Sareak

☉ Basauri

Basauri Bonua kanpainara atxiki dira herriko 146 saltoki eta taberna

|

Apirilaren 25etik maiatzaren 22ra bitartean izango da Basauri Bonua kanpaina martxan // Geuria

Basauri Bonua kanpaina martxan jarri du aurten ere Udalak, tokiko ekonomia suspertzeko eta udalerriko dendatan, ostalaritzan eta zerbitzutan kontsumoa sustatzeko. Zehazki, apirilaren 25etik maiatzaren 22ra bitartean martxan izango da kanpaina, eta guztira Basauriko 146 saltoki eta taberna atxiki dira (albistearen amaieran, atxiki diren saltokien zerrenda), iaz baino 17 gutxiago.

Bi bonu mota eskainiko dituzte: bata 4 eurokoa, bezeroek 6 euro gastatu ahal izateko; eta bestea 10 eurokoa, 15 euro gastatzeko. Iaz bezala, bonuak ez dituzte formatu fisikoan aterako: “Herritarrek kanpainara atxikitako saltokian euren NANa erakutsi besterik ez dute egin behar”, dio Jose Ramón Suárez Merkataritza arloko zinegotziak. NAN, IFZ edo AIZ bakoitzeko, gehienez, 60 euro arteko bonuak erosi ahal izango dira. Ezingo dira trukatu eskudirutan eta, erabiltzen ez badira, ez da dirua itzuliko.

Aurten 200.000 euro bideratu ditu Udalak Basauri Bonua kanpainara, iaz baino 50.000 euro gehiago. “Udalak 200.000 euro bideratuko ditu kanpaina honetara, baina udalerrian izango duen inpaktua askoz ere handiagoa izango da, kopuru horri batu egin behar baitzaio bezero bakoitzak bonua eskuratzean eta erosketa egitean ordaintzen duen kopurua”, dio Asier Iragorri alkateak. Iaz Basauri Bonuak 13.988 erosketa eragin zituen, 667.585 euroko baliora iritsita, eta bonoak diruz laguntzeko bideratutako partida ia osoa agortu zen, diru-laguntzaren 149.122 euro kontsumitu baitziren (aurrekontua 150.000 eurokoa zen). “Joan den urtean baturak ia 700.000 eurokoa izan bazen eta aurten 50.000 euro gehiago badaude, kopuru hori gaindituko dela aurreikusten dugu”, gaineratu du Iragorrik.

“Pandemia atzean uzten ari garen honetan, orain beste kolpe handi bat jasango dugu: inflazioarena, alegia. Horrek eragina izango du ekonomia familiarrean, baita Basauriko dendetan ere. Horregatik, horrelako kanpainak beharrezkoak dira herrian, tokiko merkataritzari laguntzeko. Garai gogorrak datoz merkataritzarako eta egiten den kanpaina bakoitza oso ongi etorria da. Merkataritza bizitza da”, dio Jose Feijoó Basauriko Merkatarien Elkarteko presidenteak.

Basauri Bonua / 2022

Atxikitako saltokiak:

