Sareak

☉ Arrigorriaga

Bisita gidatua antolatu dute Malmasin mendian aurkitutako burdin aroko harresia ikusteko

Hitzordua Finagako baselizan izango da zapatu honetan, otsailak 17, 10:00etan

|

Malmasin mendiko tontorra // Jagoba Hidalgo

Otsailaren 17an, zapatu honetan, bisita gidatua antolatu du Malmasingo Lagunak elkarte arrigorriagak mendian egiten ari diren indusketa arkeologikoetara. “Malmasingo aztarnategia famatua izan arren, ez da inor sartu berau sakon ikertzera”, azaldu du Jagoba Hidalgo-Masa historialari eta EHUko doktoregaiak.

Malmasingo aztarnategiko proiektua 2021ean hasi zuten eta azken bi urteetan Malmasingo Lagunak elkartearekin batera propspekzioak egin ditu Malmasinen. 2023an eta aurten bertan topatutako erromatar garai aurreko harresiaren nondik norakoak konfirmatzeko indusketa hasi zuten.

Jagoba Hidalgo: “Erromatar garaiko harresiaren zati bat ikusiko dute, baina barnealdean Gerra Zibileko trintxera bat ageri da”

Iazko maiatzean GEURIAn azaldu bezala, lehen pausua aztarnategiko inguruak garbitzea izan zen: “Lan ikaragarria izan zen, eta Malmasingo Lagunak elkartearen laguntza izugarria izan genuen”. Bilbo, Basauri eta Arrigorriagan kokatutako mendiaren garbiketa-lanak amaituta, zundaketa geofisikoak egin zituzten bertan, lursailaren erradiografia egiteko helburuagaz. Hidalgok berak GEURIAn konfirmatu bezala, “zantzu onak” topatu ziren emaitza modura, eta indusketa txiki bat egin zuten iaz emaitzak baieztatzeko. Aurten indusketa hori handitu dute.

Jagoba Hidalgo, lanean // Geuria

Malmasingo aztarnak

Hidalgo-Masak aurreratu du datorren zapatuko bisita gidatuan parte hartuko duenak “garai ezberdinetako zantzuak” topatuko dituela. “Erromatar garaiko harresiaren zati bat ikusiko dute, baina barnealdean Gerra Zibileko trintxera bat ageri da”. Arkeologoaren arabera, Malmasinen aurkitu duten gune hori oso erabilia izan da historian zehar, “gerra eta krisi testuinguetan bereziki”.

Malmasinen aurkitu duten gune hori oso erabilia izan da historian zehar, “gerra eta krisi testuinguetan bereziki”

Malmasingo aztarnategia behar bezala ezagutzeko formatu libreko bisita gidatua egingo dute asteburuan. Interesdunek ez dute izenik eman beharko bertan parte hartzeko eta ordu biko ibilbidea egingo dute. Hitzordua Finagako baselizan izango da, 10:00etan: “Zenbait geldiuneko ibilbidea prestatu dugu baselizatik hasita eta geldiune horietan azalpen zehatzak emango ditugu”. Finagatik Malmasinera paseotxoa egingo dute eta ibilbidearen amaieran galderak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Jasokak herri kirolak jaiaren erdigunean jarri ditu beste urtebetez

Indartsu, osasuntsu eta indarberrituta dago Arrigorriagako Jasoka Herri Kirol taldea. Gaurko erakustaldian partaide denak herrikoak edo Zaratamoak izan dira

|

Desafioaren momentu bat // Geuria

Urtero izaten dute euren lekua herri kirolek Arrigorriagako Madalenetan. Are gehiago, urtea joan eta urtea etorri sona handiagoa hartzen ari den ekitaldia da, Jasoka taldeak gero eta partaide gehiago dituelako, bai herrikoak bertakoak edo bai ingurukoak (gaurkoan Zaratamokoak).

GEURIA Argala plazan egon da partaideekin batera, eta parte hartzaileek indar eta abilezia erakustaldi aparta eskaini diote bertaratu diren herritarrei.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Artista handiak direla erakutsi dute Arrigorriagako Gazteek Playback lehiaketan

|

Ladys kuadrilla irabazlea // Geuria

Zazpi talde (gehi azken orduko partaide bat) eta zazpi abesti Arrigorriagako Txosnagunea dantzan jartzeko. Larunbatean Gazte Kuadrillak Olinpiada berezi bezain dibertigarrian murgildu baziren, atzo “kantuaren” eta dantzaren tartea heldu zen, Gazteen Play Back lehiaketan. Maila handia erakutsi zuten partaide guztiek, bertaratutakoen gozagarri, eta epaimahaiko kideek zail izan zuten azken erabakia. Lehia estuaren ondoren, Ladys kuadrillak lortu zuen sari nagusia.

GEURIA bertan egon zen, eta Laura Martin jai batzordeko kide eta epaimahaikide zorrotzarekin hitz egiteko aukera izan genuen.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Herriko eta atzerriko tradizioak uztartu dituzte Arrigorriagako Madalena egunean

Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak

|

Folklore Jaialdiaren kalejira // Geuria

Mistela eta Madalena banaketa, meza, txistulariak, Akordei Orkestraren kontzertua, Folklore Jaialdia, Gazteen Play Back lehiaketa… aspaldiko tradizioak, berriagoak, herrikoak eta atzerrikoak uztartu dituzte gaur Arrigorriagan.

Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak.

GEURIA Arrigorriagan egon da goizean goizetik, jai giroan murgilduta.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Teilatu zati bat erori da Martiartu auzoan, Arrigorriagan

|

Argazkia: Geuria

Teilatu zati bat erori da gaur arratsaldean Martiartu auzoan, Arrigorriagan, Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dutenez.

GEURIA Martiartura bertaratu da eta teilatuaren zati txiki bat erori da. Lekukoek adierazi dutenez, trasteleku batzuen gainean erori da teilatu zatia eta ez du zauriturik eragin.

Eraikinaren balorazioa egin dute suhiltzaileek eta enpresa pribatu batek konponduko du teilatua, etxebizitza jabegoak ordainduta.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Aurten 42 kuadrillak hartu du parte Arrigorriagako jaietako Gazte Olinpiadan

|

Gazteen eguna izan zen atzo Arrigorriagako jaietan. Bazkaria izan ostean eta bingo musikatuaren ondoren, dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Gazte Olinpiadak egin zituzten.

Aurten 42 kuadrillak hartu dute parte. Jon Ander Paredes Gazte Olinpiadako partaidearekin berba egin dugu!

Osorik irakurri