herriko Taldeakek 200 jarduera baino gehiago antolatu ditu sanfaustoetan.
Basauriko jaiak 2022 / Programa
San Fausto 2022 — Urriak 8-16
Urriak 8, larunbata
18:00 Kuadrillen elkarretaratzea udaletxe aurrean
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena udaletxean
18:30 Conchi Basabe pregoilariari omenaldia udaletxean
18:35 Eskarabilleraren aurkezpena
18:40 Alkate txikien agurra udaletxeko balkoitik
18:45 Alkatearen agurra
18:50 Herriko Taldeaken agurra
18:55 Pregoia
19:00 Txupinazoa
19:00 Kuadrillen jaitsiera: Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta Otso Maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak
21:30 Jaitsieraren amaiera Solobarria plazako karpan. Eskarabilera Saria emango diote jaitsierarik onenari
21:30 Kalejira Gazte-Leku Fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko Festa Sound Solobarria plazako karpan
22:30 Kontzertua Arizgoiti plazan: Guda Dantza
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Remix
Urriak 9, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Mahai-teniseko txapelketa herrikoia eta federatua Urbi kiroldegian
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
10:30 2022ko Bizkaiko Open Esku Pilota txapelketaren finalaurrekoa Artunduagako frontoian
11:00 Banakako hiru tabloi txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokian
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea Arizko Ikastolan
12:00 Ekialdeko GO jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
12:00 Aldibereko xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean
12:00 Eskualdeko dantza taldeen alardea Arizgoiti plazan
12:00 Magia ikuskizun ibiltaria herriko auzoetatik: Balbi eta Taylor magoak
12:00 Dantza tailerra Solobarrian: Be Move Dance Studio. Urban dantzak (12:00) eta karibetar dantzak (13:00)
13:00 Basauriko Musika Eskolaren musika-tresna taldeen emanaldia San Fausto plazan
13:00 Kantu poteoa Kilometro Kantu taldearekin. Ibilbidea: Galizia kalea, oinekoen kaleak eta Benta
13:30 Kuadrillen arteko giza futbolin ibiltaria Araba kalean
13:30 Kontzertua Begoñako Andra Mari kalean: Los Jaimones
17:00 Porroi dekoratuen txapelketa Tanogorritxu ta Otso Maltzurra kuadrillaren lonjan
17:30 Fun Riders Freestyle Show Bizkotxalden
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
18:30 V. Motorren kontzentrazioa Bidebieta plazan
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Galea taldea
19:00 Euskal erromeria San Fausto plazan
19:30 Labeldun txahalaren dastatzea San Fausto plazan
19:30 Kontzertua Solobarrian: Waiei. Ondoren DJ Piker
19:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Maialen Ibarra. Ondoren Anjel Colladoren bakarrizketa
20:00 Bassfemband Batukada oinezkoen kaleetatik.
21:00 Bingo solidarioa Zigorrak kuadrillaren lonjan Paula Rodríguezen alde
21:00 Kontzertua Arizgoitin: Pelicanos Music Band. Ondoren Anjel Colladoren bakarrizketa
22:30 Erromeria Arizgoitiko plazan: Akerbeltz
Urriak 10, astelehena
9:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Txanpi solidarioa Solobarrian, Paula Rodríguezen alde
14:00 Karparamartxoa Solobarrian kuadrillentzat
15:00 Buruhaundien lehiaketa Solobarrian
16:30 Mami-jan txapelketa Solobarrian
17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarria karpan
17:30 Kuadrillen arteko XV. Abarka jaurtiketa txapelketa Solobarrian
18:00 Txikientzako ikuskizuna Partyman Skywalkeren eskutik San Isidro plazan
18:30 VII. Esku Pilota-txapelketa arina Soloarteko frontoian. Izena ematea ordu erdi lehenago
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Pérgola taldea
19:00 Pintxo solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan
19:00 Txorizo-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Solobarrian
19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarrian
19:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarrian. Izena ematea ordu erdi lehenago
19:30 Biarte Dantza Eskolaren emanaldia Arizgoitin
19:30 Kuadrillen arteko VI. Bizikleta motelen lasterketa Autonomia kalean
20:00 Kuadrillen arteko zaku-lasterketa Autonomia kalean
21:00 Urbasa antzerkia San Fausto plazan: zirkua eta txalapartaren arteko fusioa
22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: Esther Gimeno eta Roberto Gontán
