☉ Galdakao
Gorka Urbizu, Anari, Enrike Solinis, Gaizka Chamizo eta Da Capo Musika Banda izango dira 2025ean Galdakaoko Torrezabalen
Guztira 23 ikuskizun programatu dituzte Torrezabalen urtarriletik ekainera bitartean

“Punta-puntako ikuskizunak” izango dira urtarriletik ekainera bitartean Galdakaoko Torrezabalen. Horrela aurkeztu du Edurne Espilla Kultura arloko zinegotziak 2025eko lehen seihileko Torrezabaleko programazioa.
Hasiera “oso potentea” dela ziurtatu du Katrin Schlegel Udaleko kultur programatzaileak. Urteko lehen ikuskizuna izango da ‘Casting Lear’ antzezlana: “Polita eta ausarta da. Izan ere, kasting bat da antzezlana bera: inork ez daki nork egingo duen Learren papera, baina aktore oso famatu bat izango da. Ikusleek oholtza gainean ezagutuko dute aktorea, eta aktoreak berak ere gidoia egun horretan bertan ezagutuko du”.
Amaiera ere “borobila” izango du lehen seihileko programazioak, adierazi du Espillak: Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ kontzertua emango du ekainean.
Tartean, beste 21 emanaldi izango dira urtarriletik ekainera bitartean Torrezabalen. Programazioa albistearen amaieran.

Da Capo Musika Bandako ordezkariak, Enrike Solinis musikari galdakoztarra eta Udaleko ordezkariak // Geuria
Sarrera salmenta igandean hasiko da publiko orokorrarentzat. Torrezbaaleko bazkideek lehentasuna dute sarrerak erosteko, gaur eta bihar.
Programazioa / Torrezabal
2025 urtarrila-ekaina
Urtarrilak 17, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Casting Lear’ (gaztelaniaz)
Prezioa: 9-12 euro
Urtarrilak 24, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Miñan’ (euskaraz)
Prezioa: 6-8 euro
Urtarrilak 25, larunbata
18:00 Ikuskizun familiarra: ‘Euskelelea’, Euskal Barrok Ensemble (euskaraz) – Enrike Solinis, Irrimarra
Prezioa: 4-6 euro
Urtarrilak 31, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘El bar nuestro de cada día’ (gaztelaniaz)
Prezioa: 9-12 euro
Otsailak 8, larunbata
18:00 Haurrentzako antzerkia: ‘Scrooge eta mamuak’ (euskaraz)
Prezioa: 4-6 euro
Otsailak 14, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Itzulera’ (euskaraz)
Prezioa: 6-8 euro
Otsailak 16, igandea
13:00 Musika: ‘Pangea eta Abraham Cupeiro’, Da Capo Musika Banda
Prezioa: 3-5 euro
Otsailak 23, igandea
12:00 + 17:00 + 18:00 Bisita gidatua: ‘Antzerkia agerian’ (elebiduna)
Doakoa, gonbidapenekin
Martxoak 1, larunbata
18:00 Antzerkia: ‘Moko, Indalencio Bizkarrondo Bilintx’ – Gaizka Chamizo
Prezioa: 4-6 euro
Martxoak 2, igandea
12:00 + 17:00 Testu barik (0-4 urte): ‘Sotobosque’
Prezioa: 4-6 euro
Martxoak 7, ostirala
20:00 Bakarrizketa: Ana Goitia, ‘Katana’ (euskaraz)
Prezioa: 6-8 euro
Martxoak 14, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Guapa’ (gaztelaniaz)
Prezioa: 6-8 euro
Martxoak 22, larunbata
18:00 Txotxongiloak: ‘Historia de lana’ (testu barik)
Prezioa: 4-6 euro
Martxoak 29, larunbata
20:00 Kontzertua: Anari, ‘Giza zarata’
Prezioa: 9-12 euro
Martxoak 30, igandea
13:00 Balleta eta musika: ‘En danza’, Da Capo Musika Banda, Celia Davila eta Daniel Lozano
Prezioa: 3-5 euro
Apirilak 6, igandea
19:00 Dantza: ‘Lana’
Prezioa: 7,5-10 euro
Apirilak 11, ostirala
20:00 Bakarrizketa: Antton Telleria, ‘Ninini’
Prezioa: 7,5-10 euro
Apirilak 12, larunbata
18:00 Txotxongiloak: ‘Alizia lurralde miresgarrian’
Prezioa: 4-6 euro
Maiatzak 11, igandea
19:00 Dantza: ‘OTS’ (euskaraz)
Prezioa: 7,5-10 euro
Maiatzak 16, ostirala
13:00 Antzerki irisgarria: ‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantan’ (gaztelaniaz)
Prezioa: 3-5 euro
Maiatzak 18, igandea
13:00 Ikuskizun familiarra: ‘Da Capo eta Printze Txikia: bidaia magikoa’ (euskaraz)
Prezioa: 3-5 euro
Maiatzak 23, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Renata’ (euskaraz)
Prezioa: 6-8 euro
Maiatzak 31, larunbata
17:00 + 19:00 Pailazoak: ‘Ostirala iritsi da!’, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
Prezioa: 4-6 euro
Ekainak 13, ostirala
20:00 Kontzertua: Gorka Urbizu, ‘Hasiera bat’
Prezioa: 14-18 euro
☉ Galdakao
Bideoa | Xanduli-manduli kirrikiki… Gau Beltza ospatu dute Galdakaon!

