Sareak

☉ Etxebarri

Terapia saioetarako 1.500 euroko txekea eman dio Etxebarriko Udalak Julene Alonsori

Julene Alonso Rodriguez Rett sindromea pairatzen duen 5 urteko etxebarritarra dugu. Gaur bertan Etxebarriko Udaleko osoko bilkuren aretoan izan dugu bere ama Teresa Rodriguezek eta Maratones Solidarios Javi & Jon elkarteko Javi Conde eta Jon Salvador kideek lagunduta 1.500 euroko txeke solidarioa jasotzeko

|

Loren Oliva Etxebarriko alkatea, Teresa Rodriguez, Julene Alonso, Javi Conde eta Jon Salvador, osoko bilkuren aretoan // Geuria

Julene Alonso Rodriguez Rett sindromea pairatzen duen 5 urteko etxebarritarra dugu. Gaur bertan Etxebarriko Udaleko osoko bilkuren aretoan izan dugu bere ama Teresa Rodriguezek eta Maratones Solidarios Javi & Jon elkarteko Javi Conde eta Jon Salvador kideek lagunduta 1.500 euroko txeke solidarioa jasotzeko.

Hasiera batean diru hori komunikadore bat erosteko izango zen, baina gailu hori joan den urtean eskuratu ziutenez, Airoa zentro neuromuskularrera bideratuko dituzte haurraren fisioterapia eta logopedia saioak ordaindu ahal izateko.

Mutazioa genetan

RETT sindromea genetan gertatzen den mutazioa dugu. Ondorioz, haurrak behar bezala garatzeko arazoak ditu: haurrek berba egiteari uzten diote eta eskuen erabilera galtzen dute gehienetan, kasu bakoitzaren arabera.

“Jaio eta 8-9 hilabetera tonu muskularrik ez zuela ikusi genuen”, azaldu digu Teresak. “Errehabilitazio saioetara eramaten hasi ginen eta bertako arduraduna Julenek gaitz neuronala zuela jabetu zen. Bere garapen erritmoa gainontzeko umeena baino motelagoa zen”. Neurologia espezialitatera eraman zuten gurasoek eta autismo mota bat zela esan zieten bertan.

18 hilabete egin zituen atzerapausu oso nabarmena jasan zuen Julenek: etengabeko zapladak ematen hasi zen, etengabe hitz egiten, katamarka egiteari utzi zion eta beste hainbeste sintomekin… urte bi igaro ostean ikerketaren emaitzak eman zizkieten gurasoei: Julenek Rett sindromea dauka: “18 urteko ume bat izatetik haurtxo txiki bat izatera igaro zen berriro Julene”. Teresaren arabera, umea guztiz dependientea da eta zainketa lan guztiak egin behar zaizkio, haurtxo bat balitz.

Garai hartan Bilboko Santutxu auzoko pisu txiki batean bizi zen Alonso Rodrigez familia. “Juleneren arazoak zirela eta aldaketa nabarmenak egin behar ziren etxebizitzan, baina eraikinak ez zuen aukera hori ematen”, azaldu du amak. Orduan, etxebizitza utzi eta Etxebarrira joan ziren bizitzera. “Pisuak irisgarriagoak dira bertan, ateen zabalera handiagoa da eta bertatik gurpildun aulkiak igaro daitezke… “.

Etengabeko borroka

Herri berrira etortzean, Teresak diru-laguntza bat eskatu zuen haurrari zutik egotea ahalbidetuko zion bipedestadore bat erosi ahal izateko: “Diru-laguntza baztertu zidaten, bipedestadorea katalogotik kanpo zegoela argudiatuz”. Amaren hitzetan, gailu hori “garestiegia” zen eta Etxebarriko Udalera jo zuen: “Momentu hartan balkoi solidarioen inguruan berba egin ziguten eta gure kasuaren berri izatean Javi Conde gurekin harremanetan jarri zen berehala eta Udalarekin egin beharreko tramiteak erraztu zizkigun”.

Javi Condek askotan egin du lan Etxebarriko Udalarekin: “Horrelako kasuak agertzen direnean jarrera ezinhobea agertu du Etxebarrik”. Condek 25 urte inguruko harremana dauka herriko Udalarekin, Etxebarriko Milaren antolakuntzatik, hain zuzen ere: “Garai hartan ni Basaurin bizi nintzen eta Etxebarrira etxez aldatu nintzen. Ahal izan dudanean udalerriaren ongizatearekiko era honetako kirol eta kultur ekimenak bultzatu ditut”.  2010etik herria laguntzen eman dute euren denbora: “Urte hartatik gaur egun arte 200.000 euro baino gehiago eman dizkiegu irabazi asmorik gabeko 150 elkarteri gehien gustatzen zaigun hori egiten: korrika”.