– +Fragancias (Agirre Lehendakaria)
– 1000 arreglos.com (Balendin Berriotxoa)
– A&M Articulos de peluquería y complementos (Begoñako Andra Mari)
– Acusfilium (Balendin Berriotxoa)
– Agavanzo (Nagusia)
– Amalur Hortz Klinika (Catalunya)
– Amparo Pradas ileapaindegia eta estetika (Axular)
– Ariane Sport (Balendin Berriotxoa)
– Armiñanzas Coaliment (Kareaga Goikoa)
– Autoservicio Jose y Carmina (Juan XXIII)
– Azul y Rosa artesanía (Agirre Lehendakaria)
– Bainuetxe (Nagusia)
– 5 Estrellas taberna (Agirre Lehendakaria)
– Plaza taberna (Arizgoitiko plaza)
– Basauri Confort (Balendin Berriotxoa)
– Basaven (Antonio Trueba)
– Basik Collection (Agirre Lehendakaria)
– Bolchetta (Arizgoitiko plaza)
– Bolsos Felix (Agirre Lehendakaria)
– Boutique Jone (Balendin Berriotxoa)
– Calzados Boss (Agirre Lehendakaria)
– Calzados Felix (Menendez y Pelayo)
– Juanita (Agirre Lehendakaria)
– Luzar (Balendin Berriotxoa)
– Motila (Begoñako Andra Mari)
– Cama Nueva (Artunduaga industriagunea)
– Pascual (Belandin Berriotxoa)
– Carmen de la Villa (Kareaga Goikoa)
– Elorrieta harategia (Lapurdi)
– Stela (Elkano)
– Centro Hogar (Artunduaga)
– Natalia (Resurrección Maria de Azkue)
– Computronics (Uribarri)
– Artu (Balendin Berriotxoa)
– Confecciones Lopez (Kareaga Goikoa)
– Cuinnova (Agirre Lehendakaria)
– Dandara (Autonomia)
– De Abreu (Araba)
– Decoraciones Nagusia (Nagusia)
– Eduardo (Balendin Berriotxoa)
– Dietetica Sol (Agirre Lehendakaria)
– Digimatika (Nafarroa)
– El Jardín Secreto (Begoñako Andra Mari)
– El aller de Juliet (Araba)
– Electroconfort (Nafarroa)
– Elkar Basauri (Doctor Jose Garai)
– Enoi (Balendin Berriotxoa)
– Arizgoiti Larrinaga estankoa (Juan XXIII)
– Demmy Estetika (Kareaga Goikoa)
– Ana eta Elena Viniegra Arrieta Farmazia (Doctor Jose Garai)
– Carmen Carazo Ibañez Farmazia (Karmelo Torre)
– Ariz Farmazia (Catalunya)
– Eguileor Farmazia (Agirre Lehendakaria)
– Jon Carral Tellitu Farmazia (Agirre Lehendakaria)
– Juan Carlos Rodriguez Diez Farmazia (Kareaga Goikoa)
– Lazaro Farmazia (Madrid)
– Lucia Luño Fernandez Farmazia (Kareaga Goikoa)
– Manuel Sanchez Sanchez Farmazia (Nagusia)
– Axular burdindegia (Axular)
– Oleta burdindegia (Oleta)
– Hermanos Osuna frutadenda (Kareaga Goikoa)
– Frutos Secos Berriotxoa (Balendin Berriotxoa)
– Fuenluz Iluminación (Nafarroa)
– Garribikes (Bastegi)
– Gem Tatto (Kareaga Behekoa)
– Goraintzi (Begoñako Andra Mari)
– Gringos (Balendin Berriotxoa)
– Hecho a mano con amor (Nagusia)
– Huoruk (Nagusia)
– Ikaro Bitxitegia (Agirre Lehendakaria)
– Interfilm (Uribarri)
– Intima Peva (Elkano)
– J&C Gomez Oinetakoak (Kareaga Goikoa)
– Jódiz (Balendin Berriotxoa)
– Santos (Galizia)
– Juguettos (Lapatza)
– Kadecor (Artunduaga)
– Kaioa Izozktuak (Doctor Jose Garai)
– Ke Pelos! (Arizko Dorretxea)
– La Boutique del peluquero (Kareaga Goikoa)
– La Guarida (Kareaga Goikoa)
– La pelu de Ariz (Catalunya)
– Pura Pizza (Arizgoitiko plaza)
– La Tribu Meraki (Araba)
– La Ventana Natural (Nafarroa)
– Laburu (Nagusia)
– Larrea (Agirre Lehendakaria)
– Iosebe (Begoñako Andra Mari)
– Nobel liburudenda (Kareaga Goikoa)
– Llumnova (Mojaparte)
– Loradenda Gema (Begoñako Andra Mari)
– Los Chicos (Errotatxu industriagunea)
– M&G Ileapaindegia (Doctor Jose Garai)
– Maika’l (Kareaga Goikoa)
– Menor de ultramarinos San Miguel (Teileria)
– Merceria Elvira (Nagusia)
– Merceria Javier (Nagusia)
– Merceria Pili – Modas Jonan (Agirre Lehendakaria)
– Mis bordados (Antonio Trueba)
– Modas Stylo (San Biator)
– Modimela (Juan XXIII)
– Moet (Azkue)
– Nafran (Agirre Lehendakaria)
– Nahikeria (Balendin Berriotxoa)
– Naturhouse (Nagusia)
– Neisa Gil (Nafarroa)
– Nº1 Zapatillas (Balendin Berriotxoa)
– Optica Lazaro (Madrid)
– Ortopedia Basauri (Doctor Jose Garai)
– Otazua (Balendin Berriotxoa)
– Outlet Sport (Artunduaga)
– Sasoi Parafarmazia (Gudarien)
– Pascual 2 (Menendez y Pelayo)
– Patch y compañía (Kareaga Goikoa)
– Pato2 (Agirre Lehendakaria)
– PC Basauri (Kareaga Goikoa)
– +Elitz ileapaindegia (Basauri)
– Ana ileapaindegia (Basauri)
– Jolie ileapaindegia (Eleuterio Villaverde)
– Pertxas (Nafarroa)
– Fresmar (Karmelo Torre)
– Mari Cruz arrandegia (Lapurdi)
– Pili eta Mertxe arrandegia (Autonomia)
– Toro arrandegia (Autonomia)
– Play y Cristal (Nagusia)
– Poppi (Agirre Lehendakaria)
– Bikiak Prentsa eta Gozokiak (Kareaga Goikoa)
– Roaldo (Balendin Berriotxoa)
– Begoña Rivero apaindegia (Lapurdi)
– Sonia Estilistak (Agirre Lehendakaria)
– Olba (Begoñako Andra Mari)
– Telas Bego (Agirre Lehendakaria)
– Mi Movil (Agirre Lehendakaria)
– Tintorería Merche (Balendin Berriotxoa)
– Tita Shop (Artunduaga)
– Tuink (Nagusia)
– Txakur Nature (Bingen Anton Ferrero)
– Umeak liburudenda/paperdenda (Agirre Lehendakaria)
– Urban 45 (Lapurdi)
– Uriarte (Araba)
– Urban Shoes (Agirre Lehendakaria)
– Zubieta (San Biator)
– Zuri Denda (Balendin Berriotxoa)

