☉ Arrigorriaga
Euskaraldiako txapen banaketa gaur hasiko dute Arrigorriagan
Edurne Garitazelaia kultur etxean, kiroldegian eta Abusu Zentro Soziokulturalean jaso daitezke identifikagarriak

Arrigorriagako Euskaraldian parte hartzeko txapak asteazken honetan (azaroak 9) hasiko dira banatzen. Ahobizi zein Belarriprest gisa izena eman duten herritarrek udaletxean, Edurne Garitazelaia kultur etxean, kiroldegian eta Abusu Zentro Soziokulturalean jaso ahalko dituzte identifikagarriak.
Euskaraldia antolatzen duen taldeak, gainera, azaroaren 10ean, gune berezia izango du eskola parean, txapez gain, Ariguneen identifikagarriak banatzeko. Postua 16:30etik aurrera zabalduko dute, eta nahi duenak aukera izango du bertan Euskaraldiaren banderatxoa erosteko ere.
Izen-emateak
Egitasmoa hasteko astebete falta dela —azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurten Euskaraldia— inskripzioa egiteko epea zabalik dago oraindik. Webgunean izena eman ondoren jaso ahalko dituzte herritarrek txapak eta gainontzeko identifikarriak.
☉ Arrigorriaga
Korrika Kulturalak ‘Ombuaren Itzala’ dokumentala, haurrentzako tailerrak eta herri kirolak ekarriko ditu Arrigorriagara
Korrika Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu Arrigorriagako Korrika Kulturalean, martxoaren 14tik 27ra bitartean

Korrika Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu Arrigorriagako Korrika Kulturalean, martxoaren 14tik 27ra bitartean: haurrentzako tailerrak, herri kirolen erakustaldia, bertso poteoa…
Egitaraua | Arrigorriagako Korrika Kulturala
Martxoak 14, larunbata
19:00 Dokumentala: ‘Ombuaren Itzala’, Lonbo aretoa
Martxoak 15, igandea
10:00 Pilota partidak, frontoi txikia
11:30 Beroketa eta korrikalditxoa, udaletxeko plaza
12:00 Taloak eta edatekoa, udaletxeko plaza
12:00 Herri kirolak, udaletxeko plaza
12:30 Tipi-tapa, harriaren eta lekukoaren atzetik
13:00 Dantza Plaza, udaletxeko plaza
14:00 Mezua, argazkia eta Errigora saskiaren zozketa, udaletxeko plaza
Martxoak 26, osteguna
17:00 Umeentzako tailerrak, udaletxeko plaza
19:00 Bertso poteoa, udaletxeko plaza
Martxoak 27, ostirala
05:06 24. Korrika
15:45 Korrika Txikia
17:00 Diskofesta, udaletxeko plaza
20:00 Kantatuaz, udaletxeko plaza
☉ Arrigorriaga
‘Kaleak Lastotzen’ jaialdiak Paté de rata, Kairos, Kruela, Hertx eta Sonic Free Station taldeak taularatuko ditu Arrigorriagan
Jaialdiaren helburu nagusia eskualdeko musika taldeei bultzada ematea da eta herriko kaleak musikaz beteko dituzte martxoan eta apirilean

‘Kallejeros Pajeros’ izenarekin hasi zen Arrigorriagako proiektua ‘Kaleak Lastotzen’ da orain eta helburu nagusi bat du: eskualdeko musika taldeei bultzada ematea.
“Kallejeros Pajeros sortu zuten haiek, festi lokal, interbelaunaldiko, jasangarri, ekologiko (Km.0), musikagarri eta polit berri bat sortzera behartuak izan ostean, ‘Kaleak Lastotzen’ sortu dute”, azaldu dute Arrigorriagako Soinuarri Elkarteko antolatzaileek umore klabean.
Jaialdia Arrigorriagako leku ezberdinetan antolatu dute martxoa eta apirilean, eta aurten Paté de Rata, Kairos, Kruela, Hertx eta Sonic Free Station taldeak igoko ditu oholtzara.
Lehen kontzertua ostiral honetan eskainiko du Paté de Rata taldeak.
Egitaraua | Kaleak Lastotzen 2026
Martxoak 6, ostirala
20:30 Paté de Rata, Eliza ondoan
Martxoak 18, asteazkena
20:00 Kairos + Hertx, Teodosia Ortega Parkea
Apirilak 17, ostirala
20:30 Kruela, Fers
Apirilak 30, osteguna
20:30 Sonic Free Station, Joan XXIII plaza
☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako PSE: “Udalak ezin du doan eskaini ehuneko ehunean berea ez den lurzoru bat”
Arrigorriagako sozialistek nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzak baldintza berbera eskatzen diela herri guztiei: lurzorua doan izatea. Udal gobernuari beste orube batzuk proposatzeko eskatu diote

