
Apirialaren 23an mobilizazioak egingo dituzte zenbait herritan. Txus Martin basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren egoera salatuko dute Basaurin.

Udalerriak Gerra Zibilean jasandako errepresioa eta garai haietan fusilatu zituzten galdakoztarrak gogoraratzea du helburu ekimen honek.

Apirilaren 8tik 16ra bitartean burutu dute Atlasko Rally Klasikoen proiektu solidarioa, Marokon, Eneko Beaskoetxea eta Asier Olabarria herritarrek.
Programa 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta eta guztira 12 leku eskainiko dituzte. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 28ra arte.

Galdakaoko Ortuondo Gaztetxeak ateak itxi ditu, baina eskualdean gaztetxe berri batek ireki ditu: Arrigorriagakoak, alegia. Basaurin Txarraska Gaztetxeak 18 urte bete ditu aurten.

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Ekimen ugari antolatu dituzte. Egitaraua hemen irakurgai:

Merkantzia tren bat bidetik atera da 12:45ak aldera Bakiola geltokiaren ondoan, Ugao eta Arrankudiaga artean. Autobus zerbitzua jarri dute bidaiarientzako.
Gogora institutuak abian jarri du Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua. Hain zuzen, desagertutakoen senideen DNA laginak bilduko dituzte.

Hamahiru emakume galdakoztarren testigantzak jasotzen ditu Emakumeen Berbak dokumentalak. Herriaren bilakaera azaltzen dute gizarte eta genero ikuspuntutik.

Etxebarriko San Antonio auzoak Koadrila Eguna ospatuko du maiatzaren 6an, larunbatez. Aurten bigarren aldia izango da jaia hau antolatzen dutena.