Sareak

☉ Basauri

Jon Arretxe: “Beti izan da nire ametsetako bat Touré detektibea pantailara eramatea”

Touré detektibean oinarritutako telesail bat egiteko kontratua sinatu du Jon Arretxe basauriarrak, “Espainiako ekoiztetxe handi batekin, eta nazioartean proiektu handiak dituenarekin”

|

Jon Arretxe urtarrilean 'Trumoiaren alaba' bere azken liburuaren aurkezpenean / Erein

Liburuetatik pantaila txikira. Salto hori emateko lehen urratsa eman du Jon Arretxe idazle basauriarrak (Basauri, 1963), Touré detektibean oinarritutako telesail batean, hain zuzen. Sare sozialen bitartez jakinarazi zuen apirilaren 20an kontratua sinatu zuela Touré pertsonaian oinarritutako telebista-serie bat egiteko. Txioa ikusi bezain laster berarekin jarri ginen harremanetan. Arretxek duela gutxi argitaratu du Touréren sagaren zazpigarren liburua (‘Mesfidatu hitzez’), ’19 kamera’ Touréren lehenengoak hamargarren edizioa lortu duen aldi berean.

Touré detektibea laster iritsiko da hortaz pantailara.
Hala da. Oso pozik nago. Espainiako ekoizle handi batekin sinatu dut aukera-kontratua. Nazioartean proiektu handiak dituen ekoiztetxea da eta oso diru kopuru handia ordaindu du telesaila egiteko eskubideengatik. 

Zer esan nahi du aukera-kontratu horrek?
Kontratu horrekin, ekoiztetxeak eskubideak ditu Touré detektibeari buruzko telesail bat egin ahal izateko, eta horretarako urte eta erdiko epea izango du lehenengo kapitulua egiteko. Proiektu serioa da, itxura onekoa. 

Zenbat kapitulu izango lituzke telesailak?
Dirudienez, ekoiztetxearen asmoa da detektibearen lehen sei eleberrietan oinarritutako sei kapituluko telesaila filmatzea. Atal bakoitza liburu batean oinarrituta izango litzateke. 

Sagaren egile gisa telesailean izango zenukeen inplikazio-mailaz galdetuko banizu.
Ekoiztetxeak lan guztia egingo du, baina aurretik kontsultatu egin behar didate. Zinemaren munduan ‘Biblia’ deitzen den hori erakutsi behar didate, hau da gidoi moduko bat. Horrela, nire gustuko ez den eta beste aukera batzuk eman diezazkidaketen erabaki dezaket. 

Zerbaitek kezkatzen zaitu?
Gehien kezkatzen nauena da Touré asko aldatzea. Esan didate agian tramak leundu egingo dituztela nire nobelak gogorregiak direla uste dutelako. Esan didate jende gehienari gauzak arinago gustatzen zaizkiola. Beldur ematen didan gauza bakarra da Touréren soslai hain berezia ez mantentzea, uste baitut haren izaera dela sagaren gakorik nagusiena. 

Zein hizkuntzatan grabatuko lukete telesaila?
Telesaila gazteleraz izango litzateke, baina aukera legoke beste hizkuntza batzuetan ere ekoizteko.

Eta badakizu non grabatuko duten?
Ez dakit non grabatu nahi duten, baina ilusi handia egingo lidake Bilboko San Frantzisko auzoan grabatuko balute. 

Inoiz imajinatu duzu Touré pantailara iritsiko zela?
Bai, askotan imajinatu dut eta hasieratik. Oso zinemazalea eta fantasiosoa naiz, eta beti izan da nire ametsetako bat nire nobelak pantailan ikustea. Gainera, ohikoa da nire nobelak oso zinematografikoak direla esatea, eta egia da, nire obrekin dudan obsesioetako bat da: ezeri buruz ez, lastorik ez sartzea. Irakurle gisa, asaldatu ere egiten naiz betelanak daudenean. Nire nobelek gidoi zinematografikoak diruditela uste dut. Nobela beltzak erritmoa izan behar du, irakurlea harrapatu eta harritu. 

Pozaren pozez egongo zara orduan!
Bai! Oso pozik nago. Ilusio handia egin dit hasierako kontratu hau sinatzeak. Esan dizudan bezala, aspalditik gogoa neukan nire nobelak pantailara eramateko. Nire betiko ametsetako bat da, baina dirutza behar da pantailara eramateko.

