Sareak

☉ Basauri

Emakumeon Herri Korrikaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Basaurin, maiatzaren 21ean

Basauriko emakumezkoen proba honetan modu bitan parte hartu dezakete kirolariek: doan edo 8 euro ordainduz. Ordainpeko parte-hartzearekin lasterketako kamiseta jasoko dute korrikalariek

|

Korrikalariak, 2022an // Marienea

Datorren maiatzaren 21ean Emakumeon Herri Korrikaldiaren bigarren edizioa prestatu du Marieneako Korrikalariak taldeak Marienea Elkartea eta Basauriko Udalaren babesarekin. Basauri-Marieneako ibilbidea 6 kilometrokoa izango da eta Marieneatik hasita, San Migeletik igaro eta Bentako plazara igaroko dira emakumeak. Korrika edo oinez egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da eta bi modutan egin daiteke: doan edo lasterketako kamiseta ofizialarekin (8 euro). Izen emateak Basauriko udal webgunearen bidez, 946 124 100 telefono zenbakira deituz edo marienea@basauri.eus helbide elektronikora idatziz egin daitezke.

Korrikalariak, iazko edizioan // Marienea

Duela urtebete elkarrizketa egin genien Marieneako Korrikalariei Basauriko emakumeen etxean bertan, Marienearen 10. urteurrenaren markoan. Emakume korrikalarien talde hau 2020ko otsailean eratu zuten, eta Emakumeon Herri Korrikaldia aitzakia hartuta, Maria Apellaniz Garro (Basauri, 1977) eta Itziar González Bilbao (Basauri, 1970) kideak elkarrizketatu genituen.

Marieneako Korrikalariak: «Emakume korrikalarien sare bat egitea da gure helburuetako bat»

Ordutegia / II. Emakumeon Herri Korrikaldia

09:45 Dortsalen banaketa

10:00 Berotze-ariketak

10:30 Irteera

☉ Basauri

Yera Marcos da Herriko Taldeakeko lehendakari berria Basaurin

|

Herriko Taldeakeko kuadrillen ordezkariak iaz jaiak hais aurretik // Herriko Taldeak

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea berritu dute urtero bezala, eta aurten Yera Marcos izango da presidentea, Aldatxa kuadrillakoa.

Batzordean honako hauek ere izango dira: Mikel Salcedo (Edurre) lehendakari ordea, Ander Beltran de Nanclares (Txikerrak) diruzaina, Naiara Hurtado (Zoroak) idazkaria, eta Dionisio Higueruelo (Alaiak), Jonatan Galas (Alaiak), Aitor Arego (Hauspoak), Ivan Hierro (Txanogorritxu ta Otso Maltzurra) eta Raquel Martin (Aldatxa) batzordekideak.

Aurtengo prozesuan bi hautagaitza aurkeztu dira eta Yerak zuzendutakoak 8 boto jaso ditu. Bigarren hautagaitzak 6 boto jaso ditu, eta abstentzio bat eta boto zuri bat ere izan dira.

Hautagaitza irabazleak Laguntasuna, Mozkorrak, Basajaunak eta Itsaslapurrak kuadrillen babesa izan du.

Aurreko bi urteetan Ane Garcia izan da presidentea, eta oraingoan ere beste emakume batek zuzenduko du Herriko Taldeak.

Elkartearen historian, 1968tik 39 lehendakari izan ditu elkarteak eta horietatik zazpi izan dira emakumeak: Sonia Martinez (2001-2003), Izortze Gandiaga (2008-2009), Irene Garcia (2010), Itxaso Urionabarrenetxea (2012-2014), Begoña Frutos (2019), Ane Garcia (2024-2025) eta Yera Marcos (2026).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Lapatzako argiak berritu eta Gernika kaleko zati bat berriro asfaltatu du Basauriko Udalak

Basauriko Udalak 165.000 euro bideratu ditu bi esku hartze horietara

|

San Migel herrigunea eta landa-eremua airetik // Google

Basauriko Udalak Lapatzako hoditeria eta argiak berritu ditu, eta, horrez gain, Gernika kaleko 26. zenbakitik 60. zenbakira –Ixatxak parketik Taberna Nagusira– asfaltatze lanak egin ditu.

