Sareak

☉ Etxebarri

2020-2021 ikasturterako derrigorrezko hezkuntzarako aurrematrikula kanpaina martxan Etxebarrin

|

2 urteko umeak dituzten 116 familiei eta 12 urteko seme-ala/ Etxebarriko Udala

Hurrengo ikasturterako, hau da, 2020-2021 ikasturterako, aurrematrikula kanpaina abian jarri dute Etxebarriko Ikastetxeek Udalarekin elkarlanean.

Haur hezkuntzako eskolari dagokionez, 2020. urtean bi urte beteko dituzten umeen familiei eskutitza bidali die Kukullaga HLHI-k. Horren bidez, urtarrilaren 23an arratsaldeko 16:45tan, haur hezkuntzako bi eraikinetan, hots, Kukullaga San Antonio HHI-n eta Barandiaran HHI-n egongo diren bileretarako gonbidapena luzatuz.

Bestalde, Etxebarri BHI institutuak ate irekien eguna antolatuko du urtarrilaren 29rako. Horrez gain, 2020an hamabi urte beteko dituzten gazteen gurasoei informazio pertsonalizatua zuzenduko die.

Etxebarriko Udalak, kanpainan, D ereduaren alde apostua egiten jarraitzen du. Aurten, gaiaren inguruan familiak sentsibilizatzeko, Irrien Lagunak “Euskaraz Ikasi Euskaraz Bizi” aldizkariarekin egin du hitzarmena. Hori dela eta, aurrematrikulazioei begira D eredua bultzatzeko ale berezia argitaratu da. Horrako hau, Kukullaga Ikastetxean jaso ahal izango da. Baita Etxebarriko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan ere.

Matrikulazioa egiteko epea urtarrilaren 27an irekiko da eta otsailaren 7ra arte egin ahal izango da ikastetxean. Interneten bidez, ostera, epea otsailaren 6ra arte egongo da irekita.

☉ Etxebarri

Euskara Batzordea berriro aktibatu nahi dute Etxebarrin, urtean zehar ekintzak egiteko

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hamaika ekintza antolatu dituzte azaroaren 27tik abenduaren 7ra bitartean. Gainera, Euskara Batzordea berraktibatzeari ekin diote herrian

|

basauri arizko ikastola 2018 euskaraz bizi horma margoketa
Euskararen alde eskualdean egindako mural bat // Geuria, artxiboa

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, eta herritarren kezkei eta zalantzei erantzuteko Euskara Batzordea berriro aktibatzea erabaki dute Etxebarrin.

Asmoa da talde bat eratzea eta “aldian-aldian” elkartzea eta euskararen inguruan hausnarketa egitea. “Horrez gain, urtean zehar euskaraz ekimenak antolatzeko berraktibatu nahi dugu batzordea, ez dadin bakarrik mugatu Euskararen Nazioarteko Egunera, baizik eta urtean zehar ere”, adierazi diote GEURIAri batzordeko kideek.

“Zergatik kaleetan euskara horren gutxi entzuten dugun hausnarketa mahai gainean jarri nahi dugu, eta euskararen postureotik euskararen erabilerara jauzia egiteko formula batzuen bila ere aritu nahi dugu ekimen berraktibatze honekin”, diote.

Era berean, herrian antolatzen diren jardueretan hizkuntza irizpideen faltari irtenbidea eman nahi dio Euskara Batzordeak: “Arlo horretan ere lan egin nahiko genuke”.

Herrian deialdia egingo dute Euskara Batzordean parte hartu nahi duten kide berriak erakartzeko: “Ahots berriak entzun eta aurpegi berriak ikusi nahi ditugu batzorde berritu honetan”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Umorezko bakarrizketa, Mintzodromoa eta lehiaketak antolatu dituzte Etxebarrin, Euskararen Eguneko programazioan

|

Besteak beste, Mintzodromoa egingo dute Etxebarriko Institutuan // Argazkia: Euskaraldia Etxebarri

Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta, egun horren testuinguruan, Etxebarrin hainbat jarduera antolatu dituzte Etxebarriko Institutuak, Tarrastak, Etxebarriko Euskaltegiak, Kukullaga ikastetxeak, Talka Gazteguneak eta Etxebarriko Udalak abenduaren 7ra bitartean.

Euskararen Egunean bertan, abenduaren 3an, Etxebarri Txiki Jaia antolatuko dute frontoian (10:00) Kukullagako ikasleentzat, eta arratsaldean, 18:30ean, Manex Astigarragaren umorezko bakarrizketa izango da Talkan, helduei zuzenduta.

Tarrastak Egunean Behin jokoa eta bertso txapelketa prestatuko ditu azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean.

Institutuan, Euskaltegian eta Kukullaga ikastetxeetan ere hamaika ekintza antolatu dituzte: mintzodromoa, euskal dantzak, musika emanaldia eta aisialdirako jokoan Institutuan; Mihiluze lehiaketa, Hitzpasa jokoak eta podcast bat Euskaltegian; eta herri kirolen ginkana eta bertso emanaldia Kukullaga ikastetxean.

