Sareak

☉ Basauri

Ibilgailu elektrikoen Bizkaiko lehen karga parkea jarri du Iberdrolak Basauriko Bilbondo merkataritza-gunean

Iberdrolak 8 ibilgailu elektriko aldi berean kargatzeko Euskadiko lehen parke handia zabaldu du Bilbondon

|

Autoak kargatzeko lehen karga parkea, Bilbondon // Iberdrola

Iberdrolak 8 ibilgailu elektriko aldi berean kargatzeko Euskadiko lehen parke handia zabaldu du Basauriko Bilbondo merkataritza-gunean, karbono isuria gutxitzeko helburuarekin.

Proiektu hau Basauriko merkataritza-gunea eta Iberdrola enpresaren arteko hitzarmenaren ondorioz gauzatu da: Bilbondok lursaila laga dio energia enpresari eta azken honek ekipamendua eta muntaia gauzatu du.

Inoiz baino arinago

Kargatzeko geltoki erraldoi honek 8 kargatzeko puntu izango ditu: 350 kWko bi puntu ultra-azkar eta 180 kWko 6 superazkar. Horien bidez, eguneko 24 orduetan zortzi automobil kargatu ditzake aldi berean, bateriaren %80 bost minutu baino gutxiagoan betez.

“Lankidetza-hitzarmen honek aukera ematen du Bilbondok karbono-aztarna murrizten eta ESG jarduerak ingurune jasangarriago eta arrazionalago baten esparruan ezartzen laguntzeko konpromiso irmoan aurrera egiteko”, azaldu dute Bilbondoren kudeaketaz arduratzen den MVGM enpresatik.

Karga gune hau publikoa da, bai Bilbondo parkeko erabiltzailei zein kanpotik etorritako erabiltzaileentzat eta 1.150 kWko potentzia dauka 8 ibilgailu aldi berean kargatzeko egun osoan zehar. “Instalazio hauek edozein motako ibilgailu elektrikorentzat diseinatuta daude”, azaldu du David Martínez Iberdrolako Euskadiko ordezkari komertzialak.

Iberdrolaren arabera, karguneak erabiltzen dituen kargagailuak “merkatuko potenteenak” dira eta energia enpresak Porscherekin lankidetzan garatzen duen potentzia handiko 35 estazioren sareko parte da, AP-8 autopistako puntu estrategikoan kokatutakoa.

Euskadin 142 karga-gune publiko ipini ditu Iberdrolak eta erabilera publikoko eta jabetza partekatuko beste 97 karga-gune gehigarri kudeatzen ditu.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko hiru gune jarriko dituzte Galdakaoko 3 aparkaleku publikoetan

☉ Basauri

Udaltzaingoaren egoera konpontzeko negoziatzeko prest agertu da Basauriko Udala

Agenteen % 60 baino gehiago bajan egotea Udalaren jardunari egotzi ezin zaiola adierazi dute udal ordezkariek: “Egoerak udal-kudeaketa gainditzen duten faktoreei erantzuten die”

|

Udaltzaingoko agenteak Basauriko udaletxearen ondoan // Artxiboa, Geuria

Basauriko Udaltzaingoan jasaten ari diren “krisia” salatu du Erne sindiktuak. Agenteen % 60 baino gehiago bajan daudela, zerbitzuko ardunen falta dagoela eta barne-antolaketa eza salatu dute.

“Urteak daramatzagu ohartarazten arduradun funtzionarioen faltak eta barne desantolaketak langileen osasunean eta, ondorioz, herritarren segurtasunean eragina dutela”, adierazi dute sindikatuko ordezkariek.

Erneren arabera, egoera “lehertu” egin zen azken herriko jaietan, “agenteen eskasiak langile falta kezkagarria eta bizilagunen artean segurtasun eza areagotu zuenean”, diote.

Ernek Basauriko Udalari eskatu dio “berehalako erantzukizuna” har dezala, “kudeaketa egitura egonkor bat bermatzea eta langileen ordezkariekin benetako negoziazio prozesu bat abiaraztea”.