Zehazki, argiteria-sarearen kanalizazioa eraiki eta lurperatu dute, eta zutabe eta luminaria berriak jarri dituzte Lapatzan, energia aurreztea ahalbidetzen duten LED argiekin.

Gainera, lurperatzeari ekiteko egindako zangaren inguruko galtzada konpondu eta asfaltatu dute. Guztira Lapatzako esku hartzean 87.000 euro inbertitu ditu Udalak.

Bestetik, Gernika kaleko zatia berriro asfaltatzera 78.000 euro bideratu ditu Udalak.

Herritarrek eskatuta

2024ko aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek bozkatu zuten herriko hainbat tokitan argiteria publikoaren sarea hobetzea, eta horregatik gauzatu ditu Udalak lan horiek.

“Auzoegin Auzoetan Esku Hartzeko Ekintza Planaren barruko ekimenak dira biak. Plan horren xedea da udalerriko zenbait tokitan eraberritze eta berroneratze urbanistikoko esku hartzeak egitea eta irisgarritasuna hobetzea, herritarrek, elkarteek eta taldeek egindako eskaerei erantzuteko”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ez daude ados atxilotuen jatorria publikatzearekin

Erabakiak “aurreiritziak elikatzeko” eta “alarma soziala” sortzeko balio duela adierazi dute oposizioko taldeek

|

Udaltzainak Basaurin, 2023an Gatibuk eman zuen kontzertuak segurtasun-zaintza egiten // Argazkia: @BasauriPolizia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iazko urrian ezarritako irizpideari jarraituz, Basauriko Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean.

Irizpide hau, baina, ez da udalerri guztietan betetzen ari, dagoeneko Bilboko, Barakaldoko, Leioako edo Erandioko udalek jakinarazi baitute ez dutela atxilotuen jatorriaren berri emango.

Basauriko gobernu taldeko (EAJ-PSE) ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA eta adierazi dute Udalaren jarrera izango dela datuak publiko egitea, “gezurrak saihesteko eta gardenak izateko”.

Oposizioan dauden EH Bildu eta Elkarrekin Podemos udaltaldeen ordezkarien balorazioa ere jaso dugu GEURIAn. PPk, bere aldetik, gobernu taldearen erabakia babestu du.

Exabier Arrieta alderdi soberanistako bozeramaileak adierazi duenez, “segurtasuna eta bizikidetza negoziaezinak dira, eta horiek errespetatzen ez dituen edonork ez du lekurik gizarte honetan, bere jatorria edozein dela ere”.

“EH Bildutik erabat aurka gaude honelako neurrien aurrean; izan ere, ez dute ezer eraikitzailerik ekartzen eta, aldiz, kolektiboen estigmatizazio arriskua areagotzen dute eta alarma soziala sortzen dute. Are gehiago, immigrazioa ultraeskuinaren aldetik arma jaurtigarri gisa erabiltzen ari den une honetan, neurri horiekin mesede handia egiten baitzaie”, aipatu du Arrietak, eta gaineratu du: “Ez dugu ulertzen nola izan daitekeen jarduteko modu hau bateragarria Udalak martxan jarritako beste dinamika batzuekin, hala nola, zurrumurruen aurkako estrategiarekin”.

Gainera, EH Bildutik deitoratu dute gobernu taldeak ez diela jakinarazi udal talde gisa gai honen inguruan neurririk hartu denik.

Elkarrekin Podemos ere erabaki horren aurka agertu da: “Ez da gardentasuna, seinalatzea baizik. Oso ondo baitakigu datu horrek ez duela balio segurtasuna hobetzeko, baina bai aurreiritziak elikatzeko eta jatorriagatik bakarrik mesfidantza handiagoz begiratzen zaion jendea egoteko”, esan du Marian Cantero bozeramaileak.

Alderdi moreko zinegotziaren arabera, “delituak banakako erantzukizunak dira, ez komunitate osoenak, eta herri honetan auzotar asko daude beste leku batzuetatik datozenak, lan egiten dutenak, zaintzen dutenak, egunero auzo egiten dutenak, eta beren nortasuna titular susmagarri bihurtzea merezi ez dutenak”.

