Arkotxa eraldatzeko plan berriak tren geltoki berria, industria-gunea, erriberako parkea eta Galdakaorako eta Basaurirako bidegorrien lotura egitea bilatzen du.
Zinemaldietan izendatu edo saritutako film laburrak eta komedia generoko laburmetraiak ikusi ahal izango dira doan otsailaren 23an eta 24an Zaratamon.
Hondakinen gaikako bilketa hobetzeko eta auzoei zeregin hori errazteko asmoz, Zaratamoko Udalak bi minigune garbi jarri ditu, Elexalden eta Arkotxan.
Otsailaren 10ean, larunbatez, emango diote hasiera Zaratamon Inauteriei. Mozorro lehiaketa eta desfilea Arkotxako frontoian izango da.
Arkotxa eta Txarrota presaren inguruan ibilbide naturalak egin ditu Zaratamoko Udalak. Hain zuzen ere, lau dira egin dituzten ibilbideak.
Aurtengo Goya sarietan 10 garaikur irabazi dituen Handia euskal filma Zaratamora helduko da apirilaren 14an, Zineforum programaren barruan.
Arkotxa, paisaia anitza proiektua aurkeztuko dute jendaurrean otsailaren 4an. Auzoaren historia ezagutzeko aukera emango du, ibilbide naturalen bitartez
Otsaileko bigarren astean ospatuko dira aurten Inauteriak eta Zaratamon badute mozorro lehiaketako gai nagusia: Zinema. Urtarrilean zehar inkesta zabaldu du Udalak mozorro lehiaketako gaia aukeratzeko.
Postari errealarekin batera heldu dira Arkotxara Errege Magoak. Txarrota Kultur Elkartearen eskutik txokolatea auzotarren artean banatu eta gero, Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek gozokiak banatu...
Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, Ugaoko, Zaratamoko eta Etxebarriko ikastetxeetan abiarazi dute Euronet 50/50 Max proiektua 2017/2018 ikasturtean.