“Xanduli-manduli kirrikiki, eman goxokiak guri!”. Horrela ospatu dute Gau Beltza Galdakaon. Aurten elkarlanean antolatu dute arimen gaua Eguzkibegi Ikastolako eta Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoek, Udalarekin lankidetzan. Ikusi hemen argazkiak!
☉ Galdakao
Argazkiak | Antzerkia, tailerrak eta edabe magikoa prestatu dituzte Galdakaon Gau Beltza ospatzeko

Gau Beltza ospatzen ari dira Galdakaon. Aurten lehen aldiz elkarlanean aritu dira Eguzkibegi, Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoak eta hamaika ekintza antolatu dituzte: aurpegi margoketa, tailerrak, antzerkia, edabe magikoa, gaztain erreak, taloak eta edariak.
☉ Galdakao
Galdakaoko bilketa pneumatikoko langileek grebari amaiera eman diote akordioa lortu ostean
Zortzi hilabete zeramatzaten greba mugagabean. Akordioari esker, besteak beste, % 40ko igoera lortu dute soldatan

Galdakao, Barakaldo eta Laudioko hondakinen bilketa pneumatikoko langileek greba mugagabeari amaiera eman diote, euren baldintzak hobetzeko akordio bat lortu eta gero.
Akordioaren arabera, Envac Iberia enpresak % 40ko igoera izango dute soldatan 16 langileek.
“Lau urtean 530 euroko plus finko eta xurgaezina kobratzera iristiko da plantilla osoarentzat: 150 euro aurten, 260 euro 2026an, 395 euro 2027an eta 530 euro 2028an”, zehaztu dute ELA sindikatuko ordezkariek.
Era berean, hobekuntza hauek ere jasotzen ditu hitzarmenak:; urteko lanaldia 200 ordu murriztea (1.789 orduko jardunaldia izatetik 1.591 ordu izatera); txanda-kontraturako eskubidea bermatzea; lan-erreformaren aurkako klausulak onartzea; eguneko 100 euro jasotzea hoditerian sartzeagatik; jaiegunetan eta igandeetan lan egindako orduaren prezioa bikoiztea; batzarretarako urtean ordainpeko 8 ordu; norberaren gauzetarako egun bat (ordaindua); eta lanpostu hutsen bat dagoenean enpresak plantillari eskaintzea lanaldi partzialean daudenei eta aldi baterako kontratuak dituztenei.
“Akordioa posible izan da antolaketa eta borroka sindikalari esker. Sindikatuaren erresistentzia-kutxa funtsezkoa izan da hilabete hauetan guztietan grebari eutsi ahal izateko”, esan dute ELAko ordezkariek.
Zortzi hilabete zeramatzaten greba mugagabean hitzarmen propioa aldarrikatzeko. Orain arte enpresak Ingeniaritzako Estatuko Hitzarmena aplikatzen zuen.
☉ Galdakao
Gau Beltza antolatuko dute aurten Galdakaon Eguzkibegi, Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoek elkarlanean
Urriaren 31n mozorroz eta misterioz beteko da Kurtzeko plaza Galdakaon. Hamaika ekintza antolatu dituzte elkarlanean Gau Beltza ospatzeko