Etxebarri | Euskararen Eguna 2025

Azaroal 24-Abenduak 3
‘Euskaraz Bizi Nahi Dut’ kanpaina eta banderak saltzea Euskara Zerbitzuan (Cime)

Abenduak 3, asteazkena
Etxebarri Txiki Jaia: antzerkia (ikasleentzat)
10:00 Frontoia

Umorezko bakarrizketa: Manex Astigarraga, ‘Margolari’ (helduentzat)
18:30 Talka

Egunean Behin jokoa eta Bertso txapelketa
Tarrasta

Mintzodromoa, euskal dantzak, musika emanaldia eta aisialdirako jokoak
Etxebarri BHI

Mihiluze lehiaketa, Hitzpasa jokoak eta podcasta
Euskaltegia

Herri kirolen ginkana eta bertso emanaldia
Kukullaga ikastetxea

Abenduak 7, igandea
Zineforuma: ‘Aupa Etxebeste!’
17:30 Talka

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Palestinako errealitatea ezagutzeko bertako bi herritarren hitzaldia antolatu dute Etxebarrin

|

Argazkia: Latrach Med Jamil, Unsplash

Palestinako errealitatea ezagutarazteko eta herritarrei hurbiltzeko topaketa antolatu du Etxebarriko Udalak azaroaren 27an, ostegunez.

Afaf Alnajjar eta Mohammad Farajallah palestinarrak izango dira hizlarietako bi: Alnajjar Palestinatik etorri berri den emakumea da, eta Farajallah aspalditik Bizkaian bizi den palestinarra da. Besteak beste, egokitze-prozesua eta jatorrizko komunitatearekin dituzten loturak azalduko dituzte.

Ez dira, ordea, hizlari bakarrak izango: Bea Berzosa Zugaztietako eskolako zuzendaria da eta bere ikasleekin garatutako hezkuntza-proiektua aurkeztuko du.

Familia palestinar batekin egindako bideo-dei baten inguruko proiektua azalduko du, eta familia horren historian oinarritutako liburu bat sortu du.

“Bere esku-hartzeak erakutsiko du Bizkaitik ere posible dela beste errealitate batzuetan laguntzea, ikastea eta horiekin elkartasunean jardutea”, diote udal ordezkariek.

Topaketa azaroaren 27an, ostegunez, izango da Kultur Etxean, 19:30ean (gazteleraz). Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Ekimen honekin, Etxebarriko Udalak giza eskubideekin duen konpromisoa indartzen du, elkarrizketarako, hausnarketarako eta entzute aktiborako gune bat eskainiz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Goma gaineko Bizkaiko txapelketa jokatuko da Etxebarrin azaroaren 29an

|

Azaoaren 29an izango da txapelketa frontoian // Argazkia: Turismo Euskadi

Bizkaiko Goma gaineko Sokatira txapelketa jokatuko da azaroaren 29an Etxebarrin.

Frontoian izango da 18:30ean eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak lehiatuko dira.

Abadiño, Gaztedi, Goiherri eta Forua taldeak dira lehiatuko direnak, 8×8 mistoa 580 kiloko kategorian.

Herri Kirol Federazioak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

San Esteban etorbideko obrak faseka egingo dituzte Etxebarrin eta aldi baterako murrizketak iragarri ditu Udalak

Lehen fasean etorbideko zenbaki bikoitien aparkalekuak desgaitu dituzte eta bigarren fase batean zenbaki bakoitietan egingo dituzte obrak

|

San Esteban etorbideko obrak faseka egingo dituzte // Etxebarriko Udala

Etxebarriko San Esteban etorbidea eta Barrondo kalea guztiz eraldatzeko eta herritarrentzat irisgarriagoak, seguruagoak eta atseginagoak bihurtzeko lanetan murgilduta dabil Udala.

Birmoldaketa horri esker aparkaleku-sistema berrantolatuko dute —bateriatik lineara—, aparkaleku berriak jarriko dituzte, espaloiak zabalduko dituzte eta eliza ondoko autobus geltokiaren funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetuko dute.

Obrak udan hasi zituen Ansareo enpresak eta dagoeneko Barrondo kalean egin behar zituzten lanak amaitu dituzte. Eta, behin lan horiek bukatuta, San Esteban etorbidean esku hartzen hasi dira aste honetan.

Lan berri hauek faseka burutuko dituzte. Hasteko, San Esteban etorbideko zenbaki bikoitietan jardungo dute eta, hortaz, bertako aparkalekuak desgaitu dituzte eta edukiontziak lekualdatu dituzte. Ondoren, zenbaki bakoitietan esku hartuko dute.

“Obrak egiten diren bitartean aldi baterako murrizketak egingo zaizkio oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari, esku-hartzearen fase bakoitzari egokituta. Hala ere, etxebizitza, garaje eta saltokietarako behin-behineko sarbidea bermatuko da”, zehaztu dute udal ordezkariek: “Udalak herritarren laguntza eskatzen du, baita kaltetutako eremuetan kontu handiz ibiltzeko ere”.

Etxebarriko Udalak guztira 564.000 euro bideratuko ditu eraldaketa integral honetara. Aurreikuspenen arabera, urte berriko lehen hiruhilekorako amaituko dituzte lanak.

Osorik irakurri