Sareak

☉ Etxebarri

Munduko sukaldaritza tailerra antolatu dute euskaraz Etxebarriko Eutsuna txokoan

|

Azaroaren 19an eta 21ean izango dira sukaldaritza tailerrak Eutsuna Txokoan // Artxiboa. Geuria

Munduko sukaldaritza tailerra antolatu du Eutsuna Elkarteak azaroaren 19an eta 21ean 18:00etataik 21:00etara Eutsuna Txokoan.

Tailerra euskaraz izango da, eta interesdunek izena eman beharko dute 608 621 658 telefono zenbakira deituta. Tailerraren prezioa 15 eurokoa izango da.

☉ Etxebarri

Etxebarrik Basque Country Bikers motozaleen bigarren edizioa hartuko du herriko jaietan

Momentura arte edukiaren % 44a bete dute eta motorren mundua maite dutenak bertan parte-hartzera gonbidatu dituzte

|

Motozale bat // Basque Country Bikers

Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Basque Country Riders motozaleen bigarren edizioa hartuko du Etxebarrik uztailaren 25ean, herriko jaietan.

Lehen ekitaldia 2023an antolatu zuten eta aurtengoan parte hartzeko izen-emateak zabaldu dituzte motozaleen taldetik. Guztira 120 lagunentzako lekua egongo da. 15 euroren truke parte hartzaileek Lanyard bat, kamiseta bat, gosaria, bazkaria, azkaria eta lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute, besteak beste.

Interesdunek 688 696 969 telefono zenbakira whatsappa bidali beharko dute. Momentura arte edukiaren % 44a bete dute: “Leku barik lotuko zara? Izena eman!”, azaldu dute antolakuntza taldetik.

Egitaraua | Basque Country Bikers 2025

Uztailak 25, ostirala
09:00 Gosaria
11:00 Ibilbidea
13:00 Poteoa
15:00 Bazkaria, frontoia + zezen mekanikoa
16:30 Moto-jolasak
17:45 Zozketak
18:30 Rock kontzertua: ‘Apaga y vámonos’
20:00 Saltxitxada

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Jon Fernandez etxebarritarra Silver WBC nazioarteko txapeldun da pisu superarinean, polemikaz beterik

Hirugarren erasoaldian epaileak gelditzeko agindua eman ondoren, Nuñez panamarrak legez kanpoko bi kolpe eman zizkion Jonferri eta deskalifikatu zuten. Erabakia “bidegabea” dela salatu dute panamarrek

|

Jonfer etxebarritarra zilarrezko gerrikoarekin // Argazkia: Aebox/Gonzalo Campos

Jon Fernandez etxebarritarra pisu superarineko Silver WBC nazioarteko txapeldun da.

Borrokaldia ekainaren 15ean izan zen Bilboko Miribillan, Ricardo “El Cientifica” Nuñez panamarraren kontra (WBC munduko rankingeko bigarrena).

Eta borrokaldian polemika izan da nagusi. Izan ere, hirugarren erasoan Jonathan Guggenheim epaileak Nuñez deskalifikatu zuen eta horregatik eman zioten zilarrezko gerrikoa etxebarritarrari.

Hain zuzen ere, epaileak gelditzeko agindua eman ondoren, Nuñezek legez kanpoko bi kolpe eman zizkion Jonferri, eta belarri batean ebakia eragin zion.

Irudiek baieztatu egiten dute kolpeak gelditzeko aginduaren ondorengoak izan zirela. Hala ere, Nuñezen taldeak WBCri errekurtsoa aurkeztu nahi dio emaitza aldatzeko eskatzeko, “bidegabea” dela iritzita. Mauricio Sulaiman WBCko presidenteak Bilbon gertatutakoari buruzko txosten bat eskatu du, egoera posibleak aztertzeko.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Mirador proiektuko 51 etxebizitza babestu eta tasatu esleitu gabe geratu dira, Etxebarrin

Iaz egin zuten zozketaren ostean, oraindik babes ofizialeko 17 etxebizitza eta 34 etxebizitza tasatu daude eskuragarri

|

Duela urtebete hasi ziren Mirador proiektuko etxebizitzak eraikitzen // Geuria

San Antonio auzoan, Institutu berriaren ondoan, 95 etxebizitza eraikitzen ari dira: babes ofizialeko 60 etxebizitza eta udal-tasazioko 35.

Iaz etxebizitzak esleitzeko zozketa egin zuten, eta orain, merkaturatze-fasea amaituta, gaur gaukoz 44 etxebizitza saldu dituzte eta 51 etxebizitza esleitu gabe geratu direla jakinarazi du Etxebarriko Udalak.

