
Ekainaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Zeberion San Antonio jaiak. Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak eta Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu dute Ermitabarrin.

90 urteko Asun Etxebarria eta 77 urteko Fede Zabala zeberioztarrak arduratu dira ikasleei ardilana zer den azaltzeaz. Lanbidearen erakustaldia egin dute zuzenean, antzinakoe erremintak erabilita.

Momentuz sei bizikleta daude eskuragai: mendiko lau eta paseorako bi. Ermitabarriko tabernan egin daiteke erreserba.

Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko dira Zeberioko Santa Kurtze auzoko jaiak.

Apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretako emaitzak % 100ean zenbatuta, Zeberion EAJk irabazi du 339 botorekin (% 48,85).

Ekainaren 22an, zapatuan, Zeberio Metal musika jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute.

Martxoaren 2an, zapatuan, Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen autobusa heldu zen Zeberiora. Urtean behin egiten du geldialdia Zeberion eta hamabost lagun hurbildu ziren bertara odola ematera.
Garai hauetan esnatzen da liztorra neguko letargiatik eta orduan hasten da habia egin eta arrautzak jartzen. Liztor erreginak dira lehenak irteten eta horiek harrapatzea da asmoa.

21. Korrika ez da Zeberiotik pasa aurten, baina Eskolak eta AEK-k Korrika Txikia ikusgarria antolatu dute.

Besteak beste, Zeberioko Udalak, Akerbeltzek, Arrankudiagako Gizarte Etxeak, Arrankudiagako Eskolak, Arrakundiagako Gaztetxeak, Zollok, Zeberioko Austarri Kultur-Kirol Elkarteak eta Zeberioko Gure Indarrak hartu dute lekukoa Arrankudiagan.