Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Arrigorriaga

Auto istripu batek hiru zauritu utzi ditu Arrigorriagan

Istripuaren ondorioz Bi-625 errepidea itxi du Ertzaintzak

|

Gaur, 18:10ak aldera auto istripu bat gertatu da Bi-625 errepidean, Arrigorriaga parean, Bilbora noranzkoan.

Ertzaintzako ordezkariek GEURIAri azaldu lez auto bik aurrez aurre egin dute talka eta hiru zauritu egon dira guztira: “Zauritu bat Basurtura eraman dute larrialdi zerbitzuek, beste bat Gurutzetara eta azkena konfirmatzeko dago oraindik”, gehituko dute Ertzaintzatik.

Istripuaren ondorioz Bi-625 errepidea itxi egin dute.

☉ Arrigorriaga

Aitor Garmendia: «Maila igoeraz harago, herriko jokalarien inplikazioa eta harmailetan lortu dugun giroa nabarmenduko nituzke»

Garmendiaren eskutik lortu zuen taldeak Hirugarren Mailara igotzea 2021-2022.denboraldian, zazpi hamarkadaren ondoren, eta aurreko bi denboraldietan ondo baino hobeto eutsi diote mailari

|

Aitor Garmendia (eskuman) eta Dani Hita (ezkerrean)// CD Padura

Harrituta baino, “badakizu futbola zelakoa den emaitzak alde ez dituzunean” zehaztu dio GEURIAri, minduta nabari zaio Aitor Garmendia Padurako entrenatzaile ohiari bere kargugabetetzea azaltzerako orduan: “bai jokoari eta bai sailkapenari erreparatuz gero argi ikusten da talde lehiakorra ginela, edonori gauzak zail jartzen dizkion horietakoa” nabarmendu du Garmendiak.

Onartu du taldearen egoera sailkapenean ez zela ona, baina ñabardura garrantzitsu batekin: “helburutik hiru puntura geunden, partida bakarrera, alegia”.

Helburu hori, Paduraren kasuan, maila mantentzea da. Garmendiaren eskutik lortu zuen taldeak Hirugarren Mailara igotzea 2021-2022.denboraldian, zazpi hamarkadaren ondoren, eta aurreko bi denboraldietan ondo baino hobeto eutsi diote mailari: “erakutsi dugu badakigula egiten” borobildu du prestatzaile bizkaitarrak.

Halako egoeretan garrantzitsua den beste aldagai bati ere erreparatu dio: aldagela. “Oso talde sanoa geneukan, langilea baina anbizio handikoa, leiala, eta batez ere langilea”.

Aurten, baina, ez du 3RFEF mailan hirugarren denboraldia osatzeko  aukera izango: Derioren kontrako partidaren azken minutuetan 1-2  galdu ondoren Santo Kristoko taldeak Garmendia kargugabetzea erabaki zuen. Orain arte bi garaipen, zazpi berdinketa eta zazpi porrot pilatu ditu taldeak.

Garmendiak ez du ur handitan sartu nahi:”Ez da nik baloratu behar dudan erabaki bat, ez dudalako nik hartu. Bost urte zoragarri izan dira, eta ez dut polemikarik edo giro txarrik sortu nahi. Esan beharrekoak esan behar den tokian esan ditut”.

Paduraren historiaren parte

Atzera begiratuz gero, bide oparoa egin du entrenatzaile zornotzarrak Arrigorriagako Futbol taldean, eta maila igoera historikoaz harago beste bi kontu aipatzen ditu etengabe: “alde batetik herriko jokalarien inplikazioa nabarmenduko nituzke. Hasiera ez zen batere samurra izan, heldu eta jarraian jokalari askok alde egin zuten. Hor herriko jendeak aurrerapauso itzela eman zuen: Gonzalo, Urtzi, Ibarrondo, Puntiverio, Fano, Landeta… ikusgarria izan da urte hauetan egin duten lana, eta beti ehuneko ehunetik gora eman dute”.

Horri lotuta, zalegoarekin lortu duten konexioa azpimarratzen du: “Padurara heldu ginenean jende gutxi ikusten genuen harmailetan, eta egun kriston giroa egoten da. Aldaketa horren parte izan garela sentitzen dut, eta hori oso garrantzitsua da guretzat”.

Taldearen bueltan aritzen den jendearekin harreman estua izan du, eta hori edozein garaipenen pare jartzen du: ” lagun handiak egin ditut Arrigorriagan. Ez nuke inor ahaztu nahi, baina bat nabarmentzekotan Zigor Goikuria izango litzateke. Beti alboan eta beti langutzeko prest”.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bere lehen taldeko entrenatzailea kargugabetu du CD Padurak

Aitor Garmendia entrenatzaileak eta bere lantaldeak Hirugarren mailarako igoera lortu zuen 2022-2023. denboraldian, 40 urteren ondoren

|

3.mailara igotzea lortu zuten eguneko ospakizuna // Geuria

Askotan errepikatu ohi da futbola memoriarik gabeko kirola dela, iraganeko aurkia denbora tarte labur batean bilakatu daitekeelako infrentzua, emaitza kaskarrak tarteko.

