Sareak

☉ Arrigorriaga

Udal brigadak bi auto elektriko berri izango ditu Arrigorriagan

María Jesús Acedo Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak azaldu duenez, “mugikortasun jasangarria garatzeko” jardueren parte da Udalak flota berritzeko hartutako erabakia

|

Ibilgailu elektrikoa Arrigorriagako udaletxean // Geuria

Abenduan aurreratu bezala, Arrigorriagako Udalak bi auto elektriko gehitu ditu udal ibilgailuen flotara, gas kutsagarrien emisioak mugatzeko helburuarekin. Urte bukaeran, lehenengoa martxan zegoen jada; eta orain heldu da herriko lanetarako brigadak erabiliko duen bigarren autoa.

María Jesús Acedo Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak azaldu duenez, “mugikortasun jasangarria garatzeko” jardueren parte da Udalak flota berritzeko hartutako erabakia. Garbiketarekin, hondakinen bilketarekin edo ingurune naturalen mantentze lanekin egin bezala, eraikin publikoetako klimatizaziorekin lotutako aurrezpen-plana prestatzea eta plaka fotovoltaikoak instalatzea izan dira ildo beretik hartutako neurrietako batzuk.

Arrigorriagako udal brigadak bi ibilgailu elektriko berri izango ditu urte bukaerarako

☉ Arrigorriaga

7.000 Arrigobono jarriko dituzte salgai astelehenetik aurrera Arrigorriagan

Astelehenean jarriko dituzte salgai bonoak, eta azaroaren 16a arte luzatuko da kanpaina, 40 saltokitan. 40.000 euro bideratu ditu Udalak

|

Arko dendaren aurrean egin dute argazkia // Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udalak eta ADECKA merkatari elkarteak martxan jarri dute beste urtebetez Arrigobono kanpaina. Urriaren 6tik aurrera izango dira eskuragarri izena eman duten 40 saltokitan, eta azaroaren 16ra arte iraungo du ekimenak —bonuak lehenago agortzen ez badira behintzat—. Guztira 7.000 bonu banatuko dira, udalaren aldetik 40.000 euroko laguntzarekin.

Bi formatu egongo dira aukeran: 30 euroko bonua (bezeroak 20 euro ordaindu eta 10 euroko hobaria jasoko du) eta 10 eurokoa (7,50 euroko gastuarekin eta 2,50 euroko hobaria). Pertsona bakoitzak gehienez 30 euroko bi eta 10 euroko lau bonu erosi ahalko ditu.

Maite Ibarra alkateak azpimarratu du kanpainaren helburua “tokiko merkataritza indartzea eta merkatarien lana balioan jartzea” dela. ADECKAko ordezkarien hitzetan, berriz, ekimenak «arnasa ematen dio hurbileko merkataritzari eta inbertsio kolektiboa bihurtzen da, gure kaleetako bizitza eta enplegua indartuz”.

Informazio gehigarri guztia arrigobono.eus web orrian aurkituko daiteke.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagarren laguntza eskatu dute Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana egiteko

Prozesuaren lehen fasean herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu du Udalak, arrigorriagarren kezkak identifikatzeko

|

Alkohola, jaietan // Geuria

Arrigorriagako Adikzioen prebentziorako tokiko planaren helburua bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea, substantzien kontsumoari eta bestelako jokabide adiktiboei lotutako arriskuak murriztea, eta laguntza eta baliabideak eskaintzea da behar dituzten pertsona eta familiei.

Udalak tokiko plana martxan ipini du eta prozesu parte-hartzailea prestatu du herritarren kezkak ezagutzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute eta horren bidez osasuna sustatuko duen eta arriskuak murriztuko dituen neurriak zehaztuko dira.

“Ekimen komunitarioa da”, azaldu dute udal ordezkariek, “eta gizarte-eragileak zein herritarrak inplikatu nahi ditu ingurune osasungarri eta seguruago bat eraikitzeko”.