22:00 III. Playback lehiaketa Txikerrak kuadrillaren lonjan
Urriak 11, asteartea. Jubilatuen Eguna
9:00 Txupina Udaletxetik
9:30 Herriko Taldeaken armarria duen zigilu eta zigilu-markaren aurkezpena Ibaigane Kultur Etxean
10:00 Dultzaineroen kalejira
10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia San Fausto plazan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
14:00 Bazkari eta jai handia gure aitite-amamentzat, jubilatuen egoitzetan eta Solobarrian
17:00 Txikientzako tailerrak, jokoak eta ekintzak Mojaparte plazan
17:00 Bide hezkuntza tailerra Bizkotxaldeko kantxetan
17:30 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillaren lonjatik
18:30 Txitxarriloa San Fausto plazan: Jamaika taldea
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
18:30 Tortilla lehiaketa, kuadrillen artekoa eta herrikoia, Solobarriako plazan
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarria karpan
19:00 Sardina-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan. Eneritz eta Landeren musikarekin girotuta
19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan Paula Rodríguezen alde. Eneritz eta Landerrekin
20:30 Orkresta Elektrotxaranga oinezkoen kaleetatik
20:30 Dantza lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
21:30 VIII. Zurra-Pong txapelketa Mojaparte plazan
22:00 Banakako mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
22:00 Kontzertua Arizgoiti plazan: Los Diablos
23:15 Traineru erraldoia San Fausto Plazaren Zubian (Trintxerak)
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: Grupo Sonido orkestra
Urriak 12, asteazkena
9:00 Txupina udaletxetik
9:45 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
11:00-15:00 / 16:00-20:00 Elkartasun azoka Solobarria plazaren arkupeetan Gaizka Hernández Yagüeren alde
11:00 Kuadrillen txikien arteko VII. Txapelketa Arizgoiti plazan.
11:00 Skate jaurdunaldia Basozelaiko skateparkean: Basozelaiko Txiki Open
11:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Arizgoititik Bizkaiko Gaiteroekin
12:00 Herri kirolen erakustaldia San Fausto plazan
12:00 Eskualde osoko Txistularien Kontzentrazio Handia. Danbolin Txistulari Elkartea izango da orkestra zuzendaria
13:30 Apar jaia San Pedro plazan
15:00 XXVII. Indaba-jan herrikoia Solobarria karpan
17:00 Kuadrillen txikien arteko IV. 3×3 saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:30 XIII. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan
18:00 XIII. Kuadrillen arteko 3×3 saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:00 Kuadrillen arteko X. Poker txapelketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.
18:30 Kalejira musikala Basauriko Koral Elkartearekin
19:00 Txitxarrilo TRÍO EKHY TALDEA-rekin Mojaparte plazan.
19:00 XIV. Hirugihar-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan, Eneritz eta Lander-en musikarekin
19:00 Kuadrillen arteko lokotxen txapelketa Autonomia kalean
19:30 Bihotz-biriketako bizkortze tailerra Arizgoiti plazan
19:30 Gynkana Zoroak kuadrillaren lonjatik
19:30 Muskuilu-jan herrikoia Paula Rodríguezen alde Bidebieta plazan, Eneritz eta Lander-ren musikarekin girotuta.
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
20:00 Kalejira ikusgarria: Diver Jurassic. Ibilbidea: Solobarria, Uribarri, Autonomia, Nagusia, Solobarria. Amaitzean, photocall-a dinosauroekin Solobarrian
20:00 Zapitxoaren kuadrillen arteko jokoa Begoñako Andra Mari kalean
20:00 Laguntasinen arrautz dastaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan
20:00 Umore kontzertua Social Antzokian: Maestrissimo
22:30 Erromeria Arizgoitiko plazan: Trikizio
23:59 VIII. Sandwich-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde Arizgoiti plazan
Urriak 13, osteguna
9:00 Txupina udaletxetik
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
11:00-14:00 / 16:30-19:00 Artisau gazteen erakusketa Begiralekuetan
11:00-14:00 “Piraten Mundua” tailerra txikientzat Pedro Lopez Kortazar plazan
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Scalextric VI. San Fausto Rally-a Mojaparte plazan
11:30 Prozesioa eta Santuari lore eskaintza, San Fausto kaletik San Pedro
elizaraino, musikarekin
