Sareak

☉ Basauri

Itzulia Women 2024 / Basauri-Basauri etapako ibilbidea eta ordutegia

Maiatzaren 11n izango da Itzulia Women 2024 lasterketako bigarren etapa: Basauri-Basauri. Social Antzokian hasi eta bukatuko da etapa, eta tartean Hego Uribetik, Txorierritik eta Mungialdeatik igaroko dira txirrindulariak

|

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte Itzulia Women 2024 lasterketako bigarren etaparen nondik norakoak: Basauri-Basauri etapa, alegia // Geuria

Basaurik 2024ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen irteera eta helmuga hartuko ditu maiatzaren 11n, apirila bukaeran GEURIAn aurreratu bezala.

Bigarren etaparen irteera eta helmuga Basaurin izateaz gain, emakumeen tropelak San Migel, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio, Usansolo eta Galdakao zeharkatuko ditu eskualdean. Era berean, Arratiatik, Txorierritik eta Mungialdeatik ere igaroko dira txirrindulariak. Guztira, 104 kilometro. Ibilbidea zehaztuta eta ordutegia albistearen amaieran topatuko duzu.

“Etengabeko igoerak eta jaitsierak tartekatzen dituen etapa da”, adierazi du gaur Basaurin prentsaurrekoan Alaitz Biritxinaga Itzulia Womeneko zuzendariak. Irteera neutralizatua, 2 kilometrokoa, Social Antzokiaren parean izango da 10:28ean, eta etaparen hasiera San Migelen, Gernika 19 kalean, 11:45ean. Amaiera ere Social Antzokiaren parean izango da 13:21 eta 13:39 artean.

Hasieran aurreikusitako ibilbidea aldatu behar izan du antolakuntzak. Izan ere, Zaratamotik ez dira pasako txirrindulariak: “Errepidea obretan dago eta beraz ezingo dira txirrindulariak Zaratamora igo. Boluetatik Arrigorriagara joango dira txirrindulariak, Basauriko udaletxe aurretik igarota, eta ondoren zuzenean etorriko dira Arrigorriagatik Basaurira, Social Antzokira”, dio Biritxinagak.

Maiatzaren 10ean hasiko da Itzulia Women 2024, Gasteiz-Elgoibar etaparekin. Lasterketan 20 taldek hartuko dute parte, bakoitza sei txirrindularirekin, hau da, guztira 120 txirrindulari. Hirugarren eta azken etapa Donostia-Donostia da.

“Urrezko aukera”

Prentsaurrekoa Social Antzokian izan da gaur eguerdian, eta Biritxinagarekin batera izan dira Asier Iragorri Basauriko alkatea eta Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Kirol arloko zinegotzia.

Iragorri eta Zugazagoitia “oso pozik” azaldu dira. “Urrezko aukera da, goi mailako txirrindularitza berriro Basauriko kaleetatik barrena ikusiko dugulako”, dio Iragorrik: “Nazioarteko txirrindularirik onenak ikusteko aukera izango dugu”.

Zugazagoitiak adierazi du, “giro polita” egongo dela Basaurin: “Aspaldian ez da horrelako lasterketa garrantzitsurik egiten Basaurin; beharrezkoa zen eta kaleetan sentituko da emozio hori”, dio.

Aurkezpenean, Iragorrik esan du pozik dagoela emakumeen kirol-ekitaldi handi hau udalerrian egingo delako Basauri Europako Kirolaren Hiri izendatu duten urtean. “Ez da sari bat bakarrik. Urte osoan kirol-jarduerak gehitzea esan nahi du, eta horretan ari gara”, dio Iragorrik.

“Emakumeen kirolaren garapena eta agerikotasuna sustatzea udal moduan ditugun lehentasunetakoa da, eta ekitaldi hau hemen egitea hori bultzatzeko aukera paregabea da”, erantsi du Iragorrik.

