Hasiera eman diete Galdakaon santakurtzei! Ibon Lopez de Letonak irakurri du pregoia eta Zizpako Garbiñe Sagarduyk bota du txupina!
Aurten 55 kuadrilak hartu dute parte eta Da Capo musika bandarekin, Galdakao Txistu Banda Ad Libitum-ekin, Usgaldu Usansolorekin eta Galdakaoko Dultzainen eta Gaiteroen elkartearekin eta Ku-Klux...
Gaztedirekin eta Euskal Selekzioarekin Munduko txapeldun da Gorka Krutzaga galdakoztarra. Berarekin berba egin dugu!
Santakurtzen atarian Ibon Lopez de Letonarekin berba egin dugu, aurtengo pregoilaria. Gizarte hezitzailea eta Bilbao Basketeko entrenatzaile laguntzailea da, eta aurten LDLCoach izeneko proiektu pertsonalari ekin...
Ertzaintzaren Barne sailak urteak zeramatzan euren jarduna ikertzen. 2022ko maiatzean atxilotu zituzten, eta haien etxeetan kokainaz gain, dirua, telefonoak, eta droga ekoizteko bestelako materiala atzeman zuten
‘Eraso matxistarik gabe, Galdakao aske’ kanpaina sortu dute Santakurtzetarako. Edozein jarrera matxistari "irmotasunez" egingo diete aurre herriko eragileek
Ibilgailu bat trabatuta geratu da gaur goizean Bekeako sarrerako zubian, Galdakaon. Auzotarrek GEURIAri adierazi diotenez, 11:00ak aldera gertatu da, eta dagoeneko zabalik dago zubia. “Garabi bat...
Galdakaoko 64 saltokik bat egin dute 'Aldapan gora!' kanpainarekin. Ekimenak irailaren 30era arte iraungo du
Galdakaoko udaletxearen atzealdean egin dute protesta zaratatsua Palestinako genozidioa salatzeko, Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta.
Irailaren 12tik 21era bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Jai Batzordeak 150 jarduera inguru antolatu ditu eta GEURIAn egunez eguneko egitaraua jaso dugu: Egitaraua | Galdakaoko jaiak...