Datuak datu, babes ofizialeko 60 etxebizitzatik 43 saldu dituzte eta 17 geratzen dira salgai, eta 35 etxebizitza tasatuetatik bakarra saldu dute, eta hortaz, 34 etxebizitza tasatu daude saltzeke.

“Hori dela eta, bai bere garaian zozketan ez parte hartzea erabaki zuten pertsonek, bai, inskribatuta egon ez arren, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenek, orain eskuragarri dauden etxebizitzetako bat eskura dezakete”, diote udal ordezkariek.

Horrelakoak izango dira Mirador proiektuko etxebizitzak // Etxebarriko Udala

Iruñalan higiezinen agentzia kuadeatzen ari da Mirador proiektuko merkaturatzea. Interesdunek 607 701 875 eta 629 538 101 telefono zenbakietan eta info@irunalan.com helbide elektronikoan jaso dezakete informazioa.

220 izen-emate

Etxebizitzak esleitzeko zozketa iaz egin zuten. Eta zozketa antolatzeko, Etxebarrin erroldatutako eta etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatutako pertsonen zerrenda eskatu zion Udalak Etxebideri.

Ondoren, haietako bakoitzarekin harremanetan jarri ziren parte hartzeko interesa baieztatzeko. Izena eman zuten 220 pertsonetatik 153k berretsi zuten parte hartzeko borondatea, eta esleipen-prozesuan sartu ziren.

Etxebarriko Udalak gogorarazi du etxebizitza eskuratzea “funtsezkoa” dela udalerri bidezkoagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko: “Eta aukera honek irekita jarraitzen du Miradorean etorkizuna bilatzen ari direnentzat”, diote.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua egingo dute aurten Etxebarrin

Etxebarriko Udalak 150.000 euro bideratuko ditu, partaidetza-prozesu baten bidez, herritarrek zehazteko zein esku-hartzeri eman lehentasuna

|

Aurrekontu parte-hartzaileak sustatu nahi ditu aurten Etxebarriko Udalak // Argazkia: Kaitlyn Baker, Unsplash

Etxebarriko Udalak 2024ko kontuen itxiera egin zuen maiatzean du eta 544.873 euroko superabita izan du: iaz 16,1 milioi euroko diru-sarrerak zenbatu dituzte eta gastuak 15,6 milioi izan dira.

Gauzak horrela, superabit hori aurreko urteetako gerakinera gehitu du Udalak.

Guztira 6,4 milioi euroko diruzaintzako gerakina du Udalak. Eta zenbateko horretatik 4,5 milioi dagoeneko “konprometituta” dagoela zehaztu dute udal ordezkariek.

Besteak beste, liburutegi berriaren obra Euskaltzaleak plazan eraikitzekoSan Esteban eta Barrondo kaleak berrurbanizatzekobidegorria Aldundikaren bizikleta-pistarekin lotzeko, futbol zelaian galdara berria jartzeko eta Mirador proiektuan etxebizitzak erosteko eta alokairura bideratzeko.

Gauzak horrela, Udalak 1,9 milioi eurokoa da Udalak erabilgarri izango duen gerakina.

“Erabilgarri dagoen soberakin horrekin 2025erako erronka eta konpromiso berriei aurre egin behar zaie”, esan zuen Iker Lopez alkateak.

Erronka eta konpromiso berri horiek dira: San Antonio 8-20 berrurbanizatzea, futbol zelaiko instalazioak eraberritzeko 0 fasea martxan jartzea eta aldagailu inklusiboa eta komun publikoa L1 eta L2 metroaren inguruan​ eraikitzea. Proiektu hauek epe ertainera eta luzera begirakoak dira.

Gainera, berrikuntza bezala, aurrekontu parte-hartzaileak sustatu nahi ditu aurten Etxebarriko Udalak.

“Askoz gehiago dira Etxebarriko pertsona eta kolektiboen eskaerak eta beharrak, eta, horregatik, 150.000 euro inguruko kopurua bideratu nahi dugu, partaidetza-prozesu baten bidez, herritarrek esku-hartzeen artean lehentasuna zeini eman beharko litzaiokeen zehaztu dezaten”, dio Lopezek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa | Konfetia eta suziriak nagusi, San Antonioko jaien hasieran!

|

Hasi dira San Antonioko jaiak Etxebarrin! Ekainaren 6an, ostiralez, txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera izan da eta bertan egon gara GEURIAtik! Ikusi argazkiak hemen!

Osorik irakurri