Trafikoan eragina

Itziulia Women 2024 lasterketak trafikoan eragina iznago du Basaurin maiatzaren 11n, larunbatez: 10:00etatik 11:00etara eta 12:45etik 13:30era (gutxi gorabeherako ordutegia) ibilgailuen trafikoa etengo da Agirre lehendakariaren kalean, Nagusiko bidegurutzetik udalerriko irteeraraino (Arizko zubitik).

Trafikoaren aldaketa horren ondorioz, Jose Garai doktorearen kalea eta Menéndez y Pelaio kalea ere itxita egongo dira epealdi horretan.

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Babes Zibila egongo dira trafiko mozketak kontrolatzen. Era berean, Basauriko Ariz eta Bidebieta Txirrundulari Klubetako kideak ere antolatzaile lanetan ibiliko dira lasterketan zehar.

Itzulia Women 2024 / Basauri-Basauri

Ibilbidea eta ordutegia
09:50 Sinadura kontrola Social Antzokiaren parean
10:28 Irteera neutralizatua Social Antzokitik: Lehendakari Agirre kalea, Arizko zubia, Artunduaga, San Migel
10:45 Irteera ofiziala. San Migel, Gernika kalea 19
11:04 Santuola auzoa
11:06 Zeberio. Ermitabarri auzoa
11:07 Mendate hasiera
11:11 Sarasola Gaina
11:15 Artea
11:21 Igorre
11:30 Lemoa
11:35 Usansolo
11:44 Larrabetzu
11:46 Goikolexea
11:46 Mendate hasiera
11:52 Aretxabalgane Gaina
11:56 Morga
12:05 Arrieta
12:10 Fruiz
12:16 Gamiz
12:19 Fika
12:19 Elexalde
12:20 Mendate hasiera
12:22 Urruztigaina
12:39 Lezama. Esprint berezia
12:40 Erletxe
12:47 Galdakao
12:48 Galdakao. Esprint berezia
12:57 Bolueta-Bilbo
13:01 Basauri, udaletxea
13:12 Arrigorriaga
13:21 Helmuga. Basauri, Social Antzokiaren parean

☉ Basauri

Iñaki Artola pilotariak eta Iker Iriarte botilleroak hitzaldia eskainiko dute bihar Basaurin

‘Kirolarien psikologia’ hitzaldia eskainiko dute bihar, azaroak 27, Artunduagako pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da

|

Iñaki Artola pilotaria eta Iker Iriarte botilleroa // Baiko+Bertsozale

Esku Pilota profesionalaz berriro gozatzeko aukera izango da Basaurin. Aurten ere Basaurik pilota profesionalaren aldeko apustua egin du eta Binakako Txapelketaren jardunaldietako bat jokatuko da Artunduagako frontoian azaroaren 28an, ostiralez.

Peio Etxeberria lau t’erdiko txapeldunak jokatuko du Beñat Rezustarekin batera, eta aurkari izango dituzte Javi Zabala (lau t’erdiko txapeldunordea) eta Julen Marija.

Bigarren mailako partida ere jokatuko da Artunduagan Peña II-Salaverri eta Zubizarreta III-Aranguren bikoteen artean.

Partida profesionalen aitzakian, Bidebieta Pilota Elkarteak bihar, azaroak 27, 18:45ean jarduera bat antolatuko du Artunduagako pilotalekuan: Iñaki Artola pilotariaren eta Iker Iriarte botilleroaren hitzaldia, hain zuen.