Duela aste batzuk ’19 kamera’ sagaren lehen liburua 10. ediziora iritsi da. Zer dauka Tourék hainbeste gustatzeko?
Irakurleek oso ondo hartu dute Touré eta jendeak maite du pertsonaia originala delako. Gaur egun, hiri eta herri guztietan daude Touréren profil bereko afrikarrak. Hala ere jendeak, oro har, ez du ideia handirik pertsona horiek bizi izan duten guztiari buruz edo euren problematikari buruz ere. Distantzia eta nolabaiteko errezeloa mantentzen ohi dugu. Afrikarrei buruz ezagutu dudana aprobetxatuz ni saiatu naiz hesi horiek apurtzen, lehen pertsonan gauzak kontatuz. Askotan egon naiz Afrikan eta bertako lagun asko ditut. Uste dut horregatik hartu dutela hain ondo Touré bezalako pertsonaia bat. Oso erreala da, oso sinesgarria, eta bizirauteko behar den guztia egiten du.

Duela gutxi argitaratu duzu sagaren zazpigarren liburua: ‘Mesfidatu hitzez’.
Seigarren liburuan, Nafarroako Pirinioetako irudimenezko herrixka batera eraman nuen Touré. Bertan bakea aurkituko zuela uste zuen, Bilbon presio handia sentitzen baitzuen. Herrixka horretan ardiak zaintzen ditu, baina bere patuak jazartzen dio eta Parisera ihes egin behar du herrixka horretatik gertu dagoen putetxe batean lan egiten duen prostituta batekin batera. Hasieran oso gustura daude; Parisen afrikar asko daude, eta hortaz, oharkabean bizi da. Prostituta harekin oso ondo bizi da, eta lapurtzen aritzen dira. Baina pixkanaka, beti bezala, gauzak zailtzen ari zaizkio. Orain Touréren zortzigarrena idazten nabil. 

Itxialdia idazteko aprobetxatu duzu?
Bakarrik bizi banintz, pilo bat idatziko nukeen, baina etxean bi ume ditudanez, ez nuen lerro bat ere idatzi, ezta irakurri ere. Desastre bat! Ondoko liburutegi batera joan ahal izatea eta bertan giltzapetuta idatzi ahal izatea gozagarria izan zen niretzat. Lehen monasterioetan idazten nuen, baita bainuetxeetan edota lagunen baserrietan ere. Ondoren, eleberriak oinarrituta zeuden tokietan idazten hasi nintzen. Esperientzia hori probatu nuen Amazonian garatzen den gazte-eleberri bat idazten nenbilenean. Oso gustura eta modu errazean idatzi nuen liburu hori, islatu nahi nuen giroan murgilduta. Touréren ia liburu guztiak Bilboko San Frantziskoko etxebizitza batean idatzi ditut.

Basauri ere eszenatoki izan da zure eleberri txalotuenetako batean: ‘Arrutiren banda’.
Touré albo batera utzi nuen, nire herriari, Basauriri, zor nion eleberria idazteko. Eta egia esan erantzun oso ona izan du eta izaten jarraitzen du. Horren adibide da berriki berrargitaratu dutela. Errazen idatzi dudan nobela da. Basaurikoa naizenez kontatzen nuen guztia ondo baino hobeto ezagutzen nuen. Eta, gainera, San Fausto jaietan kokatu nuen. Nobela beltza da, baina baita umore zentzugabea ere badu. Oso gustura idatzi nuen.

☉ Basauri

Laia Arteagarentzat eta Gaizka Hernandezentzat izango da Basauriko jaietan bilduko duten dirua

Herriko Taldeakeko kuadrilla guztiek antolatuko dituzte ekitaldi solidarioak sanfaustoetan

|

Iaz 16.000 euro baino gehiago bildu zituzten Basauriko jaietako ekitaldi solidarioetan // Herriko Taldeak

Basauriko jaiak hasiko dira larunbatean, urriaren 11n. Herriko Taldeakek 200 jarduera baino gehiago antolatu ditu, eta urtero bezala, ekitaldi solidarioek leku nabarmena izango dute sanfaustoetan.

Herriko Taldeakeko kuadrilla guztiek, 16 guztira, konpromiso solidarioa erakutsiko dute ekitaldi desberdinekin. Aurten Laia Arteaga Perezentzat eta Gaizka Hernandez Yagüerentzat izango da jaietan zehar bilduko duten dirua.

