Sareak

☉ Basauri

Rockein lehiaketako finala azaroaren 16an izango da Basauriko Social Antzokian

Ben Santana, Edgar Allan Pop eta Galder dira kategoria nagusiko finalistak, eta La Nevera Vacía, Maialen Ibarra eta Monday Potions Hego Uribeko talderik onenaren saria irabazteko hautagaiak dira

|

Iaz Lova Lois astrabuduarrak irabazi zuen Rockein lehiaketa // Rockein

Rockein musika lehiaketak baditu 2024ko finalistak: Ben Santana (Bilbo), Edgar Allan Pop (Araba eta Madril) eta Galder (Irun). Rockeinen hamabigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak dira horiek.

Bestetik, Hego Uribeko talderik onena saria irabazteko hautagaiak dira: La Nevera Vacía, Etxebarriko kide bat duen pop-rock laukotea; Maialen Ibarra basauriar gaztea, duela gutxi ‘Nire egia zuen ezpainetan’ bere lehen EPa aurkeztu zuena; eta Monday Potions, Eneko Peña buru eta Etxebarri, Bilbo eta Santurtziko kideak dituen proiektua, laukote formatuan berpizten dena, musika proposamen eklektiko batekin, pop barrokotik art rockera nabigatzen duena.

Horiek guztiek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Tokiko artistatik onenak bideoklip profesional bat grabatuko du, baita kontzertua eman 2025eko MAZ Basauri jaialdian.

Kategoria nagusiko irabazlea eta Hego Uribeko talderik onenaren saria emateaz gain, euskarazko artistarik onena eta Eskarabilera saria banatuko dituzte. Edgar Allan Popek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango du, eta Galderrek eta Maialen Ibarrak euskarazko srtistarik onenari saria. Irabazleek kontzertua emango dute datorren urteko MAZ Basaurin.

Finala azaroaren 16an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da, baina publikoak gonbidapenak jaso beharko ditu socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko lehiatilan. Publikoa zutik egongo da.

Epaimahai profesionala

Ohi bezala, artista edo talderik onena, Hego Uribeko talderik onena, euskarazko talderik onena eta Eskarabilera sariak finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatzen dute: Arantzazu Pinto ‘Nara’ (Primavera Sound festibalean artisten kontratazioa egiten du; aurretik Mad Cool, Live Nation, Bilbao BBK Live edo Azkena Rocken); Jon Agirrezabalaga (soinu-ekoizle eta -ingeniaria Bilboko El Tigre Estudiosen, musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan); Anne Salazar (Bilboko eta Bogotako BIME Live festibalaren koordinatzailea eta Last Tourren artisten kontratazioaren arduraduna); Iker Bárbara (MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa); eta Jon Zugazagoitia (Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia).

Uztailaren 11n itxi zen Rockeinen 12. edizioan izena emateko epea beste parte-hartze marka berri batekin. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 195 artistak eman dute izena, bederatzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

☉ Basauri

Basozelain eta karpa estaliarekin egingo dituzte MAZ Basauri festibalaren kaleko ekintzak

Zuzenketa bat egin dute azaroaren 8ko ordutegiei dagokienez, Los Punsetes taldeak , emango duen kontzertuaren hasierako ordutegian

|

MAZ Kalean, iaz // Geuria

Duela hiru aste baino gehiago iragarri zuen MAZ Basauri festibalak bere historiako sold out goiztiarrena, azaroaren 7ko kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ostean. Leon Benavente eta Toundra izango dira ostiral gaueko protagonista handiak, hain zuzen ere.

Hori gutxi ez, eta antolakuntzatik jakinarazi dute azaroaren 8rako sarreren  %60a baino gehiago ere saldu direla dagoeneko. Los Punsetes, Triángulo de Amor Bizarro eta Edgar Allan Pop taularatuko dira larunbat gauean Social Antzokian.

Basauriko jaialdiak bere 13. edizioa ospatuko dute datorren asteburuan, ordainpeko ekitaldiak eta dohainik izango direnak uztartuz, eta hor ere bada berrikuntza bat: Social Antzokian egingo diren kontzertuez harago Basozelai auzoko Zortziko plazan egingo dute aurten MAZ kalean. Horretarako karpa estali bat jarriko dute, eguraldiak programazioan eraginik izan ez dezan.