☉ Basauri

Pozokoetxeko trenbide azpiko pasabidea estaltzeko lanak hasiko ditu Basauriko Udalak otsailaren 9an

Obrak 7 hilabetez luzatuko dira, eta Udalak 1,3 milioi euro bideratuko ditu. Ibilgailuen trafikoan eragina izango du betiko, oinezkoen mesedetan

|

Zuriñe Goikoetxea Hirigintza arloko zinegotzia eta Asier Iragorri alkatea // Geuria

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxeko hiri-berrikuntzako plan bereziaren barruan urrats berri bat emango du Basauriko Udalak.

Izan ere, Agirre Lehendakaria kaleko trenbide azpiko pasabidea estali eta birmoldatzeari ekingo dio otsailaren 9an, astelenez, eta lanak zazpi hilanbetez luzatuko dira. Udalak 1,3 milioi euro bideratuko ditu.

Zehazki, Autonomia kaleko bidegurutzetik Renfeko tren geltokiraino doan zatiko errepidea goiko espaloiaren kotara arte beteko dute.

“Esku hartze horrekin Agirre Lehendakaria kaleko 26. zenbakitik 34. zenbakira arteko zatiak bat egingo du ozpoto arkitektonikorik gabe Pozokoetxeko parkearekin”, esan du Asier Iragorri Basaguren alkateak.

Basauriko merkatutik tren geltokira arteko zatia oinezkoentzat bakarrik izango da. Eta, Renfeko trenbide azpitik pasabide bat gaituko dute, baina egungoa baino laburragoa eta seguruagoa izango da.

Ibilgailuen trafikoa kentzea

Autonomia kaleko bidegurutzetik Agirre Lehendakaria kaleko sindikatuen eraikinera arte ez da ibilgailuen trafikorik egongo otsailaren 9tik aurrera.

