☉ Basauri
Sakonean / Elikagaien banaketa, Basauritik Bizkaira
Bizkaiko Elikagaien Bankuak Basaurin du egoitza. Bizkaiko 35.000 pertsonari ematen dio zerbitzu. Abenduaren 1ean eta 2an bilketa handia egingo dute.

Bizkaiko Elikagaien Bankuak Basaurin du egoitza. Bizkaiko 35.000 pertsonari ematen dio zerbitzu. Abenduaren 1ean eta 2an bilketa handia egingo dute supermerkatuetan
Orain dela 22 urte sortu zen Bizkaiko Elikagaien Bankua (BEB). Hain zuzen ere, 1995. urtean hamar lagun inguruko boluntario talde batek eratu zuen ongintzako fundazio hau. Hastapen urte haietan eskutik eskura banatzen zituzten boluntarioek elikagaiak, behar zituztenentzat. “Irabazi asmorik gabeko erakundea eratu zuten hamar lagun inguruk, denak erretiratuak, 65 urtetik gorakoak. Horregatik hasiera batean Jubilatuen Elikagaien Bankua izena jarri zioten erakundeari”, dio Cayetana Lopez-Tapia Bizkaiko Elikagaien Bankuko biltegiaren sailkapenerako arduradunak: “Ofizina txiki batean lan egiten zuen musu-truk talde horrek, biltegirik gabe. Hasiera hartan elikagaiak biltzen zituzten eta behar zituztenen artean banatzen zituzten, eskutik eskura”.
Gaur egun, 140 langile ditu bere gain Bizkaiko Elikagaien Bankuak, arlo desberdinetan banatuta: gizarte saila, biltegiak, eskaerak, garraioa, logistika, idazkaritza, komunikazioa, diruzaintza, instalazioak, giza baliabideak edota elikagai-bilketa. “Langile finkoez gain, hainbat boluntariok laguntza eskaintzen digute. Gehienak Basaurikoak dira, baita Galdakao edo Arrigorriagakoak ere. Biltegia ondoan izateak inguruko boluntario gehiago hurbiltzen ditu gurera”, dio Lopez-Tapiak.

Basaurin du egoitza nagusia Bizkaiko Elikagaien Bankuak // Geuria
“Gizartearen beharrak handituz joan dira, eskaerek ere gora egin dute eta birsortu eta berregituratu behar izan dugu guk ere”, dio Lopez-Tapiak: “Erakundea asko hazi da. Batik bat 2012tik aurrera, Espainiako Elikagaien Bankuak Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea saria eskuratu zuenez geroztik. Gizartean argia izan zuen horrek eta ezagutarazteko bidea izan zen”.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak Basaurin du egoitza: “Biltegi nagusia Cervantes etorbidean dugu eta Mercabilbaon biltegirik ez dugun arren, ofizina txikia badugu”, dio Lopez-Tapiak. Elikagaien Bankua egunero zabaltzen dute, astelehenetik ostiralera 07:30etik 13:00etara. “Biltegian lanean daudenek hornidura iturrietatik jasotzen duguna biltegiratzen dute, eta egunean bertan banatu egiten dute. Mercabilbaon egiten dugun funtzionamenduari dagokionez, saltzen ez dutena biltegira ekarri edo gurekin elkarlanean dabilen txikizkako elkarte bati ematen diote (gehienbat, frutak eta barazkiak), egunean bertan ere bana dezaten”, dio Lopez-Tapiak.
Espainiako Elikagaien Bankuko Federazioa (FESBAL) 1996. urtean eratu zen eta guztira 56 Elikagaien Bankuk osatzen dute sarea, gutxienez bat probintzia bakoitzeko. FESBALek Elikagaien Banku guztiak kudeatzen ditu, baina probintzia bakoitzak bere autonomia du koordinatzerako orduan. “Euskal Autonomia Erkidegoan hiru Elikagaien Banku ditugu: Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Gure kasuan, Bizkaian, zuzendaritza batzorde propioa dugu eta honakoek osatzen dute: Miguel Angel Fernandino presidentea, Javier Extremo eta Luis Crovetto lehendakari ordeak, Jesus Adan idazkaria, Jose Luis Novelle diruzaina eta Victoria Arrue, Maria Teresa Carranza, Maximiliano Ceballos, Nicomedes Charterina, Alberto Garai, Jesus Javier Isasi, Patxi Mugika, Nicolas Palacios eta Luis Enrique Uriarte bokalak“.
Elikagai xahuketari ez
Elikagaien Bankuko lema argia da: “Elikagaiak alferrik galtzeari ez”. Zentzu horretan, elikagai bilketak egiten dituzte. “Batik bat jendeak elikagai bilketa handiengatik ezagutzen gaitu, baina egia esateko, beste hainbat gauza burutzen ditugu. Elikagaien Bankuak barneko eta hain ezagunak ez diren beste proiektu batzuk ditu, elikagai bilketak bezain garrantzitsuak edo are garrantzitsuagoak direnak”, dio Lopez-Tapiak. Besteak beste, proiektu horiek dira: elikagai xahuketaren eta hurbilen dugun gosearen aurkako borroka; elikagaiak doan jaso eta doan banatzea; bidezko banaketaren ziurtasuna ongintzako erakunde homologatuen bidez egitea; eta koordinazioa eta kudeaketa boluntarioen esku uztea.
Erakundearen funtzionamenduari dagokionez, ardatz nagusia elikagaiak biltzea da hornidura iturri hauen bitartez: elikagaien enpresek eta banaketa-enpresek emandakoak; Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren nekazaritza sailek kudeatutako kanpainen soberakinak; Mercabilbaoko handizkako saltzaileen eta nekazaritza kooperatiben soberakinak; saltoki handietan eta ikastetxeetan egindako aldi bateko kanpainak; Europar Batasunetik datozen eta Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsaren (NBEF) bidez egindako ekarpenak; eta, herritarrek dohaintzan ematen dituzten elikagaiak.
Lopez-Tapiak dioenez, “argi dago hornidura iturri nagusiez gain, herritarrek ematen duten guztiarekin gure biltegiak betetzen ditugula. Esate baterako, iazko balantzeari dagokionez, bilketa handiaren bitartez 866.291 kilo jaso genituen (%21,6), Nekazarien kooperatibek emandakoaren atzetik (1.020.052 kilo, %25,4). Zentzu horretan, abenduaren 1ean eta 2an elikagaien urteko bilketa handia egingo du Bizkaiko Elikagaien Bankuak. “Elikagai bilketa lurraldeko saltoki guztietan egingo dugu, baita herri txikienetan ere. Gure helburua da, hain zuzen, Bizkaiko udalerri guztietara heltzea”, dio Lopez-Tapiak (biltegiaren sailkapenerako arduraduna izateaz gain, abenduko bilketa koordinatzen dabil). Gutxi gorabehera, Bizkaiko 260-280 supermerkatutan gauzatuko dute elikagai bilketa: “Kanpaina horretan 5.000 boluntario inguru ariko dira, Elikagaien Bankuan lanean ari diren 140 langileez aparte”.
Elikagaien banaketari dagokionez, Bankuak berak ez du erabakitzen nori eman. Cayetana Lopez-Tapiak azaldu duenez, “Elikagaien Bankutik instituzioetara bidaltzen ditugu elikagaiak. Hala nola, gizarte zentroak, behartsuentzako jantokiak, drogazaleak artatzeko zentroak, abegi elkarteak, pertsona ezinduen zentroak, egoitzak, erakunde erlijiosoak, etorkinentzako zentroak, ikastetxeak eta udalekuak, eta beste elikagaien banku batzuk. Gizarte sailak kudeatzen ditu bidalketak, udaletxeetako gizarte-langileen laguntzarekin. Gero instituzio bakoitza arduratzen da behar dutenen artean elikagaiak banatzeaz”.
Bestetik, erakundeak Europar Batasuna arloa du bere barne. “Erakunde europarrak berak urtean lau banaketa egiten du kontinente osoan, soberan geratu diren elikagaiekin. Europako banaketa hau ez da Bizkaiko Elikagaien Bankukoarenarekin osagarria, beraz, norbaitek Europar Batasunetik elikagaiak jasotzen baditu, hilabete horretan ez du Bizkaiko Elikagaien Bankuko elikagairik jasoko. Hitz gutxitan, ez dugu inoiz banaketa bikoizten”, dio Lopez-Tapiak. Bizkaiko Elikagaien Bankuak 100 instituziorekin lan egiten du eta gutxi gorabehera 35.000 pertsonari ematen dio zerbitzua.
5 milioi kilo elikagai
Bizkaiko Elikagaien Bankuak, orain dela 22 urte sortu zenetik gaur egunera arte, hazkunde nabaria izan du janari bilketari dagokionez. “Espainiako enpresarik handienek ere ez dute inoiz horrelako bilakaerarik izan! Jakina, behar sozial baten arrazoiagatik hazi da hainbeste”, argitu du Bizkaiko Elikagaien Bankuko biltegiaren sailkapenerako arduradunak.
“Krisi ekonomikoaren eraginez, azken hamar urteak eskandalagarrienak izan dira. Eta, ni Elikagaien Bankuan lanean nabilenetik –orain dela bost urte hasi nintzen lanean– hirukoiztu egin dugu gure ahalmena. Aurten, gaur egunera arte mila kilo elikagai inguru jaso ditugu. Urtean, 5 milioi kilora iristen gara (Espainian22 milioi elikagai kilo batu zituzten iaz)”, dio Lopez-Tapiak.
Bizkaiko Elikagaien Bankuko iazko memoriari erreparatuta, 2016an 4.065 tona sartu ziren Basauriko biltegira, 2015ean baino %13 gehiago. Elikagaien jatorriari dagokionez, nekazarien kooperatiben bitartez 1.020.052 kilo sartu ziren (%25,4), bilketetatik 866.291 kilo (%21,6), Europar Batasunetik 774.264 kilo (%19,3), Mercabilbaotik 417.911 kilo (%10,4), bestelako dendetatik 223.294 kilo (%5,6), elikagaien saltokietatik 217.570 kilo (%5,4), elikagaien soberakinetatik 149.278 kilo (%3,7), biltegiko inbentarioa gaurkotzetik 124.782 kilo (%3,1), ikastetxeetatik 113.226 kilo (%2,8), beste probintzietako Elikagaien Bankuetatik 62.784 kilo (%1,6), eta elikagai enpresak ez direnetatik 42.856 kilo (%1,1).
300 bazkide inguru
Elikagai Bankuaren xedea ez da dirua biltzea, hala ere, bere helburuei heltzeko gutxieneko finantziazioa behar du, edozein erakundek dituen gastuak kitatzeko. Besteak beste, garraioa, biltegien ekipamendua, hozkailuak eta bulegoa. “Halaber, energia elektrikoa, mantenua, komunikazioak, aseguruak eta tankera horretako beste gastu batzuei ere egin behar diegu aurre”, dio Lopez-Tapiak. Bizkaiko Elikagaien Bankuari egiten zaizkion ekarpenak -dirutan, espezietan edo ekipamenduan direla-, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen Zergan aringarri dira.
“Bizkaiko Elikagaien Bankuak bazkideak ditu eta hilero, hiru hilabetero, urtean bitan edo urtean behin diru-ekarpenak egiten dituzte. Gaur egun, 300 bazkide inguru izango ditu Bankuak. Horietatik asko bertako langileak gara. Dirua ematea boluntarioa denez, ez dugu kanpainarik egiten”, dio Lopez-Tapiak
☉ Basauri
Javi Conde klubeko hiru atletak Australiako Munduko Virtus Atletismo Txapelketan parte hartuko dute
Ibai Magdaleno, Angela de Miguel eta Mikel Garcia atletak Brisbanen jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko dute urriaren 8tik 15era bitartean

Javi Conde klub paralinpiko basauriarreko Ibai Magdaleno, Angela De Miguel eta Mikel Garcia atletak Australian daude Munduko Virtus Atletismo Txapelketa jokatzeko.