Urriaren 12an, igandeaz, kotxe klasikoen topaketa egongo da Bizkotxalden (Edurre); hirugihar-jana Arizgoitiko plazan (Ontzak), eta saltxitxa-jana Mojaparte plazan (Txikerrak).

Urriaren 14an, asteartez, muskuilu-jana izango da Basatiaken lonjan. Urriaren 15ean, asteazkenez, txanpi solidarioa eskainiko dute (Mozkorrak) eta txorizo-jana ere egongo da (Alaiak) Solobarriako karpan; eta pintxo solidarioa ere izango da Mojaparte plazan (Urbiko).

Urriaren 16an, ostegunez, sardina-jana (Zoroak) eta sandwich-jana (Ogeta) egingo dituzte Arizgoitiko plazan; eta odoloste-jana ere egongo da San Pedro plazan (Itsaslapurrak), eta bingo solidarioa Solobarriako karpan (Zigorrak).

Urriaren 17an, ostiralez, Sagardo Fest antolatu dute Arizgoitiko plazan (Basajaunak), txokolatada San Pedro plazan (Txano Gorritxu), eta jolas solidarioa Bizkotxalden (Laguntasuna). Eta, urriaren 18an, larunbatez, txistorra-jana egongo da San Pedro plazan (Aldatxa). Ekitaldi solidario horiek guztiak Laia Arteaga Perezen alde izango dira.

Era berean, Hauspoak kuadrillak urtero antolatzen du merkatu txiki solidarioa Gaizka Hernandez Yagüeren alde. Urriaren 12an, igandez, izango da, goizez, Solobarriako karparen inguruetan.

Eta beste alde batetik, urriaren 19an, igandez, Basauriko Merkatari Elkarteak bakailao-dastaketa herrikoi solidarioa antolatu du San Isidro plazan.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Programa | Basauriko jaiak 2025

|

Urriaren 11tik 19ra bitartean 200 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Herriko Taldeakek // Geuria

Urriaren 11tik 19ra bitartean izango dira Basauriko jaiak. Herriko Taldeakek 200 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu.

Egitaraua | Basauriko jaiak 2o25

Urriak 11, larunbata
18:00 Kuadrillak elkartzea udaletxeko inguruetan
18:10 Alkate txikiei eta kuadrillei harrera udaletxean
18:30 Yeray Gonzalez pregoilariari omenaldia udaletxean
18:35 Eskarabileraren aurkezpena
18:40 Alkate txikien, alkatearen eta Herriko Taldeaken agurra udaletxeko balkoitik
18:55 Pregoia udaletxeko balkoitik
19:00 Txupinazoa
19:05 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin udaletxetik Solobarria plazara. Kuadrillen hurrenkera: Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna eta Txikerrak
21:30 Jaitsierarik onenari saria Solobarrian eta lonjak irekitzea
21:30 Kalejira Gazte Leku Fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko Festa Sound Solobarriako karpan
22:30 Lehian Erromeria Arizgoitiko plazan
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: Gard3n

Urriak 12, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30-13:30 Maratoi solidarioa Artunduagako pistan CTNNB1 elkartearen alde
09:30 Mahai-teniseko txapelketa herrikoia eta federatua Urbi kiroldegian
10:00 Gaiteroak
10:00 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Calva txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00 Kuadrilla Txikien X. Txapelketa Arizgoitiko plazan
11:00 Azoka solidarioa Solobarriako inguruetan Gaizka Hernandezen alde (Hauspoak)
11:00 Edurre MotorDay Solidarioa Bizkotxalden Laia Arteagaren alde (Edurre)
11:00 Banakako Hiru Tabloi txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokian
11:00 Banakako eta bikotekako Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 Eskualde osoko txistularien elkarretaratzea. Orkestra zuzendaria: Danbolin Txistulari Elkartea
12:00 Herri Kirolen erakustaldia Pozokoetxeko parkean
12:00-15:00 + 17:00-22:00 III. GaragarDay Mojaparte parkean
12:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Arizgoitiko plazatik
12:00 Kontzertuak Mojaparten: Txotx Txalaparta + Erraturie
15:00 XXX. Indaba-jan herrikoia Solobarriako karpan
17:00 Motoen VIII. Topaketa Pozokoetxeko parkean
18:00 Basauriko San Fausto Milia Begiralekuetan
18:00 Kuadrillen arteko XIII. Poker txapelketa Urbiko Lagunaken lonjan
18:30 Txiki Festa San Isidro plazan
18:30 Kalejira Adiskideak Fanfarrearekin
18:30 Festibas jaialdia Mojaparten: Trendkill + Ragebeat + En mala hora
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:00 XVII. Hirugihar-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Ontzak)
19:00 Saltxikerrada, saltxitxa-jan solidarioa Mojaparten Laia Arteagaren alde (Txikerrak)
19:00 Txitxarrilloa Solobarriako karpan: Ekhy taldea
19:30 Zurraren Grand Prixa Pozokoetxeko parkean
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Sua