“Arazoa ez da kasualitatea, urteetako utzikeriaren ondorio da: inprobizazioaren eta negoziazio ezaren ondorioa, hain zuzen”, salatu dute.

Basauriko udal ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA: “Bajen ehunekoa ezin zaio egotzi Udalaren jarduerari. Gure ustez, egoerak udal-kudeaketa gainditzen duten faktoreei erantzuten die”, diote.

Era berean, negoziatzeko prest agertu dira udal arduradunak: “Erantzukizunez eta zorroztasunez negoziatzeko borondatea agertzen dugu, bai langileei bai basauriar guztiei mesede egingo dieten konponbideak bilatuz”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Emakume bat harrapatuta geratu da Basauriko etxebizitza batean

Emakumea zorabiatuta zegoen eta etxebizitzako atea zabaltzeko zailtasunak izan dituzte senideek

|

Suhiltzaileek eta Basauriko udaltzaingoek jarduketa bat egin dute gaur goizean Basauriko Karmelo Torre kaleko etxebizitza batean: emakume bat zorabiatu egin da eta bere etxebizitzan harrapatuta geratu da.

Seinalerik ematen ez zuenez, senideek larrialdi zerbitzuetara deitu dute 10:00ak aldera eta bertara gerturatu dira Basauriko suhiltzaileen parkeko ibilgailu bi (eskala artikulatua eta 4×4 ibilgailu bat) eta udaltzainen patruila bat gerturatu dira. Minutu batzura anbulantzia bat iritsi da ere.

Azkenik, Basauriko Poliziak GEURIAri azaldu eta Segurtasun Sailak baieztatu lez, emakumearengana heltzeko arazorik ez da egon eta senideek beraiek zabaldu ahal izan dute etxebizitzako atea: “Zorionez susto txiki batean lotu da ezbeharra”, azaldu diote emakumearen senideek GEURIAri.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Udaltzaingoaren % 60 baino gehiago bajan dagoela salatu du Erne sindikatuak

Ernek Basauriko Udalari eskatu dio “berehalako erantzukizuna” har dezala, “kudeaketa egitura egonkor bat bermatzea eta langileen ordezkariekin benetako negoziazio prozesu bat abiaraztea”

|

Udaltzaingoko agenteak Basauriko kaleetan // Artxiboa, Basauriko Udala

Basauriko Udaltzaingoan jasaten ari diren “krisia” salatu du Erne sindiktuak. Hain zuzen ere, agenteen % 60 baino gehiago bajan daudela salatu dute.

Sindikatuaren arabera, “langile gutxiko txandekin, etengabeko gainkargarekin eta duela 20 urte baino gehiagoko baldintzekin” jarraitzen dute: “Azken urteetan eza da modernizaziorik ez lidergo egonkorrik egon”, salatu dute.

Zerbitzuko arduradunen falta eta barne-antolaketa eza salatu dituzte: “Urteak daramatzagu ohartarazten arduradun funtzionarioen faltak eta barne desantolaketak langileen osasunean eta, ondorioz, herritarren segurtasunean eragina dutela”, adierazi dute sindikatuko ordezkariek.

Erneren arabera, egoera “lehertu” egin zen azken herriko jaietan, “agenteen eskasiak langile falta kezkagarria eta bizilagunen artean segurtasun eza areagotu zuenean”, diote.

“Udalak berak egindako arrisku psikosozialen ebaluazioen arabera, Udaltzaingoa da lan-ongizateari dagokionez errendimendurik txarrena duen saila”, adierazi dute Erneko ordezkariek.

Udala, negoziatzeko prest

San Migeleko jaiak hasi aurretik, Erne sindikatuak bilera eskatu zuen Basauriko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotziarekin langileen eskaerak berriro adierazteko. Besteak beste, boluntarioen lan-poltsa bat urtero sortzea proposatu zuten, “langileen gabeziak estaltzeko eta hitzarmen kolektiboan zehaztutako gutxieneko zerbitzuak bermatzeko”, diote.