“Iñaki Artola pilotari profesionala eta Iker Iriarte bere botileroa Artunduagara etorriko dira, nahi duten pilotari eta familia guztiekin arratsalde atsegin bat pasatzera”, diote. Hitzaldia euskaraz izango da eta ordu eta erdi inguru iraungo du.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Musika, kirola eta umorea Basaurin, Euskararen Nazioarteko egunaren harira

Ekintzak azaroaren 27tik abenduaren 12ra luzatuko dira, eta besteak beste, ‘Miñan’ antzezlana, PlayBack lehiaketa, hitzaldi musikatuak edo Baskot gaua antolatu dituzte

|

Iazko playback lehiaketa // Geuria

Basauriko Udalak Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ‘Euskararen bide berriak’ ekintza sorta aurkeztu du. Azaroaren 27tik abenduaren 12ra bitartean, musika, antzerkia, kirola eta euskal kultura izango dira ardatz nagusiak, basauriarrei zuzendutako hamaika jarduerarekin.

Musika eta lehiaketei dagokionez, Playbacka izango da protagonistak: Laugarren Playback Herri Lehiaketa (8-12 urte) azaroaren 28an izango da Solobarrian.

Urtero bezala, Hitzaldi Musikatuak ere antolatu dituzte: Abenduaren 2an, Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldi bereziarekin batera, Alex Sardui (Gatibu / Exkixu) eta Maitane Iruiñ (Mirua) artistek hitzaldi musikatuak eskainiko dituzte Social Antzokian. Sarrerak doan jaso daitezke Musika Eskolan eta Social Antzokian.

Bada, antzerkia, kirola eta umorea era ez dira faltako, eta protagonismo handia izango du azaroaren azken astetik aurrera: Azaroaren 28an, ‘Miñan’ antzezlana taularatuko da Social Antzokian. Bestalde, azaroaren 30ean, ‘Bertso garbitzailea’ umore-ikuskizuna egingo da Basozelaiko Zortziko plazan, familia osoarentzat.

Kirolari dagokionez, azaroaren 27an, Iñaki Artola pilotari profesionalak eta Iker Iriarte bere botilleroak ‘Kirolarien psikologia’ hitzaldia emango dute Artunduagako frontoian. Egun bi geroago, azaroaren 29an, larunbatez, egun osoko plan zabala antolatu da: Eguerdian, Emoiok herriko trikitilari taldearen kalejira izango da, eta 12:30ean Solobarrian ‘Txakolin eta Gazta dastaketa’ (izen-ematea beharrezkoa da). Gauean, 21:30etatik aurrera, Oihan Vega DJaren euskarazko musika saioak jarriko du jai-giroa Solobarrian.

Eta bukatzeko, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, ‘Basauriko Umeak Kantari’ ekintza egingo da herrian zehar. Azkenik, abenduaren 12an, Bolintxu AEK-k kudeatutako ‘Baskot Gaua’ euskal jaia ospatuko da San Jose ikastetxean, txano eta kapela bereziekin (gaia: Korrika).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Guraso Elkarteak: “Hezkuntza Sailak ez digu eskola-sukaldearen inguruko bileraren berririk eman”

Basauriko guraso elkarteekin bilduko direla zehaztu dute Hezkuntza Sailetik, “egindako aurrerapenak partekatzeko eta hurrengo urratsak azaltzeko”

|

Basaurin dagoeneko "hainbat alternatiba tekniko" aztertu dituztela esan dute Hezkuntza Sailetik // Argazkia: Holzkemenue, Unsplash

Eusko Jaurlaritzak eskola-sukaldea martxan jarriko du Basaurin inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko.

Ekainean eman zuen horren berri, eta asmoa zen eskola-sukalde hori ikasturte honetarako prest egotea, baina oraindik ez da proiektua gauzatu.

Ildo horretan, eta Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jantokian pasa den astean ikasle baten babarrun-platerean zizare bat agertu ostean, Basauriko sei ikastetxe publikoetako guraso elkarteek euren “kezka eta ezinegona” adierazi dute eskola-jantokien egungo egoeragatik.

Bizkotxalde, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu, Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa eta Etxegarai ikastetxeetako guraso elkarteek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak “ez du oraindik ekainean iragarri zuen promesa bete”.