Urriak 13, astelehena. San Fausto eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak Pedro Lopez Cortazar plazan
11:00-14:00 + 16:30-19:00 Artisau erakusketa Begiralekuetan
11:30 Prozesioa eta lore eskaintza San Fausto kaletik
12:00 Kuadrilletako hildakoen meza San Pedro elizan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:45 Eguzkidantza Edurre Dantza Taldearen eskutik Arizgoitiko plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
13:45 Aiara Banda San Fausto kalean
14:00 Kuadrillen argazki ofiziala Bizkotxalden, jaitsierako hurrenkeraren arabera
15:00 Kuadrillen bazkaria Bizkotxalden
16:00 Kuadrillen arteko XI. Irrintzi txapelketa Bizkotxalden
17:30 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa Arizko Ikastolan + Txapel jaurtiketa
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:30 Aiara Banda Solobarriako karpan
19:30 Euskal erromeria Mojaparten
20:30 Txorizo-tripontziak Arizgoitiko plazan
21:00 Danborrada lonjarik lonja Arizgoitiko plazatik
22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Javier Ojeda

Urriak 14, asteartea. Txikien eguna
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Txikien plenoa udaletxean
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
10:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Arizgoitiko plazatik Soloartera
11:00 Alkate txikien hitzaldia eta txupin txikia Soloarte ikastetxean
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Haurrentzako parkea Soloarte ikastetxean
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki lehiaketa Soloarte ikastetxean
12:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 San Fausto Nekazariaren omenezko meza Arizko ermitan
13:00 Lore-eskaintza Eskarabilerari eta Manuela Eguigureni
14:30 Emakumeen XXI. Bazkari herrikoia Solobarriako karpan
17:00 VI. Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokian
18:00 Kuadrillen arteko XVIII. Abarka jaurtiketa Pozokoetxeko parkean
18:30 Umeentzako askaria Soloarte ikastetxean
18:45 Antzerkia Soloarteko Ahateen parkean: ‘A su servicio’
19:00 Kalejira Adiskideak Fanfarrearekin
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Jamaica taldea
19:00 Labeldun txahalaren dastaketa Arizgoitiko plazan
19:00 Dantza emanaldia Biarte Dantza Eskolako ikasleekin Arizgoitiko plazan
19:00 Muskuilu-jan solidarioa Basatiak kuadrillaren lonjan Laia Arteagaren alde (Basatiak)
19:30 Euskal erromeria Pozokoetxeko parkean
20:00 Kuadrillen arteko Zapitxoaren jokoa Bizkotxalden
21:15 Suzko zezena Arizgoitiko plazan
22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: Aroa Berrozpe + Sergio Arrispide + Gurutze Beitia

Urriak 15, asteazkena
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 Txanpi solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Mozkorrak)
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearen kalejira
14:00 Karparamartxoa Solobarriako karpan
15:30 Buruhandien lehiaketa Solobarriako karpan
16:30 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarriako karpan
17:00 Mami-jan txapelketa Solobarrian
17:00 Kuadrilla Txikien 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Bihotz-biriketako bizkortze tailerra Bizkotxalden
17:00 X. Esku Pilota Txapelketa Arina Soloarteko frontoietan
17:30 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillako lonjatik
18:00 Kuadrillen arteko 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:00 Txikitxef sukaldaritza tailerrak San Isidro plazan
18:30 Kalejira Gazte Leku Fanfarrearekin
19:00 Kuadrillen arteko Zurrakapote txapelketa Solobarriako karpan
19:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarriako karpan
19:00 Txorizo-jan solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Alaiak)
19:00 Pintxo solidarioa Mojaparte plazan Laia Arteagaren alde (Urbiko Lagunak)
19:00 Basauriko Emakumezkoen Futbol Selekzioa vs Sestao River Neskak Soloarteko futbol zelaian
19:00 Txitxarrilloa Mojaparte plazan: Trio Sua
19:30 Kuadrillen arteko Zurrakapote Txikiaren txapelketa Solobarria karpan
19:30 Kuadrillen arteko XI. Bizikleta Motelen lasterketa Mojaparten
19:30 Euskal erromeria Pozokoetxeko parkean
20:00 Kuadrillen arteko Zaku lasterketa Mojaparte plazan
21:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Andoni Ollokiegi
22:30 Zikiñik Bez erromeria Arizgoitiko plazan