“Basauri seguruagoa nahi dugu, noski baietz, baina segurtasunak ez ditu betikoak seinalatuko. Eskubideak, berdintasuna, zerbitzu publiko indartsuak eta bizikidetza. Eta hau, benetan, kontrako norabidean doa”, zehaztu du Canterok.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Udalak atxilotuen jatorria publikatuko du, “gezurrak saihesteko eta gardenak izateko”

Oposizioan dauden EH Bildu eta Elkarrekin Podemos udaltaldeen ordezkarien balorazioa ere jaso dugu GEURIAn

|

Udaltzain bat eta ertzain bat Basauriko kaleetan // Basauriko Udala

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iazko urrian ezarritako irizpideari jarraituz, Basauriko Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean.

Irizpide hau, baina, ez da udalerri guztietan betetzen ari, dagoeneko Bilboko, Barakaldoko, Leioako edo Erandioko udalek jakinarazi baitute ez dutela atxilotuen jatorriaren berri emango.

Basauriko gobernu taldeko (EAJ-PSE) ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA eta adierazi dute Udalaren jarrera izango dela datuak publiko egitea, “gezurrak saihesteko eta gardenak izateko”.

Oposizioan dauden EH Bildu eta Elkarrekin Podemos udaltaldeen ordezkarien balorazioa ere jaso dugu GEURIAn. PPk, bere aldetik, gobernu taldearen erabakia babestu du.

Exabier Arrieta alderdi soberanistako bozeramaileak adierazi duenez, “segurtasuna eta bizikidetza negoziaezinak dira, eta horiek errespetatzen ez dituen edonork ez du lekurik gizarte honetan, bere jatorria edozein dela ere”.

“EH Bildutik erabat aurka gaude honelako neurrien aurrean; izan ere, ez dute ezer eraikitzailerik ekartzen eta, aldiz, kolektiboen estigmatizazio arriskua areagotzen dute eta alarma soziala sortzen dute. Are gehiago, immigrazioa ultraeskuinaren aldetik arma jaurtigarri gisa erabiltzen ari den une honetan, neurri horiekin mesede handia egiten baitzaie”, aipatu du Arrietak, eta gaineratu du: “Ez dugu ulertzen nola izan daitekeen jarduteko modu hau bateragarria Udalak martxan jarritako beste dinamika batzuekin, hala nola, zurrumurruen aurkako estrategiarekin”.

Gainera, EH Bildutik deitoratu dute gobernu taldeak ez diela jakinarazi udal talde gisa gai honen inguruan neurririk hartu denik.

Elkarrekin Podemos ere erabaki horren aurka agertu da: “Ez da gardentasuna, seinalatzea baizik. Oso ondo baitakigu datu horrek ez duela balio segurtasuna hobetzeko, baina bai aurreiritziak elikatzeko eta jatorriagatik bakarrik mesfidantza handiagoz begiratzen zaion jendea egoteko”, esan du Marian Cantero bozeramaileak.

Alderdi moreko zinegotziaren arabera, “delituak banakako erantzukizunak dira, ez komunitate osoenak, eta herri honetan auzotar asko daude beste leku batzuetatik datozenak, lan egiten dutenak, zaintzen dutenak, egunero auzo egiten dutenak, eta beren nortasuna titular susmagarri bihurtzea merezi ez dutenak”.

“Basauri seguruagoa nahi dugu, noski baietz, baina segurtasunak ez ditu betikoak seinalatuko. Eskubideak, berdintasuna, zerbitzu publiko indartsuak eta bizikidetza. Eta hau, benetan, kontrako norabidean doa”, zehaztu du Canterok.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin errekara erori den pertsona bat erreskatatu dute suhiltzaileek

|

Urtarrilaren 17ko erorketan gazte bat zauritu zen // Geuria

Bizkaiko suhiltzaileek euren sare sozialetan jakitera eman dutenaren arabera, pertsona bat errekara erori da Basaurin, eta erreskate lanetan aritu dira suhiltzaileak.

Ezbeharra Arizko zubi alboan gertatu da, 19:00ak aldera, eta ez da azken asteetan eman den antzeko gertakari bakarra: urtarrilaren 17an, 21 urteko gazte bat Basauriko Arizko zubitik erori zen.

[INFORMAZIOA OSATZEN]

Osorik irakurri