Itxaronaldia “luzea” dela adierazi dute Basauriko guraso elkarteek, “proiektuaren egoerari eta ezaugarri zehatzei buruzko berririk gabe”, diote, eta gaineratu dute: “Haurrek atzerapen hori jasaten jarraitzen dute”.

Gurasoen kexak publiko egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berretsi du Basaurin eskola-sukaldea martxan jartzeko bere “konpromiso irmoa”.

“Hilabeteak daramatzagu lanean irtenbide onenaren bila Basauriko ikastetxeetan kalitatezko jantoki zerbitzua bermatzeko”, adierazi dute Hezkuntza Saileko ordezkariek.

Basaurin dagoeneko “hainbat alternatiba tekniko” aztertu dituztela esan dute, “herriko hezkuntza-zentroen beharrei eraginkortasunez erantzuten dien proiektu bat definitzeko”.

Era berean, Basauriko guraso elkarteekin bilduko direla zehaztu dute Hezkuntza Sailetik, “egindako aurrerapenak partekatzeko eta hurrengo urratsak azaltzeko”.

Basauriko guraso elkarteko ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA, eta adierazi dute oraindik ez dutela bilera horren berririk: “Bilera guk eskatu genuen, baina oraindik ez digute erantzunik eman”.

Basauriko Udalak, bere aldetik, guraso elkarteen eskaerei babesa eman die, eta “behar horiek dagozkien erakundeei helarazteko egindako lan bateratua eta etengabea” azpimarratu dute.

“Eusko Jaurlaritzarekin etengabeko harremana mantentzen dugu proiektuaren berri izateko, eta esan digute proiektua aurrera doala”, diote udal ordezkariek.

Ildo horretan, Basauriko Udalak adierazi du proiektu hau “ahalik eta azkarren” gauzatu dadin eta, “kalitatezko zerbitzu baten adibide izan dadin”, beharrezkoa den guztian laguntzeko eta lankidetzan aritzeko prest dagoela. 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin eskola-sukaldea martxan jartzeko “konpromiso irmoa” berretsi du Eusko Jaurlaritzak

Basauriko guraso elkarteekin bilduko direla zehaztu dute Hezkuntza Sailetik, “egindako aurrerapenak partekatzeko eta hurrengo urratsak azaltzeko”

|

Basaurin dagoeneko "hainbat alternatiba tekniko" aztertu dituztela esan dute Hezkuntza Sailetik // Argazkia: Holzkemenue, Unsplash

Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jantokian pasa den astean ikasle baten babarrun-platerean zizare bat agertu ostean, Basauriko sei ikastetxe publikoetako guraso elkarteek euren “kezka eta ezinegona” adierazi dute eskola-jantokien egungo egoeragatik.

Bizkotxalde, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu, Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa eta Etxegarai ikastetxeetako guraso elkarteek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak “ez du oraindik ekainean iragarri zuen promesa bete”: Basaurin eskola-sukalde bat martxan jartzea, inguruko bederatzi ikastetxe publikori zerbitzu emateko, hain zuzen.

Jaurlaritzaren asmoa zen eskola-sukalde hori martxan egotea ikasturte honetan, baina oraindik ez da proiektua gauzatu.

Itxaronaldia “luzea” dela adierazi dute Basauriko guraso elkarteek, “proiektuaren egoerari eta ezaugarri zehatzei buruzko berririk gabe”, diote, eta gaineratu dute: “Haurrek atzerapen hori jasaten jarraitzen dute”.

Gurasoen kexak publiko egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berretsi du Basaurin eskola-sukaldea martxan jartzeko bere “konpromiso irmoa”.

“Hilabeteak daramatzagu lanean irtenbide onenaren bila Basauriko ikastetxeetan kalitatezko jantoki zerbitzua bermatzeko”, adierazi dute Hezkuntza Saileko ordezkariek.