Urriak 16, osteguna. Jubilatuen eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia Arizgoitiko plazan
12:00 Triki-poteoa Haizedoinu Gaiteroekin
14:00 Jubilatuen bazkaria Solobarriako karpan eta zaharren egoitzetan
17:30 Txikientzako tailerrak Pozokoetxeko parkean
18:30 Tortilla lehiaketa Solobarrian
18:30 Txitxarrilloa Mojaparten: Pergola taldea
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarriako karpan
19:00 Sardina-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Zoroak)
19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Itsaslapurrak)
19:30 Orkresta Elektrotxaranga poinezkoen kaleetatik, Bentatik eta Solobarriatik
19:45 Tortillak aurkeztea
20:00 Bingo solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Zigorrak)
20:00 Heavy Eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
21:30 Sanwich-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Ogeta Bat)
21:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: La Decada Prodigiosa
22:00 Zurra-pong txapelketa Solobarriako karpan

Urriak 17, ostirala. Herriko artisten eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearen kalejira
14:00 Poteo-sesioa DJ Landarekin Begolako Andra Mari kalean
17:30 Gimnasia Erritmikoko erakustaldia Solobarriako karpan: Punteras kluba
17:30 XVI. Tiragoma txapelketa Pozokoetxeko parkean
17:30 Zurezko jolasak Pedro Lopez Cortazar plazan
18:00 Sagardo Fest solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Basajaunak)
18:00 Galaecia Folk kalejira Begiralekuetatik eta oinezkoen kaleetatik
18:00 Aulkiaren jokoa Bizkotxalden
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
19:00 Txokolatada solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Txanogorritxu)
19:00 Kantu-poteoa Kilometro Kantu taldearekin Galizia kaletik
19:00 Joko solidarioa Bizkotxalden Laia Arteagaren alde (Laguntasunak)
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Amigos del Swing
19:30 Dantza tailerra Solobarriako karpan Be Move Dance Studio Eskolaren eskutik
19:30 Kale-antzerkia Begoñako Andra Mari kalean: Basauriko Kreatiba Antzerki Eskola
20:00 Kuadrillen arteko XI. Futbolin txapelketa Nai Lua Tetegian
21:00 Mata-porroi txapelketa Basajaunaken lonjan
22:00 Su artifizialak Artunduagatik: Pirotecnia Zaragozana
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Chicos de Barrio
23:30 Tributu kontzertua Arizgoitiko plazan: Buen Castigo (Fito y Fitipaldis)
00:00 Markelinbo txapelketa Renfeko plazan
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: La Reina Show

Urriak 18, larunbata
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Baserriko produktuen XXXVI. Erakusketa Uribarri kalean + Herri Kirolen erakustaldia Mojaparten
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
11:00 Tuta txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Trenen zirkuitua Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Joku erraldoiak eta oreka tailerrak Bizkotxalde parkean
11:30 Paella txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarriako karpan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Eskualdeko dantza taldeen alardea Arizgoitiko plazan
12:00 Apar festa Pozokoetxeko parkea
12:00 Ekialdeko Go jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
12:00 Aldibereko Xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean
12:30 XIII. Skate txapelketa Enbarkan
12:30 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean
13:30 Paellak aurkeztea
13:30 Kontzertua Begoñako Andra Mari kalean: Bohemios Autorizados
16:00 XXXII. San Fausto Halterofilia Txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
18:00 Diskofesta San Isidro plazan txikientzat
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Dantza Alai
19:00 Kalejira Sama Siku Fanfarrearekin Arizgoititik
19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Aldatxa)
19:30 Janari pikante I. Txapelketa Mozkorraken lonjan
20:00 Kantaldia Solobarriako karpan
21:00 ‘Ulterior Bidaia Handia’ kalejira Begiralekuetan eta oinezkoen kaleetan
23:00 Kontzertua Arizgoitin: Despistaos
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: Jaguar

