Sareak

☉ Basauri

Basauriko 23 saltokik bat egin dute ‘Euskaraz barra-barra’ ekimenarekin

Saltoki horietan euskara ulertzen duten langileak daudela bermatzen du ekimenak. Udalak programaren jarraiopena egingo du urtero

|

Saltoki horiek pegatina bereizgarri bat izango dute // Arina Krasnikova

Basauriko saltokietan euskararen erabilera bermatuta dagoen adierazteko ekimena martxan jarri dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzak: ‘Euskaraz barra-barra’, hain zuzen.

Aurten 23 saltoki atxiki dira programara: Amalur Hortz Klinika; Arrate Dekorazioa; Bar Amaia; Bar Nervión; Bikiak; El Jardín Secreto; Elkar; Farmacia Eguileor; Farmacia Jon Carral Tellitu; Farmacia Lcdc Mª Carmen del Prado; Farmacia Garde; Ferreteria Oleta; Gure Fisioa; Hecho a Mano con Amor; Kiaraga Salón; Loradenda Gema; M&P Panadería Kurrusku; Malutak; Nare Fisioterapia eta Osteopatia Zentroa; Numero 1 Zapatillas Basauri; Pescadería Pili y Mertxe; Umeak Liburudenda; eta Uriarte.

Saltoki horiek pegatina bereizgarri bat izango dute, adierazteko bertan bermatuta egongo dela une oro euskaraz ulertzen duten langileak egongo direla. “Horrela, lortuko da inolako hizkuntza-oztoporik ez egotea euskarazko arreta jaso nahi duten bezeroen eta langileen artean”, diote udal ordezkariek.

Basauriko Udalak programaren jarraipena egingo du urtean behin, bereizgarria erabiltzen jarraitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

☉ Basauri

La Basconiako nabeak gertutik bisitatzeko aukera izango dute herritarrek Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Basaurin

|

basauri basconia lantegia bidebieta
Urriaren 18an, larunbatez, izango da bisita gidatua 12:00etatik 13:00etara // Geuria

Ondare Arkitektonikoa da aurten Ondarearen Europako Jardunaldietako ardatza. Eta Basaurin La Basconiako nabeak gertutik ezagutzeko aukera emango dute Industria Ondarearen Euskal Elkarteak eta Basauriko Udalak.

Urriaren 18an, larunbatez, izango da bisita gidatua 12:00etatik 13:00etara. Industria Ondarearen Euskal Elkarteko kide diren Jose Eugenio Villarrek eta Mikel Martinez Vitoresek gidatuko dute bisita. Gazteleraz izango da eta dagoeneko leku guztiak beteta daude.

“La Basconia fabrika zaharrean kontserbatutako nabeak bisitatuko ditugu, metal-eraikuntzen tailerra hartu zutenak. 1917an eraikitako hiru hormarte dira, XX. mendeko burdingintza bizkaitarraren ezaugarri den metalezko egitura hariztatua dutenak. Horietan era guztietako metalezko eraikuntza egin ziren, hala nola, metalezko zubiak, minerala garraiatzeko aireko lineak eta energia elektrikoa garraiatzeko dorreak, besteak beste”, diote.

Hain zuzen ere, Basauriko fabrika zaharrean eraiki ziren, esaterako, Deustuko Zubia (1934), Areeta-Getxoko Mesedetako Elizaren kupula (1954), San Mameseko arkua (1953), eta beldar-traktore bat 60 CV.ko Mercedes motor batekin ekipatua (1929).

Gaur egun Basauriko Udalaren jabetzakoak dira La Basconiako nabeak, eta etorkizunean horiek birgaitu eta erabilera berriak izango dituzte. Ekaineko osoko bilkuran 220.825 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzak La Basconiako orubea berritzeko proiektua idazteko.

Udalaren helburua da “gune berria lotura-puntu bihurtzea, etorkizunean inguruan eraikiko diren etxebizitzen eta jarduera ekonomikorako aurreikusitako eremuaren artean”. Eta horretarako, herritarrei galdegingo diete udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Autonomia kaleko trafikoa moztuta egongo da urriaren 2an eta 3an Basaurin, errepidean bi zanga egiteko

Ibilgailuek ezingo dute Begoñako Andra Mari eta Nagusia kaleen artean zirkulatu, 08:00etatik 19:00etara bitartean

|

Autonomia kalea // Google

Trafikora itxita egongo da Autonomia kalea urriaren 2an eta 3an, 08:00etatik 19:00etara bitartean, Basaurin: ibilgailuek ezingo dute igaro Begoñako Andra Mari eta Nagusia kaleen arteko zatian.