Ernek Basauriko Udalari eskatu dio “berehalako erantzukizuna” har dezala, “kudeaketa egitura egonkor bat bermatzea eta langileen ordezkariekin benetako negoziazio prozesu bat abiaraztea”.

“Arazoa ez da kasualitatea, urteetako utzikeriaren ondorio da: inprobizazioaren eta negoziazio ezaren ondorioa, hain zuzen”, salatu dute.

Basauriko udal ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA: “Bajen ehunekoa ezin zaio egotzi Udalaren jarduerari. Gure ustez, egoerak udal-kudeaketa gainditzen duten faktoreei erantzuten die”, diote.

Era berean, negoziatzeko prest agertu dira udal arduradunak: “Erantzukizunez eta zorroztasunez negoziatzeko borondatea agertzen dugu, bai langileei bai basauriar guztiei mesede egingo dieten konponbideak bilatuz”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Peio Etxeberria lau t’erdiko txapeldunak Basaurin jokatuko du Binakako Txapelketa

Rezustarekin jokatuko du Etxeberriak eta aurkari izango dituzte Zabala (t’erdiko txapeldunordea) eta Martija. Sarrerak dagoeneko salgai daude

|

Perio Etxeberriak Lau t'erdikoa irabazi zuen azaroaren 16an, Javi Zabalaren kontra // Argazkia: Baiko

Esku pilota profesionalaz berriro gozatzeko aukera izango da Basaurin: Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partidetako bat Artunduagako pilotalekuan jokatuko da, azaroaren 28an (20:45)

Peio Etxeberria lau t’erdiko txapeldunak jokatuko du Beñat Rezustarekin batera, eta aurkari izango dituzte Javi Zalaba (lau t’erdiko txapeldunordea) eta Julen Marija.

Bigarren mailako partida ere jokatuko da Artunduagan Peña II-Salaverri eta Zubizarreta III-Aranguren bikoteen artean.

Sarrerak salgai daude Artunduaga kiroldegiko sarreran 23,35 euroan. Era berean, entradasfronton.com webgunean ere eros daitezke 25 eurotik aurrera [momentu honetan ez dabil webgunea].

Osorik irakurri

☉ Basauri

Haur kategoriako jokalari batek irain arrazistak jaso dituela salatu du Indartsu klubak

Indartsuko jokalariak ‘puto negro’ bezalako iraina jaso zuela esan diote klubeko ordezkariek GEURIAri

|

Iparralde futbol zelaian gertatu ziren irainak // Google

Haur kategoriako jokalari batek irain arrazistak jaso zituela salatu du Indartsu klubak. Gertaerak atzo, azaroak 16, jazo ziren Indautxuren aurka Bilbon jokatu zuen partidan.

Jokalariak ‘puto negro’ bezalako iraina jaso zuela esan diote klubeko ordezkariek GEURIAri. Partiduaren 62. minutuan izan zen hori.

Jokatzen jarraitu nahi zuen galdetu zion orduan Indartsuko entrenatzaileak bere jokalariari, eta honek baiezkoa eman zion. Erantzuna ezezkoa bazen, zelaitik irtengo zen taldea protesta bezala.

Partidaren aktan arbitroak zehaztu duenez, Arrazismoaren kontrako Protokoloa aktibatu zuen irainen berri izan ostean.

Zehazki, honakoa dio arbitroak idatzitako aktak: “62. minutuan, bi taldeetako jokalariak nigana hurbildu dira eta kexu dira aurkako taldeko jokalarien aldetik irain arrazistak entzun dituztelako. Egoera horren aurrean, eta nik ezer entzun ez dudanez, aulkietara jo dut eta egoera azaldu eta protokolo arrazista aktibatu dut, keinua eginez eta partida bertan behera utziko nuela ohartaraziz berriro ere antzeko zerbaiten berri ematen bazitzaidan”.

Indartsuko ordezkariek GEURIAri adierazi diotenez, irainak Indartsuko jokalariaren aurkakoak soilik izan ziren.

Osorik irakurri