Agur diru-laguntzei

2023ko otsailaren 26an 6 urte beteko ditu Julenek eta Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzak jasotzeari utziko diote. “Juleneri ez dizkiote laguntza goiztiarreko saio gehiago finantzatuko datorren urteko martxotik aurrera”, iragarri du amak. Momentu honetan espektro autistako nahasmenduak (TEA, gazteleraz) gaitza duten umeen familiekin harremanetan daude Juleneren gurasoak: “Eurei ere diru-laguntzak kentzen dizkiete adin kontuagatik, umeen beharrizanak kontuan izan barik. Beraz, sinadura bilketa egiten ari gara kasuak banan-banan aztertu eta emaitzen arabera laguntza horiek eman ahal diren ikusteko”.

Estatu mailan Juleneren antzeko 3.000 kasu daude eta emakumezkoei baino ez die eraso egiten gaixotasunak.

☉ Etxebarri

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria berritu du Etxebarriko Udalak

|

Saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du Espainiako Gobernuak // Etxebarri Bizi

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du. Tartean, Etxebarriko Udalari.

“Aitorpen hori bereizgarri bat baino askoz gehiago da: berresten du Etxebarriko Udalak hasi duen bidea — berrikuntzan, jasangarritasunean, parte-hartzean eta eraginkortasunean oinarritua — fruituak ematen ari dela. Etengabeko lana islatzen du, beti helburu argi batekin: Etxebarriko herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea”, diote udal ordezkariek.

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria jaso duten hiri guztiak Innpulso Sarearen parte dira. Sare hori tamaina guztietako 109 hirik osatutako topagune bat da, iraunkortasun ekonomikoarekin eta berrikuntzarekin nolabait konprometituta daudenak. Sare horretan, udalerriek esperientziak eta proiektuak partekatzeko aukera dute, udalen arteko lankidetza sustatuz eta beste udalerri batzuetatik ikasteko aukerak sortuz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Istripu baten ondorioz N-634 errepidea itxi dute Etxebarrin, Bilborako norantzan

|

N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan izan da istripua, Etxebarrin // Utzitakoa

9:00ak aldera ibigailu baten eta anbulantzia baten arteko trafiko istripua gertatu da N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan, Etxebarri parean. Ezbeharraren ondorioz, bidea erabat itxi behar izan dute Bilborako norantzan, eta horrek auto-ilarak eta eragozpenak sortu ditu inguruko sarbideetan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean ezbeharra kudeatzeko, eta hiru zauritu daude. Une honetan, trafikoa bideratzen ari dira eta gidariei arretaz ibiltzeko edo ordezko bideak erabiltzeko gomendioa luzatu diete.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak | Aterki azpian ongi etorria eman diete Olentzerori eta Mari Domingiri Etxebarrin

|

Abenduak 24 dituen honetan Olentzero eta Mari Domingi sartuko dira gure etxeetan opariak banatzera. Baina lanean hasi aurretik, harrera egin diete goizean Etxebarrin. Euripean, Zintururi plazatik kalejira egin dute Etxebarriko frontoiraino. Bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Nerea Ibarzabalekin eta Sustrai Colinarekin Bertso poteoa antolatu dute Etxebarrin

|

Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina // Argazkiak: Bertsozale

Gabonen atarian Bertso poteoa antolatu dute Etxebarrin.

Abenduaren 19an, ostiralez, izango da eta bertsotan ariko dira Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Bertso poteoa 20:00etan hasiko da udaletxeko plazatik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Aingeru Picaza Calero etxebarritarraren alde egingo dituzte aurtengo Gabonetako ekimen solidarioak

Balkoi Solidarioen ekimenean eta euskal dantzen eta zumba ekitaldi batean bilduko duten dirua emango diote dibertsitate funtzionala duen etxebarritarrari

|

Balkoi apainduen zenbaketa abenduaren 18an izango da // Artxiboko irudia, Etxebarriko Udala

Elkartasun keinuak nagusi izango dira beste urte batez Etxebarriko Gabonetan. Aurten bi ekimen antolatuko dituzte: balkoi solidarioak eta euskal dantza eta zumba erakustaldia.

Eta, biekin bilduko duten dirua Aingeru Picaza Calero herrikideari emango diote. Dibertsitate funtzionala du, eta motor berri bat behar du bere gurpil-aulkiarentzat, behar duen errehabilitazio-prozesuarekin jarraitzeko.

Balkoi solidarioen ekimenari dagokionez, erronka izango da 1.100 balkoi apaintzea. “Horri esker, Udalak 2.000 euro bideratuko ditu kausa solidariora”, diote udal ordezkariek.

Balkoi apainduen zenbaketa abenduaren 18an, ostegunez, egingo dute, 19:00etatik aurrera. “Udalak eta antolakuntzak herritar guztiak animatzen ditu balkoiak piztuz eta apainduz bat egitera”, diote.

Bigarren ekimena, euskal dantza eta zumba erakustaldia, urtarrilaren 3an izango da 17:00etatik aurrera Etxebarriko kiroldegian.

“Kasu honetan, erronka Euskal Dantzaren eta Zumbaren erritmoan dantza egiten duten 150 pertsona biltzea da”, diote. Ekimen honetan ere 2.000 euro emango ditu dohaintzan Udalak.

Osorik irakurri