Horiek horrela, lehen fase honetan arrigorriagarren kezkak jaso nahi dituzte esteka honetan topa daitekeen galdetegia erantzunez eta inkestatik aterako diren emaitzek “ekintza espezifikoak zehazteko” balioko dutela azaldu dute Udaletik, “arrigorriagarren
kezka nagusiei erantzuna emateko”.

Galdetegian “Azken lau urte hauetan teknologia berrien adikzioak zein joera izan du Arrigorriagan?” edo “zer egin beharko litzateke Arrigorriagan adikzioen prebentzioa sustatzeko?” bezalako galderak agertzen dira. Minutu gutxitan burutu daitekeen inkestatxoa da.

Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Dozenaka autoren arteko legez kanpoko lasterketa eragotzi dute Mendikosolon

Polizia Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteizetik etorritako 100 auto baino gehiago topatu zituzten parkeko inguruetan

|

Mendikosolo parkeko aparkalekua / GMaps

Arrigorriagako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Mendikosolotik Abusura doan errepidean ospatu behar zen legez kanpoko lasterketa bat eragotzi zuten igande goizaldean.

Joan den igande goizaldean, 00:45ak aldera, Mendikosolo inguruko auzotarrek “ohi baino trafiko handiagoa” sumatu zuten auzoko inguruetan, eta abisua eman zioten Arrigorriagako udaltzaingoari.

Udaltzainak, Ertzaintzarekin elkarlanean, Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteiztik bertaratutako dozenaka auto batu ziren parkeko inguruetan. “Era honetako ekintzak egiten diren lehen aldia ez dela” azaldu dute zenbait auzotarrek sare sozialetan.

Ertzaintzak lasterketa ilegal hartan parte hartuko zuten gidariak identifikatu ditu.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek

|

Emakumeak // Melissa Askew, Unsplash

Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute Arrigorriagako herrigunean eta Abusu auzoan.

Programak, Jabekuntza Eskolaren esparruan, emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzeko helburua du, emakumeen egoera-aniztasunari erreparatuta.

“Ikasturtean zehar, hainbat emakume eta horien ahalduntze-estrategiak ezagutaraziko dituzte, autoestimua eta segurtasun pertsonala landuko dituzte eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurrean jarrera arduratsuak eta aktiboak bultzatuko dituzte ikuspegi feminista batetik”, azaldu dute Arrigorriagako udal ordezkariek.

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek.

Izen emateak

Herriguneko saioei dagokienez, aurkezpena urriaren 7an egingo dute udaletxeko prentsa aretoan, 17:00etan. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira eta talde bi antolatu dituzte: 16:00etatik 17:30era bitartekoa eta 17:30etik 19:00ak artekoa. Lehen saioa urriaren 14an izango da.

Abusuri dagokionez, programa Abusuko Zentro Soziokulturalean prestatu dituzte eta aurkezpen eguna urriaren 8an izango da, 17:00etan. Talde bakarra egongo da bertan, 16:00etatik 19:00ak arte. Lehen saioa urriaren 15ean izango da.

Izen emateak herriguneko eta Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZn) egin daitezke. Informazioa 944 020 200 telefono zenbakian edo berdintasuna@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz lor daiteke.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Gizon bat hil da auto istripu batean, Arrigorriagan, autoa errepidetik irten eta AP-68ra erori ostean

lau metroko erorikoa egin ostean AP-68 errepideko bazterbidean gelditu zen autoa, Bilborako sarreran

|

Suhiltzaileak, artxiboko irudia // Geuria

Atzo eguerdian, 15:45ak aldera, auto istripu bat gertatu zen Arrigorriagan. Abusu parean, BI-3723 errepidetik zihoan auto batek kontrola galdu, errepidetik irten eta lau metroko erorikoa egin ostean AP-68 errepideko bazterbidean gelditu zen autoa, Bilborako sarreran.

Segurtasun Sailak eman dituen datuen arabera, hildakoa 44 urteko gizon bat izan da. Auto barruan ez zegoen beste inor.

Osorik irakurri