Sareak

☉ Etxebarri

Patin lasterketa eta Herri Krosa prestatu dute Etxebarrin igandean

Martxoaren 12an, igande honetan, X. Patin lasterketa eta XXVII. Herri Krosa antolatu dituzte Etxebarrin

|

Etxebarriko Herri Krosa, 2019an // Geuria

Martxoaren 12an, igande honetan, X. Patin lasterketa eta XXVII. Herri Krosa antolatu dituzte Etxebarrin. 10:30ean hasiera emango diete kirol probekin. Goizeko lehen zatia patinatzaileei eskainiko diete lasterketa birekin: 10:30ean adin guztietarako prestatu dute eta ez da izenik eman beharko. 11:00etan 10kmko X. Patin lasterketa antolatu dute.

Bigarren zatia korrikalarientzat izango da. 12:00etan txiki eta nagusientzako proba egingo dute. Ibilbideari dagokionez, Sabino Arana kaletik abiatuko dira korrikalariak eta ezkerrerako bira egin ostean Bernar Etxeparerantz joko dute. Berriro ezkerrera biratuz Forua kalea zeharkatu eta berriro itzuliko dira Sabino Arana kalera. Bi buelta bete beharko dituzte guztira 2kmak osatzeko.

12:30ean 10kmko XXVII. Herri Krosaren txanda izango da. Kirolariek Sabino Aranan hasiko dute lasterketa hurrengo kaleetan barrena: Bernar Etxepare, Forua, Sabino Arana, zubirantz jo. Nerbioi kalea zeharkatu ostean biribilgunera heldu, inguratu eta etorritako bide beretik itzuli Legizamon parkera arte. Zubia zeharkatu eta Fuenlabrada kalera noranzkoa jarraituz Ametzola kalera helduko dira. Helmuga kiroldegian bertan izango dute

13:15 eta 13:30ak aldera kirol probetako sari-banaketak egingo ditu Udalak.

Egitaraua: X. Patin lasterketa eta XXVII. Herri Krosa

Martxoak 12, igandea

– 10:30 Patin lasterketa

– 11:00 X Patin lasterketa

– 12:00 Lasterketa

– 12:30 XXVII Herri Krosa

– 13:15 Irristatzaileen sari-banaketa

– 13:30 Herri Kroseko sari-banaketa

☉ Etxebarri

Goma gaineko Bizkaiko txapelketa jokatuko da Etxebarrin azaroaren 29an

|

Azaoaren 29an izango da txapelketa frontoian // Argazkia: Turismo Euskadi

Bizkaiko Goma gaineko Sokatira txapelketa jokatuko da azaroaren 29an Etxebarrin.

Frontoian izango da 18:30ean eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak lehiatuko dira.

Abadiño, Gaztedi, Goiherri eta Forua taldeak dira lehiatuko direnak, 8×8 mistoa 580 kiloko kategorian.

Herri Kirol Federazioak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

San Esteban etorbideko obrak faseka egingo dituzte Etxebarrin eta aldi baterako murrizketak iragarri ditu Udalak

Lehen fasean etorbideko zenbaki bikoitien aparkalekuak desgaitu dituzte eta bigarren fase batean zenbaki bakoitietan egingo dituzte obrak

|

San Esteban etorbideko obrak faseka egingo dituzte // Etxebarriko Udala

Etxebarriko San Esteban etorbidea eta Barrondo kalea guztiz eraldatzeko eta herritarrentzat irisgarriagoak, seguruagoak eta atseginagoak bihurtzeko lanetan murgilduta dabil Udala.

Birmoldaketa horri esker aparkaleku-sistema berrantolatuko dute —bateriatik lineara—, aparkaleku berriak jarriko dituzte, espaloiak zabalduko dituzte eta eliza ondoko autobus geltokiaren funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetuko dute.

Obrak udan hasi zituen Ansareo enpresak eta dagoeneko Barrondo kalean egin behar zituzten lanak amaitu dituzte. Eta, behin lan horiek bukatuta, San Esteban etorbidean esku hartzen hasi dira aste honetan.

Lan berri hauek faseka burutuko dituzte. Hasteko, San Esteban etorbideko zenbaki bikoitietan jardungo dute eta, hortaz, bertako aparkalekuak desgaitu dituzte eta edukiontziak lekualdatu dituzte. Ondoren, zenbaki bakoitietan esku hartuko dute.

“Obrak egiten diren bitartean aldi baterako murrizketak egingo zaizkio oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari, esku-hartzearen fase bakoitzari egokituta. Hala ere, etxebizitza, garaje eta saltokietarako behin-behineko sarbidea bermatuko da”, zehaztu dute udal ordezkariek: “Udalak herritarren laguntza eskatzen du, baita kaltetutako eremuetan kontu handiz ibiltzeko ere”.

Etxebarriko Udalak guztira 564.000 euro bideratuko ditu eraldaketa integral honetara. Aurreikuspenen arabera, urte berriko lehen hiruhilekorako amaituko dituzte lanak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Garagardotegi Eguna antolatuko du lehen aldiz San Antonioko Jai Batzordeak

|

San Antonioko Jai Batzordeko kideak // Geuria

San Antonioko Jai Batzordeak lehenengo Garagardotegi Eguna antolatuko du azaroaren 29an, larunbatez.

Kuadrillen arteko poteoa eta bazkaria izango dira egun horretan, eta Jai Batzordetik aurreratu dutenez, bazkaria Basauriko Txakoli Iñaki Garagardotegian izango da.

“Adi! Etorri Garagardotegi Egunera zure kuadrillako jantziarekin!”, animatu dituzte herritarrak Jai Batzordeko ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarrik zortzi pertsona kontratatuko ditu sei hilabetez lan egiteko

Profil desberdinetako lanpostuak beteko dituzte eta hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko interesdunek Lanbiden eman behar dute izena azaroaren 18a baino lehen

|

Argazkia: Kaitlyn Baker, Unsplash

Langabezian dauden zortzi pertsona kontratatuko ditu Etxebarriko Udalak sei hilabetez lan egiteko % 75eko lanaldian.

Zehazki profil hauek dira kontratatuko dituztenak: bi agente zibiko Udaltzaingoarekin elkarlanean bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko; bi administrari-laguntzaile; bi komunikazio-dinamizatzaile; datu-baseetako analista bat; eta biltegiko laguntzaile bat.

Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, Lanbideren webgunean lanpostu bakoitzerako adierazten den eskaintzan izena eman behar dute interesdunek. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 18ra arte.

“Lanpostuak sortzeaz gain, enplegua sustatzeko tokiko ekintza horien helburua partehartzaileen inklusioa, prestakuntza eta egonkortasuna bultzatzea da”, diote udal ordezkariek.

Etxebarriko Udalak 89.500 euro bideratuko ditu 2025-2026 Enplegu Planera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak sustatutako dirulaguntzari esker.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Mendi irteera antolatu du Arpelak Etxebarrin, Alberto Lago ipuin kontalariarekin

|

Iturritxualde mendia // Wikipedia

Arpela Euskaltzaleen Elkarteak mendi irteera antolatu du azaroaren 9an.

Santa Marina ospitale zaharra, Iturritxualdeko lubakiak eta askaldia eta Leon askaldia bisitatzeko aukera izango dute herritarrek.

Sei kilometroko ibilbidea izango da eta Alberto Lago ipuin kontalariak parte hartuko du.

Interesa dutenek izena eman behar dute; QR kodea udal webgunean dago.

Osorik irakurri