Etxebarriko Herri Krosaren XIX. edizioa eta Patin lasterketaren XIII. edizioa antolatuko dituzte martxoaren 23an, igandez
Iaz atera zuen Etxebarriko Udalak bidegorria eraikitzeko lizitazioa, baina hutsik geratu zen. "Gure asmoa da aurten bertan Etxebarriko lehenengo fasea deritzon bidegorria eraikitzea", dio Iker Lopez...
Martxoaren 6tik 9ra bitartean Irakurketa Klub Feminista, Ikaskuntzako desfilea eta elkarretaratzeak antolatu dituzte Etxebarrin
Downhill lasterketa antolatu zuen joan den asteburuan Galdakaon Basauri Bikesek, Bizkaiko Txirrundularitza Federakundearen eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Elorritxuetako errepidetik Arantzelaiko presaraino izan zen lasterketa eta Elite...
Martxoaren 1ean izango da inauterien egun nagusia Etxebarrin, baina Tarrastak jarduerak antolatu ditu martxoaren 4ra bitartean
Bihar Batzorde Informatiboa dute udaltalde guztiek, eta aurrekontuaren eztabaida martxoan egingo dute ez-ohiko osoko bilkura batean
'Zaindu Etxebarri' kanpaina abiarazi du Udalak eta horren barruan bideo lehiaketa bat jarri dute martxan, "espazio publikoen zaintza sustatzeko"
Otsailaren 17tik martxoaren 15era bitartean planifikatutako geldialdia egingo dute ArcelorMittalen eta galdarak purgatzeko lanak egingo dituzte
"Eguneratze honek udalerriko langileen eta enpresen mugikortasun-beharrei erantzun nahi zaie, baimenen kudeaketan malgutasun handiagoa bermatuz", diote udal ordezkariek
Irteera otsailaren 22an izango da. Astigarragako Alorrenea sagardotegian bazkaltzeaz gain, Donostiako San Telmo museoa eta Hernani bisitatuko dituzte etxebarritarrek