Sareak

☉ Galdakao

Doako 35 ikuskizun antolatu dituzte irailean Galdakaon, Kultur Plaza programan

Kirola, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia, zirkoa, masterclassak, magia, bertsolaritza, eta ibilbide historikoak antolatu dituzte irailean zehar Galdakaon.

|

Irailaren 8tik 30era bitartean doako 35 ikuskizun izango dira Galdakaon // Argazkia: Geuria

‘Kultura segurua’ da lemapean hainbat ekitaldi antolatu ditu Galdakaoko Udalak. Irailaren 8tik 30era bitartean doako 35 ikuskizun izango dira Kurtzeako frontoian, Iturrondo plazan, Ardanza parkean, Kurtzeko plazan eta Torrezabal Kultur Etxean. Kirola, hitzaldiak, musika, antzerkia, zirkoa, masterclassak, sormena, magia, bertsolaritza, zientzia eta ibilbide historikoak antolatu dituzte. Gainera, Argizai Eskaut Taldeak Gynkana solidarioa prestatu du.

Besteak beste, Maider Legarreta, Jona Exposito, Koiu, Zuriñe eta Fran, Now Ninah, Eneko, Marmara Jazz, Mr Pongo, Ero eta Olatz Salvador musikarien kontzertuak izango dira. Musikaren ildo horretan, Galdakaoko artistak ikusteko aukera egongo da, baita Euskal Herri mailan ezagunak direnak ere. Halaber, bi bertso saio antolatu dituzte Ardanza parkean. Maialen Lujanbio, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Oihana Bartra bertsolariak izango dira Galdakaon.

Saioak puntualtasunez hasiko dira eta ekitaldi guztiek osasun protokoloak beteko dituzte: musukoa erabiltzea eta eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da, eta distantzia soziala ere mantenduko da.

Kultur Plaza / 2020 / Egitaraua

Iraila 2020

Irailak 8-30
Argizai Eskaut Taldearen gynkana solidarioa.
“QR kodeen bitartez Galdakaoko hainbat toki ezagutuko ditugu. Lehenengo QRa Lehendakari Agirre plazan dago. Non daude besteak? Segi pistak eta eman zure laguntza!”

Irailak 8, asteartea
19:00-21:00 Afizionatuen esku pilota partidak. Kurtzea frontoia (Ormabi)
20:00 Hitzaldia Torrezabalen: ‘Los mikroorganismos, ¿nuestros amigos?’ (Ines Arana doktorea, EHU) (gazteleraz)

Irailak 9, asteazkena
20:00 Kontzertua Iturrondo plazan: Maider Legarreta eta Bohemian Soul
20:00 Kontzertua Ardanza parkean: Jona Exposito eta Koiu

Irailak 10, osteguna
18:30 Boleroak Iturrondo plazan: Allegro momentos
20:00 Antzerkia Ardanza parkean: ‘Turistreando’ (Trapu Zaharrak)

Irailak 11, ostirala
18:30 Antzerkia Iturrondo plazan: ‘Rojo’ (Mireia Miracle)
20:00 Kontzertua Ardanza parkean: Zuriñe eta Fran

Irailak 12, larunbata
17:00 + 19:00 Antzerkia/Zirkua Kurtzeko plazan: ‘Bye ye confetti’ (La Baldufa) (+6 urte)
20:00 Musika/Antzerkia Ardanza parkean: Harria

Irailak 13, igandea
18:30 Pailazoak Iturrondo plazan: ‘Ingurumena’ (Patxin eta Potxin)
20:00 Antzerkia Ardanza parkean: ‘Psike’ (Markeliñe)

Irailak 15, asteartea
19:00-21:00 Afizionatuen esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Ormabi)
20:00 Masterclass Torrezabal Kultur Etxean: Musika produkzio elektronikoa (Iban Bengoetxea)

