Sareak

☉ Zeberio

Programa | San Segismundoko jaiak 2025

Uztailaren 19an eta 20an antolatu dituzte Upoko jaiak. Aurten Zeberioko Udala arduratu da ospakizunak prestatzeaz

|

Upo // Geuria

Uztailaren 19an eta 20an ospatuko dituzte Upoko San Segismundo jaiak. Aurtengo ospakizuna Zeberioko Udalak antolatu du Upoko ermitan.

Urtero lez, jarduera nagusiak Mugarrien ekitaldia eta Zaratamo eta Zeberioko herritarren arteko sokatira saioa izango da. Bestalde, txosna, trikitilariak eta umeentzako herri kirolak antolatu dituzte Upoko ermitaren inguruetan.

Egitaraua | San Segismundo 2025

Uztailak 19, zapatua
11:00 Txosna
12:00 Meza, San Segismundoko ermita

Uztailak 20, domeka
12:00 Trikitilariak
12:30 Kanpainako meza
13:00 Mugarrien ekitaldia: txuzoak ipintea
17:00 Umeentzako herri kirolak
18:00 Zaratamo-Zeberio sokatira

☉ Zeberio

Argazkiak | Mozorroak jantzi eta kalera irten dira zeberioztarrak Gau Beltzan

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egin zuten atzo eta gaztain erreen usaina eta Gau Beltzaren magia herriko txoko ezberdinetara iritsi zen

|

Herritarrak, Gau Beltzan // Geuria

Beste urte batez Gau Beltza edo Arimen Gaua prestatu du Zeberioko Txubelasu Guraso Elkarteak, Zubialden.

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egin zuten atzo eta gaztain erreen usaina eta Gau Beltzaren magia herriko txoko ezberdinetara iritsi zen.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Luis Zubero txirrindulari ohia eta ‘Ciclos Zubero’ dendako sortzaile zeberioztarra zendu da

Txirrindulari ohiak, Goddet Tourreko zuzendariari esan zion aldapak jaisteko modua zeberioko kurbetan ikasi zuela

|

Luis Zubero // Ciclos Zubero

Luis Zubero euskal txirrindularitzako erreferentea hil egin da, 77 urte zituela.

Zubero 1968tik 1976ra bitartean izan zen txirrindulari profesionala eta KAS taldeko txirrindularia izan zen 1968tik 1974ra. Amateur izan zenean deitu zuen arreta zeberioztarrak: 1967an Bizkaiko eta Espainiako txapeldun izan zen.

Profesional lez Pascuas-eko zirkuituan eta Sabiñanigoko GPa irabazi zituen eta 1970eko Frantziako Tourreko etapa batean bigarren postua eskuratu zuen Eddy Merckx-en atzetik: “Etapa hura Merckxek irabazi zuen, den-dena irabazten zuen moduan. Ez zuen ezer besteentzat. Indartsuena eta handinahiena zen”, horrela gogoratzen zuen Zuberok Merckx. Ozta ozta ez zuen irabazi etapa hura, baina Merckxi beldurra emateko gai izan zen.

Garai hartan Tourreko zuzendaria izandako Goddetek galdera egin zion Zuberori: “Non ikasi duzu aldapak modu horretan jaisten?”. “Zeberion”, erantzun zion Luisek irribarretsu. “Kurbaz beteta dago herria”.

Txirrindularitza profesionala utzi ostean, Bilboko erdigunean kokatutako Ciclos Zubero denda zabaldu zuen, txirrindularitza askorentzat erreferente bilakatutako negozioa.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Zeberioko Ibarra auzoko etxe batzuen ur zikinak ibaira isurtzen egon dira azken urteetan

Udalak azaldu du “arrazoi ezezagunak direla eta” auzo erdia ez dagoela saneamendu sistemako sare nagusira konektatuta

|

Ibarra auzoko sarrera // Geuria

Zeberioko Udalak konponketa-lanak hasiko ditu Ibarra auzoko zenbait etxetan, saneamendu sisteman arazoak detektatu dituztelako. Izan ere, auzotar batek abisua eman zion Udalari, bere etxeko ur zikinak Zeberio ibaira isurtzen ari zirela uste zuelako.

“Auzo erdia ez dago saneamendu sistemako sare printzipalera konektatuta”, azaldu dute udal ordezkariek. “Ondorioz, ur zikinak Zeberio errekara isurtzen egon dira azken urteetan”. Ekain Goti Zeberioko alkateak azaldu du ahalik eta lasterren ekin nahi dietela konponketa horiei, “urtea amaitu baino lehen, ondo bidean”.

Ereinen bidez 6.000 euroko diru laguntza jasoko du Udalak eta guztira 17.000 euro bideratuko dute konponketa hauek egin ahal izateko (BEZa kanpo).

Arazoaren jatorria

Auzotarraren abisua jaso ostean, udal langileak Ibarrara gerturatu eta proba batzuk egin zituzten: “Hala izan zen: komuneko ponpatik tira egitean ura errekara zuzenean isuri egiten zela ikusi genuen”.

Zeberio ibaia, Ibarra auzoan // Geuria

Arazo honek Ibarrako laupabost etxebizitzei eragiten die. “Duela urte batzuk obrak egin ziren arazo honen haritik”, azaldu dute Udaletik. “Baina ezagutzen ez dugun arrazoi batengatik etxebizitza horiek ez daude saneamendu sistemako sare nagusira konektatuta”.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Otso baten antza duen txakur bat bilatzen ari dira Zeberion

Jabeen arabera Runa ez da animalia arriskutsua baina bai beldurkorra

|

Runa, ezkerraldean // Utzitakoa

Runa izeneko txakur eme bat galdu zen atzo Untzetapiku mendiko antenen zonaldean, 11:30ak aldera, eta Zeberio aldetik ari dira bere bila.

Txaku-otso txekoeslovakiarra arrazakoa da, tamaina handikoa eta gris eta zuri koloreduna (lur koloreduna). Jabeen arabera ez da animalia arriskutsua baina bai beldurkorra. Bederatzi urte ditu eta uhal beltza darama lepoan, militar koloreduna.

Norbaitek ikustekotan 666 200 441 telefono zenbakira deitzea eskatu dute (Markel).

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egingo dute Zeberioko Gau Beltzan

Zeberioko plazan antolatu dute, urtero lez, Gau Beltza, 18:00etatik aurrera

|

Gutxi falta da Gau Beltza edo Arimen Gaurako eta Zeberion programa interesgarria prestatu dute Txubelasu Guraso Elkarteko kideek herritar guztientzat, herriko plazan.

Gaztainerrea, ibilbide magikoa – Sanduli Manduli, Lamien dantza… eta musika, jatekoa eta edatekoa izango dute bertara gerturatuko direnek.

Egitaraua | Zeberioko Gau Beltza 2025

Urriak 31, barikua
18:00 Gaztainerrea
18:30 Ibilbide magikoa – Sanduli Manduli
20:00 Lamien Dantza

Osorik irakurri