Basaurin dagoeneko “hainbat alternatiba tekniko” aztertu dituztela esan dute, “herriko hezkuntza-zentroen beharrei eraginkortasunez erantzuten dien proiektu bat definitzeko”.

Era berean, Basauriko guraso elkarteekin bilduko direla zehaztu dute Hezkuntza Sailetik, “egindako aurrerapenak partekatzeko eta hurrengo urratsak azaltzeko”.

Basauriko guraso elkarteko ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA, eta adierazi dute oraindik ez dutela bilera horren berririk: “Bilera guk eskatu genuen, baina oraindik ez digute erantzunik eman”.

Basauriko Udalak, bere aldetik, guraso elkarteen eskaerei babesa eman die, eta “behar horiek dagozkien erakundeei helarazteko egindako lan bateratua eta etengabea” azpimarratu dute.

“Eusko Jaurlaritzarekin etengabeko harremana mantentzen dugu proiektuaren berri izateko, eta esan digute proiektua aurrera doala”, diote udal ordezkariek.

Ildo horretan, Basauriko Udalak adierazi du proiektu hau “ahalik eta azkarren” gauzatu dadin eta, “kalitatezko zerbitzu baten adibide izan dadin”, beharrezkoa den guztian laguntzeko eta lankidetzan aritzeko prest dagoela. 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko guraso elkarteek salatu dute ez dagoela udal-sukaldearen proiektuaren inguruko berririk

“Epe laburrean benetako aldaketa aldarrikatzen jarraituko dugu, eta familia guztiak animatzen ditugu jantokien eredua behingoz alda dadin exijitzera”, diote

|

Basaurin eskola-sukaldea martxan jarri behar zuen ikasturte honen hasieran Eusko Jaurlaritzak, baina ez dago oraindik horren inguruko berririk // Argazkia: Jonathan Borba, Unsplash

Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jantoki zerbitzuan ikasle baten babarrun-platerean zizare bat agertu zela salatu zuen pasa den astean guraso elkarteak.

Gertakari horren aurrean, Basauriko sei ikastetxe publikoetako guraso elkarteek euren “kezka eta ezinegona” adierazi dituzte eskola-jantokien egungo egoeragatik.

“Zerbitzu honen azpikontratazioak gertakari onartezinak eragiten ditu oraindik ere: menu ez osasungarriak, kalitate eta kantitate txikikoak; osagai izoztu eta aurreprestatuekin egindako elaborazioak eta janari ultra prozesatua; entregak ez betetzeagatik termoetan denbora gehiegi ematen duten janariak: ikastetxeen errealitatearekin bat ez datozen ratioak dituzten langile gutxiegi; eta langileen ordezkapen falta… Horrek guztiak gure seme-alaben beharrak betetzen ez dituen elikadura eta behar bezala eman ezin den zerbitzua eragiten ditu”, salatu dute Bizkotxalde, Sofia Taramona, Basozelai-Gaztelu, Arizko Ikastola, Kareaga Goikoa eta Etxegarai ikastetxeetako guraso elkarteek.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak ekainean iragarri zuen promesa ikasturte honen hasieran Basaurin eskola-sukaldea martxan jarriko zuela adierazten zuena kritikatu dute guraso elkarteek.

“Alderdi guztiei gogorarazi nahi diegu oraindik gauzatu gabe dagoela iragarri zuten promesa jangela-sistema aldatzekoa eta udal-sukalde bat ezartzekoa”, diote.

Itxaronaldia “luzea” dela adierazi dute, “proiektuaren egoerari eta ezaugarri zehatzei buruzko berririk gabe”, diote, eta gaineratu dute: “Haurrek atzerapen hori jasaten jarraitzen dute”.

“Onartezina gure haurren ongizatea gutxiesten jarraitzea. Epe laburrean benetako aldaketa aldarrikatzen jarraituko dugu, eta familia guztiak animatzen ditugu jantokien eredua behingoz alda dadin exijitzera”, diote.

Osorik irakurri