Irailak 16, asteazkena
20:00 Kontzertuak Iturrondo plazan: Now Ninah eta Eneko
20:00 Kontzertuak Ardanza parkean: Marmara Jazz, Mr Pongo eta Ero

Irailak 17, osteguna
18:30 Mariatxiak Iturrondo plazan: Roberto Urrutia eta Amanecer Ranchero
20:00 Bertsolariak Ardanza parkean: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Aitor Mendiluze eta Jone Uria. Gai-jartzailea Maite Berriozabal

Irailak 18, ostirala
18:30 Antzerkia Iturrondo plazan: ‘Hor konpon’ (Oihulari Klown)
20:00 BocaBeats Komedia Ardanza parkean

Irailak 19, larunbata
11:00-14:00 Afizionatuen esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Ormabi)
18:30 Antzerkia Iturrondo plazan: ‘Ondorengoak’ (Zirika Zirkus)
20:00 Bertsolariak Ardanza parkean: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Oihana Bartra. Gai-jartzailea Arkaitz Estiballes

Irailak 20, igandea
18:30 Zirkua Iturrondo plazan: ‘Esencial’ (Vaivén Circo)
20:00 Antzerkia Ardanza parkean: ‘The full house’ (Electrico 28)

Irailak 22, asteartea
19:00-21:00 Afizionatuen esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Ormabi)
20:00 Hitzaldia Torrezabalen: ‘Mikroorganismoak, gure lagunak?’ (Maite Orruño doktorea, EHU)

Irailak 23, asteazkena
20:00 Sormena Ardanza parkean: Balkoien plaza

Irailak 24, osteguna
18:30 Bakarrizketa: ‘Euskañolitis’ (Oihan Vega)
20:00 Musika Ardanza parkean: ‘De vacas’ (Cia de vacas)

Irailak 25, ostirala
18:30 Magia Iturrondo plazan: Eleder Magoa
20:00 Kontzertua Ardanza parkean: Olatz Salvador

Irailak 26, larunbata
10:00-16:00 Kotxe klasikoen erakusketa Kurtzeko plazan

Irailak 29 + 30
18:00 Ibilbide historikoa: ‘Tximelarre, kategoria duen auzoa’ (Jesus Muñiz Petralanda)
20:00 Ibilbide historikoa: ‘Elexaldeko Andra Mari, Erdi Aroko artearen harribitxia’ (Jesus Muñiz Petralanda)
*Erreserbak irailaren 24ra arte: 944 010 598. Plaza mugatuak


Bestetik, irailetik abendura bitartean Torrezabalen antolatu dituzten zuzeneko beste 17 ikuskizun gehitu behar zaizkie doako ekitaldietara.

Kantu Kolore eta Jontxu Martinez Torrezabaleko oholtzara igoko dira datozen hilabeteotan

☉ Galdakao

Argazkiak | Moda pasarela bilakatu da gaur Galdakao, Santakurtze jaietan

|

Gaur moda desfilea egon da Galdakaoko jaietan. Fashion Day eguna antolatu du bigarren urtez Gazte Berpiztuk eta hainbat kuadrillak hartu dute parte. Jantzirik eta aurkezpenik onena Antzeko kuadrillak egin du, bigarren sailkatu da Dekantzekoz eta hirugarren Trikiriki. Laugarren Antropayak izan da eta bosgarren Piperrak. Hona hemen desfileko irudirik onenak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bi gazte atxilotu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik

Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarra erabilita sartu ziren bart 19 eta 21 urteko bi gazte. Epailearen esku jarriko ditu Ertzaintzak

|

Ertzaintzako ibilgailuak artxiboko irudi batean // Geuria

Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Galdakaoko Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik.

Gertaerak bart gauerdian jazo dira: pertsona batek SOS Deiakera deitu du Olabarrietan dagoen eta une horretan hutsik zegoen aita-amaginarreben etxean indarrez sartu direla esanez, instalatuta zuten zaintza-kamera deskonektatu egin dutela konturatu baitira.