Urriak 19, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XLV. Artisautza Azoka Uribarri kalean + Herri Kirolen erakustaldia Mojaparten
10:00 Dultzaineroen kalejira
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Txiki-Gazte parkea Bizkotxalden
11:30-14:00 + 16:00-18:00 Txu-txu tren egokitua Begiralekuetatik
11:30 I. Patata gisatua …rekin lehiaketa Solobarriako karpan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Bolo txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 Bakailao dastaketa solidarioa San Isidro plazan
12:30 Pilotari profesional ohien partidak Artunduagako frontoietan: Mikel Goñi, Ladis Galartza, Xala, Pascual
13:00 Basauriko Musika Eskolako ikasleen emanaldia Pozokoetxeko parkean
13:30 Patata gisatuak aurkeztea
17:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Orquesta Maran
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokian
19:15 Jaien amaiera Arizgoitiko plazan: sari banaketa eta Eskarabilerari agurra

Osorik irakurri

☉ Basauri

MAZ Basaurik agortu ditu Leon Benavente eta Toundra ikusteko sarrerak, hilabete lehenago

Azaroaren 7an Leon Benavente eta Toundra Social Antzokian ikusteko sarrera guztiak saldu dituzte. Azaroaren 8ko kontzertuetarako sarrerak oraindik salgai daude

|

Azaroaren 7an Leon Benavente eta Toundra Social Antzokian ikusteko sarrera guztiak saldu dituzte // MAZ Basauri

Azaroaren 7tik 8ra izango da MAZ Basauri jaialdia. Hamahirugarren edizioko programa pasa den astean publikatu zuten eta dagoeneko ostiralerako sarrerak agortu dituzte.

Hain zuzen ere, Leon Benavente eta Toundra Social Antzokian ikusteko sarrera guztiak saldu dituztela adierazi dute antolatzaileek, jaialdia hasi eta hilabete lehenago.

Leon Benaventek berriz sarrerak agortzea lortu du MAZ Basaurira egiten duten bigarren bisitan, 2017ko edizioan lortu eta zortzi urtera.

Hala ere, gogorarazi dute oraindik ere sarrerak salgai daudela larunbateko jardunaldirako Los Punsetes, Triangulo de Amor Bizarro eta Edgar Allan Pop ikusteko.

MAZ Basauri 2025

Azaroak 6, osteguna
Marienea
18:00 ‘Emakumeak eta industria musikala’ hitzaldia

Azaroak 7, ostirala
Social Antzokia. Sarrerak agortuta.
21:00 Ateak irekitzea
21:30 Toundra
23:30 Leon Benavente
01:00 Bukaera

Azaroak 8, larunbata
Txiki MAZ: kokapena aurrerago zehaztuko dute
11:30 Reyes Torio & Mr Chase (DJ saioa eta ikastaroa)
12:00 J.M. Brutal (antzerkia)
13:00 Reyes Torio & Mr Chase (DJ saioa eta ikastaroa)
13:30 Maialen Ibarra (kontzertua)
14:15 Bukaera

MAZ kalean: kokapena aurrerago zehaztuko dute
17:30 Ben Santana
18:15 Monday Potions
19:15 Rubia
20:15 Bukaera

Social Antzokia
20:30 Ateak irekitzea
21:00 Edgar Allan Pop
22:15 Triangulo de Amor Bizarro
23:25 Los Punsetes
01:05 Bukaera

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | San Migeleko jaiak bukatuta, 2026an zer antolatu behar du Mikelats Kultur Elkarteak herritarren ustetan?

|

Amaitu dira San Migeleko jaiak. Herritarrek atseden hartu behar dute orain, baita Mikelats Kultur Elkarteko kideek ere. Baina 2026ko jaiei begira, ideia berriak eman dizkiete auzotarrek Mikelatsekoei: datorren urteko jaietan antolatu beharko liratekeen proposamenak egin dituzte GEURIAko mikroen bidez! Entzun, entzun gazteen ekarpenak!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Erromeria gaueko ordu txikiak arte ala txosnagunea: zer nahiago dute San Migeleko herritarrek jaietan?

|

San Migeleko jaien bigarren asteburuari gogotsu ekingo diote herritarrek. Ostiral eta larunbat gauean kontzertuak eta erromeriak egongo dira, eta txosnagunea ere topera egongo da. Baina herritarrek zer nahiago dute: erromeria gaueko ordu txikiak arte ala txosnagunea?

Gauetan ondo pasa, bai, baina askok ibuprofenoa behar dute hurrengo egunean jaiarekin jarraitzeko. Zein da zure sekretua ajearen kontra? Entzun herritarren erantzunak!

Osorik irakurri