12:00 Kuadrilletako hildakoen omenezko meza San Pedro elizan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:45 Sokadantza Edurre Dantza Taldearekin San Fausto plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean
14:00 Koldo Fernandez argazkilariaren eskutik kuadrillen argazki ofiziala Kuadrillen bazkariaren leku berean. Jaitsieraren hurrenkeran
15:00 Kuadrillen bazkari jendetsua
16:00 Kuadrillen arteko VIII. Irrintzi txapelketa bazkarian zehar
16:00-18:00 “Asmakizunen Mundua” umeentzako tailerra Pedro Lopez Kortazar plazan
17:15 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa San Fausto plazan
Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapel-jaurtiketa Edurre kuadillak antolatuta
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Jamaika taldea
20:00-01:00 Heavy Eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
20:30 Txorizo-tripontziak Autonomia kalean
21:00 Danborrada lonjaz lonja Arizgoiti plazatik
22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Los Gandules
Urriak 14, ostirala. Txikien Eguna
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Txikien Plenoa udaletxean
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak taldea
10:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira udaletxetik, Bizkaiko Gaiteroen taldeak girotuta
11:00 Alkate txikien hitzaldi txikia eta txupin txikia Soloarte ikastetxean
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Haurrentzako parkea Soloarte ikastetxean
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki-lehiaketa Soloarte ikastetxean
12:00 Kalejira dultzaineroen eskutik
13:00 Lore-eskaintza geure Eskarabilerari eta Manuela Egigureni, txupin eta guzti, Danbolin Txistulari Elkarteko txistulariek girotuta San Pedro plazatik
13:30 Puxiken mundiala Araba Kalean
14:30 Emakumeen XVIII. Bazkari herrikoia Solobarrian
17:00 III. Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
17:30 Herri kirol erakusketa Harriti Neska Taldearen eskutik, Social Antzokiaren aurrean
17:30 Xake txapelketa herrikoia San Isidro plazan
18:00 “Pro Dual” Freestyle batailen iparraldeko finala Solobarrian
18:30 Haurrentzako askaria Soloarte ikastetxean
18:30 Kalejira Adiskideak fanfarrearen eskutik
18:45 Umeentzako ikuskizuna Ahateen parkean, Soloarten: Txontxongilo bertsolariak
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Maran taldea
19:00 Txokolate-jan solidarioa Paula Rodríguezen alde San Pedro plazan, Eneritz eta Lander-en musikarekin girotuta
19:00 Aulkien jokoaren kuadrillen arteko txapelketa Arizgoiti plazan
19:00 Kuadrillen arteko VIII. Futbolin txapelketa Nai-Lua teterian
19:30 Gaueko Milia herrikoia Begiralekuetan
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
20:00 Zurraren Gran Prix-aren VIII. Lehiaketa Arizgoiti plazan
20:00 Antzerkia Social Antzokian: Bost Minutun
21:15 Suzko zezena Arizgoiti plazan
22:00 Mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan
22:00 Su artifizialen ikuskizuna Artunduagatik Pirotecnia Zaragozanaren eskutik
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Andy y Lucas
23:59 VII. Markelimbo txapelketa Basatiak kuadrillaren lonjan
23:59 DJ Bull San Fausto plazan
Urriak 15, larunbata
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XXXIII. Baserriko produktuen erakusketa Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, herri kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
10:00 Kalejira dultzaineroen eskutik
10:00 2022ko Banakako eta Bikoteko Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Basauriko ikastetxeen arteko II. Esku Pilota txapelketa Soloarteko frontoietan
10:30 Tuta txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Familia guztiarentzako trenen zirkuitu entretenigarria Bizkotxalden
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Gazteak!! F-1 eta Skate simulagailuak Bizkotxalden
11:30 XIX. Paella txapelketa, herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarrian.
12:00 Sagardo-dastatzea
12:00-14:00 Gazta-loreen dastaketa Paula Rodriguezen alde Uribarri kalean
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Kronoeskalada Landa Doktorren kalean. Izen emateak mozkocrono@gmail.com. Sari banaketa Arizgoiti plazan proba amaitzean.