Zuriñe Goikoetxea Hirigintza arloko zinegotzia eta Asier Iragorri alkatea // Geuria

Eta, horrela, Kareagarantz edo Boluetarantz joateko, ibilgailuek Autonomia kaletik igo eta udaletxetik Kareaga Goikoa kaletik joan beharko dira.

Salbuespen bat egongo da: etorkizunean, Agirre Lehendakaria kaleko 26. zenbakiko garajeetako ibilgailuak bertarik igaroko dira Autonomia kalera ateratzeko edo garajeetara sartzeko. Etorkizunean, garaje horretarako sartu-irteera ez da izango Piru Gainza kaletik, Agirre Lehendakaria kaletik baizik.

Eta, beste salbuespen bat: Udal Bridagaren eta Udaltzaingoaren ibilgailuek trenbide azpiko pasabidea erabili ahal izango dute obrak behin bukatu ostean.

Bestetik, Zumalakarregi berrurbanizatzen eta hango irisgarritasuna hobetzen amaitzen dutenean —udal ordezkariek aurreikusi dute apirilean izango dela—, Agirre Lehendakariaren 13. eta 15. zenbakiei paralelo doan Kareaga Behekoa kalearen zatia Agirre Lehendakarira sartzeko izango da, ez Kareaga Behekoa kalera irteteko, gaur egun den moduan.

Renfeko geltoki berria

Obrek aurreikusten dute ADIFek Bidebietako tren geltokirako planifikatutako hallera heltzeko lotura irisgarria egitea.

Geltokiak, sarrera horrez gain, San Fausto plaza ondoan izango du sarrera nagusia. “Geltokiko atartera sartzeko gunean,  proiektuaren hasierako planteamendua aldatu behar izan dugu, 26. zenbakiko aparkalekuaren benetako egiturari moldatzeko, eta, ondorioz, diseinu horretan jasotako  eskaileren ordez, plaza txiki bat egingo dugu”, azaldu du Iragorrik.

Basauriko Udalak gauzatuko dituen lan hauek lehenengo faseari dagozkio, ondoren, trenbidearen beste aldean esku hartzeari ekingo dio.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Naxker, Sembrando Kaos, Kaparrak eta SKC taldeen kontzertuak bihar, Basauriko Txarraska Gaztetxean

Bilboko Etxarri Gaztetxeko utzaraztearen “gastu errepresibo eta judizialak” ordaintzeko antolatu dute Elkartasun Jaialdia Txarraskan

|

Naxker talde nafarra // Naxker

Bilboko Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxeko utzaraztearen aurrean Elkartasun Jaialdiak antolatu dituzte Bizkaiko gaztetxeetan.

Portugaleteko Sastrakan eta Bilboko 7Katun jaialdiak antolatu ostean, bihar, otsailak 7, Basauriko Txarraska Gaztetxean izango dira kontzertuak: Naxker, Sembrando Kaos, Kaparrak eta SKC.

Aurretik, gainera, kalejira antolatu dute 18:00etan Arizgoiti plazatik Txirrisoundekin.

Gaztetxean antolatu dituzten kontzertuak ikusteko sarrerak 5 euroan salduko dituzte bai kalejiran bai gaztetxeko sarreran.

“Irabazi guztiak gastu errepresibo eta judizialak ordaintzera bideratuko ditugu”, diote antolatzaileek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Euskal Pilota Egokituko Bizkaiko finalak Basaurin jokatuko dira, martxoan

Martxoaren 1ean jokatuko dira Bizkaiko finalak Artunduagan eta ETBk zuzenean emango ditu partidak

|

Atzo aurkeztu zuten zirkuitua Bilbon // Argazkia: Euskal Pilota Egokitua Master Cup Irekia

Berdintasunerantz “jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia” eman du Euskal Pilota Egokitua-Eitb Sariak txapelketak.

Hain zuzen ere, orain arte Gipuzkoara mugatzen zen ekimen bat izatetik, Araba eta Bizkaia ere bere baitan hartuko dituen zirkuitu bilakatu dute.

Eta, Bizkaiko txapelketari dagokionez, Basaurin jokatuko dira finalak. Martxoaren 1ean izango dira Artunduagako frontoian.