Basauriko Udaletik adierazi dutenez, bi zanga egingo dituzte errepide zati horretan, San Fausto plaza berriaren ingurua urbanizatzeko hodiak jartzeko.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Kuadrillen arteko Olinpiadak San Migeleko jaietan, minutu batean!

|

Kuadrillen arteko XIX. Olinpiadak antolatu zituzten igandean San Migeleko jaietan. Besteak beste, puxikak lehertzea, boligrafo bat garagardo botila baten barruan sartzea (Kataluniako caganerren antzera), salto-saltoka, larrugorritan eta ahoa urez puztea eta botila batean hustea izan dira kuadrillek egin behar izan dituzten proba batzuk. Iaz bezala, Gambas Crew kuadrillak irabazi du urdaiazpikoa!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Jaimones, Kruddö eta Silkat, 2025eko Rockein lehiaketako Hego Uribeko finalistak

Jaimones, Kruddö eta Silkat Hego Uribeko saria irabazteko hautagaiak dira. Finala azaroaren 1ean izango da Basauriko Social Antzokian, sarrera doan

|

Jaimones (Basauri), Kruddö (Etxebarri) eta Silkat (Galdakao) dira Hego Uribeko talderik onena saria irabazteko hautagaiak // Rockein

Azaroaren 1ean izango da 2025eko Rockeineko finala Basauriko Social Antzokian, eta hilabete falta den honetan, finalisten berri eman du antolakuntzak.

Hamahirugarren edizio honetan, sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak dira: Azeituna con Huesos (Gipuzkoa), Keax (Bizkaia) eta Reeler (Bizkaia, Polonia eta Irlanda).

Azeituna con Huesos talde gipuzkoarrak elektronika, popa eta jazza uztartzen ditu; Keax hirukote bizkaitarra The Owl Project taldeko kide ohiak dira, LCD Soundsystem edo Ratatat bezalakoen eraginekin; eta Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea, Bizkaiko, Poloniako eta Irlandako musikariek osatua dago.

Talde irabazleak EP profesional bat grabatu, ekoitzi eta masterizatuko du Bilboko El Tigre estudioetan, bideoklip profesional bat grabatuko du, eta 2026eko MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskainiko du.

Hego Uribeko onenak

Finalean beste hiru taldek joko dute Social Antzokiko eszenatokian: Jaimones, Kruddö eta Silkat.

Jaimones laukoteak Basauriko kide bat du eta 70-80 hamarkadako rock amerikarra egiten dute. Kruddö Jon Ander Santamaria bermeotarrak eta Txaber Miravalles etxebarritarrak osatzen dute eta rock gogorra eta stonerra jotzen dute. Eta Silkat indie rock hirukotea da eta Bilboko eta Galdakaoko musikariek osatzen dute, The Cure edo Radiohead taldeen eraginekin.

Azken hiru talde hauek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Kasu honetan, irabazleak bideoklip profesional bat grabatuko du eta 2026ko MAZ Basaurin kontzertua emango du.

Bizkaia saria, nobedade

Kategoria nagusiko irabazlea eta Hego Uribeko talderik onenaren saria emateaz gain, euskarazko artistarik onena, Eskarabilera saria eta Bizkaia saria banatuko dituzte azaroaren 1eko final handian.

Horietatik guztietatik Bizkaia saria berria da aurten. Bizkaiko Foru Aldundia Rockein lehiaketaren erakunde laguntzaile izatera bueltatu da, eta horren ondorioz Bizkaia saria ere emango dute, maiatzean aurreratu bezala.

Bizkaia sariko irabazleak EP profesional bat grabatuko du Bilboko El Tigre estudioetan eta kontzertua emango du MAZ Basaurin.

Euskarazko talderik onenak eta Eskarabilera saridunak ere MAZ Basaurin joko dute datorren urtean.

Rockeineko bost kategorien irabazleen izenak azaroaren 1eko finalean jakinaraziko dituzte. Aurten honakoek osatzen dute epaimahaia: Arantzazu Pinto ‘Nara’, artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean; Jon Agirrezabalaga, soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea Zabalan; Ibone Iza, BIME Pro-ren edukien arduraduna, Last Tourren; Iker Barbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa; eta Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia.

Etengabeko hazkundea

Ekainaren 26an itxi zuten Rockeinen 13. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskadi eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

Aurten 196 artistak eman dute izena, hamargarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Hauek dira parte hartze datuak, urtetik urtera: 85 parte-hartzaile 2013an; 105 parte-hartzaile 2014an; 95 parte-hartzaile 2015ean; 110 parte-hartzaile 2016an; 129 parte-hartzaile 2017an; 135 parte-hartzaile 2018an; 146 parte-hartzaile 2019an; 169 parte-hartzaile 2020an; 179 parte-hartzaile 2021ean; 188 parte-hartzaile 2022an; 191 parte-hartzaile 2023an; 195 parte-hartzaile 2024an; eta 196 parte-hartzaile 2025ean.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Azeituna con huesos, Keax eta Reeler dira 2025eko Rockeineko kategoria nagusiko finalistak

Jaimones, Kruddö eta Silkat Hego Uribeko saria irabazteko hautagaiak dira. Finala azaroaren 1ean izango da Basauriko Social Antzokian, sarrera doan

|

Azeituna con Huesos (Gipuzkoa), Keax (Bizkaia) eta Reeler (Bizkaia, Polonia eta Irlanda) dira kategoria nagusiko finalistak // Rockein