
Hiruhilekoaren prezioa 3 eurokoa izango da erroldatuentzako, eta 60 eurokoa, ez erroldatuentzako.

Parte hartu nahi dutenek, eskaera orria bete eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Abusuko Zentro Soziokulturalean entregatu beharko dute, irailaren 16a baino lehen.

Eduardo Giménez grebalariak GEURIAri azaldu dionez, langileek enpresako abokatuarekin hitz egin dute eta zuzendaritzarekin “hurbilketa” egon da: “Badirudi negoziazioak hasteko prest daudela, 25 langile greban egonda,...

Ugaoko Superberriak dendako 14 langileek manifestazioa egin zuten atzo enpresak aplikatu nahi dizkien enplegu-erregulazio espendiente "oldarkorrak" salatzeko. Hemen haien hitzak.

Egun beroa izan da Ugaoko jaietako azkena, baina ez indaba jana gelditzeko bezainbeste. Herriko bazkariak 300 pertsona bildu ditu, 30 boluntarioez gain.

Ugaoko jaietan jazotako erasoen harira, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean. Asko izan dira jai askeak eskatzeko elkarretaratzera bertaratu direnak.

BM Shop-eko 14 langileak Parke Berdean batuko dira, 12an, 14:30etatik hasita, "Itxialdirik ez! Gure lanpostuen defentsan!" lelopean.

Borobil arrosak, moreak, berdeak eta horiak egin dituzte lanerako bildu diren 14 emakumek baino gehiagok.

11:30ean, Kokotean kolpe, El Despiste eta Sama Siku taldeak udaletxearen parean bildu, eta bakoitzak bere aldetik ekin dio herritik zehar ibilbidea egiteari.

Ostiral gauean lau emakumek baino gehiagok salatu dituzte erasoak. Elkarretaratzea Gernikako enparantzan egingo dute, bihar, 18:30ean.