
Ekainaren 27an jokatuko da lehiaketa Zaratamon eta Arrigorriagan. Guztira, 32 bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a da.
Arrigorriagako Udalak eta Maigor Mineralogia Elkarteak antolatu dute XI. Mineral eta Fosil Azoka. Ekainaren 7an ospatuko da udal kiroldegian eta sarrera dohainik izango da.

Guztira 11 kartel aurkeztu dira, eskualdetik zein Espainia mailatik bidalitakoak. Ruben Lucas Garcia murtziarrak irabazi du lehiaketa.

Basauriko, Galdakaoko, Arrigorriagako, Etxebarriko eta Ugaoko Udalek Athletic Clubek eta FC Barcelonak jokatuko duten Errege Kopako finalaren partida ikusteko pantaila erraldoiak ipiniko dituzte.
Sexu eta genero aniztasuna babesteko 2015eko udal programaren barruan kokatzen da zineforuma eta Aldarte Elkarteak antolatuko du. Hitzordua 17:30ean izango da.

Arrigorriagan alderdi jeltzaleak 7 zinegotzia lortu ditu, EH Bilduk 5 zinegotzia, Arrigorriaga Gara alderdi berriak 3 zinegotzia eta PSE-EEk 2 zinegotzia.

Basaurin eta Galdakaon zazpina hautagai daude, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon bosna eta Ugaon lau. Maiatzaren 24an herritarrek bozkatzeko eskubidea erabiliko dute Hego Uribeko Udal bakoitza osatzeko.
2015ean 200 ikaslek hartu dute parte. Finala Arrigorriagako Lonbo Aretoan izango da 10:00etatik aurrera eta bertan 8 bikotek hartuko dute parte.
EuskaraTU ekimena maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da. Bi lagunentzako egonaldia landetxe batean zozketatuko da.

Maiatzaren 8tik 10era bitartean ospatuko da Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia. Aurten 5 artista euskaldun arituko dira, tartean, Deabru Beltzak.