Zuzenketa ordutegian

Modu berean, zuzenketa bat egin dute azaroaren 8ko ordutegiei dagokienez, Los Punsetes taldeak larunbatean, azaroaren 8an, emango duen kontzertuaren hasierako ordutegian. Antolakuntzatik jakinarazi dute, halaber, Social Antzokian, beti bezala, publikoa zutik egongo dela eta barra-zerbitzua egongo dela, prezio merkeekin.

EGITARAUA

Osteguna, azaroak 6
📍 Marienea (Kareaga Goikoa, 54, Basauri)
🕕 18:00 (doan)
Solasaldia: ‘Mujeres e industria musical’
Parte-hartzaileak: La Furia, Ibone Iza (BIME, MIM), Maite Alaña (MAZ, Rockein)
Gidaria: Emilia Arias (TVE, Pikara Magazine)
Antolatzaileak: Rockein, MAZ, Marienea eta Basauriko Udala

Ostirala, azaroak 7
📍 Social Antzokia — SARRERAK AGORTUTA
21:00 Ateen irekitzea
21:30 Toundra
23:30 León Benavente
01:00 Bukaera

Larunbata, azaroak 8

🎶 Txiki MAZ — Zortziko plaza (Basozelai), doan
11:30 Reyes Torío & Mr Chase (DJ ikastaro eta saioa)
12:00 J.M. Brutal (antzerkia)
13:00 Reyes Torío & Mr Chase (DJ saioa)
13:30 Maialen Ibarra (kontzertu akustikoa)
14:15 Bukaera

🎵 MAZ Kalean — Zortziko plaza (Basozelai), doan
17:30 Ben Santana
18:15 Monday Potions
19:15 Rubia
20:15 Bukaera

🎸 Social Antzokia — 12 € + gastuak (aurretik) / 15 € (egunean bertan)
20:30 Ateen irekitzea
21:00 Edgar Allan Pop
22:15 Triángulo de Amor Bizarro
23:55 Los Punsetes
01:05 Bukaera

Osorik irakurri

☉ Basauri

Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearekin solasaldia antolatu dute gaur Basaurin

‘Bar Gloria’ bere lehen nobelaren inguruan arituko da Ibarzabal urriaren 30ean Basauriko Nai Lua Teterian

|

'Bar Gloria' liburua 2022an kaleratu zuen Ibarzabalek // Argazkiak: Elkar + Conny Beyreuther

Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea Basaurin izango da gaur, urriak 30. ‘Bar Gloria’ Ibarzabalen lehen nobelaren inguruko solasaldia antolatu du Beat Basozelaiko Euskararen Aldeko Taldeak Basauriko Udalaren babesarekin eta Basauritarraken laguntzarekin.

Hitzordua 19:00etan izango da Nai Lua Teterian. Sarrera doakoa da, baina interesa dutenek mezua bidali behar dute beattaldea@gmail.com helbide elektronikora.

 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Herri Krosa izango da azaroaren 2an Basaurin: izena emateko epea gaur arte dago zabalik

|

Azaroaren 2an izango da Basauriko Herri Krosa // Geuria

Basauriko Herri Krosaren 43. edizioa izango da azaroaren 2an, igandez.

Irteera eta helmuga Artunduaga kiroldegia izango dira eta kategoriaren arabera irteera-ordutegi eta distantzia desberdinak egongo dira:

  • 10:15. 2020-2025 urteetan jaiotakoak: 400 metroko lasterketa
  • 10:30. Kategoria absolutua: 11 kilometro
  • 10:35. 2014-2015, 2012-2013 eta 2010-2011 urteetan jaiotakoak: 3,5 kilometroko lasterketa
  • 10:40. 2018-2019 eta 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak: 1,2 kilometroko lasterketa (atletismo pistari 3 itzuli)

Basauriko Herri Krosean parte hartzeko izena ematea zabalik dago kirolprobak.com webgunean gaur arte, urriaren 29ra arte, 23:59ak arte.