12:00 Gilda-jan herrikoia udaletxearen ondoan, Eneritz eta Landeren musikarekin
13:00 X. Skate txapelketa Enbarkan, Kantalazarra parkean
16:00-00:00 Dub Festa BihurriDub Sound System Bidebieta plazan
17:00 XXVIII. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan, Trintxeren
azpian
18:00 Kalejira Gazte-Leku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik
18:00 Txikientzako ikuskizuna Magiklown-en eskutik San Isidro plazan
18:00-20:00 Gazta-loreen dastaketa Paula Rodriguez-en alde Begoñako Andra Mari kalean
18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin
19:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Las Palmeras taldea
19:30 Txipiroi Jokoak Bizkotxalde parkean
19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan
19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Paula Rodríguezen alde
19:30 Kantuz Kantu Basauri. Ibilbidea: Bentako plaza, oinezkoen kaleak eta Galizia kalea
20:00 Kantaldia Solobarria karpan
21:00 Perculights kalejira oinezkoen kaleetatik
22:30 Kontzertua Arizgoitin: Desakato
23:59 Dantzaldia San Fausto plazan: La Revolución orkestra
23:59 Alkohol eta drogen testa egiteko karpa Arizgoiti plazan
Urriak 16, igandea
9:00 Txupina udaletxetik
9:30 XLII. Artisautza azoka Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, herri kirolen erakustaldia Mojaparte plazan
10:00 Calva txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Bizkaiko Haizedoinu Gaiteroak
10:30 Bidebieta Pilota Eskolako pilotarien erakustaldia Soloarteko frontoietan
11:00 Bakailao dastaketa herrikoia Solobarrian Paula Rodriguezen alde
11:00-14:00 / 16:00-18:00 Zurezko ohiko jolasak, erortze aske eta oreka-jolasak Bizkotxalden
11:30-14:00 / 16:00-18:00 Txu-Txu tren egokituta Begiralekuetatik
11:30 VII. Marmitako lehiaketa Solobarria karpan
11:30 2022ko Bizkaiko Open Esku Pilota txapelketaren finalak Artunduagako frontoian
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
17:00 Txitxarriloa Mojaparte plazan: Dantza Alai
19:00 Jai amaiera Arizgoitiko plazan. Sari banaketa eta gure Eskarabilera maiteari agur hunkigarria
☉ Basauri
Argazkiak | Lau urtaroak, Oilategi Deluxe eta Txorimaloak izan dira mozorrorik onenak Basaurin
Inauterien barruan mozorro lehiaketa antolatu dute gaur, otsailak 14, Basaurin. Desfilea bertan behera geratu da euriagatik, baina kuadrillek aukera izan dute euren mozorroak Solobarriako karpan erakusteko.
Bederatzi pertsona baino gutxiagoko kategorian, hirugarrenetik lehenengora hauek izan dira irabazleak: Furbiak (200 euro), Zeruko begiak (400 euro) eta Txorimaloak (550 euro).
Eta, bederatzi pertsona baino gehiagoko kategorian honakoak saritu dituzte: Parqueo sobre ruedas (250 euro), Globotxos (500 euro) eta Oilategi Deluxe (750 euro).
Gainera, Inautxo Saria ere banatu dute, eta kategoria honetan Lau urtaroak kuadrillak irabazi du saria (550 euro).






























☉ Basauri
Enpleguari eta emantzipazioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte bigarren urtez gazteentzat Basaurin
Jardunaldiak martxoaren 5etik 24ra bitartean izango dira Zirt Zart Gazte Bulegoan. Aholkularitza eta orientazio saioak izango dira

Lan-orientazioari eta emantzipazioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte bigarren urtez jarraian Basaurin. Jardunaldiak gazteei daude zuzenduta eta martxoaren 4tik 25era bitartean izango dira Zirt Zart Gazte Bulegoan (Autonomia, 3).
Aholkularitza eta orientazio saioak izango dira eta bi bloketan banatuko dituzte: alde batetik, ikasketa- eta lan-aukerak, eta bestetik, emantzipazioa.
Ikasketa- eta lan-aukerei buruzko blokea DBH3, DBH4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei dago zuzenduta. Helburua izango da bokazio eta gaitasun pertsonalak identifikatzea eta gaur egungo ikasketa- eta lan-aukerak aztertzea.
Hiru saio izango dira: lehehengo biak gazteei zuzendutakoak izango dira, eta hirugarrena euren familientzat. Martxoaren 12an, 17:00etatik 19:00etara, lan-interesak eta lan-inguruneari buruzko saioa izango da; martxoaren 17an, 17:00etatik 19:00etara, ‘Bokazioa eta ikasketa-mapa lotzea’ izango dute ardatz; eta martxoaren 24an, 18:30etik 20:00etara, gazteei erabakiak hartzen laguntzeko familien papera izango dute hizpide.
Emantzipaziorako bidea
Emantzipazioari buruzko bi saio antolatuko dituzte, familiaren etxea utzi nahi duten gazteek beharrezko informazioa izan dezaten beren emantzipazio-ibilbidea eraikitzeko. Saio hauek 16 eta 35 urte bitartekoei daude zuzenduta.
Lehenengo saioa martxoaren 5ean izango da, 18:00etatik 19:30era, eta gaia izango da ‘Etxebizitza aukerak eta baliabideak’.
