→Arrigorriaga

Arrigorriagako ‘Denon Etxea’ diseinatzeko bigarren bilera egingo dute

‘Denon Etxea’ izeneko Arrigorriagako lehen Emakumeen Etxea diseinatzeko bigarren asanblada antolatu dute datorren apirilaren 29an, barikua, 18:30ean, herriko kultur etxe zaharrean, “prozesu parte-hartzaileko lehen saioko arrakasta ikusi ostean” azaldu dute Udaleko Berdintasun Kontseilutik.

Arrigorriagako kultur etxe zaharra // Geuria

‘Denon Etxea’ izeneko Arrigorriagako lehen Emakumeen Etxea diseinatzeko bigarren asanblada antolatu dute datorren apirilaren 29an, barikua, 18:30ean, herriko kultur etxe zaharrean, “prozesu parte-hartzaileko lehen saioko arrakasta ikusi ostean” azaldu dute Udaleko Berdintasun Kontseilutik.

“Oso hunkigarria izan da adin desberdineko emakumeak parte hartzeko prest daudela ikustea. Belaunaldien arteko topagunea bilakatu da espazioa eta aniztasun horrek elkarrekin ikasi eta sortzeko aukera asko emango dizkigu” azaldu zuen Joana Etxeberriak Gizarte Ekintza eta Politika Feminista zinegotziak joan den  apirilaren 1eko saioaren inguruko balorazioa egin zuenean.

Lehen saioa joan den apirilaren 1ean izan zen eta 51 emakumek hartu zuten parte. Bertan, Arrigorriagako mugimendu Feministaren inguruan berba egin zen eta etxea ezagutu ostean Denon Etxea irudikatzen hasteko hausnarketa-dinamikak martxan jarri zirela azaldu dute Udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak