Mundu mailako basoen kudeaketa arduratsua sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da FSC, ingelesez Forest Stewardship Council, hau da, Basogintza Administrazio Batzordea.
Arrigorriagak, Bizkaiko beste 37 udalerrirekin batera, “D bitamina, Aberastu zure heziketa!” ekimenean parte hartu du, ikastetxeetan seme-alabak lehenengoz matrikulatuko dituzten gurasoei euskarazko ereduaren alde onak azaltzeko.

Irailaren 16an domeinuaren eskaera egin eta gero, dagoeneko puntuEUS Geuria herri komunikabidera iritsi da, bai www.geuria.eus webgunera, bai posta elektronikoetara.

Geuria Hego Uribe eskualdeko zazpi mendi taldeekin izan da euren historia, bizipenak, anekdotak eta 2015erako antolatu dituzten irteeren berri izateko Euskal Herriko orografia menditsuagatik bertako mendizaleen...
Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik. Udalek informazio diptikoak bidali dituzte, D ereduak daukan garrantzia azpimarratuz.

ArriKOMIK, Arrigorriagako I. Komiki Azoka ospatzen ari da otsailaren 7ra arte. Lehenengo edizioan Asisko Urmeneta marrazkilari eta idazle nafarra omenduko dute.
Hiru hitzordu antolatu dituzte asteazkenerako: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan Abusu Zentro Soziokulturaleko Ekitaldi aretoan. Sarrera dohainik izango da.

Jai tradizionala otsailaren 8an ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolo parkean 11:00etatik aurrera. Talo-tailerra eta jantzi tradizional baten zozketa antolatu dituzte.

Eskabideak otsailaren 3ra arte bidali ahal izango dira. Irakasle-ikasketak edo diplomatura baliokidea eta 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea behar dira.

Ugao izango da eskualdeko lehendabizikoa. Handik Arrigorriagara, San Migelera, Basaurira, Etxebarrira, Aperribaira, Galdakaora eta Usansolora joango da 2015eko Korrika.