Sareak

☉ Usansolo

Bideoa | Jon Atxutegi, Geltokia Erdigunean plataforma: “Oso pozik gaude herritarren erantzunarekin”

|

Galdeketa eguna dute gaur Usansolon. “Zein da zure ustez herriaren tren-konexio beharrizanak asetzeko aukera hobea?” galderari erantzuteko deituta daude herritarrak.

Eta erantzunerako hiru aukera: Usansolo erdigunerako geltoki propioa; 500 metroko tunel ibiltaria ospitaleko geltokira; edo, autobus-lanzadera bat ospitaleko geltokira.

Eguerdian bozkatzeko Unkina plazan jarri duten karpan izan gara, eta Jon Atxutegi Geltokia Erdigunean plataformako kidearen balorazioa jaso dugu.

☉ Usansolo

Argazkiak | Galdeketa Usansolon: zein tren-konexio nahi duten bozkatzen ari dira herritarrak

|

Usansolotarrak kalera irten dira gaur adierazteko zer nahi duten herriko tren-konexioari dagokionez. Galdeketa antolatu du Geltokia Erdigunean plataformak, Usansoloko Udalaren babesarekin, eta eguerdian Unkina plazara bertaratu gara [ikusi bideoa hemen].

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Usansoloko galdeketa metro geltokiaren inguruan: hauek dira bozkatzeko hiru aukerak

Usansoloko tren-konexiorako hiru aukeren artean bat hautatuko dute herritarrek urriaren 5eko galdeketan

|

Irailaren 27an manifestazioan urriaren 5eko galdeketan parte hartzeko deia egin zuten Usansolon // Geuria

Urriaren 5ean galdeketa egingo dute Usansolon. Metro geltoki berriaren inguruko kontsulta izango da: Geltokia Erdigunean plataformak sustatu du eta Usansoloko Udalak babestu egiten du.

Tren konexiorako hiru aukeretatik bakarra hautatu beharko dute igandean usansolotarrek. Eta aukerak hauek dira: Usansolo erdigunean geltoki propioa; 500 metroko tunel ibiltaria ospitaleko geltokira; eta, autobus-lanzadera bat ospitaleko geltokira eta 250 metroko tunela.

Unkina plazan jarriko duten karpan emango dute herritarrek bozka, 09:00etatik 20:00etara bitartean. Boto-paperak Usansoloko etxebizitzetako postontzietan banatuko dituzte, eta bozketa egunean ere eskuragarri egongo dira.

Galdeketarako bozka 16 urtetik gorako usansolotarrek eman ahalko dute. “Usansolon bizi diren guztiek eman dezakete bozka. NANean Usansoloko kaleren bat dutenek zuzenean bozkatuko dute; ez du axola NANean oraindik Galdakao udalerri bezala agertzea, kalea da garrantzitsua”, diote Geltokia Erdigunean plataformatik.

“Era berean, Usansolora berriki etorri direnek eta NANean oraindik beren kale berria ez dutenek ere bozka eman ahalko dute”, diote. Kasu horietan, errolda-agiria eskatu eta igandean aurkeztu beharko dute.

Urtebete martxan

Duela hiru urte, 2022ko abenduan, Loly de Juan Garraio Azpiegituren zuzendaria eta Julian Ferraz Euskal Trenbide Sareko (ETS) zuzendari ondokoak metroari buruzko hitzaldia eman zuten Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, eta bertan adierazi zuten Usansoloko geltokia desagertu egingo zela. 

Eta duela urtebete Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta ETSk erabaki hori baieztatu zuten. Orduan eratu zuten Usansolon Geltokia Erdigunean plataforma.

“Bizkaiko eta Usansoloko ospitalearen kohesioa hobetzeko obra batek, 350 milioitik gorako inbertsio publikoa duenak, Usansoloko bizilagunen trenbide-garraiorako sarbidea kentzen du. Kendu egiten da, gaur egun udalerrian tren-geltoki bat baitago udalerriaren erdigunean”, salatu dute askotan plataformatik.

Urte honetan zehar, plataformak hamaika aldarrikapen-ekimen egin ditu, hala nola, manifestazioak, elkarretaratzeak eta herri asanbladak, eta alderdi politikoekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin hainbat bilera egin dituzte.

“Guztietan argi utzi dugu zein den herritarren jarrera: Usansolok herriaren erdigunean geltoki bat izan behar du, gaur egun duen bezala. Aldarrikapen hori da usansolotarrok garraio publikoan kalitaterik ez galtzeko modu bakarra, zenbait datuk berresten baitute herritarrek defendatzen duten alternatiba dela udalerriaren beharretara ondoen egokitzen dena”, diote.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Argazkiak | Tren geltokia Usansolo erdigunean mantentzearen aldeko manifestazioa egin dute herritarrek

Urriaren 5ean Metro geltokiaren inguruko herri galdeketa egingo dute Usansolon. Herri osoak bozkatzeko deia egin dute Geltokia Erdigunean plataformatik

|

Usansoloko herritarrek ez dute gaur egun erdigunean duten tren geltokia galdu nahi. Eta horren adibide da azken urteetan egin dituzten mobilizazioak. Azkena irailaren 27an: herritarrak kalera irten ziren beste behin ere eta manifestazioa egin zuten Usansoloko kaleetatik. Gainera, urriaren 5eko herri galdeketan “herri osoak” bozka emateko deia zabaldu zuen Geltokia Erdigunean plataformak.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Manifestazioa deitu dute larunbatean Usansolon, urriaren 5eko galdeketari begira

Urriaren 5ean Metroari buruzko galdeketa egingo dute Usansolon, baina aurretik, irailaren 27an manifestazioa deitu du Geltokia Erdigunean plataformak

|

Geltokia Erdigunean plataformako kideak urriaren 5eko galdeketaren kartelarekin // Utzitakoa

Urriaren 5ean, igandez, herri galdeketa egingo dute Usansolon. Metro geltokiaren inguruko kontsulta izango da, eta bertan usansolotarrek adierazi ahal izango dute zein den euren nahia.

Horretarako hiru aukera izango dituzte bozkatzeko: bi geltoki eraikitzea (bat Usansolo erdigunean eta bestea ospitalean); 500 metroko tunela ospitaleko geltokia Usansolo erdigunearekin lotzeko; edo lanzadera baten bitartez lotzea ospitaleko geltokia eta herrigunea.

Kontsulta ez da loteslea izango, baina Geltokia Erdigunean plataformatik honakoa adierazi dute: “Eskura ditugun berme guztiak izango ditu, hala nola, erroldaren egiaztatzea eta kanpoko egiaztatzaileak. Bada garaia Usansolok botoa eman eta bozkatutakoa baliarazteko”, diote.

Galdeketa egin aurretik, ordea, plataforma eta usansolotarrak ez daude geldirik. Irailaren 18an asanblada irekia egin zuten eta irailaren 27an, larunbatez, manifestazioa deitu dute.

Unkina plazatik abiatuko da martxa 12:30ean. Plataformatik herri osoa deitu dute mobilizaziora eta zapi horia eramateko eskatu diete herritarrei.

Osorik irakurri

☉ Usansolo

Bideoa | Usansolon 250 lagunek egin dute bat Palestinako genozidioa salatzeko kazeroladarekin

|

Usansolon 250 lagun inguruk egin dute bat Gernika-Palestina Herri Ekimenaren burrunbarekin.

Usansolotik GEURIAra bidali dizkiguten irudiekin sortu dugu bideo laburra.

Osorik irakurri