☉ Galdakao
#M28 / Galdakaoko EH Bilduk “Ibaizabal ingurua herritarren gozamenerako eta ongizaterako eremu” bilakatu nahi du
Gazteentzako jolaslekuak, atsedenlekuak, pumptrack pista eta tenis kantxa jarri nahi dituzte Ibaizabal ibaiertzean, baita Mercadillo eta Torrezabal zubiak konektatuko dituen 2 kilometroko pasealekua ere

EH Bilduk Ibaizabaleko erribera berreskuratu eta galdakoztarrentzako aisigune bihurtu gura du hauteskunde programako hirigintza atalean. Hurrengo legegintzaldian garatuko den proiektuak ibaiaren ezkerreko ertza berregokitzea aurreikusten du, Torrezabal zubitik Mercadilloko zubiraino, Txomin Egileor kalea barne, eta Maximo Moreno parkearen berriztapenarekin.
Ekimena gauzatu ahal izateko Maximo Moreno parkea berreskuratzean datza lehenik eta behin. “Parke hori, bere esentzia arkitektonikoari eutsiz, aisialdirako ingurune bat kokatzeko berrituko da, gazteenentzako atsedenleku eta jolas guneekin”, azaldu dute EH Bilduko ordezkariek. Helburu nagusia, beraz, hirigunea ibaiaren ertzera hurbiltzea da.
Ezkerreko ertzean Torrezabal eta Mercadillo zubiak konektatuko dituen oinezkoentzako pasealeku bat prestatatzea aurreikusi dute EH Bildutik.: “Pasealeku horrek 2 kilometro inguruko luzera izango du hainbat atseden-gunekin. Ibilbidean zehar pumptrack pista bat jartzeko asmoa dugu, gaur egungo skateparkaren aldamenean”. Horrekin batera tenis pista bat eraiki gura dute Santa Barbara futbol zelaiaren ondoan. Plazakoetxe poarkearen ondoan 20 ibilgailuentzako aparkalekua jartzeko asmoa agerrarazi dute ere.
“Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioari esker Txomin Egileor kaleko errei bat oinezkoentzako bide bihurtuko dugu, Arkotxa noranzkoan”, azaldu dute. Beste erreian, berriz, ibilgailuak Plazakoetxerako norabidean bakarrik ibiliko dira.

Iberdrolako elektrolinera berria, udaletxearen parean // Geuria
Programako proposamenak
Trantsizio energetikoa
– Energia eta klimaren tokiko plana martxan jartzea
– Plaka fotoboltaikoak ipintzea eraikin publikoetan
– Elektrolinerak sortzea herriko puntu desberdinetan
– Bizkaiko eguzki-orturik handiena eraikitzea Gorosibain
Hirigintza
– Urretako kiroldegia handitzea
– Emakumeen etxea eraikitzea Romualda Zuloaga plazan
– ‘Jon’ diskoteka zaharra jardun anitzeko gelekin birmoldatu
– Oinezkoentzat kale erosoak eta lurrazpiko zein disuasio-aparkaleku gehiago sortu herri osoan zehar
Gizarte politikak
– Foro soziosanitarioa sortu
☉ Galdakao
Bideoa | Jone Gil, Errigora: “Euskara eta elikadura-burujabetza bultzatzen ditugu bitartekaritza basatiak albo batera utzita”
Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzen ditu Errigorak, Nafarroa hegoaldetik eta erdialdetik Euskal Herri osora

Martxoa hasita, Korrikaren lekukoa prest dago Euskal Herritik eskutik eskura igarotzeko. Eta, dinamika hori jarraiki, eskutik eskura lan egiten du ere aurtengo Korrikako omenduak: Errigora egitasmoak, hain zuzen.
Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortu zen duela urteak Errigora, Ager zonaldetik —hau da, Nafarroa hegoalde eta erdialdetik— Euskal Herriko bazter guztietara heltzeko.
Eta, gaur, Errigorak aurkezpena egin du Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, kanpaina berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Jone Gil Landaburu Errigorako kidea izan da aurkezpenean, eta berarekin berba egin dugu.
☉ Galdakao
Errigora kanpaina berriaren aurkezpen artistikoa egin du Asisko Urmeneta irudigileak Galdakaon
Euskal Herriko lehenengo aurkezpena izan da Galdakaokoa. Aurten Korrikak Errigora egitasmoa omenduko du