Urriaren 8tik 15era bitartean izango da txapelketa Brisbanen, eta Basauriko klubeko Sergio Lopez presidentea eurekin joango da entrenatzaile bezala.
Magdalenok 5.000 eta 10.000 metroko probetan hartuko du parte; De Miguelek 3.000 eta 5.000 metroko probetan; eta Garcia 400 eta 800 metrotan.
Txapelketak 20 herrialde baino gehiagoko 300 atleta baino gehiago bilduko ditu, eta Brisban hiriak Virtus Atletismo Lehiaketa hartuko duen hirugarren aldia izango da.
☉ Basauri
San Fausto eguneko kuadrillen bazkariak 3.600 herritar baino gehiago bilduko ditu Basaurin
Urriaren 13an, San Fausto egunez, kuadrillen bazkaria izango da Basauriko jaietan

Basauriko jaiak urriaren 11n, larunbatez, hasiko dira. San Fausto eguna, urriak 13, aurten astelehenez izango da, eta basauriarrentzat jaietako egunik garrantzitsuena da.
Besteak beste, kuadrillen bazkaria antolatuko dute. Ekitaldi jendetsua izan ohi da, eta aurten, astelehena izan arren, ez da salbuespena izango.
Ane Garcia eta Txema Pereda Herriko Taldeakeko presidenteak eta presidenteordeak adierazi dutenez, 3.600 lagunetik gora bilduko da bazkarian.
Bizkotxalde parkean izango da bazkaria, betiere eguraldiak lagundu egiten badu.
☉ Basauri
Laia Arteagarentzat eta Gaizka Hernandezentzat izango da Basauriko jaietan bilduko duten dirua
Herriko Taldeakeko kuadrilla guztiek antolatuko dituzte ekitaldi solidarioak sanfaustoetan

Basauriko jaiak hasiko dira larunbatean, urriaren 11n. Herriko Taldeakek 200 jarduera baino gehiago antolatu ditu, eta urtero bezala, ekitaldi solidarioek leku nabarmena izango dute sanfaustoetan.
Herriko Taldeakeko kuadrilla guztiek, 16 guztira, konpromiso solidarioa erakutsiko dute ekitaldi desberdinekin. Aurten Laia Arteaga Perezentzat eta Gaizka Hernandez Yagüerentzat izango da jaietan zehar bilduko duten dirua.
Urriaren 12an, igandeaz, kotxe klasikoen topaketa egongo da Bizkotxalden (Edurre); hirugihar-jana Arizgoitiko plazan (Ontzak), eta saltxitxa-jana Mojaparte plazan (Txikerrak).
Urriaren 14an, asteartez, muskuilu-jana izango da Basatiaken lonjan. Urriaren 15ean, asteazkenez, txanpi solidarioa eskainiko dute (Mozkorrak) eta txorizo-jana ere egongo da (Alaiak) Solobarriako karpan; eta pintxo solidarioa ere izango da Mojaparte plazan (Urbiko).
Urriaren 16an, ostegunez, sardina-jana (Zoroak) eta sandwich-jana (Ogeta) egingo dituzte Arizgoitiko plazan; eta odoloste-jana ere egongo da San Pedro plazan (Itsaslapurrak), eta bingo solidarioa Solobarriako karpan (Zigorrak).
Urriaren 17an, ostiralez, Sagardo Fest antolatu dute Arizgoitiko plazan (Basajaunak), txokolatada San Pedro plazan (Txano Gorritxu), eta jolas solidarioa Bizkotxalden (Laguntasuna). Eta, urriaren 18an, larunbatez, txistorra-jana egongo da San Pedro plazan (Aldatxa). Ekitaldi solidario horiek guztiak Laia Arteaga Perezen alde izango dira.
Era berean, Hauspoak kuadrillak urtero antolatzen du merkatu txiki solidarioa Gaizka Hernandez Yagüeren alde. Urriaren 12an, igandez, izango da, goizez, Solobarriako karparen inguruetan.