Orduan, patruila bat bertaratu eta argi bat piztuta ikusi zuten eta etxebizitzaren goiko aldean bi gazteak aurkitu dituzte.

Bi gazteak epailearen esku utziko dituzte dagozkion eginbideak amaitu ostean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Antzeko, Bertan Kaldo eta Dekantzekoz, Galdakaoko jaietako Playback lehiaketako onenak!

|

Playback lehiaketa mundiala da Galdakaoko jaietan eta atzo zuzenean bizi genuen! Txapeldun Antzeko izan zen: Mamma Miaren ‘Ai ama!’ bertsio euskalduna egin zuen kuadrillak. Euren amei omenaldi zoragarria egin zieten.

Bigarren Bertan Kaldo izan zen, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

GEURIAn lehenengo hiru postuetan sailkatutako ordezkariak elkarrizketatu zituen: Mirene eta Izaskun (Antzeko), June eta Ane (Bertan Kaldo), eta Ane eta Janire (Dekantzekoz). Aupa zuek!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko jaietako Playback lehiaketa 140 argazkitan!

|

Playback lehiaketa arrakastatsua da Galdakaoko jaietan. Eta aurten ere ez du hutsik egin, beste urte batez Zizpak antolatuta. Irabazle Antzeko izan da, euren Ai Ama! (Mamma Mia!) bertsioari esker, amei omenaldia eginez. Bigarren Bertan Kaldo izan da, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko GBGE elkartea Europako bi saritan finalista hautatu dute Valentziako uholdeetan egindako lanengatik

Gaur Vienako udaletxean, Austrian, Innovation in Politics Awards sarien irabazleak emango dituzte jakitera, eta otsailean Zero Project sariak banatuko dituzte Vienan ere

|

Ainhoa Crespo eta Alvaro Saiz GBGEko kideak Valentziako kaltetutako eremu batean // GBGE

Galdakaoko GBGE elkartea Europako bi saritan finalista hautatu dute, iazko urritik Valentziako uholdeek kaltetutako eremuetan egindako lanengatik.

Alde batetik, Innovation in Politics Awards sarietan bi izendapen izan dituzte bi proiektu hauengatik: Nave 51 eta Garbitegi humanitarioa.

Nave 51 izeneko proiektuan, Paiportan 40.000 tona laguntza humanitario bideratzeko aukera eman zuen GBGEk, “xahuketa minimizatuz eta jasotako laguntza guztia ahalik eta gehien aprobetxatuz, milaka boluntario eta militarri esker”, dio Ainhoa Crespo GBGEko ordezkariak.

Eta Garbitegi humanitarioa delakoan uholdeek lokatzez hondatutako arropa berreskuratu zituzten, “balio praktiko eta emozional handiko doako zerbitzua eskainiz”, dio Crespok.

Innovation in Politics Awards sarien banaketa gaur, irailak 17, izango da Vienako udaletxean, Austrian.

Otsailean: Zero Project sariak

Beste alde batetik, GBGE finalista izendatu dute Zero Project sarietan, “Krisi-egoeretan desgaitasunaren aurrean inklusioa” kategorian.

GBGE elkarteko boluntarioak Valentziako hondamendian // GBGE

Ekintza humanitarioetan, larrialdietan eta hondamendietan inklusio-irtenbideak aitortzen ditu sariketa horrek, eta sari banaketa otsailean izango da Vienan ere; kasu horretan, Nazio Batuen egoitzan.

“Izendapen hauek nazioarteko aitorpena dira Valentziako Dana-ren ondoren izandako elkartasun uholdeari. Nabarmentzekoa da beste modu batean ere erantzun daitekeela hondamendiei: zirkularra, inklusiboa eta aliantzetan oinarritua. Umiltasunez jasotzen dugu, oraindik ere asko dagoelako berreskuratzera iristeko, baina pozik ere bai, pertsona askoren lan ikaragarriari egindako aitortza delako”, adierazi du Crespok.

Osorik irakurri