San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak eta Kukurrustu Kirol Klubak antolatzen dute Basauriko Herri Krosa.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Azeituna con huesos, Keax, Reeler, Jaimones, Kruddö eta Silkat lehiatuko dira larunbatean, Rockeineko finalean

Rockeinen 2025eko edizioan 196 artistak eman dute izena, 10. urtez jarraian parte hartze marka gaindituz

|

Jaimones (Basauri), Kruddö (Etxebarri) eta Silkat (Galdakao) dira Hego Uribeko talderik onena saria irabazteko hautagaiak // Rockein

Larunbat honetan, azaroaren 1ean, izango da Rockein lehiaketako finala, Basauriko Social Antzokian. Bertan, Azeituna con huesos, Keax, Reeler, Jaimones, Kruddö eta Silkat bandak lehiatuko dira. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapen bidez egingo da, Social Antzokiko webgunetik eskuratuz.

Basauriko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz, antolatu eta Euskadiko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein musika-lehiaketaren 13. edizioaren finala izango da aurtengoa.

Azeituna con Huesos talde gipuzkoarra (elektronika, popa, jazza); Keax hirukote bizkaitarra (The Owl Project taldeko kide ohiak, LCD Soundsystem edo Ratatat bezalakoen eraginekin); eta Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea, Bizkaiko, Poloniako, Ingalaterrako eta Irlandako musikariek osatua, dira Rockeinen 13. edizioko sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Eskualdeko hautagaiak

Beste hiru talde finalistak Jaimones (70-80 hamarkadako rock amerikar laukotea, Basauriko kide batekin), Kruddö, rock gogor eta stoner bikotea, Jon Ander Santamaría bermeotarrak eta Txaber Miravalles etxebarriarrak osatua; eta dira Silkat, indie rock hirukotea, Bilbo eta Galdakaoko musikariekin eta The Cure edo Radiohead taldeen eraginekin.

Azken hiru talde hauek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen baititu.

“Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (‘Bizkaia saria’, ‘Artistarik onena euskaraz’ eta ‘Eskarabilera saria’, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak”, azaldu dute antolaketa taldetik. Rockeinen 2025eko edizioan 196 artistak eman dute izena, 10. urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.”

Emakumeen esperientziaren hitzaldia

Azaroaren 6an, MAZ Basauri jaialdiaren bezperan hain zuzen ere, ‘Emakumeak eta industria musikala’ topaketaren bigarren emanaldia hartuko du Marienean Basauriko Emakumeen Etxeak (Kareaga Goikoa, 54).

Iaz lehen edizioa izan zen eta Rockeinek, MAZ Basaurik eta Marieneak urtero antolatzen duten hitzaldia da, eta helburua musikaren industriako emakumeen esperientziak beste emakume batzuekin partekatzea da, “sektorean eta eszenatokietan emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko”, hain zuzen ere.

Aurtengo gonbidatuak La Furia artista nafarra, Ibone Iza BIME Proko edukien arduraduna eta Maite Alaña MAZ Basauri eta Rockeineko zuzendaria izango dira eta Emilia Arias kazetari eta idazleak (TVE, Pikara Magazine) gidatuko du hitzaldia.

Egitaraua | Rockein finala 2025

Larunbata, azaroak 1
20.30 (ateak irekitzea)

Hego Uribeko artistarik onenaren kategoria
21.00 Silkat
21.30 Kruddö
22.00 Jaimones

Kategoria nagusia
22.40 Azeituna con huesos
23.10 Reeler
23.40 Keax

00.15 Sari-banaketa

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Social Antzokiko zubia itxiko dute ibilgailuentzat, San Faustoko obrengatik

Urriaren 28tik (asteartetik) azaroaren 9ra bitartean ibilgailuen trafikoa moztuko dute zubian

|

Herritarra, Social Antzokiko inguruko obrei begira // Geuria

Urriaren 28tik (asteartetik) azaroaren 9ra bitartean ibilgailuen trafikoa moztuko dute Social Antzokiko zubian, San Fausto plaza berria eraikitzeko lanak direla eta.

“Egun horietan zehar, zubiko galtzada handituko dute, eta Autonomia kalekoa ere bai, elizaren eta A25 plazaren aurreko zatian”, azaldu dute udal ordezkariek. Hori dela eta, denbora tarte horretan ezingo da Autonomia kaletik udaletxerantz biratu, eta udaletxe eta Kareaga Goikoa kaleen arteko bidegurutzetik Arizgoitira jaitsi ere ez.

Gainera, Basauriko Udaletik iragarri dute azaroaren 4tik 9ra Autonomia kalean itxita egongo dela Begoñako Andra Mari eta Nagusia kaleen arteko zatia.

Osorik irakurri