Arrigorriagako PSE-EEk bere ikuspuntua plazaratu du udal gobernuak Abusun eraiki nahi dituen 50 etxebizitza babestuen inguruan, eta udal gobernuari estrategiaz aldatzeko eskatu dio: “Arrigorriagako Alderdi Sozialistatik argi utzi nahi dugu Eusko Jaurlaritzak gauza bera eskatzen diela udalerri guztiei: lurzorua doan izatea. Arrigorriagako gobernu taldeak eskainitako lurzorua ez da udalarena bakarrik, Bizkaiko Foru Aldundiarena ere bada; horregatik, Udalak ezin du doan eman berea ez den zerbait”.
Zentzu horretan, sozialisten bozeramaile den Argoitz Gomezek nabarmendu du Udalak badituela beste lurzoru batzuk Eusko Jaurlaritzari eskaintzeko: “Hori bakarrik ez, badago beste aukera bat ere: Udalak lursoru horiek saltzea udal etxebizitzak egiteko”.
Lursailen jabetza, arazo iturri
Auzi honetan Arazoa lursailen jabetzan dago: Aldundiarena da zati bat, eta bestea udalarena. Aldundiak ez du bere zatia doan emateko asmorik erakutsi, eta trukean eskatzen duena “Arrigorriagak ezin duela bete” adierazi dute udal ordezkariek. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, bere aldetik, doakotasuna jartzen du aurrera egiteko baldintza gisa.
Joan den urtarrileko Osoko Bilkuran Arrigorriagako Udal Gobernua Abusun 50 etxebizitza eraikitzeko proiektua jasaten ari den atzerapenaren inguruan aritu zen: Arrigorriagak 2024an onartu zuen HAPOan etxebitza babestua eraikitzeko hainbat lursail lagatzen zizkion Eusko Jaurlaritzari, horien artean Abusukoa. Egitasmo honek, baina, urtebete baino gehiago darama geldirik.
Blokeo egoera honen aurrean, eta hirigintza-planaren hasierako onarpena bideratuta duen arren, Arrigorriagako Udalak bilerak egingo ditu bai Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiarekin, eta bai Denis Itxaso etxebizitza sailburuarekin ere, “bi erakundeen arteko zubiak eraiki eta proiektua bloke egoera horretik ateratzeko asmoz”.
☉ Arrigorriaga
Abusun eraiki nahi dituen 50 babestutako etxebizitzen auzia “blokeo” egoeratik ateratzeko saiakera egingo du Udalak
Blokeo egoera honen aurrean, eta hirigintza-planaren hasierako onarpena bideratuta duen arren, Arrigorriagako Udalak bilerak egingo ditu bai Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiarekin, eta bai Denis Itxaso etxebizitza sailburuarekin ere