Aurretik, finalera iristeko, pilotariek kanporaketak jokatuko dituzte otsailaren 22an Mallabian.

Basauriko finalak ETBk zuzenean emango ditu telebistan eta bere plataforman.

Bizkaiko txapelketa jokatu ostean, Gipuzkoak (martxoa eta apirila bitartean) eta Arabak (iraila eta urria artean) erreleboa hartuko dio zirkuituari.

Atzo aurkeztu zituzten zirkuituaren nondik norakoak Bilbon, Eitb-ren egoitzan. Bertan izan ziren Roberto Ramajo eta Carlos Sergio Atxotegi, hurrenez hurren, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaria, Bilbao Kirolakeko Itxaso Erroteta, EITB Kirolakeko zuzendaria, Joseba Urkiola, partidak jasoko dituzten Udaletako ordezkariak, Laboral Kutxako Alvaro Parro, Munduko, Euskadiko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pilota federazioetako presidenteak, Haszteneko Borja Bayo basauriarra [irakurri hemen GEURIAn duela urtebete egin genion elkarrizketa!] eta hiru herrialdeetako kirol egokituko federazioetako ordezkariak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Migeleko anbulatorioan jarri ditu iraungitako txertoak Osakidetzak, baina egoera bideratuta dagoela esan du

Alberto Martinez Osasun sailburuak San Migelen zenbat kasu eman diren zehaztu ez duen arren, azaldu du egoera “bideratuta” dagoela

|

San Migeleko anbulatorioa // Geuria

Osakidetzak Euskadiko haurren txertaketan irregulartasunak identifikatzeko abiatu duen ikerketan zein osasun zentrotan erregistratu diren gorabehera gehien azaldu du Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak.

Martinezek adierazi duenez, San Migeleko anbulatorioan egon dira gorabeherak, baita Durangoko Landakon, Errenteriako Iztietako, Donostiako Ondarretako eta Usurbilgo osasun zentroetan ere.

Osasun sailburuak San Migelen zenbat kasu eman diren zehaztu ez duen arren, azaldu du egoera “bideratuta” dagoela: “Gaur esan dezakegu egoera aldatu egin dela, kasuen kopurua eta hasierako dispertsioa murriztu eta mugatu egin direla, eta osasun-gorabehera bideratuta dagoela”

“Hasiera-hasieratik esan dut, eta gaur berriro diot: gure premiak pertsonak eta haien familiak izan ditu ardatz. Haiek izan dira eta dira gure lehentasuna”, esan zuen Martinezek otsailaren 3an eman zuen prentsaurrekoan.

Sailburuak aipatu zuenez, Osakidetzak, erreferentziazko osasun-sistema den aldetik, “ezin du horrelako gorabeherarik bere gain hartu”, eta azpimarratu zuen iraungitako txertoen inokulazioak ondorio kaltegarririk sorrarazten ez badu ere, ezin dela onartu horrelako akats bat berriz gertatzea.

“Ez da epaitzeko unea, erantzukizuna eta lankidetza agertzekoa baizik”, esan zuen Martinezek eta profesional guztiei konpromisoa eskatu die Osakidetzarekin eta euskal gizartearekiko hurbiltasuna eta enpatia agertuko duen kalitatezko osasun-arretarekin.

Urtarrilaren 15ean lehenengo kasua detektatu zenetik, Osasun Sailak lau printzipioren arabera jokatu duela zehaztu du sailburuak: “Zorroztasuna, segurtasuna, zuhurtasuna eta gardentasuna”.

Eta, familiei eman beharreko arreta bideratu ondoren, gertatutakoa zehatz-mehatz aztertzeko eta osasun-gorabehera eragin duten arrazoiak identifikatzeko ahaleginak egingo ditu orain Osasun Sailak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Basauriko Musika Eskolak kalejira egin du Santa Ageda bezperan

|

Basauriko Musika Eskolak kalejira egin du herrian koruarekin, txistulariekin eta trikitilariekin Santa Agedaren omenez. Musika Eskolan eta Arizgotiko plazan egon gara eurekin.

Osorik irakurri