Eta beste alde batetik, urriaren 19an, igandez, Basauriko Merkatari Elkarteak bakailao-dastaketa herrikoi solidarioa antolatu du San Isidro plazan.
☉ Basauri
Programa | Basauriko jaiak 2025

Urriaren 11tik 19ra bitartean izango dira Basauriko jaiak. Herriko Taldeakek 200 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu.
Egitaraua | Basauriko jaiak 2o25
Urriak 11, larunbata
18:00 Kuadrillak elkartzea udaletxeko inguruetan
18:10 Alkate txikiei eta kuadrillei harrera udaletxean
18:30 Yeray Gonzalez pregoilariari omenaldia udaletxean
18:35 Eskarabileraren aurkezpena
18:40 Alkate txikien, alkatearen eta Herriko Taldeaken agurra udaletxeko balkoitik
18:55 Pregoia udaletxeko balkoitik
19:00 Txupinazoa
19:05 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin udaletxetik Solobarria plazara. Kuadrillen hurrenkera: Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna eta Txikerrak
21:30 Jaitsierarik onenari saria Solobarrian eta lonjak irekitzea
21:30 Kalejira Gazte Leku Fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko Festa Sound Solobarriako karpan
22:30 Lehian Erromeria Arizgoitiko plazan
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: Gard3n
Urriak 12, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30-13:30 Maratoi solidarioa Artunduagako pistan CTNNB1 elkartearen alde
09:30 Mahai-teniseko txapelketa herrikoia eta federatua Urbi kiroldegian
10:00 Gaiteroak
10:00 Petanka txapelketa Artunduagako bolatokian
10:00 Calva txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00 Kuadrilla Txikien X. Txapelketa Arizgoitiko plazan
11:00 Azoka solidarioa Solobarriako inguruetan Gaizka Hernandezen alde (Hauspoak)
11:00 Edurre MotorDay Solidarioa Bizkotxalden Laia Arteagaren alde (Edurre)
11:00 Banakako Hiru Tabloi txapelketa herrikoia Artunduagako bolatokian
11:00 Banakako eta bikotekako Leongo boloen txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 Eskualde osoko txistularien elkarretaratzea. Orkestra zuzendaria: Danbolin Txistulari Elkartea
12:00 Herri Kirolen erakustaldia Pozokoetxeko parkean
12:00-15:00 + 17:00-22:00 III. GaragarDay Mojaparte parkean
12:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Arizgoitiko plazatik
12:00 Kontzertuak Mojaparten: Txotx Txalaparta + Erraturie
15:00 XXX. Indaba-jan herrikoia Solobarriako karpan
17:00 Motoen VIII. Topaketa Pozokoetxeko parkean
18:00 Basauriko San Fausto Milia Begiralekuetan
18:00 Kuadrillen arteko XIII. Poker txapelketa Urbiko Lagunaken lonjan
18:30 Txiki Festa San Isidro plazan
18:30 Kalejira Adiskideak Fanfarrearekin
18:30 Festibas jaialdia Mojaparten: Trendkill + Ragebeat + En mala hora
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:00 XVII. Hirugihar-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Ontzak)
19:00 Saltxikerrada, saltxitxa-jan solidarioa Mojaparten Laia Arteagaren alde (Txikerrak)
19:00 Txitxarrilloa Solobarriako karpan: Ekhy taldea
19:30 Zurraren Grand Prixa Pozokoetxeko parkean
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Sua
Urriak 13, astelehena. San Fausto eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak Pedro Lopez Cortazar plazan
11:00-14:00 + 16:30-19:00 Artisau erakusketa Begiralekuetan
11:30 Prozesioa eta lore eskaintza San Fausto kaletik
12:00 Kuadrilletako hildakoen meza San Pedro elizan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:45 Eguzkidantza Edurre Dantza Taldearen eskutik Arizgoitiko plazan
13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa
13:45 Aiara Banda San Fausto kalean