Arazoa lursailen jabetzan dago: Aldundiarena da zati bat, eta bestea udalarena. Aldundiak ez du bere zatia doan emateko asmorik erakutsi, eta trukean eskatzen duena “Arrigorriagak ezin duela bete” adierazi dute udal ordezkariek. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, bere aldetik, doakotasuna jartzen du aurrera egiteko baldintza gisa.
Joan den urtarrileko Osoko Bilkuran Arrigorriagako Udal Gobernua Abusun 50 etxebizitza eraikitzeko proiektua jasaten ari den atzerapenaren inguruan aritu zen: Arrigorriagak 2024an onartu zuen HAPOan etxebitza babestua eraikitzeko hainbat lursail lagatzen zizkion Eusko Jaurlaritzari, horien artean Abusukoa. Egitasmo honek, baina, urtebete baino gehiago darama geldirik.
David Cidre zinegotziak Osoko Bilkuran zehaztu zuenaren arabera, “lurraren jabetzea osoa ez da udalarena, erdibana dauka Aldundiarekin. Lurzorua lagatzeko Aldundiak etxebizitza kopuru bat eskatzen du trukean, guk bete ezin duguna. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, eta Denis Itxaso buru duenetik, lursaila doan ematea eskatzen du”.
Blokeo egoera honen aurrean, eta hirigintza-planaren hasierako onarpena bideratuta duen arren, Arrigorriagako Udalak bilerak egingo ditu bai Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiarekin, eta bai Denis Itxaso etxebizitza sailburuarekin ere, “bi erakundeen arteko zubiak eraiki eta proiektua bloke egoera horretik ateratzeko asmoz”.
Maite Ibarra alkateak bilera hauen helburua zein den zehaztu du: “Erakunde txikiok, udalak garen bezala, muga handiak ditugu gure kabuz horrelako krisiei aurre egiteko. Guk gure lana egin dugu, badugu proiektua eta badugu borondatea, baina ezinbestekoa dugu erakunde nagusien babesa. Udala bi erakundeen artean harrapatuta dago eta egoera honek etxebizitza politikak garatzea eragozten digu”.
☉ Arrigorriaga
Arrigokorrikako 35 emakume korrikalarik hartu dute parte aurtengo Lilatoian
Helburu nagusi batekin parte hartu zuten Arrigokorrikako emakumeek urteroko hitzordu honetan: ondo pasatzea eta emakume gehiago kirola egitera animatzea

Joan den martxoaren 1ean, eta urtero bezala, Lilatoia Emakumeen Lasterketa Herrikoia egin zuten Donostian.
Urtero bezala ere, Arrigokorrika Arrigorriagako emakume korrikalarien taldeko kideak bertan izan ziren helburu nagusi batekin: ondo pasatzea eta emakume gehiago kirola egitera animatzea.
“Atzo 35 emakume arrigokorrika izan ginen, askorentzat bere lehen lasterketa izan zen eta ilusio handiz zihoazen”, azaldu du Patricia Bon Arrigokorrikako kideak. “Guretzat hitzordu bat da, eta saiatzen gara urtero joatea. Emakumea kirolean ikusarazten laguntzen duen lasterketa da, azkenean guretzat ospakizun eguna da”.
Arrigokorrikatik beti saiatzen dira kide guztiak lasterketara joatera animatzen. “Azken batean, bertako giroa eta emakumeek sentitzen duten babesa ez dute beste lasterketa batean aurkituko”.

Lilatoiaren historia
Arrigokorrikako emakumeekin gertatu lez, hasiera batean, emakume talde ausart bat, korrika egitera ausartu zen eta, bien bitartean, beste 80 kaleetan geratu ziren, mugimendu baten sorrera izango zenaren hasiera hura babestuz.
“Emakumeei berdintasunaren bilaketan aukera paregabea emateko gogo biziz, gure sortzaileek egun berezia sortu zuten gure gizartean emakumeen eskubideak ospatzeko eta babesteko asmoz”, azaldu dute Lilatoiko antolatzaileek sareetan. Lehenengo edizioak lelo desafiatzailea izan zuen: «Seguru ez dituzula inoiz zapatilak hautsi!». “Lelo ausart hark ezin hobeto erakusten zuen oztopoak gainditu eta mugak gainditzeko gure sortzaileek erakutsitako determinazioa”.
“Lilatoiak helburu argia izan zuen hasieratik: irabazle absolutua emakume bat izango zen”
Hasiera-hasieratik, Lilatoiak helburu argia izan zuen: irabazle absolutua emakume bat izango zen. Huraxe izan zen gure narratibaren erdi-erdian protagonista gisa emakumezko korrikalaria jartzeko gure sortzaileek hartutako erabakia.
Ekitaldi hau ez da txapelketa hutsa; feminismoak egindako aurrerapenaren ospakizuna, eta edozein erronka gainditu ahal izateko emakumeok dugun gaitasunaren eta determinazioaren etengabeko gogorarazpena ere bada.