Bigarren saioa martxoaren 10ean burutuko da, 18:00etatik 19:30era, eta hizpide izango dute ‘Hornidurak eta bonu sozial elektriko eta termikoa’.
Saioetako tokien kopurua mugatua da, eta, beraz, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 3ra bitartean (doan). Horretarako, Basauriko Gazte Informazio Bulegora hurbildu ahalko da, edo izena telematikoki eman, Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bitartez (zirtzart.basauri.eus).
☉ Basauri
Lan istripua gertatu da Basaurin: langile bat tranpol batetik jausi da
Lan istripua Agirre Lehendakaria kalean gertatu da eta Segurtasun Sailetik GEURIAri adierazi diotenez, langilea ospitalera eramango dute

Lan istripua gertatu da gaur 11:30ak aldera Basaurin, Agirre Lehendakaria kaleko 57-59 zenbakian.
Suhiltzaileek adierazi dutenez, langile bat tranpol batetik jausi da eta kontziente egon da istripua izan ostean.
Segurtasun Sailetik GEURIAri adierazi diotenez, langilea ospitalera eraman dute.
☉ Basauri
Basauriko Javi Conde klubeko lau atletak Munduko Virtus Txapelketa jokatuko dute martxoan
Angela De Miguel, Mikel Garcia, Ibai Magdaleno eta Gonzalo Redondo atletak deitu dituzte martxoaren 4tik 9ra Ourensen lehiatzeko

Basauriko Javi Conde klub paralinpikoko lau atletak Short Trackeko Munduko Virtus Txapelketa jokatuko dute.
Horiek dira: Angela de Miguel, Mikel Garcia, Ibai Magdaleno eta Gonzalo Redondo.
Txapelketa martxoaren 4tik 9ra bitartean izango da Ourensen, Expourenseko atletismo pistetan.
“Oso albiste ona da klubarentzat deialdi honekin, hautatuen kopuru handiena duen kluba baita”, diote klubetik, eta gogorarazi dute aurten taldeak 30 urte beteko dituela.
☉ Basauri
Langabezian dauden 40 lagun kontratatuko dituzte Basaurin sei hilabetez lan egiteko
Hamabi agente zibiko, hiri-eserlekuak eta altzariak margotzeko zortzi pertsona, ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzeko beste hamabi eta kultura arteko horma-irudiak egiteko beste zortzi pertsona laneratuko dituzte

Enplegu Plan berria martxan jarriko du Basauriko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.
Guztira 40 lagun kontratatuko dituzte: 12 agente zibiko, 8 pertsona hiri-eserlekuak eta hiri-altzariak margotzeko, beste 12 ikastetxeetako jolastokiak dinamizatzeko, eta beste 8 kultura arteko horma-irudiak egiteko.
Kontratuak 6 hilabetekoak izango dira % 75eko lanaldian, eta aurretik gehienez ere 150 orduko trebakuntza-aldi bat izango dute, eta ondoren, enplegua bilatzeko laguntza emango diete.
Programa honetan parte hartzeko interesdunek Lanbiden izena emanda eta Basaurin erroldatuta egon behar dute. Era berean, 2024ko deialdiko enplegu-planetan parte hartu ez izana ere baldintza da.
Kontuan hartuko dute, gainera, 45 urtetik gorakoa izatea; DSBE edo bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren titularra edo onuraduna izatea; iraupen luzeko langabea izatea; genero-indarkeriaren biktima den, laguntza espezifikoak jasotzen dituen edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituen emakumea izatea; % 33ko edo handiagoko desgaitasuna izatea; gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan egotea; edota alboko esklerosi amiotrofikoa duten eta mendekotasun-egoeran dauden pazienteen zaintzaile ez-profesionala izatea.
Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeak arduratuko dira programak kudeatzeaz eta kontratazioaz.
Erakunde kudeatzaileak Lanbidera bidaliko ditu bete beharreko lanpostuen ezaugarriak. Lanbidek, orduan, izena emanda dauden langabeen artean bilatuko du, eta baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda bidaliko dio Udalari.
“Aurre-hautatua izateko, garrantzitsua da Lanbiden eguneratuta izatea datuak eta eskatutako lanbideak“, diote udal ordezkariek.
Erakundeak, gero, aurretik hautatutako pertsonen zerrenda erabiliko du pertsona hautatzeko. Eta, azken erabakia hartzeko, orientatzaileen talde batek ebaluatuko ditu hautagaiak.