14:00 Kuadrillen argazki ofiziala Bizkotxalden, jaitsierako hurrenkeraren arabera
15:00 Kuadrillen bazkaria Bizkotxalden
16:00 Kuadrillen arteko XI. Irrintzi txapelketa Bizkotxalden
17:30 Kuadrillen arteko Sokatira txapelketa Arizko Ikastolan + Txapel jaurtiketa
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:30 Aiara Banda Solobarriako karpan
19:30 Euskal erromeria Mojaparten
20:30 Txorizo-tripontziak Arizgoitiko plazan
21:00 Danborrada lonjarik lonja Arizgoitiko plazatik
22:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Javier Ojeda
Urriak 14, asteartea. Txikien eguna
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Txikien plenoa udaletxean
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
10:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Arizgoitiko plazatik Soloartera
11:00 Alkate txikien hitzaldia eta txupin txikia Soloarte ikastetxean
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Haurrentzako parkea Soloarte ikastetxean
11:15 Haurrentzako tailerrak eta marrazki lehiaketa Soloarte ikastetxean
12:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 San Fausto Nekazariaren omenezko meza Arizko ermitan
13:00 Lore-eskaintza Eskarabilerari eta Manuela Eguigureni
14:30 Emakumeen XXI. Bazkari herrikoia Solobarriako karpan
17:00 VI. Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokian
18:00 Kuadrillen arteko XVIII. Abarka jaurtiketa Pozokoetxeko parkean
18:30 Umeentzako askaria Soloarte ikastetxean
18:45 Antzerkia Soloarteko Ahateen parkean: ‘A su servicio’
19:00 Kalejira Adiskideak Fanfarrearekin
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Jamaica taldea
19:00 Labeldun txahalaren dastaketa Arizgoitiko plazan
19:00 Dantza emanaldia Biarte Dantza Eskolako ikasleekin Arizgoitiko plazan
19:00 Muskuilu-jan solidarioa Basatiak kuadrillaren lonjan Laia Arteagaren alde (Basatiak)
19:30 Euskal erromeria Pozokoetxeko parkean
20:00 Kuadrillen arteko Zapitxoaren jokoa Bizkotxalden
21:15 Suzko zezena Arizgoitiko plazan
22:00 Bakarrizketak Arizgoitiko plazan: Aroa Berrozpe + Sergio Arrispide + Gurutze Beitia
Urriak 15, asteazkena
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 Txanpi solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Mozkorrak)
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearen kalejira
14:00 Karparamartxoa Solobarriako karpan
15:30 Buruhandien lehiaketa Solobarriako karpan
16:30 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarriako karpan
17:00 Mami-jan txapelketa Solobarrian
17:00 Kuadrilla Txikien 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Bihotz-biriketako bizkortze tailerra Bizkotxalden
17:00 X. Esku Pilota Txapelketa Arina Soloarteko frontoietan
17:30 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillako lonjatik
18:00 Kuadrillen arteko 3×3 Saskibaloi txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
18:00 Txikitxef sukaldaritza tailerrak San Isidro plazan
18:30 Kalejira Gazte Leku Fanfarrearekin
19:00 Kuadrillen arteko Zurrakapote txapelketa Solobarriako karpan
19:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarriako karpan
19:00 Txorizo-jan solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Alaiak)
19:00 Pintxo solidarioa Mojaparte plazan Laia Arteagaren alde (Urbiko Lagunak)
19:00 Basauriko Emakumezkoen Futbol Selekzioa vs Sestao River Neskak Soloarteko futbol zelaian
19:00 Txitxarrilloa Mojaparte plazan: Trio Sua
19:30 Kuadrillen arteko Zurrakapote Txikiaren txapelketa Solobarria karpan