Hori gertatu zaio Aitor Garmendia zornotzarrari, aste honetararte CD Padurako 3RFEF mailako entrenatzailea zenari. Arrigorriagako klubaren historian letraz larriz izkiriatu du bere izena, zazpi hamarkadaren ondoren hirugarren mailarako igoera lortu baitzuen bere eskutik Padurak 2021-2022. denboraldian.

Hori gutxi ez, eta hurrengo bi denboraldietan ere maila mantentzea lortu dute paduratarrek. Hala ere, aurten ez ditu emaitzak lagun izan, eta sailkapenaren putzutik gertu dabil CD Padura, jaitsiera postuetan sartuta, partidak irabazteko zailtasun handiekin.

2 partida irabazi dituzte, 7 berdindu, eta 7 galdu. Hala ere, azpimarratu behar da, jaitsiera postuetan egon arren, sailkapenenean aurretik dituzten taldeak hiru puntuko tartean daudela.

CD Padurak aste hasieran jakinarazi zuen erabakia sare sozialen bidez, eta dinamika aldatzeko asmoarekin hartu omen dute erabakia. Hori horrela, eskarmentu handiko entrenatzaile baten aldeko apustua egin dute: Toño Vadillo.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Euriak ez du Arrigorriagako txikienen ilusioa zapuztu Olentzero eta Mari Domingiren etorreran

|

Olentzero eta Mari Domingi, dantzan // Geuria

Eguraldia dela eta bertan behera utzi behar izan dute Arrigorriagako kaleetatik egitekoa zen kalejira, baina Olentzerok eta Mari Domingik aurkitu dute aterpea kantxa urdinean. Bertan aritu dira dantzan eta kantuan, ume eta ez hain umeen gozagarri!

 

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Hamaiketakoa eta brindisa antolatu dute Arrigorriagan, Xanpai Egunean, Pastorekortan

Argala plazatik 09:30ean abiatuko dira Arguia, Larrasko, San Pedro eta Kurtzikozelaitik igaroz, Pastorekortara iritsi arte

|

Urtero lez, abenduaren 31n ibilbidea antolatu du Arrigorriagako Padura Mendi Taldeak, Gure Magalean eta Arrigokorrika taldeekin Pastorekortara. Hitzordua 09:30ean ipini dute Argala plazan.

Bertatik abiatuko dira Arguia, Larrasko, San Pedro eta Kurtzikozelaitik igaroz, Pastorekortara iritsi arte. Horrela, 12:00ak aldera hamaiketakoa eta brindisa egingo dute Olazueta zelaian, ‘Fuente de Txus’-en.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Gobernu Planaren erdia baino gehiago beteta duela ziurtatu du Arrigorriagako Udalak

Gobernu Planaren neurriak bere osotasunean hartuta, aldiz, 110 neurrietatik 59 dira eginda edo bidean daudenak, eta 51, aldiz, oraindik egiteke dituztenak

|

Udal gobernuko kideak // Geuria

Arrigorriagako Udalak 110 neurriz osatutako Gobernu Plana adostu zuen 2023-2027 legealdirako. Horien jarraipena egiteko, urtean lau prentsaurrekoa antolatzen dituzte udal ordezkariek. Gaurkoan Maite Ibarra alkateak eta hiru zinegotzik parte hartu dute, hurrenez hurren: Gaizka Ibarretxek, Iratxe Rubiok eta Jose Ignacio Fernandezek.

2024ko urteari dagokionez, 65 neurri gauzatzeko konpromisoa hartu zuen Udal Gobernuak, eta horietatik 59 bete dituztela edo betetzear daudela zehaztu dute gaurko agerraldian.

Neurriak bere osotasunean hartuta, aldiz, 11o neurrietatik 59 dira eginda edo bidean daudenak, eta 51, aldiz, oraindik egin gabe daudenak. 

Arloz arloka aztertuz gero, kontutan hartu behar da neurri kopuruak eta neurri bakoitzari dagokion aurrekontuak asko baldintzatzen duela betetze maila. Hori horrela, hainbat arlotan bi edo hiru neurri jasotzen dira urte honetarako, Hezkuntzan, Gazterian edo Giza Baliabideen kasuan, adibidez, eta beste batzuetan, aldiz, zerrenda askoz luzeagoa da, Ingurumean, Hirigintzan edo Gizarte Zerbitzuetan, kasurako.

Orokorrean, betetze maila handia da, eta kopuru txikiena Ingurumenean ematen da: 9 neurritik 3  hasi gabe daude, eta aldiz, bat eginda eta beste bost bidean. Bete gabe dauden neurrien artean Hiri-Mugikortasun Jasangarriko Plana garatzea edo Udaleko Lan-Poltsa berriak sortzea daude.

Zenbakiez harago, Maita Ibarra alkateak, planak “osotasuna” bat daukala nabarmendu nahi izan du: “Garrantzitsua da arduratsuak izatea eta lana antolatzea. Hori faktore askoren mende dago, eta uste dut hori lortzeko lan ona egiten ari garela gobernuko alderdien eta talde teknikoaren artean”.

Osorik irakurri