Urriaren 31n Gau Beltza da eta Galdakaon hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean Eguzkibegi Ikastolak, Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoek eta Udalak.
Aurpegi margoketa, antzerkia, tailerrak, ipuinak, edabe magikoa, gaztain erreak, musika, taloak eta edariak egongo dira Kurtzeko plazan 18:15etik aurrera.
Mozorroak janzteko gonbitea ere egin dute antolatzaileek. Horretarako mozorroa prestatzeko erabilgarri izan daitezkeen aukerak zabaldu dituzte: baserritar-arrantzale gona eta prakak, azpigona, pololoak, baserritar galtzerdiak, abarkak edo espartinak, lastozko txapela, koadrodun edo loredun alkandora, artilezko jertse zaharra, arrantzale edo baserritar zapia, kriseilua, aurpegirako zapia, zaku-telaz egindako jantzia, fibra naturalezko sokak, mantillak edo manta zaharrak.
“Ekimenak herriko eskola publikoen eta ikastola kontzertatuaren arteko lankidetza balioan jartzen du, tokiko ohiturak bizirik mantenduz eta hezkuntza komunitate osoaren arteko bizikidetza sustatuz. Horrela, Kurtzeko plaza tradizioz eta magiaz beteriko gauaren epizentro bihurtuko da”, diote udal ordezkariek.
☉ Galdakao
Argazkiak | Galdakao Gela TEk mendiko aulki egokitua entregatu dio Bizkaiko Mendi Federazioari

Galdakao Gela Txirrindulari Elkarteak bere bosgarren erronka solidarioa burutu du. Aurten mendiko aulki egokitua lortu dute eta atzo, urriak 29, aurkezpena egin zuten Gandasegin.
Proiektua Txirrindulari Elkarteak eta Ganguren Mendi Taldeak elkarlanean garatu dute, Galdakaoko Udalaren babesarekin. Halaber, Kirol Egokituko Bizkaiko Federazioak, Bizkaiko Mendi Federazioak eta Ibilki elkarteak ere parte hartu dute; haiek arduratuko dira aulkiaren erabilera kudeatzeaz eta behar gehien duten pertsonen eskura jartzeaz.
“Azken batean, inklusioaren eta irisgarritasunaren aldeko konpromiso kolektiboa da, eta horri esker aniztasun funtzionala duten haurrek zein nagusiek mendiaz eta naturaz segurtasunez eta autonomiaz gozatzeko aukera izango dute”, esan zuen Igor Anton Gela TEko arduradunak.
Aulki egokitua Bizkaiko Mendi Federazioari emateaz gain, hitzaldi interesgarriak egon ziren: Kepa Lizarraga, Gorputz Hezkuntzaren eta Kirolaren Medikuntzan espezialista eta mendizale galdakoztarra; Jose Rosales, iktus bat gainditu duen Malagako eskalada monitorea; eta Oier Aramendi, Basauriko kirolaria, istripu baten ostean bi hankak galdu arren eskalada egokituan lehiatzen dena.
Pedro Mari Aizarna Bizkaiko Mendi Federazioko presidentea (galdakoztarra hau ere) eta Aitor Gonzalez Bizkaiko Kirol Egitua Federazioko presidentea (Etxebarrikoa hau) ere egon ziren aurkezpenean.




























