19:30 Kuadrillen arteko XI. Bizikleta Motelen lasterketa Mojaparten
19:30 Euskal erromeria Pozokoetxeko parkean
20:00 Kuadrillen arteko Zaku lasterketa Mojaparte plazan
21:00 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Andoni Ollokiegi
22:30 Zikiñik Bez erromeria Arizgoitiko plazan
Urriak 16, osteguna. Jubilatuen eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia Arizgoitiko plazan
12:00 Triki-poteoa Haizedoinu Gaiteroekin
14:00 Jubilatuen bazkaria Solobarriako karpan eta zaharren egoitzetan
17:30 Txikientzako tailerrak Pozokoetxeko parkean
18:30 Tortilla lehiaketa Solobarrian
18:30 Txitxarrilloa Mojaparten: Pergola taldea
19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarriako karpan
19:00 Sardina-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Zoroak)
19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Itsaslapurrak)
19:30 Orkresta Elektrotxaranga poinezkoen kaleetatik, Bentatik eta Solobarriatik
19:45 Tortillak aurkeztea
20:00 Bingo solidarioa Solobarriako karpan Laia Arteagaren alde (Zigorrak)
20:00 Heavy Eguna Basatiak kuadrillaren lonjan
21:30 Sanwich-jan solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Ogeta Bat)
21:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: La Decada Prodigiosa
22:00 Zurra-pong txapelketa Solobarriako karpan
Urriak 17, ostirala. Herriko artisten eguna
09:00 Txupina udaletxetik
10:00 Dultzaineroen kalejira
12:00 Danbolin Txistulari Elkartearen kalejira
14:00 Poteo-sesioa DJ Landarekin Begolako Andra Mari kalean
17:30 Gimnasia Erritmikoko erakustaldia Solobarriako karpan: Punteras kluba
17:30 XVI. Tiragoma txapelketa Pozokoetxeko parkean
17:30 Zurezko jolasak Pedro Lopez Cortazar plazan
18:00 Sagardo Fest solidarioa Arizgoitiko plazan Laia Arteagaren alde (Basajaunak)
18:00 Galaecia Folk kalejira Begiralekuetatik eta oinezkoen kaleetatik
18:00 Aulkiaren jokoa Bizkotxalden
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak
19:00 Txokolatada solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Txanogorritxu)
19:00 Kantu-poteoa Kilometro Kantu taldearekin Galizia kaletik
19:00 Joko solidarioa Bizkotxalden Laia Arteagaren alde (Laguntasunak)
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Amigos del Swing
19:30 Dantza tailerra Solobarriako karpan Be Move Dance Studio Eskolaren eskutik
19:30 Kale-antzerkia Begoñako Andra Mari kalean: Basauriko Kreatiba Antzerki Eskola
20:00 Kuadrillen arteko XI. Futbolin txapelketa Nai Lua Tetegian
21:00 Mata-porroi txapelketa Basajaunaken lonjan
22:00 Su artifizialak Artunduagatik: Pirotecnia Zaragozana
22:30 Kontzertua Arizgoitiko plazan: Chicos de Barrio
23:30 Tributu kontzertua Arizgoitiko plazan: Buen Castigo (Fito y Fitipaldis)
00:00 Markelinbo txapelketa Renfeko plazan
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: La Reina Show
Urriak 18, larunbata
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 Baserriko produktuen XXXVI. Erakusketa Uribarri kalean + Herri Kirolen erakustaldia Mojaparten
10:00 Haizedoinu Gaiteroak
11:00 Tuta txapelketa Artunduagako bolatokian
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Trenen zirkuitua Bizkotxalden
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Joku erraldoiak eta oreka tailerrak Bizkotxalde parkean
11:30 Paella txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarriako karpan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Eskualdeko dantza taldeen alardea Arizgoitiko plazan
12:00 Apar festa Pozokoetxeko parkea
12:00 Ekialdeko Go jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean
12:00 Aldibereko Xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean
12:30 XIII. Skate txapelketa Enbarkan
12:30 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean
13:30 Paellak aurkeztea
13:30 Kontzertua Begoñako Andra Mari kalean: Bohemios Autorizados
16:00 XXXII. San Fausto Halterofilia Txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan
17:00 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan
18:00 Diskofesta San Isidro plazan txikientzat
18:30 Kalejira Etxebarria Aita-Seme Trikitilariekin
19:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Dantza Alai
19:00 Kalejira Sama Siku Fanfarrearekin Arizgoititik
19:30 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Laia Arteagaren alde (Aldatxa)
19:30 Janari pikante I. Txapelketa Mozkorraken lonjan
20:00 Kantaldia Solobarriako karpan
21:00 ‘Ulterior Bidaia Handia’ kalejira Begiralekuetan eta oinezkoen kaleetan
23:00 Kontzertua Arizgoitin: Despistaos
00:30 Dantzaldia Pozokoetxeko parkean: Jaguar
Urriak 19, igandea
09:00 Txupina udaletxetik
09:30 XLV. Artisautza Azoka Uribarri kalean + Herri Kirolen erakustaldia Mojaparten
10:00 Dultzaineroen kalejira
11:00-14:00 + 16:00-18:00 Txiki-Gazte parkea Bizkotxalden
11:30-14:00 + 16:00-18:00 Txu-txu tren egokitua Begiralekuetatik
11:30 I. Patata gisatua …rekin lehiaketa Solobarriako karpan
12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin
12:00 Bolo txapelketa Artunduagako bolatokian
12:00 Bakailao dastaketa solidarioa San Isidro plazan
12:30 Pilotari profesional ohien partidak Artunduagako frontoietan: Mikel Goñi, Ladis Galartza, Xala, Pascual
13:00 Basauriko Musika Eskolako ikasleen emanaldia Pozokoetxeko parkean
13:30 Patata gisatuak aurkeztea
17:00 Txitxarrilloa Mojaparten: Orquesta Maran
17:00 Pasabolo txapelketa Artunduagako bolatokian
19:15 Jaien amaiera Arizgoitiko plazan: sari banaketa eta Eskarabilerari agurra
☉ Basauri
MAZ Basaurik agortu ditu Leon Benavente eta Toundra ikusteko sarrerak, hilabete lehenago
Azaroaren 7an Leon Benavente eta Toundra Social Antzokian ikusteko sarrera guztiak saldu dituzte. Azaroaren 8ko kontzertuetarako sarrerak oraindik salgai daude

Azaroaren 7tik 8ra izango da MAZ Basauri jaialdia. Hamahirugarren edizioko programa pasa den astean publikatu zuten eta dagoeneko ostiralerako sarrerak agortu dituzte.
Hain zuzen ere, Leon Benavente eta Toundra Social Antzokian ikusteko sarrera guztiak saldu dituztela adierazi dute antolatzaileek, jaialdia hasi eta hilabete lehenago.
Leon Benaventek berriz sarrerak agortzea lortu du MAZ Basaurira egiten duten bigarren bisitan, 2017ko edizioan lortu eta zortzi urtera.
Hala ere, gogorarazi dute oraindik ere sarrerak salgai daudela larunbateko jardunaldirako Los Punsetes, Triangulo de Amor Bizarro eta Edgar Allan Pop ikusteko.
MAZ Basauri 2025
Azaroak 6, osteguna
Marienea
18:00 ‘Emakumeak eta industria musikala’ hitzaldia
Azaroak 7, ostirala
Social Antzokia. Sarrerak agortuta.
21:00 Ateak irekitzea
21:30 Toundra
23:30 Leon Benavente
01:00 Bukaera
Azaroak 8, larunbata
Txiki MAZ: kokapena aurrerago zehaztuko dute
11:30 Reyes Torio & Mr Chase (DJ saioa eta ikastaroa)
12:00 J.M. Brutal (antzerkia)
13:00 Reyes Torio & Mr Chase (DJ saioa eta ikastaroa)
13:30 Maialen Ibarra (kontzertua)
14:15 Bukaera
MAZ kalean: kokapena aurrerago zehaztuko dute
17:30 Ben Santana
18:15 Monday Potions
19:15 Rubia
20:15 Bukaera
Social Antzokia
20:30 Ateak irekitzea
21:00 Edgar Allan Pop
22:15 Triangulo de Amor Bizarro
23:25 Los Punsetes
01:05 Bukaera