Martxoa hasita, Korrikaren lekukoa prest dago Euskal Herritik eskutik eskura igarotzeko. Eta, dinamika hori jarraiki, eskutik eskura lan egiten du ere aurtengo Korrikako omenduak: Errigora egitasmoak, hain zuzen.
Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortu zen duela urteak Errigora, Ager zonaldetik —hau da, Nafarroa hegoalde eta erdialdetik— Euskal Herriko bazter guztietara heltzeko.
Eta, gaur, Errigorak aurkezpena egin du Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, kanpaina berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Jone Gil Landaburu Errigorako kidea izan da aurkezpenean, baina egitasmoaren berri emateko laguntza artistikoa izan du: Asisko Urmeneta irudigilearena, alegia.
Galdakaoko Udal Euskaltegiko eta AEK Euskaltegiko ikasleak bertaratu dira aurkezpenera, eta Urmenetaren irudiak ikusteaz eta azalpenak entzuteaz gain, galdera bati erantzun diote: ‘Zergatik eragin behar dugu herritarrok gure elikaduran?’.
Galdakao eta gero, aurkezpen marrazkituak egingo ditu Errigorak Bilbon, Iruñean, Donapaleun, Amurrion eta Oiartzunen. Herri guztietan galdera bera egingo dute eta ondoren, erantzunak aztertuko dituzte.
Galdakaon, gaurko aurkezpenaz gain, martxoaren 11n (17:15ean) eta 12an (10:00etan eta 17:30ean) Errigora produktuen dastaketa antolatu dute, doan, AEK Euskaltegian.
☉ Galdakao
Zuriñe Garcia galdakoztarraren El Paladar jatetxeak Repsol gidako Eguzki bat jaso du

Estatu osoko jatetxeak eta mapak biltzen dituen Repsol gidaren Eguzki sariak banatu zituzten otsailaren 16an Tarragonan.
Eta guztira 83 eguzki berri eman zituzten, tartean, Zuriñe Garcia sukaldari galdakoztarraren El Paladar jatetxeari eguzki bat eman diote. 2022an zabaldu zuen Garciak jatetxea Portugaleten.
“Puente Colgante hoteleko ingurune pribilegiatu batean, sukaldariak euskal sustraiko sukaldaritza eguneratua garatzen du, bere esperientziaren eta errezeta-liburu autoktonoaren ezagutzaren isla. Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko etengabeko oreka da El Paladarren proposamena, eta hurbiltasun-produktuan oinarritzen da, errespetuz eta inguruneko zaporeetan, plater atsegin, sakon eta aldi berean atseginei forma ematen dietenak, sukaldari bizkaitarraren nortasuna modu sotilean adierazteko gai direnak”, adierazi dute Repsol gidatik.
Garciaren El Paladar jatetxeaz gain, Hego Uribe eskualdean beste bi jatetxek dituzte Repsol eguzkiak, biak Galdakaon: Andra Mari (bi eguzki) eta Aretxondo (eguzki bat). Gainera, Galdakaoko Petit Komité jatetxea ere gomendatu egiten du Repsol gidak.
☉ Galdakao
Aitana Rodrigo galdakoztarra Espainiako txapeldunorde da 60 metrotan
Rodrigok 7,35eko marka egin zuen eta Jaël Bestué bartzelonarraren atzetik bukatu zuen lasterketa

Espainiako Pista Estaliko Txapelketa jokatu da asteburuan Valentzian, eta bertan zilarra lortu zuen Aitana Rodrigo Rodriguez galdakoztarrak 60 metroko lasterketan.
Rodrigok 7,35eko marka egin zuen eta Jaël Bestué bartzelonarraren atzetik (7,19) bukatu zuen lasterketa.
Txapelketa berean parte hartu zuen Xabier Capetillo Landajo usansolotarrak eta bosgarren bukatu zuen 200 metroko lasterketan.
Gogoratzearren, Rodrigok Euskadiko errekorra hautsi zuen duela aste batzuk.
☉ Galdakao
Bideoa | Bederatzi pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erori ostean
Ezbeharra gaur arratsaldean gertatu da, 19:15ak aldera, Lehendakari Agirre kalean. Zaurituak Galdakaoko eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte

Ezbeharra gaur arratsaldean gertatu da, 19:15ak aldera, Lehendakari Agirre kalean. Bederatzi Zaurituak Galdakaoko eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez, Ibiltoki tabernako sabai faltsua bat-batean erori eta orduan gertatu da istripua.
Ertzaintza eta suhiltzaileak gertaeraren tokian izan dira azken orduetan, ingurua segurtatzen eta istripua zerk eragin duen ikertzen. Momentuz, ez da zaurituen egoerari buruzko xehetasun gehiagorik eman.
Albistea eguneratzen ari gara.








