Proposamenak jasotzeko parte hartze prozesua bukatuta, abenduaren 12an aurkeztu du Udal Gobernuak "100 neurrien plana", udaletxeko Euskaldunberria aretoan, 19:00etan.
Jardunaldiaren helburua da Ugaoko gazteek herriko saltoki txikiak ezagutu ditzatela, "inguruan dituzten negozioak zeintzuk diren, non dauden eta horien atzean zein pertsona dagoen", diote merkatarien elkartetik.
Txekia, Txipre, Grezia eta Letoniako eskoletako ordezkariak gurean izango dira hilaren 18tik 24ra. Ondoren, Zeberioko ikasleak Letoniara joango dira urtarrilean eta Greziara apirilean.
32 saltoki egongo direla aurreratu du Udalak: hamabost Zeberioko eta inguruko ekoizleenak eta hamazazpi artisauenak.
Sortuz musika eskolaren eta Sarea Txiki abesbatzaren sustatzailea da Bilbao. Egun, musika irakasle ari da Zeberioko eskolan.
Elexaldeko kiroldegiko sarbide-sistema berriaren sortzaileetako bat da Mikel Centeno zaratamarra. Telekomunikazioan aritzen den Sacen startupeko bazkidea da.
Pentsio duinen aldeko adierazpen instituzionala aho batez onartu du Ugaoko udalbatzak. Urriaren 29ko osoko bilkuran egin zuen. Ekaitz Mentxaka alkateak eta Maider Gaztaka oposizioko buruak "positiboki"...
Herrian hazi zen gimnasia erritmikoan, Euskadiko txapelketa irabazi zuen. Bidean, Harrigarri kluba sortu da eta, egun, San Migelen eskolak ematen ditu. Hau da Ibone Diezen ibilbidea
Bertan eraikitako igogailu berriak Zentro Soziokulturalaren goiko aldearen eta trenbidea zeharkatzen duen pasabidearen arteko desnibela ezabatu du.
EAJren aldeko zazpi botoekin eta EH Bilduren kontrako lauekin onartu zuten azken osoko bilkuran 2020ko tasen igoera.